Konklusioak
Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Europako Gaietarako Zuzendaritzaren eta Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren bitartez, "Europa XXI. Mendean: Baloreak, Mugak eta Europako Herritarrak. Euskadik Demokrazia, Elkarrizketa eta Eztabaida Planari eginiko ekarpena" izeneko jardunaldiak antolatu ditu 2006ko apirilaren 11 eta 12rako Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan.
Jardunaldiak antolatzeak helburu bikoitza izan ditu:
- Demokrazia, Elkarrizketa eta Eztabaida Plana izena duen Europako proiektuari ekarpena egin.
- Euskal herritarrak Europako eraikuntza prozesura hurbildu, Euskadik eta Euskadiko herritarrak azkeneko 20 urteetan, Batasunean gaudenetik, jaso ditugun onuren alderdi zehatzak eta Europa handiago eta kohesionatuago batean jaso ahal direnak erakutsiz.
Jardunaldietan ateratako ondorioak Europako erakundeetara zabaldu dira Europako Batzordearen Demokrazia, Elkarrizketa eta Eztabaida Planari Euskadik egindako ekarpen gisa.
- Jardunaldien kronika (pdf. 71 KB) [es] ("Europa Euskadi" aldizkaria 196 zk., 2006ko apirila)
- Konklusioak: Euskadik ‘D’ Planari (Demokrazia, Elkarrizketa eta Eztabaida) egiten dion ekarpena: Europa eraikitzeko prozesuaren garai berri baterako 10 gako (pdf. 119 KB)
- "Euskadi, hautatua Europako eskualdeen artean 'D Planari' buruz bere jardun egokia dela-eta" (pdf. 276 KB) [es] ("Europa Euskadi" aldizkaria 201. zk., 2006ko uztaila)
- Informazio gehiago: www.euskadi20europa.com
Estekak:
Debate EUROPE: Zein da zuk nahi duzun Europar Batasuna?
(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)
|