Lehendakaritza

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, dagokio Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak jarduera-esparruan dituen egitekoak gauzatzea, eta, bereziki, hauek:

  1. Kanpo Harremanen idazkari nagusiari laguntzea kanpoan den euskal komunitatearen harreman-politika kudeatzen eta gauzatzen; komunitate hori euskal etxeei bildutako pertsonek eta bildu gabeko euskal jatorriko pertsonek osatzen dute.
  2. Euskadiren eta kanpoan den euskal komunitatearen arteko loturak eta harremanak sustatu, koordinatu, ezarri eta areagotzea, batez ere lotura eta harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak.
  3. Kanpoan den euskal komunitatea egituratu eta interkonektatzea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak esleitzen dizkion egitekoak betetzeko ardura duen organoa izatea, eta lege horretan jasotako  aurreikuspenak, eskubideak eta zerbitzuak ezartzea.
  5. Euskal gizataldeak eta euskal etxeak indartzen laguntzea, barne-kohesioaren eta elkarte-jardueren eraginkortasunaren alde eginez.
  6. Ordenamendu juridikoaren eta aurrekontu-baliabideen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitateak laguntza, asistentzia eta babesa izateko aukera ematea.
  7. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitatearen eta EAEko botere publikoen arteko komunikazio-kanalak ezartzen laguntzea.
  8. Lau urterik behin, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra antolatzea.
  9. Euskal gizataldeei laguntzeko lau urteko plana koordinatzea eta, hala badagokio, gauzatzea.
  10. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeari laguntza eta asistentzia ematea.
  11. Hezkuntza Sailarekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Etxepare Institutuarekin batera, kanpoan den euskal komunitatean euskal kultura eta hizkuntza zabaldu eta iraunarazteko proiektuak garatzea, bai eta Euskadik eta kanpoan diren euskal gizataldeek duten errealitate komun horretako gai historikoei eta egungo gaiei buruzko ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak eta kongresuak ere.
  12. Euskal Etxeen eta Federazioen Erregistro Ofiziala kudeatzea.
  13. Euskadiko eta beste herrialde batzuetako euskal komunitateak elkarrengana gehiago hurbil daitezen behar diren azterlanak eta argitalpenak egin eta zabaltzea.
  14. Euskal emigrazioaren memoria historikoa biltzen laguntzen duten jarduerak sustatzea.

6. artikulua.- Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
  2. Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  4. Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Gorka Alvarez Aramburu
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK