Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2010/10/05

Energiaren Euskal Erakundeak baimena dauka Ibil sozietate berrian parte hartzeko, ibilgailu elektrikoaren karga-sarea kudeatzeari begira

Jaurlaritza-Kontseiluak baimena eman dio gaur Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) Ibil Gestor de Carga del Vehículo Eléctrico, S.A. izeneko sozietate berrian parte hartzeko.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko enpresa publikoak enpresa berria sortuko du Repsolekin batera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea abian jartzea izango da horren helburua.

EEEk Jaurlaritza-Kontseiluaren aurretiazko oniritzia behar du honelako enpresa batean parte hartu ahal izateko. Honela, Zuzendaritza-Kontseiluak baimen-eskaera egin zuen pasa den uztailaren 22an. 

EEEk milioi bat euro ekarriko dio enpresa berriaren kapital sozialari. Hortaz, partaidetza-ekarpena erdibana egingo dute EEEk eta Repsolek. Ibil-en helburu soziala honako hau da: 

  • Ibilgailu elektrikoen karga-guneen azpiegitura diseinatu, eraiki, ustiatu, eragin eta zaintzea.
  • Elektrizitate-sistemaren karga kudeatzea, Sektore Elektrikoaren Legean egindako definizioaren arabera, energia elektrikoa saltzeko eta erosteko gaitasunarekin.
  • Ibilgailu elektrikoen karga-zerbitzuak merkaturatzea.
  • Jardun nagusiarekin lotutako balio erantsi handiagoko zerbitzuak merkaturatzea, esaterako, elektrizitate-mugikortasuneko aholkularitza-zerbitzuak, karga-gune erabilgarriei buruzko unean-uneko informazio-zerbitzuak etab.
  • Jardun nagusiarekin lotutako zabalkunde- eta prestakuntza-ekintzak

Vitoria-Gasteiz, 2010. urteko urriaren 5a