5. Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroa.


5.3. Informazioaren abiapuntuko egoera. Datuak eta koadroak.

5.3.1. Erakunde aitortzaileak

"Erakunde aitortzailea" zer den jakiteko, kontuan hartu behar da, irizpidea zein den, gauza bat edo beste izango dela. Ondorengo taulatan, eta betiere oroitza txosten ondorioetarako baino ez, norberaren IFK edukitzea hartu da irizpidetzat erakundeak bereizteko.

Irizpide horren arabera, beraz, 210 erakunde dira; logikoa denez, udalak dira gehienak, eta honakoa da banaketa:

1-A Taula.- Erakunde Aitortzaileen kopurua, administrazio motaren eta Lurralde Historikoaren arabera

Administrazio mota

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

GUZTIRA

  Eusko Jaurlaritza

6

 

 

6

  Aldundiak

5

  5

3

13

  Udalak

  36

  73

  79

188

  Udalez gaindiko erak.

 

  3

2

5

  Autonomia-erakundeak

1

 

 

1

  Bestelakoak

1

  2

 

3

  Guztira

49

  83

84

216


Aurreko taulan jasota daude erakunde publikoak eta horien mendeko zuzenbide publiko edo pribatuko erakundeak ere bai.

Udal-esparruko 188 erakunde aitortzaileei dagokienez, honakoa da banaketa, udalen tamainaren arabera:

1-B Taula- Udal-esparruko erakunde aitortzaileak, populazio-mailaren eta Lurralde Historikoaren arabera

Populazio-maila

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

GUZTIRA

< 500

11

7

10

28

  500 – 999

10

7

6

23

1.000 – 4.999

11

21

10

42

5.000 – 9.999

1

12

13

26

10.000 – 19.999

1

8

20

29

20.000 – 49.999

 

9

9

18

50.000 – 99.999

 

6

4

10

> 100.000

2

3

7

12

Guztira

36

  73

79

188


Aurreko taulan jasota daude erakunde publikoak eta horien mendeko zuzenbide publiko edo pribatuko erakundeak ere bai.

Fitxategi bakar bat aitortu ez duten erakunde publikoei dagokienez, berriz, honakoa da ikuspegia: 91 udalek ez dituzte, ezta forma aldetik ere, datuak babesteko gutxieneko baldintzak bete, adibidez, ez dituzte datu-fitxategiak inskribatu Datuak Babesteko Erregistroan.
 

1-C Taula - Aitorpenik egin ez duten Udalak, populazio-mailaren eta Lurralde Historikoaren arabera

Populazio-maila

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

GUZTIRA

< 500

9

17

14

40

  500 - 999

2

10

3

15

1.000 - 4.999

5

19

12

36

Guztira

16

  46

29

91


Udalerri horiek, 91, Euskadiko udalerrien %36 dira, eta gehienak Bizkaikoak dira (46). Erlatiboki ere Bizkaikoak dira gehienak (%41).

Ikusten denez, udalerri aitortzaile ez diren guztiak 5.000 biztanletik beherakoak dira. Nonbait, ez dute nahikoa baliabiderik zeregin horretarako.


Proportzio hori handitu egiten da 500 biztanletik beherako udalerrietan, izan ere horietako ia %60k ez dute batere gestiorik egin datuen babesaren esparruan, nahiz eta, horregatik ere, populazioaren zati txiki bati baino ez dion eragiten.

Azterketa honen ondorioak argituko du zein izan behar den Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ardatzetako bat: hain zuzen ere, neurri txikiko erakunde horiek ere oinarrizko eskubideak, Datu Pertsonalen Babesa esaterako, zaindu behar dituztela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/07/19