Lehendakaritza

Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusia

Titularra: 

Helbidea

Navarra, 2
01007, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava

Agintaldia: XII. Legealdia
Inprimatu

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari dagozkio, zuzenean eta hierarkian lehendakariaren mende, 5. artikuluan esleitutako egiteko orokorrez gain, honako hauek:

  1. Eusko Jaurlaritzak trantsizio sozialaren arloan duen estrategia definitu eta dinamizatzea, bereziki, erronka hauei heltzeko: Bizi Berri Plana, Migraziorako Euskal Itun Soziala eta biztanleria-erronka.
  2. 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa egitea, Euskadi Basque Country 2030 Agenda oinarri hartuta.
  3. Sailen arteko, erakundeen arteko eta gizartearen arteko lankidetza bultzatzea Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuetan, eta, horretarako gai horietan erakundearteko aliantzak eta gizarte zibilarekiko aliantzak dinamizatzea.
  4. Eusko Jaurlaritzako sailei eta Euskadiko erakunde publikoei 2030 Agenda betetzen laguntzea, eta ezarpen horren ebaluazioa bultzatzea.
  5. Zabalkunde, komunikazio eta sustapen soziala bultzatzea trantsizio sozialari eta 2030 Agendari buruzko gaietan.
  6. Trantsizio soziosanitariorako Bizi Berri Plana eguneratzea, eta ezarpen horretan inplikatutako sail, erakunde eta entitate sozialekin koordinatzea.
  7. Jarduera-proposamen berriak egitea Migraziorako Euskal Itun Sozialaren aurreikuspenen garapenari dagokionez, eta itun horren ezarpena dinamizatzea, itun hori sinatu duten erakundeekiko lankidetzan.
  8. Arlo horietako egoerak eta aukerak diagnostikatzeko, aztertzeko eta aztertzeko azterlanak eta txostenak sustatzea.
  9. Egoera bakoitzean trantsizio sozialak sortzen dituen erronka berriei erantzuteko behar diren jarduerak garatzea.

5. artikulua.– Idazkaritza nagusiak.

  1. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, kontratazioaren arloko egiteko orokor hauek betetzea:
    1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez badira. Hala ere, kontratu txikietan ere kontratazio-organo gisa jardungo dute, baldin eta zuzenean mendean dituzten zuzendaritzen jardun-arloa gainditzen badute eta idazkaritzen jardun-arloei dagozkien gaiak badira.
    2. Idazkaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, 8.2.f) artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
    3. Idazkaritzen jardun-arloetako berezko gaien esparruan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak egitea.
  2. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, dirulaguntzen arloko egiteko orokor hauek betetzea:
    1.  Dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan, salbu eta indarrean dagoen xedapen orokorren batek kontrakoa ezartzen badu.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea, idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan.
  3. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio Lehendakaritzaren hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea, eskumeneko arloetan, eta euskararen erabilera sustatzea, bai zerbitzuak emateko, bai lan-hizkuntza gisa baliatzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, Jaurlaritzak onartutako euskarari buruzko agenda estrategikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  4. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio bere gain hartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak berdintasun- printzipiorako ezartzen dituen aginduak betetzen direla zaintzeko erantzukizuna, bai eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako-planetan ezarritako neurriak betetzen direla zaintzea ere.
  5. Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkari nagusiek beren jardun-arloetako organoek emandako egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebatziko dituzte.

KARGUAK

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak