5. Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroa.


5.3. Informazioaren abiapuntuko egoera. Datuak eta koadroak.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistroa une horretara arte Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erregistratuta zeuden datuak abiapuntu hartuta eratu zen. Horretarako, zegokion informazioa eskatu zitzaion Datuak Babesteko Erregistro Orokorrari.

Informazio hori abiapuntu zela, ondoren Datuak Babesteko Erregistroko datuen azterketa zehatza aurkeztu zen erakunde aitortzaileen kopuruari eta aitortutako fitxategi kopuruari zegokienez. Datu horiek sailkatzeko, aldagai nagusiekin (lurraldetasuna, administrazioen tipologia eta datu-fitxategi horiek zein segurtasun-mailatan sailkatzen diren) gurutzatu ziren. Horrek guztiak aukera emango du, arestian aipatu denez, fitxategien inskripzioak Erregistroan izan duen bilakaera neurtzeko hurrengo oroitza-txostenetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/07/19