|
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak 'Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea eta lana Eskualdeetako Komitean (2002-2005)' [es] (pdf. 2,45 MB) izeneko balantzea kaleratu berri du.
Eskualdeetako Komitea Europar Batasunaren kontsultarako organoa da; Bruselan du egoitza eta 1994an sortu zen. Organo hau eratzeak oso aurrerapen handia ekarri die eskualdeei, Europar Batasunaren erabakitzeko prozesuan parte hartzeko aukera eman baitie.
Eskualde eta toki administzazio-organoen ordezkariak dira Eskualdeetako Komitearen kideak, lau urtetarako izendatuta. Eskualdeetako Komitearen Euskadiko ordezkariak hauek dira gaur: Juan José Ibarretxe (Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria) eta Jose Mª Muñoa (Kanpo Harremanetarako ordezkaria) (ordezko kidea).
Euskadik nabarmen hartu du parte Eskualdeetako Komitean, hau sortu zenetik. Kaleratu den balantzean, Eskualdeetako Komiteari buruzko informazio orokorra emateaz gain, organo honetako hirugarren agintaldian Eusko Jaurlaritzako sailek euskal ordezkarien bidez izandako parte-hartzea aztertzen da.
(Iturria: Eusko Jaurlaritza – Europako Gaiak)
|