Joera teknologikoak


< aurrekoa hurrengoa >

Eusko Jaurlaritzaren Informazioaren Teknologien eta Telekomunikazioen gaur egungo egoera ikusita, ildo teknologikoak aztertu dira, garatzeko moduko aukera berriak aurkitzeko eta proposatzeko asmoarekin. Telekomunikazioak, Internet eta Intranet, sistemen eta teknologien integrazioa, Informazioaren Teknologien kudeaketa kanporatzea, e-azpiegitura, segurtasuna, «Contact Center» izenekoak edota txartel adimendunak garatzeko aukera handiak dituzten eremuak dira, Administrazioaren eta euskal herritarren arteko harremanak hobetzeko gaietan.



Aztertutako joera teknologikoa


Aztertutako joera teknologikoa



Nahitaezkotzat jotzen da teknologia bakarra erabiltzea atariak eta tramitazio telematikoaren euskarri diren elementu komunak garatzeko, baliabideei etekinik handiena ateratzeko eta garatze-kostuak gutxitzeko. Agertu den Microsoft .NET teknologiaren helburu nagusia merkatuan dauden Windows-en tresnekin bateragarria izatea eta integratzea da. Teknologia hori hautabide bideragarria da sistemak 3 geruzetan garatzeko. Gainera, teknologia horrek jarraipena ematen dio bezero-zerbitzari motako aplikazioen garapenari 3 geruzen paradigman. Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak apustu garrantzitsua egin du azken hiru urteetan atariak garatzeko eta sailkako sistemen migrazioa egiteko 3 geruzen Java arkitekturan (J2EE). Lengoaia horrek aukera ematen du plataforma anitzeko garapenak egiteko, eta guztiz egokia da Interneterako diren edukiak programatzeko. Gainera, gaur egun merkatuan dauden joerekin bat etorrita, aplikazio korporatiboetan software estandarra erabiltzea gomendatzen da (erakunde, sail edo erabiltzaile guztientzat balio baitu) eta, orobat, kode irekiko produktuak –eskubiderik gabekoak, erabiltzaileak bere premien arabera egokitzen eta hobetzen dituenak– erabiltzea, Eusko Jaurlaritzaren egungo estrategian sartzeko modukoak badira.

Era horretan, herritarren eta instituzioen arteko harremanen ardatz gisa, herritarrei ematen zaien laguntza hobetzeko eta bultzatzeko helburua hartuta, zuzeneko laguntza bide telefonikoekin eta telematikoekin osatu behar da.

Administrazioak Internetera sartzeko duen atariak gizarteari zerbitzuak eta edukiak eskaintzeko aukera ematen du, eta, horrenbestez, erakusleiho baten modukoa da jendearentzat. Aldiz, Intraneten ataria administrazio publikoko langilearen sarbidea eta langile horrek erakundearekin duen lokarria da. «Contact Center»-a herritarrek, enpresek eta elkarteek (telefonoz, postaz, faxez edo beste bide batez) egiten dituzten kontaktuak kudeatzen dituen zentroa da, eta barruko informazio-sistemak Administrazioaren korporazioko edo sailkako prozesuez arduratzen dira. Horrez gain, hainbat elementu komun daude tramitazio telematikoak jartzeko, bai eta aplikazioak integratzeko elementuak ere.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02