Lehendakaritza

Lehendakaritza: Antolamendua · Egoitzak: Artaza Jauregia

Artaza Jauregia

  • Foto: Artaza 1
  • Foto: Artaza 2
  • Foto: Artaza 3

Oinarrizko datuak:

 Google Maps

Etxearen inaugurazio ofiziala 1918an izan zen, Alfonso XIII.a etorri zelarik. Gerra Zibilean zehar hainbat gudari-bataloik kuarteltzat hartu zuen Artaza. Artazak, ondoren,  Chavarri familiaren egoitza iraunkorra eta ondorengokoen uda-lekua izaten jarraitu du 1979ra arte. Hainbat urtetan sasoian sasoiko gizartearen eta politika arloaren  pertsonaia garrantzitsuenek Artaza bisitatu izan dute, jauregiko liburua izenpetuz..

1989. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzaren eraikina da, Bizkaiko Foru Aldundiak lorategien ardura hartu duen bitartean, gaur egun parke publikoa izaki.

Proiektua

Jauregi hau 1914. urtean eraikitzen hasi ziren, Manuel Maria de Smith Ybarra arkitektoak Victor Chavarri Anduiza industrialariarentzat -Trianoko Markesa- diseinatutako proiektuari helduz.

1910. urtetik hasi eta 1930. urte ingurura arte gertatutako ekonomia-hazkundea eta horren ondoriozko arte-berpizkundea (ondoko Getxo herrian azaldutako egoitza-proiektu anitzetan nabarmen isladatua) zirela medio, Artaza Smithen lanik esanguratsu eta onena dela zalantzarik ez dago, Ingalaterrako Ana Erregina estiloaren interpretazio lokala hain zuzen.

Kokabidea

Eraikina, ia 300.000m2ko orube irregular batean dago, gune aldapatsuan, etxeari izena ematen dion Artazako Hareatzan. Estatuak 1894an lurrak enkantean jarri eta familiak eskuratu zituen. Chavarriren emazteak, Maria Josefa Poveda y Echagüe Andreak, leku pribilegiatu hau euren bizilekua izango zena eraikitzeko aukeratu zuen.

Ustiatzeko baldintzak

1997ko urriaren 14an Jaurlaritzaren Kontseiluak Leioako Artatza Jauregiaren ustiapenerako oinarriak onartu zituen, eta Lehendakaritzari eman zitzaion eraikinaren administrazio eta mantenurako ahalmena.

Ahalmen horiek kontuan izanik, Lehendakaritzazko idazkari nagusiaren 2004ko maiatzaren 20ko ebazpen bidez, Leioako Artatza Jauregia ustiatzeko baldintzak argitaratu eta erabilpen prezioak ezarri ziren.

Ebazpen hura argitaratu zenetik hona igarotako urteek eta bizitzaren maila, kalitate eta baldintzetan izan diren aldaketek prezioak eguneratzea komeni dela erakutsi dute. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorra, erakunde autonomiadunak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak eta EAEko administrazio orokorraren agindupeko alor publikoko fundazio eta partzuerrak Artatza Jauregia erabiltzera bultzatzeko, bidezkoa da erakunde horiei berariazko baldintzak ezartzea.

Horregatik guztiarengatik, Lehendakaritzazko idazkari nagusiaren 2011ko maiatzaren 20ko ebazpen bidez, Leioako Artatza Jauregia ustiatzeko baldintzak argitaratu eta erabilpen prezioak ezartzen dituen ebazpena aldatu zen.

Azken eguneratzea: 2012/11/23