5.2. Lehendabiziko jarduerak
Datuak babesteko Erregistroa dela-eta garatutako jarduerei dagokienez, sortzearekin, egituratzearekin eta antolatzearekin zerikusia dutenak baino ez dira jorratu. Honakoak izan dira, zehatz-mehatz:
Datuak babesteko Erregistroaren aldez aurreko Azterketa
Aldez aurreko eta Bideragarritasun azterketa egiterakoan, garatu beharreko Informazio Sistemaren ildo orokorrak aztertu ziren, eta kontuan hartu ziren irizpen ekonomiko, tekniko, legezko eta operatiboak.
Horren guztiaren ondorioz, Bulegoa bi norabidetara zuzendu da: batetik, Datuak babesteko Espainiako Bulegoak eta dagoeneko eratuta dauden erkidegoetako gainerako bulegoek garatu dituzten sistemekiko bateragarritasun funtzional ahalik eta handiena eta, bestetik, ahalegin ekonomia arlo teknologikoan, egin ahal izan dena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio komunak erabili ahal izan direlako.
Datuak Babesteko Erregistroaren Kudeaketa Sistema.
Hasiera batean, Datuak Babesteko Erregistroaren funtzionamendurako, bi osagarri nagusi hartu dira ardatz:
- Datuak Babesteko erregistroan fitxategien auto-aitorpena egiteko laguntza-programa, fitxategi horien arduradunek erabil ditzaten.
- Datuak Babesteko erregistroaren beraren kudeaketa programa. Horretan biltzen dira inskripzioak, jakinarazpenak, kontsultak...
Hasi da garatzen bi osagaien bertsio elebiduna.
Ekipamendu informatikoa
Bulegoak hitzarmena sinatu du EJIE, S.A. enpresarekin, informatika eta komunikazioko zerbitzuak eta zuzkidurak emateko, betiere EJIE, SAk Eusko Jaurlaritzarekin sinatu dituen Kontratu-Programa estandarren antzekoa. Honako zerbitzu hauek daude aurreikusita:
- Sare Korporatiboko zerbitzuak
Zerbitzu ofimatiko orokorrak ematea, hala nola, fitxategiak eta inprimazioa, operazioa eta babesa, posta eta Internetarako sarbidea, zenbait korporazio-aplikazioaren erabilera eta Erabiltzaileentzako Arreta-zerbitzua.
- Material informatikoa lagatzea
Mahai gaineko ekipoak, inprimagailuak eta Bulegoaren ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako tresnak, mantentzea eta softwareko baimenak barne, lagatzea "renting" eraren bidez.
- Bertako aplikatiboak eta Web zerbitzuak ostatatzea
Bulegoaren beraren eta Web atariaren ekipo informatikoen, aplikatiboen, datuen, komunikazio elementuen, software baimenen eta gainerakoen ostatatzea, antolakuntza, ustiaketa eta mantentzea biltzen ditu, hitzartutako zerbitzu mailarekin bat etorrita, betiere (24 x 7).
Hitzarmenak berariaz jasotzen ditu EJIE, SAk, zerbitzu emaile gisa oro har eta, bereziki, Bulegoaren bidez datu pertsonalak tratatzen dituen aldetik, bai eta gainerako administrazioekin partekatu litezkeen korporazio sareko segmentuak sekurizatzeko, isilpekotasunaren alorreko baldintza partikularrak.
« Aurrekoa | Hurrengoa »
|