Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2010/01/13
Eusko Jaurlaritzak Legegintzaldi honetarako dituen Planen eta Jarduera Nagusien Egutegia lantzeari ekin dio

Eusko Jaurlaritzak "2009-2013 Legegintzarako Planen eta Jarduera Nagusien Egutegia" lantzeko eta onartzeko prestaketa-jarduerei ekitea erabaki du.

Legegintza Egutegia onartu ondoren, Jaurlaritzak egoki deritzo antzeko lanabes bat eskuratzeari, Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako aurreikusitako planak eta jarduera nagusiak biltzeko lanabes horretan.

Lehendakaritzako Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiak egingo du egutegi hori, sailen proposamenak bildu eta balioztatu ondoren. Sailok datorren urteko urtarrilaren 29a arteko epea izango dute aipatutako idazkaritza horrek eskatutako informazioa bidaltzeko.