|
| Gernikan egindako ekitaldia |
Gernikak udalerriko bonbardaketaren 70.urtemuga oroitu du. Gernikako Juntetxean egin den ekitaldian Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, euskal erakundeetako ordezkariek, gerraren ondorioak jasan zituzten hiri ezberdinetako alkate eta ordezkariek, Adolfo Perez Esquivel eta Mario Molina Bakearen eta Kimikaren Nobel saridunek eta bonbardaketatik bizirik irten ziren pertsonek parte hartu dute.
Gertakari hura gogoratzeko asmoz, hainbat ekitaldi egin dira. Horien artean Gernikako Juntetxean ospatu dena. Biktimak gogoratzeko egin den minutu bateko isilunearekin hasi da ekitaldia. Bertan, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak "Gernika eta Bakea" Aldarrikapena irakurri du. Ibarretxek adierazi duenez, "gerra txarra, gogoaren kontrakoa, ezegokia eta gure bizimoduarekin bat ez datorren gauza bat da". "Gerrari aurka egiteko dugun modua pragmatikoa da, bakea hobe dugu gerra baino, eta fede onez, gerra gauza txarra da", gaineratu du.
Lehendakariak esan du esaera zaharra, "bakea nahi dugu, gerrarako gertu", aldatu egin behar dela, eta "bakea nahi lortu, bakea prestatu" esaera berriari bidea egin behar zaiola. Bakea gizakiaren betebehartzat jo du Ibarretxek. "Bakeak gure kontzientziaren muinetan sustraituta dagoen zutabe sendoa behar du. Horrela, bakearekiko konpromisoa hartu beharko dugu, proiektu etikoa izaki, gizakiak duen proiektu behinen eta funtsezkoena delako. Bere lehenengo betebeharra", adierazi du.
"Gernika eta Bakea" Aldarrikapena mundu osoko hainbat iritan irakurri da. Besteak beste, Brusela, New York, Buenos Aires, Berlin, Boise, Sydney edo Txileko Santiagon entzun ahal izan da aldarrikapena.
Horren aurretik, Luis Iriondo Asurtenetxea Gernikako bonbardaketatik bizirik atera ziren herritarretako batek sutontzi bat piztu du. Gernikako Arbolaren aurrean dago sutontzi hori eta aurrerantzean udalerrian gertatutakoaren oroimena bizirik mantenduko du. Iriondok 1937ko apirilaren 26an Gernikan gertatutakoa ere gogora ekarri du.
Lehendakariak irakurri duen aldarrikapenaren bideoa (Real Player)
Gernikako ekitaldien bideoa (Real Player)
|