Etorkizuneko aplikazioen plataforma


< aurrekoa hurrengoa >

Etorkizuneko aplikazioen plataforma taxutzeko, plataforman esku hartzen duten eragile guztiak hartu behar dira kontuan, hasi Interneteko eta Intraneteko atariekin eta «Contact Center»-eraino, tartean dauden beste elementu batzuk ere aintzat hartuz, hala nola, elementu komunak, barruko informazio-sistemak edota aplikazioak integratzeko sistemak, era horretan, sistema osoaren arkitektura logikoa eta funtzionala lortu ahal izateko. Blokeen diagrama gisa, ondoko grafikoak argi azaltzen du zein den lortu nahi den funtzionalitatea, zehaztutako osagaiak ikusiz identifikatzeko aukera ematen duen kolore-kode baten bidez.

Etorkizuneko aplikazioen plataforma: bloke diagrama

Etorkizuneko aplikazioen plataforma: bloke diagrama


 

Aurreko grafikoan gaur egun erabiltzen ari diren produktu zehatzak, eta garatu eta ezarri nahi diren produktuak sartzen baditugu, honako eskema hau lortuko dugu:

Etorkizuneko aplikazioen plataforma: garatua

Etorkizuneko aplikazioen plataforma: garatua



Interneteko eta Intraneteko atariei eskatzen zaizkien ezaugarrien artean, besteak beste, erabilgarritasun handia eta nabigatzailean oinarritutako erabiltzaile-interfazea izatea daude. Internet herritarrari begira dagoenez, bere interfazeak uniformizatuta egon beharko du, hainbat gailurekin –ordenagailuarekin, PDArekin, sakelako telefonoarekin, e.a.– erabiltzeko modukoa izan beharko du, eta, gainera, 7 egunetan 24 orduko (24 x 7) zerbitzua izan beharko du. Bi osagai horietan aplikatu ahal diren teknologiak aplikazioen eta web-en zerbitzariak eta edukien kudeatzaileak dira.

«Contact Center» osagaiak ere erabilgarritasun handia izan behar du, jarduerako muturrei eta arroei erantzuteko 7 egunetako 24 orduko (24 x 7) zerbitzuarekin. Kasu horretan, CRM tresna, eta deien eta bestelako kontaktuen informazioa kudeatzeko, esleitzeko eta berreskuratzeko telefonia aurreratuko elementuak aplika daitezke.

Teletramitazioa egiteko, modulu funtzional batzuk eta alderdi teknologikoak –sarbidea, segurtasuna, formularioak izenpetzea, e.a.– garatu beharko dira. Beste alde batetik, Aplikazioak Integratzeko Elementuek (AIE) sistema heterogeneoak integratzeko lana erraztu behar dute, eta, horretarako, elkarri lotutako sistemen erabilgarritasunen arteko aldea hartu behar dute aintzat, konexio sinkronoaren eta asinkronoaren estrategiak gauzatu behar dituzte, eta sistemak eta beren inplementazioak banandu behar dituzte biltegiratutako prozeduren, Web Zerbitzuen eta loteen transferentzien bidez.

Barruko sistemak helburu zehatzerako egokitu behar dira. Horretarako, kasu bakoitzean egokienak diren teknologiak erabiliko dira, ahal dela, merkatuko soluzio estandarrak, esaterako, ERP, e.a.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02