2/2004 Legearen 14. artikuluak aurreikusitakoaren arabera, DBEBren zuzendariaren aholkularitzarako kide anitzeko organoa da Datuen Babeserako Kontseilu Aholku-emailea.
Aurreko urteko osaketa berbera eduki du Kontseilu horrek, baina Lurralde Historikoek 2005. urtean zehar ez dute beren ordezkaria izendatu:
D. Juan Luis Mázmela Etxebarria Eusko Legebiltzarreko ordezkari bat
D. José María Endemaño Aróstegui Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezkari bat.
D. Rafael Ibargüen González Toki-erakundeetako ordezkari bat
D. Eduardo Jacob Taquet Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
D. Iñaki Esparza Leibar Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
8.1. Egindako bilkurak
2005. urtean zehar, honako bilera hauek egin ziren eta bilera horietako gai-zerrendetako gai nagusiak hauexek izan ziren:
2005eko martxoaren 18ko bilera
DBEBren osaketari buruzko txostena.
2005eko aurrekontuak.
Legegintza-garapena: DBEBren Estatutua; Datu pertsonaletako fitxategien eskubideen tutoretzari eta fitxategiok kontrolatzeari buruzko Erregelamendua.
2005eko urriaren 5eko bilera.
DBEBren 2004ko Oroitza-txostena. Oroitza-txostenaren edukiari, lanketari eta banaketari buruzko azalpen laburra.
DBEBren jarduerak azken bileraz geroztik.
DBEBren egoitza berria.
Foru Aldundiek Kontseilu Aholku-emailerako Lurralde Historikoen ordezkari izateko inor proposatu ez izana.
Kontseilu Aholku-emailea. Egutegia jarri, antolaketako eta funtzionamenduko arauak egin eta onartzeko, eta Lehendakaria izendatzeko.
Legegintza-garapena. DBEBren Estatutu-proiektuak eta 2/2004 Legea garatzeko Erregelamendu-proiektuak. Egungo egoera.
2005eko azaroaren 21eko bilera.
Kontseilu Aholku-emailearen Funtzionamenduaren Barne Araudiaren Proiektua azaldu.
Giza baliabideei eta Erabaki-proiektuei buruzko txostena azaldu.
Kontseilu Aholku-emailearen txostena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa garatzen duen zuzendariaren Erabaki-proiektuari buruzkoa.
8.2. Antolaketako eta Funtzionamenduko Arauak prestatzen
Azaroaren 21eko Kontseiluan, Kontseilu Aholku-emailearen Antolaketako eta Funtzionamenduko Arauei buruzko eztabaida luzea izan zen eta 2006. urtean egiten den lehen deialdirako, dokumentu bat aurkeztu eta onartzekotan geratu ziren.