20032005eko ITP planaren beharra


< aurrekoa hurrengoa >

Egindako analisiaren ondorioak ikusirik, eta 2000–2003ko ITP plana Eusko Jaurlaritzaren plangintza estrategikorako tresna eraginkorra dela egiaztatu ostean, ezinbestekotzat jotzen da hasitako bideari jarraitzea, 2003–2005eko ITP plan berriari bultzada emanez, are gehiago, orain indarrean dagoen ITP plana amaitu baino urtebete lehenago abian jarriz.

2000–2003ko ITP planaren betetze-maila, oro har, guztiz egokia izan da, baina jarraipena behar du. Beharrizan korporatibo berriak eta sailen beharrizan berriak agertu dira, 2000–2003ko ITP planaren ondoko 138 proiektuek ezin hobeto frogatzen dutenez; izan ere, %49 hazi da hasieran identifikaturiko proiektuen kopuru osoa. Horrela, bada, bidezkoa da hainbat esparrutan lanean segitzea. Estrategia korporatibo edo sailen estrategia berriak azaldu dira 2000–2003ko ITP plana abian jarri zenetik hona; batzuek gainditu ere egin dituzte planean aurreikusitako mugak, eta bat edo beste ez zaio erabat lotzen haren ikuspegiari (Euskadi Informazioaren Gizartean Plana eta Administrazio Elektronikoaren Estrategiak). Beharrezkoa da ildo horretan sakontzen jarraitzea.

Administratuek gero eta zerbitzu osoagoak jasotzea itxaroten dute eta Eusko Jaurlaritzako Administrazioak ere argi eta garbi erakusten du prestazioak hobetu nahia. Horrek Informazio Sistemetan ahalegin etengabea egitera bultzatzen du. Egiaztatu denez, Administrazio Elektronikoaren arloan egindakoa berrikusi beharra dago, eredu osoa definitzeko, politikaren, antolamenduaren eta baliabideen aldetik behar duen indarraz abiaraziko dena.

Gainera, zer-nolako ingurunea dugun kontuan izanik, beharrezkoa da Internet nonahi ezartzea, tramite eta informazio publikoetarako sarbide eraginkorra eskaintzea, Administrazioaren barruko prozesuak hobetzea –zerbitzu integratuak, jakintzaren kudeaketaren hobekuntza–, erakunde berriak sortzea –gobernukoak edo ez–, EJIEren zerbitzua beharko dutenak, eta teknologiaren eta antolamenduaren berrikuntzak –kode irekia, kanal anitzeko sarbidea etab.– agertu eta sendotu daitezela sustatzea.

Azkenik, ezinbestekoa da indarra duten azpiegituren eta tresnen bilakaera teknologikoa eta erakundea bera ere berrikustea, modu eraginkorragoan kudeatzeko gaurko informazio-sistemak, eta beharrizan berriak ase ahal izateko.

Horregatik guztiagatik beharrezkoa da 2003–2005eko ITP plana taxutzea eta onestea aurreko ITP plana iraungi arte itxaron gabe, horren ordezpena berez eta etenaldirik gabe etor dadin. Hartara, ziurtaturik egongo da Eusko Jaurlaritzaren Informazio eta Telekomunikazio Sistemen planifikazio estrategiko orokorra.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02