10. Erakundeekiko Komunikazioa eta Harremanak.


10.1. Irudi Korporatiboaren plegua prestatzea
10.2. Hitzarmenak
10.3. Datuak Babesteko Bulego izateko, nazioarteko kreditazioa lortzeko tramitazioa
10.4. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailean parte hartzea
10.5. Datuak Babesteko beste Bulego batzuekiko lankidetza.
10.6. Datu pertsonalen babesari buruzko konferentzietan


10.1. Irudi Korporatiboaren plegua prestatzea

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortu zenetik, ez da oso ezaguna izan eta ez du irudi korporatiborik erabili. Euskal Autonomia Erkidegoaren ezkutua erabili du orain arte, Agencia Vasca de Protección de Datos - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa izenarekin batera.

Badirudi iritsi dela unea Bulegoaren ezaugarrietan oinarritutako irudia aukeratzeko. Irudi horretan Bulegoaren izaera eta bere kontrola burutzen duen administrazioekiko independentzia azaldu beharko dira.

Hori dela-eta, beharrezkotzat jotzen da proposamenak eskatzea, irudi korporatiboaren diseinua  eta, ondoren, Komunikazio Plana sustatzeko. Horrek guztiak honakoa ahalbidetuko du:

  • Egoki identifikatua izatea
  • Bulegoak erabili behar duen dokumentazio guztian irudia ezartzea, bai oinarrizko paperetan, karpetetan eta formatu elektronikoetan ere.
  • Harremana izan behar dugun administrazioei gure berri ematea.
  • Herritarrei gure berri ematea.

Ildo horretatik, informazioa hartu da Eusko Jaurlaritzako eta beste administrazio batzuetako identitate korporatiboko zenbait eskuliburutatik, eta Bulegoaren irudi korporatiboa zehazteko oinarrizko beharrak ezarriko dituen agiria lantzen hasi gara.


10.2. Hitzarmenak

2004. urtean honako hitzarmenak sinatu dira:

  • Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, A.B. Sociedad Informática Del Gobierno Vasco, S.A. EJIErekin sinatutako lankidetza hitzarmena. Helburu du EJIEk DBEBari informatika eta komunikazio zerbitzuak eta zuzkidurak emateko marko arautzailea ezartzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Administrazioa Modernizatzeko Bulegoarekin sinatutako hitzarmena, Datuak Babesteko Euskal Agentziak Euskadi.net atariaren plataforma erabil dezan bere Web orria ostatatzeko.

Era berean, tramiteak eta negoziazioak hasi dira honako erakundeekin lankidetza hitzarmenak egin ahal izateko:

  • CLI. Comisión de Libertades Infomáticas.
  • EUDEL. Euskal Udalen Elkartea.
  • IVAP. Herri Administrazioaren Euskal Erakundea.

10.3. Datuak Babesteko Bulego izateko, nazioarteko kreditazioa lortzeko tramitazioa

Bulegoa Kontrol Aginpidea izateko nazioarteko kreditazioa lortzeko aurreko tramiteak egin dira, bai eta eskaera ere Datuak Babesteko Komisarioen Nazioarteko Konferentziari (Conférence Internationale des Commissaires à la Protection des Données Comité de Vérification - International Conference of Data Protection Commissioners Credentials Committee) eta Datuak Babesteko Aginpideen Europako Konferentziari (Conference of European Data Protection Authorities) ere. Tramite horiei ekiteko ingelesera itzuli zen Legea.


10.4. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailean parte hartzea

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko uztailaren 13an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, Iñaki Vicuña de Nicolás jauna, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria, izendatzea Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Kontseilu Aholku-emaileko partaide.

"…Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 38 artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Bulegoaren zuzendariak Kontseilu aholku-emailearen aholkurlartiza izango du. Kontseilu horretako partaide izango dira, besteak beste, bere lurralde esparruan datuak babesteko bulegoa sotu duten Autonomia Erkidegoetako ordezkari bana, eta betiere dagokion Autonomia erkidegoak ezarritako prozedurarekin bat etorrita proposatuko da.

Ildo horretatik, arauak ez duenez proposamena egiteko prozedurarik aurreikusi, egokia da Euskal Autonomia Erkidegoak Datuak Babesteko Estatuko Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailean izango duen  ordezkaria izendatzea.

Adierazitakoaren arabera, Gobernuaren lehendakariordeak proposatuta, eta deliberatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honakoa erabaki du:
…Hirugarrena.- Iñaki Vicuña de Nicolás, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria, izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren ordezkari Datuak Babesteko Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailean".


10.5. Datuak Babesteko beste Bulego batzuekiko lankidetza. Erregistro Trukaketako Informazio Sistema (SIDIR) abiarazteko Lankidetza Protokoloa

José Luis Piñar Mañas jaunak, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren zuzendariak; Antonio Troncoso Reigada jaunak, Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko zuzendariak;  Josep Xavier Hernández i Moreno jaunak, Datuak Babesteko Kataluniako Bulegoaren zuzendariak eta Iñaki Vicuña de Nicolás jaunak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak sinatuta, Madrilen, 2004ko azaroaren 22an.

Erregistro Trukaketako Informazio Sistema (SIDIR) Lan Taldearen helburua da sortzea sistema bat erraztasuna emango duena komunikatzeko, gaur egun eratuta dauden kontrol aginpideek (Datuak Babesteko Eespainiako Bulegoa, Eta Datuak Babesteko Autonomia erkidegoetako Bulegoak) sortutako datu pertsonaleko tratamenduen inskripzioeei buruzko informazioa.


10.6. Datu pertsonalen babesari buruzko konferentzietan, mintegietan eta bestelako jardueretan parte hartzea
  • "Datuak Babesteko Euskal Bulegoa" mintegia. Lakua II EkitALDI Aretoa, 2004ko maiatzaren 28an.
  • Hitzaldia: "Actualización normativa sobre regulación de los ficheros públicos con datos de carácter personal". Bartzelonako Abokatuen elkargoaren egoitzan, 2004ko uzataiuaren 19an, Datuak Babesteko Kataluniako Bulegoak antolatuta (Comissió de Cultura. Secció de Dret Informàtic. Datuak Babesteko Kataluniako Bulegoarekin batera antolatutako ekitaldia).
  • Ikastaroa: "Presente y futuro de la protección de datos de carácter personal" (Datuak Babesteko Bulegoen zuzendariekin egindako mahai-ingurua). El Escorialen, 2004ko uztailaren 22an. Fundación Universidad Complutensek antolatutako udako ikastaroak. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak babestuta.
  • Epaile eta Magistratuen egonaldia Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Dokumentazio Judizialeko Zentroan, Donostian, 2004ko urriaren 2an egindako hitzaldia: Gaia: La protección de datos en el tratamiento y difusión de la Jurisprudencia.
  • Datuak Babesteko Autonomietako Bulegoen I. Topaketa. Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko Bulegoak antolatuta; Madrileko Carlos III. Unibertsitatean, 2004ko azaroaren 2an. Txostena: "Perspectivas de la Agencia Vasca de Protección de Datos".
  • Hitzaldia: "Protección de datos en los colegios profesionales. La Agencia Vasca de Protección de Datos" 2004ko abenduaren 14an, , Ilustre Colegio de Abogados del Señorío de Vizcaya - Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Bilbon, l Grupo de estudios de Nuevas Tecnologías del Colegiok antolatuta.
  • Encuentro Europeo de Mejores Prácticas Públicas de Protección de Datos. Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko Bulegoak antolatuta. Madrilen, 2004ko abenduaren 15ean. (Lehen saria eman zioten Vitoria-Gasteizko Udalari).
  • Zuzenbide Publikoko Ikerketa Zentroarekin izandako bilera (CRDP Centre de Recherche en Droit Public de l'Universite de Montreal). Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, Madrilen, 2004ko urriaren 21ean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/09/23