7. Idazkaritza Orokorra
7.1. Giza baliabideak
7.1.1. 2005eko aurrekontu-plantilla
Honako aurrekontu-plantilla eratu da:
Goi-karguak:
- Zuzendaria: lapostu-kopurua
Funtzionarioak:
- 28. maila - lapostu-kopurua: 2
- 27. maila - lapostu-kopurua: 1
- 26. maila - lapostu-kopurua: 1
- 25. maila - lapostu-kopurua: 1
- 24. maila - lapostu-kopurua: 2
- 23. maila - lapostu-kopurua: 3
- 21. maila - lapostu-kopurua: 1
- 20. maila - lapostu-kopurua: 2
- 18. maila - lapostu-kopurua: 1
- 16. maila - lapostu-kopurua: 2
- Guztira: 16
7.1.2. 2005eko ekitaldian lanean jardun duten langileak
Aurreko plantilla gorabehera, lanpostuen zerrendak onartu eta lanpostu-hornikuntzari dagozkion prozedurak egin behar zirelako, 2005eko ekitaldian zehar DBEBren giza baliabideak ez dira behar bestekoak izan. Lanpostu-hornikuntza atzeratzen ari dela ematen duen arren, aipatu behar da burutu diren prozesu guztiak eta horiek burutzeko epeak legez beharrezkoak direla (Estatutua, egitura organikoaren Ebazpena, lanpostuen zerrenda, lanpostu-hornikuntzarako deialdiak...). Ondoren aipatuko dugun moduan, zerbitzu-eginkizunak edo bitartekotasuna izendatzea erabili ditu DBEBk lanpostu horietako batzuk hornitzeko, baina bide horiek ez dira erabili nahi izan plantillako lanpostu guztietarako, egonkorra ez den langileekin administrazio-egitura berria abian jartzea inkongruentzia izan daitekeelakoan. Langile horiek, gainera, prestatu egin beharko lirateke eta, neurri handi batean, lanpostutik ere kendu beharra ere gerta liteke, Lanpostuen Zerrenda onartutakoan egin behar izaten den lekualdatze-lehiaketarako deialdian.
2005. urtean zehar, lanean hasi ziren Erregistroaren eta Idazkaritza Orokorraren arduradunak, letratu bat eta administrari bat.
7.1.3. Giza baliabideei buruzko txostena
2005eko azaroan Giza Baliabideei buruzko txostena gauzatu zen Datuak Babesteko Euskal Bulegoak legeak esleitzen dizkion zereginak bete ahal izateko beharrezko dituen giza baliabideen hornikuntza-prozesuak planifikatzerakoan, garrantzia duten gaiak aztertzeko asmoz, batez ere Lanpostuen Zerrenda egitea eta aurrerago egingo diren lanpostuen hautaketa-prozesuetan edo hornikuntza-prozesuetan eragina izango duten gaiak aztertzea. Txosten horren berri eman zitzaion Kontseilu Aholku-emaileari, 2005eko azaroaren 21eko bileran.
Bilera horretan honako gaiak jorratu zituzten:
- Aurrekariak
- Legeri aplikagarria
- Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura
- Aurrekontu-plantilla
- Plantilla taxutzeari buruzko kontuak
- Lanpostuen zerrenda eratzea
- DBEBn lanean diharduten langileen lan-baldintzak
- Aurreikusitako jardueren kronograma
7.1.4. Egitura organikoaren araua eta lanpostuen arauzko hornidura prestatzeko, balorazio-sistemari buruzko araua lantzen
Aipatutako txosten horretatik abiatuta, 2005. urtean zehar, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa garatzen duen ebazpena onartu eta argitaratu zen. Ebazpen horren edukia 3.3. atalean garatu da.
7.2. Aurrekontuaren, kontabilitatearen eta ondarearen kudeaketa
7.2.1. 2005eko aurrekontua
2/2004 Legearen 13. artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoak urtero-urtero aurrekontu-aurregitasmoa egin eta onartu beharko du. Gero, Eusko Jaurlaritzara bidali beharko du, han, behar bezain ondo bereizita, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sar dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-sistema arautzen duten legeen arabera.
Prozesua egin ondoren, 2005 ekitaldirako, DBEBrentzako onartu den gastuen aurrekontua hona hemen laburbilduta:
Gastuaren azalpen eta kontzeptua
- 1. Kapitulua: Langileen gastuak 471.053
- 2. Kapitulua: Funtzionamenduko gastuak 457.233
- 6. Kapitulua: Inbertsio errealak 236.442
- Gastuak guztira: 1.164.728
7.2.2. 2005eko aurrekontuaren exekuzioa
Aurrekontuaren exekuzioa hona hemen xehatuta:
Sarrerei dagokienez, aipatu behar da ondare bidezko sarrerak (bankuko interesen ordainketa) aurreikusitakoak baino askoz txikiagoak izan direla.
Gastuen exekuzioaz honakoa aipatzea komeni da:
- I Kapituluaren exekuazioaren %59,56 izatearen arrazoia 7.1.2 atalean azalduta dago: DBEBk lanpostuak arauz hornitzen hasteko zailtasunak ditu eta hurrengo ekitaldian ere zailtasunak izaten jarraituko du.
- II Kapituluaren exekuzioaren % 42,08 izatearen arrazoia honetan datza: ohiko administrazio-egitura osoaren funtzionamenduak koste txikiagoa du, hain zuzen, DBEBk oso langile gutxi dituelako.
7.2.3. Aurrekontuen kudeaketari buruzko Instrukzio batean lanean
Idazkaritza Orokorrean, DBEBrako aurrekontuen, kontabilitatearen, ondarearen eta kontratazioaren kudeaketari buruzko instrukzio bat lantzeari ekin zitzaion, Legeak xedatutakoarekin bat etorrita eta DBEB kontrol-agintaritza dela aintzat izanda, Bulegoan inplementatu beharko liratekeen ekonomi, aurrekontu, kontabilitate, ondare eta kontratazioaren kudeaketa aztertzeko asmoz.