Lehendakaritza

Europar Gaietako Zuzendaritza

Titularra: 

Helbidea

Navarra, 2
01007, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava

Tlf.:  945018128
Agintaldia: XII. Legealdia
Inprimatu

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Europako Gaien Zuzendaritzak, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, bete behar ditu Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak jarduera-esparruan esleituta dituen egitekoak, eta, bereziki, hauek:
    1. Kanpo Harremanen idazkari nagusiari laguntzea Jaurlaritzak Europan duen jarduna eta lurralde-lankidetza sustatu eta koordinatzen.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko erakunde eta organoen arteko harreman-organo gisa jardutea, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin koordinatuta.
    3. Koordinazio-neurrien egikaritzea zuzendu eta garatzea, Jaurlaritzak esku har dezan Europar Batasuneko arauak eta politikak landu eta aplikatzeko jardunean, bai eta Jaurlaritzaren Sare Operatiboa garatzea ere neurri horiek betetzeko.
    4. Eusko Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunetik kanpo egiten dituzten ekintzak bultzatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea, Euskadiko ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.
    5. Europako Erkidegoko zuzenbidearen aplikazioa gainbegiratu eta koordinatzea.
    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara –batez ere Europako Batzordera– kontrolatu eta bideratzea, batez ere komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak ezarritako betebeharrei buruzkoak badira (xedapenen transposizioei, estatu-laguntzen proposamenei, arau-hausteei eta abarrei buruzkoak). Horretarako, legeak ezarritako bideak erabiliko dira.
    7. Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Madrilgo Ordezkaritzarekiko harremanak izatea.
    8. Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunaren programa eta ekimenetan duten parte-hartzea sustatu, koordinatu eta ebaluatzea, baldin eta programa eta ekimen horiek programazio-dokumenturik edo programa operatiborik behar ez badute.
    9. Jaurlaritzako sailek Europar Batasunaren ekimenen berri izateko eta ekimenoi jarraipena egiteko tresnak zuzendu eta koordinatzea.
    10. Jaurlaritzako sailei arau, politika eta ekimen komunitarioei buruzko aholkuak ematea, arau, politika eta ekimenok sailon interesekoak badira.
    11. Europar Batasuna eraikitzearekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapena eta zabalkundea egiteko jarduerak garatzea, gai horiei buruzko prestakuntza-egintzak eta -azterlanak gauzatzea, eta Europako Informazioaren Euskal Sarea bultzatzea.
  2. Lurralde-lankidetzari buruzko jarduerei dagokienez, egiteko hauek ditu Europako Gaien Zuzendaritzak:
    1. Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Lurralde Lankidetzako Europako Taldean (LLET) –Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak eratua–, taldearen gobernantza-organoetan parte hartuta.
    2. Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Euroeskualdearen Konferentzian edo Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoan, gobernantza-organoetan parte hartuta.
    3. Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia ordezkatzea Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) batzarretan.
    4. Interreg Europe ekimen erkidea kudeatzen Jaurlaritzak duen ordezkaritza teknikoa koordinatzea.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-lankidetzako programak egitea eta jarraipena egitea, Europar Batasunaren kohesio-politikaren esparruan; batez ere, Espainia-Frantzia-Andorrako lurralde-lankidetzako programan.
    6. Nafarroako Foru Komunitatearekiko eta «Euskal Hirigune Elkargoa–Communauté d'agglomération du Pays basque»arekiko harremanak sustatzea, beste erakunde eta organismo publiko eta pribatu batzuekiko lankidetzan, oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman-lotura bereziak.
    7. Europako lurralde-erakundeekiko aldebiko lurralde-lankidetza edo aldeaniztuna bultzatu eta koordinatzea.
    8. Mugaren alde bietako eragile publikoen eta pribatuen artean mugaz gaindiko harremanak ezar daitezen bultzatzea.
    9. Jaurlaritzako sailen mugaz gaindiko jardueren aholkularitzan laguntzea.17. artikulua.– Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
  2. Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  4. Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.

KARGUAK

LOTUTAKO ERAKUNDEAK