5. Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroa.


5.1. Legearen 18 artikuluaren edukia

2/2004 Legaren 18 artikuluak Datuak Babesteko Erregistroa sortzen du, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren barruko organo gisa, Bulegoaren Estatutuetan zehazturiko moduan. 2004. urtean ez zen, artean, garapen hori gauzatu.

Helburua

Datuak Babesteko Erregistroan inskribatu beharko dira Lege honetako 2.1 artikuluan zehazturiko fitxategiak, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoan zehazturiko baimenak, inskribaturiko fitxategiei dagozkien ereduzko kodeak, eta inskribaturiko fitxategiei buruzko datu hauek: informazio- eskubidea, datuetara iristeko eskubidea, datuak zuzentzeko eskubidea, datuak indarrik gabe uzteko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko behar direnak.

Agentziak bere funtzioetako bat betetzeko tresna nagusia da Datuak Babesteko Erregistroa, hain zuzen, datu pertsonalak dituzten fitxategien publizitatea zaintzea. Aipatutako publizitatea beteko da erregistroan kontsulta egin ondoren, eta herritar guztiei emango zaie aukera jakiteko badirela fitxategiak eta datu pertsonalen tratamendua, zein diren horien helburuak eta nor den tratamenduaren arduraduna.

Erregistroaren prozedura

Datuak Babesteko Erregistroa eskatutako inskripzioak onartzeko (edo, hala badagokio, ukatzeko) prozeduraz hornitu beharko da.

Egin gabe dagoen erregelamendu garapenari dagokionez, inskripziorako edukiak eta aldatzeko edo baliogabetzeko mekanismoak ere jasoko ditu, bai eta erreklamazioen tramitazioa eta dagozkien erabakien aurkako errekurtsoak jartzeko modua ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/07/19