Administrazio Elektronikoa


< aurrekoa hurrengoa >

Informazioaren gizartea garatzera zuzendutako jarduketa-esparruaren barnean, hain zuzen, 2002. urteko lehenengo hiruhilekoan hasitako Euskadi Informazioaren Gizartean Planean, Administrazio Elektronikoa jarduera hauetara egongo da zuzenduta: herritarrei eta enpresei zerbitzu publiko eraginkorragoak eta hurbilagoak eskaintzera, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologia Berriak erabiliz, eta, halaber, Eusko Jaurlaritzaren barruko kudeaketa hobetzera.

Horretarako bi kontzeptu hauek erabiltzen ditu Administrazio Elektronikoaren arloan:

 e-Administrazioa: Barruko ikuspegitik, eta herritarrei eta enpresei egiten zaien zerbitzuen antolakuntza-aldetik.
e-Gobernua: Eusko Jaurlaritzaren ikuspegi instituzionala eta beste administrazio batzuekin dituen harremanak.

Administrazio Elektronikoaren garapenak Administrazio Elektronikoaren estrategia osoa izan behar du, eta ikuspegi korporatiboa, AEB buru izanda (ITZren lankidetzarekin) eta modu eraginkorrean kudeatzeko antolakuntza izan behar ditu. Horretarako, Ekintza Plana zehaztu beharko da, bai eta planaren egutegi zehatza finkatu eta plana gauzatzeko behar diren baliabideez hornitu ere. Gainera, jarduteko legezko esparrua finkatu behar da, estrategia hori ezartze aldera.

Behar bezala garatu behar dira eta Eusko Jaurlaritzako sailen eta erakunde autonomoen eskura jarri behar dira bai plataforma teknologiko komuna -Interneteko ataria, Intranet, «Contact Center»-erako CRM tresna, edukiak kudeatzeko tresna, e.a.-, bai modulu komunak -ATEA, ordainketen plataforma, erregistro telematikoa, jakinarazpenak, formulario elektronikoak, e.a.-, izapideak egiteko prozesua estandarizatzeko, azkartzeko eta kostuak gutxitzeko aukera emango baitigute, bai eta sailen eta erakunde autonomoen edukiak, zerbitzuak eta izapideak Administrazio Elektronikoaren ereduan sartzeko jarraitu beharreko estandar teknologikoak, arauak eta prozedurak ere.

Horrez gain, ITZk eta AEBk ahalegin handia egin beharko dute komunikazio- eta prestakuntza-lanetan, eta estrategiaren jarraipena egiteko.

Integrazio-ekimen batzuek finkatzen dute jarraitu beharreko ildoa, esate baterako, www.ej-gv.net zerbitzuen atariak, ATEAk (espedienteen kudeaketak), SIPCAk (Administrazioaren Ordainketen eta Kobrantzen Sistema Integratuak) eta Mi Pago luzapenak (ordainketa elektronikoko atebideak). Alabaina, ondo egituratutako eredua lortu behar da, eta, beraz, horretan ari da lanean une honetan. Gainera, eredu osatua edukita, orain izaten ari diren arazoak desagertuko lirateke (esate baterako, arazo hau dago: garatuta eta ezarrita dauden lehenengo izapide telematikoen euskarri telefonikoaren kanala ez da 012 laguntzarako zenbakia –Zuzenenean–, zenbaki berezia jarri baita prozedura bakoitzeko).

Herritarren eta enpresen identifikazioaz bezainbatean, jardunean dago Euskal Administrazioen Ziurtatze Elektronikorako Erakundea (Izenpe). Bera arduratuko da herritarrentzako, enpresentzako eta Administrazio Publikoko langileentzako ziurtagiri elektronikoen hornidura egiteaz. Ziurtagiri aurreratuak txartelean egitea hautatu da. Hortaz, ezinbestekoa da behar bezala koordinatzea zerbitzuak abian jartzeko lana eta txartelak banatzeko estrategia.

Zerbitzuen ataria eta CRM abian jartzeko, herritarren eta enpresen datu-basea eduki behar da. Datu-base hori sortzea garrantzi handiko kontua da eta, beraz, aurretiaz, azterlan xehekatu bat egin beharko da, geroago arazorik egon ez dadin; izan ere, gerta daiteke datuak lagatzeko mekanismoak eratu behar izatea. Aukeran dauden hautabideen artean, kontuan hartu beharko litzateke Izenpe-rekin datuen interfazeak sortzeko aukera. Hala, izatekotan, Izenpe-k datuak lagatzeko behar den baimena eskatu beharko dio Eusko Jaurlaritzari ziurtagiriak sortzeko eta dagozkien taldeei emateko unean. Era berean, herritarrei dagokienez, Euskal Osasun Zerbitzuaren (Osakidetzaren) datu-basea erabil daiteke, herritarrak zuzenean aktibatu ahal dira atarian, eta, gainera, Eusko Jaurlaritzaren beste iturri batzuetara ere jo ahal da.

Hortaz, zerbitzuetara sartzeko segurtasun-mailak bi baizik ez dira izango: autentifikatzeko beharrik gabe eta ziurtapen digitala erabiliz, eta, hori osatzeko, kanal telefonikoan autentifikatzeko erabiltzen den zenbaki-matrizea (“ontzien jokoa”
deitutakoa).



^
Azken eguneratzea: 2004/12/21