Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2010/03/23
Akitania eta Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2010eko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia
Eskabideak aurkezteko epearen azken eguna: 2010eko apirilaren 22a

 

Martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egin da Akitania eta Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2010eko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia.

Dirulaguntzen helburua da Euskadiko gizarte eta ekonomia eragileen ekintzak bultzatzea, Akitania eskualdeko kideekin batera proiektu komunak burutzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 22an bukatuko da.

* Informazio gehiago...

 

[Iturria: Eusko Jaurlaritza - Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia]