VI. mailako industriak, duela 12.050 urtekoak (BP), Goi Madalenekoak dira. Garai horretan ohikoak ziren arpoiak agertu dira.
Maila horretan, basahuntzen ehizan espezializaturik zeuden, eta ehiza lekua haitzulotik gertu dagoen Izarraitz mendialdeko harkaitz malkartsuetara aldatzen zuten. Giza asentamenduak betiere urtaro jakin batzuetara mugatzen ziren.
Hare harrizko xafla hontan basahuntzaren, oreinaren eta zaldiaren aurrealdeak daude grabatuta
Maila horretan hare harrizko plaketa bat agertu zen, basahuntz, orein eta zaldi bana grabaturik zeuzkana.
Santutegiko irudiak kultura aldi horretako biztanleek marraztu zituztela uste dugu.
Haitzuloaren goiko geruzak Azil aldiari dagozkio, glaziarren ondoko klima eta ingurugiroa nagusi zirenekoa; horiekin batera, gizakien bizimodeak erabat aldatu ziren.
J. Altuna eta J. M. Merinok ikerketa horiek guztiak argitaratu zituzten 1984an, palinologia, sedimentologia, geologia, arkeozoologia eta aztarnategiko beste alderdi batzuk aztertu zituen diziplinarteko talde batekin lankidetzan.