Lehendakaritza

María Pilar López Salinas-en testigantza

Testimonio de Mª Pilar López Salinas

 

Bilbo, 2011/03/16

Mª Pilar Lópezek gogoratzen du bere aita bisitatu zuela Bilbon kartzelan zegoenean. Auzokide batzuk salatu egin zuten eta horregatik espetxeratu zuten. San Cristóbaleko kartzelara eraman zuten eta, handik gutxira, bertan hil zen. Gogoratzen du bere amari irakurri ziola haren heriotzaren berri emanez bidali zien gutuna. Baina inoiz ez zuten ziur jakin non lurperatu zuten eta ez zuten aukerarik izan haren gorpuzkiak berreskuratzeko. Orain gorpuzki horiek Berriosuso hilerritik gertu aurkitu dituzte.

Ikusi Gerra Zibileko beste testigantza batzuk

 

Azken eguneratzea: 2016/07/07