
Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES/REVIE) 1997an jaio zen, eta hasiera batetik helburu izan zuen Europako informazioaren inguruan dauden bitarteko guztiak modurik onenean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan; Euskadiko herritarrei eta erakunde publiko zein pribatuei begira, lortu nahi du sarea osatzen duten zentroen informatze eta zabaltze zereginetan koordinazioa eta lankidetza ahalik eta handienak izatea.
EIESen lan-arloa da Europako Batasunarekin lotutako gai guztiez informazioa, aholkularitza eta zabalkundea ematea.
EIESen kide bakoitzak, sarearen kideak diren beste zentroen arteko koordinazio eta lankidetzaren barruan, erabiltzaile-talde mota bati begira zuzentzen du bere jarduera, talde horren izaeraren arabera (administrazio publikoa, enpresa, unibertsitatea, herritarra, …) eta erakundetik hurbiltasun geografikoaren arabera.
Euskadiko Bruselako Ordezkaritza, Eusko Jaurlaritzako organoa izanik, EIESen parte da; sare horren barruan funtzio garrantzitsuak betetzen ditu eta sareko zentro guztien euskarri gisa aritzen da Belgikako hiriburuan:
- Europako erakundeekiko harreman zuzenetan lortzen duen informazioa EIESeko beste zentroei ematen die.
- EIES osatzen duten beste erakundeekin koordinatuta, aholkularitza teknikoa eta laguntza eskaintzen du Bruselan Europar Batasunaren erakundeen eta euskal eragile publiko eta pribatuen artean ematen diren harreman eta bileretan.
EIESek, beste aldetik, Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzaren laguntzaz eta lankidetzaz ari da.