Lehendakaritza

Erreparazioa jasotzeko eskubidea

Imagen de Derecho a la reparacion

Frankismoaren biktimek erreparazioa jasotzeko eskubidea bete dadin sustatzea.

Biktimek ordaina jasotzeko duten eskubideari lotuta, erakunde publikoan betebeharra da ahal den neurrian konpenzatzea Estatuari egintzak edo omisioz egotzi ahal zaizkion giza eskubideen urratzeen ondorioz bidegabeki jasandko oinazea.

Lehentasunak gure ingurunean

  1. Frankismoaren biktimek eta haien senideek, ahal den heinean, bidegabeki jasan zuten oinazearen banakako aitorpena suma dezaten lortzea.
  2. Biktimen omenezko eta aitormen publikorako ekitaldien antolaketa eta sinergia sustatzea, eta biktimak iraintzen dituzten edota frankismoa goresten duten ikurrak kentzea.

Proiektuak

Proiektu hau egin da nazioarteko gomendioak betetzeko, giza eskubideen urratze larrien biktimentzako erreparazio moralaren arloan. Proiektuaren bitartez, frankismoaren biktima bakoitzari edo haren senideei ziurtagiri bat emango zaio, berak bidegabeki jasan zuen kaltearen aitorpen oiziala dakarrena.

Proiektu honen bidez zenbait helburu lortu nahi dira. Lehengo eta behin, euskal erakundeek eta herritarrek frankismoaren biktimak oroitzeko eta haiei omenaldia egiteko urteroko ekitaldi bat ezartzea. Bigarrenik, frankismoaren biktimen oroimenezko eta gorazarrezko ekitaldien urteko egutegia koordinatzen, hobetzen, osatzen eta sustatzen saiatzea.

Eusko Legebiltzarrak eskaturik, Eusko Jaurlaritzak aurreko legegintzaldian eratu zuen “Euskadin ikur frankistak kentzeko Batzorde Teknikoa”, bost kidek osatua. Batzorde horrek irizpen bat egin zuen 2012ko urrian. Legegintzaldi horretan Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Eudelekin elkarlanean, irizpen horretan azaltzen diren eskakizunak betetzeko deia helarazi die udal guztiei. Proiektuaren bitartez, 2014-16 aldiari begira, jarraipena eman nahi zaio bultzada horri, zeina, gainera, bat baitator nazioarteko erakundeek biktimentzako erreparazio moralari buruz eman dituzten gomendioekin.

Azken aldaketako data: 2015/07/20