Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2010/08/30

Merkataritzako Establezimenduak Berritzeko Programaren barruan (MEC) Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zaizkion eskabideen %90tik gora lokalak eraberritzekoak dira.

Ekainaren 9an laguntzen deia egin eta bi hilabeteotan merkatariek aurkeztutako inbertsio-eskabideen kopuruak 15.651.539 jo du.

Inbertsioen % 91,2k establezimendua eraberritzea du xedea. Gainerako %8,8a informatika-ekipamendua erostekoa da. 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritza-establezimenduak berritzeari begira sustatutako Renove Planak euskal merkatariak bultzatu ditu euren establezimenduak eraberritzera. Izan ere, egunera arte aurkeztutako inbertsioen %90etik gora kontzeptu horren konturakoak dira.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 9an hasi zen eta irailearen 30ean, edo, aurrekontua agortutakoan bukatuko da. Aurtengo aurrekontua 3.862.000 €koa da, 2009koa bikoiztuz. Oraingoz 617 espediente daude: 57 Arabakoak, 268 Gipuzkoakoak eta 292 Bizkaikoak.  Eskabiden inbertsioak, guztira, 15.651.539 € jotzen du. 

Badira hamar urte behintzat Eusko Jaurlaritzak honelako planik aurkezten ez duela. Planak helburu dauka merkataritza eguneratzea azpiegiturak eta kudeaketa-tresnak aldatuz. Altzari, obra zibil, ekipamendu eta abarren inbertsioen kasuan, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak %15ekoak dira, eta, informatika-ekipoen, aplikazioen edo horien osagarrien erosketaren kasuan %20koak, gehienez. Dirulaguntzen zenbatekoak, guztira, 12.000 € jotzen du urteko eta saltoki bakoitzeko.

Merkataritzako Renove Plan honek berrikuntza bat ekarri du, alegia, establezimendua berritzeko dirulaguntzak. Merkataritza Egokitzeko Plana (2015) onestearen ondorioz antzemandako gorabehera batetik etorri da dirulaguntza hauen onarpena. Plan honetako ondorioen arabera, euskal saltokiak, batez beste, zazpi urtero birmoldatzen dira. Aldi luzeegia.  Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren asmoz lehentasunezkoa da merkataritzari laguntzea eraberriketen arteko epea laburragoa izan dadin.

Dagoneko, eskabideen kopuruak iazkoa bikoiztu du. Datu hori oso adierazgarria da kontuan hartzen badugu oraindik hilabete bat falta dela aurkezteko epea amaitzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 27a