Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Web orria sortzea eta ostatatzeari dagokionez, informatika eta komunikazio zerbitzuak eta zuzkidurak emateko EJIE, SA enpresa publikoarekin sinatutako hitzarmenean jaso da. Zerbitzu horretan sartzen da zerbitzarien eta komunikazio gaien ostatatzea, antolakuntza, ustiaketa eta mantentzea.
Era berean, Administrazioa Modernizatzeko Bulegoarekin hitzartu da Bulegoa gehitzea www.euskadi.net erakunde atarira; horrek ekarriko du euskarrirako sortutako tresnak erabiltzea (edukien kudeatzailea eta atarien administrazioa).
Bulegoak avpd.es eta avpd.org domeinuak erregistratu ditu, "Agencia Vasca de Potección de Datos" izenaren akronimo gisa, eta dbeb.org eta dbeb.es "Datuak Babesteko Euskal Bulegoa"ren akronimo gisa. Halaber, datuak.org domeinu generikoa gorde da, etorkizunean erabili behar bada ere.
Web orria bata bestearen ondoren datozen lau etapatan zabalduko da:
- Informazio orokorra. Bertan, formularioak eta Datuak Babesteko Fitxategien auto-aitorpenerako laguntza-programa deskargatzeko aukera izango da fitxategien arduradunek erabil ditzaten.
- Datuak Babesteko Erregistroaren kontsultak, datu pertsonalak dituzten fitxategien publizitatea zaintzeko.
- Bulegoak hartzen dituen erabakien publikazioa, bai eta interes orokorrekoak diren txostenena, eta kontsultena ere.
- Datuen Babesarekin zerikusia duten erabiltzaileentzako extranet-a, datuen babeseko eta segurtasuneko arduradunei Bulegoarekiko harremana zuzena eskaintzearren, horrek aukera emango baitie ahalik eta informazio gehien edukitzeko eta beren intereseko espedienteen jarraipena egiteko ere.
« Aurrekoa | Hurrengoa »
|