8.1. Ekonomia- eta Administrazio-kudeaketa
8.1.1. 2004ko aurrekontua gauzatzea
2/2004 Legearen Bigarren Azken Xedapenak baimena ematen zion Ogasuna eta Herri Administrazio Sailari "Beharrezko aurrekontu-atala sortzeko eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidea antolatzen duten legeekin bat, aurrekontua lege honetan xedaturikoa aplikatzeko behar beste aldatzeko".
Ogasuna eta Herri Administrazio sailburuaren martxoaren 26ko Aginduaren bidez, zenbait aurrekontu aldaketa onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioaren 2004ko aurrekontuan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zegozkionak. Hona hemen aldaketa horiek xehatuta:
|
GASTUAK
|
DANERA 2004
|
|
I KAPITULUA.- Pertsonalaren Ordainsariak
|
65.234,48
|
|
II KAPITULUA.- Funtzionamendu Gastuak
|
34.756,52
|
|
VI KAPITULUA.- Inbertsio Errealak
|
20.000,00
|
|
GASTUEN AURREKONTUA GUZTIRA
|
120.000,00
|
|
SARRERAK
|
DANERA 2004
|
|
Administrzio Orokorraren transferentziak
EUSKO JAURLARITZA
|
120.000,00
|
|
SARREREN AURREKONTUA GUZTIRA
|
120.000,00
|
Gastua honelaxe gauzatu da:
|
KONCEPTUA / CONCEPTO
|
|
|
|
SARRERA ARRUNTAK
|
|
120.029
|
|
Transferentzia arruntak
|
|
|
|
Beste sarrera batzuk
|
29
|
|
|
GASTU ARRUNTAK
|
|
86.666
|
|
Pertsonal gastuak
|
54.813
|
|
|
Jarduera gastuak
|
31.853
|
|
|
AURRERAKIN GORDINA
|
|
33.363
|
|
KAPITAL SARRERAK
|
|
|
|
Kapital transferentziak
|
0
|
|
|
KAPITAL GASTUAK
|
|
|
|
Inbertsio errealak
|
28.127
|
|
|
AURREKONTU ARRUNTAREN SUPERABITA
|
|
5.236
|
8.1.2. DBEBak egindako lehenengo aurrekontua (2005)
2/2004 Legearen 13 artikuluak honakoa ezartzen du: "Datuak Babesteko Euskal Bulegoak urtero-urtero aurrekontu-aurregitasmoa egin eta onartu beharko du. Gero, Eusko Jaurlaritzara bidali beharko du, han, behar bezain ondo bereizita, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sar dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-sistema arautzen duten legeen arabera".
Lehenengo aurrekontua egin behar zenez, Bulegoak planifikazio lan handia egin zuen, bukatu zena 2005 ekitaldirako aurrekontua onartzean. Oroitza txosten honetako II. Eranskinean dago jasota DBEBaren aurrekontuaren proiektu osoa, oroitza txosten eta guzti. Honakoa da proiektuaren laburpena:
|
GASTUAREN AZALPEN ETA KONTZEPTUA
|
GUZTIRA
|
|
1. KAPITULUA: LANGILE GASTUAK
|
471.053
|
|
2. KAPITULUA: JARDUERA GASTUAK
|
447.511
|
|
6. KAPITULUA: INBERTSIO ERREALAK
|
236.442
|
|
GASTUAK GUZTIRA
|
1.155.006
|
8.2. Giza baliabideak
Legea onartu zen aurrekontu ekitaldia hasitakoan; hori dela-eta, DBEBaren egoera, giza baliabideei dagokienez, urria izan da.
Maiatzaren 83/2004 Dekretuaren bidez Iñaki Vicuña de Nicolás izendatu zuten Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari, ondorioak maiatzaren 14tik aurrera zituela Dekretuak.
Irailaren 16an administrari lan edo zerbitzuetarako lan-kontratua sinatu zen.
2004ko azken hilabeteetan, honako jarduerak aurreikusi dira:
- Epe ertainerako egokitutako º onartzea (beste bulego batzuetako egoerarekiko alderaketa abiapuntu hartuta).
- 2005 ekitaldiaren lehenengo seihilekoan zerbitzuetako arduradunek aldi baterako lanpostua hartzea.
- DBEBaren Lanpostuaren Zerrenda egitea eta onartzea 2005eko bigarren seihilekoan.
- Premia handien duten lanpostuak lehenbailehen eta aldi baterako hornitzea zerbitzu eginkizunen bidez.
- Balioetsitako lanpostuak hornituz joatea, Lanpostuen Zerrenda onartu ondoren.
Honakoa da eratutako aurrekontu plantila:
|
GOI-KARGUAK
|
DOTAZIO KOPURUA
|
|
ZUZENDARIA
|
1
|
|
FUNTZIONARIOAK
|
DOTAZIO KOPURUA
|
|
28. maila
|
2
|
|
27. maila
|
1
|
|
26. maila
|
1
|
|
25. maila
|
1
|
|
24. maila
|
2
|
|
23. maila
|
3
|
|
21. maila
|
1
|
|
20. maila
|
2
|
|
18. maila
|
1
|
|
16. maila
|
2
|
|
GUZTIRA
|
16
|
8.3. Egoitza
2004. urtean Bulegoa Lakuan egon da aldi baterako, Eusko Jaurlaritzak atondutako lokal batzuetan.
Zuzenbide publikoko entea denez, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa dituena, eta bere eginkizunak herri administrazioekiko inongo loturarik gabe bete behar dituenez, eta kontuan hartuta bere jarduerak zerikusia duela Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarekin, lurralde historikoetako foru organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki administrazioekin, bai eta administrazio publikoekiko lotura duten edo horien mendekoak diren era guztietako erakunde publikoekin ere, komenigarria da erakundeak bere egoitza izatea, fisikoki erakunde horiekiko loturarik ez duen egoitza, alegia.
Lehenengo unean erabaki zen honako baldintza hauek eduki behar zituen lokala behar zela:
- Tokia: Vitoria-Gasteiz.
- Ezaugarriak:
- Herritarrak erraz iristeko modukoa.
- Bostehun metro koadro, gutxi gorabehera.
- Bulego izateko atonduta, edo egokitzeak neurriko prezioa izango duena.
Hainbat aukera aztertu ziren ondoren, eta Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen dituen lokalak baztertu ziren, ez baitauka halako ezaugarriak dituen lokal hutsik.
Ondoren, eta Ondare Zuzendaritzaren lankidetzarekin, alokairuko higiezinen merkatuaren eskaintza aztertu zen.
« Aurrekoa | Hurrengoa »
|