Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2009/01/22
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak Igor Calzadarekin bilera burutu zuen.
Igor Calzada Asturiaseko Printzipe Saria 2008ren garailea da berrikuntza atalean. Gaur egun Renon (Nevada) bizi da eta Nevadako Unibertsitatearen Euskal Ikerketa Zentroan dihardu aholkulari giza.

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren delegazio batek bilera egin zuen Igor Calzadarekin. Delegazioa Josu Legarreta, Zuzendaria, eta Andoni Martin eta Benan Oregi teknikariek osatzen zuten.

Igor Calzada Mondragon Unibertsitateko Gizarte Berrikuntza eta Sormenean irakaslea da. Bileran teknologi berriek diasporarekiko programak egiterako orduan izan dezaketen garrantziaren inguruan mintzatu ziren eta batez ere www.euskaletxeak.net atariari buruz.