Indusketak Goi Paleolitoaren atarian hasitako estratigrafia agertarazi zuen, Chatelperroneko zenbait ebindentziarekin, X. maila. Radiokarbonoaren datazioak 30.600 urte BP baino antzinatasun handiagoa eman du. Ondoren, IX. mailak leize hartzen hondakin ugari eta Aurignac aldikoen antzeko piezaren bat ekarri ditu. Haitzuloaren barnealdean halako hartzen aztarna ugari dago: negualdiko zuloak, atzaparkadak, leunduriko haitzak pasagune meharretan, etab. VIII. mailak leize hartzaren desagertzea erakusten du eta aparteko garrantzirik gabeko tresna pieza batzuk dauzka.