Herritarren parte-hartzea, ongizatearen eta osasunaren iturri gisa

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

ilab - ongizatea eta osasuna

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Herritarrek parte hartzeko prozesuei ikuspegi berri bat ematen die, haien izaera edo helburua edozein dela ere, eta osasuna eta osasun-ekitatea horien guztien zeharkako osagai gisa sartzen ditu.

Gainera, osasuna herritarren parte-hartzeari lotutako balio gisa jartzen du mahai gainean, prozesuan parte hartzen duten pertsonak eta erakundeak osasunaren eragile sustatzaile gisa aitor daitezen, bai norberarena, bai kolektiboa.

Atxikitzen zaion plana

Beren helburu propioei/zehatzei/askotarikoei erantzuteaz gain, partaidetza-prozesuek parte hartzen duen komunitatearen ongizatea areagotzea eta, oro har, gizartearen osasunaren hobetzea ekar dezakete.

Hori da proiektu pilotu honen oinarria, zeinak  partaidetza-prozesuak osasun eta ongizate komunitarioaren ikuspegitik hobetzen laguntzea xede duen lan-eredu bat diseinatzeko helburu baitu.

Lan-eredua hainbat jarraibide eta gomendiotan zehazten da,  berauek, “Ongizatea eta osasuna sortzeko partaidetzako gidan” bilduz.

Osasun Sailaren lehentasunetako bat herritarren parte-hartzea sustatzea da, berau herritarren ongizatea eta osasuna areagotzeko eta komunitatearen osasun-arloko desparekotasunak murrizteko funtsezko elementua dela jakitun izanik. Komunitate aktiboagoa komunitate osasuntsuagoa da. 

Proiektu hau 2018-2020 aldirako Euskadiko Gobernu Irekirako Ekintza Planaren 3. konpromisoaren arloaren barnean abiatzen da, Eusko Jaurlaritza, Innobasque eta Gipuzkoako Foru Aldundia buru direla.

Eremua

Helburua lan-eredua diseinatzea da, osasuna eta ongizatea partaidetza-prozesuetako ikuspegi berriaren osagai  izan daitezen, bai diseinuan, bai garapenean eta ebaluazioan. Eredu hau, lan parte-hartzailearen aldeko jarrera duen edozein eragilek ezar lezake, eta bereziki prozesuen dinamizazioarekin lotutako enpresek.

NICE NG44 gidaren AdaptA proiektua du abiapuntu. Gida honek ebidentzian oinarritutako gomendioak ematen ditu, osasuna eta ongizatea hobetzeko eta desparekotasunak murrizteko bidean partaidetza komunitarioa sustatzeko. 

Proiektu pilotuan hainbat eragilerekin lan egiten da: 

  NICE gidako gomendioak ekintza komunitarioaren funtsezko hiru printzipioekin lotuz jarraibide eta orientabide praktikoak lantzen dituen talde eragilea: parte-hartzaileen arteko aniztasuna, proiektuan erabakiak hartzeko autonomia, eta prozesuan zehar eraikitzen diren harremanak. 

  Bi partaidetza-prozesutan orientabide horiek aztertzeaz arduratzen den kontraste-taldea, batek kulturarteko izaera eta hainbat urteko ibilbidea duena, eta bestea hasierako fasean dagoena.

Lana bilera telematikoen eta aurrez aurreko saioen bidez egiten da. Alarma-egoerak eta konfinamenduak lana birplanteatzera behartzen dute, proiektuaren azken etapak zailduz.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Pilotuaren ondorioz, bi dokumentu egiten dira:

       1.  Ongizatea eta osasuna sortzen dituen partaidetzarako gida. Parte-hartze prozesuetan osasunaren ikuspegia txertatzeko orientabideak

Horren bidez, partaidetza-prozesuak burutzen dituzten eragileek ebidentzian oinarritutako jarraibideak eta gomendioak jarraitu ahal izango dituzte, prozesu horiek osasun eta ongizate komunitarioaren ikuspegitik hobetze aldera. Ondoko jarraibideak erabil daitezke:

  Prozesua hasi aurretik ala diseinatzerakoan.
  Prozesuan zehar, baldintzak parte hartzen duenaren ongizateri laguntzeko eta hobetu beharreko alderdiak detektatzeko egokiak diren ala ez aztertzeko.
  Prozesua amaitzean, azken ebaluazioaren zati gisa.

       2.  Osasunerako on. Parte-hartze osasungarrirako errezeta

Infografia bat da, gidaren ezagutza zabaltzea eta ulertzea errazten duena. Bertan, ongizatearen eta osasunaren sortzaile den parte-hartzearen metafora bat irudikatzen da bazkari herrikoi baten bidez: osagai on batzuk behar dira (aniztasuna, autonomia eta kalitatezko harremanak) elikatze orekatu baterako behar diren mantenugaiak lortzeko; denbora eta mimoa eskaini behar zaizkio sukaldatzeari; eta leku lasaia, egokia eta nahikoa behar da jatordura batu nahi duen edozein jankiderentzat.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, Innobasque, Hernaniko Udala, Bilboko Udala, Gazteleku Komunitate Garapenerako Elkartea, La Caixa Fundazioa, Interes-taldeak, Herritarrak, Solasgune

Lurraldea: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba

Denboraldia: 2019-2020

Informazio gehiago:  Osasun Sailaren webgunea OGP Local Euskadi

Transferentzia-produktuak: Osasunerako on, Ongizatea eta osasuna bultzatzen duen parte-hartzearen gida

Kategoriak: Osasuna, Ongizate soziala, Garapen komunitarioa

Fasea: Diseinua eta plangintza, Jarraipena eta ebaluazioa