|
| Lehendakaria hitzaldia ematen (JB) |
Foro honetan, Lehendakariak esan du ziur dagoela etorkizunaren botere handiena energia berriztagarrietan dagoela. Hori dela eta, energia alorreko enpresei eskatu die bere ezagutza eta esfortzu guztiak jartzeko dauden muga teknologikoak gainditzeko, gizakiontzako eta planetarentzako seguruak diren energia berriztagarri garbiak sortze aldera.
Horren harian, euskal enpresa sektorea nabarmendu du Lehendakariak. Esan duenez, zentro teknologikoen esperientziadun sarea du EAEk, eta, beraz, leku ezin hobean dago datozen urteotan egongo den karrera teknologikoan parte hartzeko.
Bilbo European Future Energy Forum foroaren lehen edizioaren egoitza izatearen garrantzia ere azpimarratu du Patxi Lopezek. Ekainaren 9tik 11ra Bilbao Exhibition Centerren (BEC) egingo den foro honek negozio, enpresa eta politika alorreko 3.500 nazioarteko lider bilduko ditu, 40 herrialdetatik etorritakoak.
|