5. Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroa.


5.3. Informazioaren abiapuntuko egoera. Datuak eta koadroak.

5.3.2. Inskribatutako fitxategiak

2004. urtea arte inskribatutako fitxategiak, guztira, 2.578 fitxategi dira. Horiek deklaratu izan dituzte 1992ko urriaren 29an 5/1992 Lege Organikoa,  Datu pertsonalen tratamendu automatizatuari buruzkoa, onartu zenetik, baina irregulartasunez, ondorengo grafikoan ikusten denez:

2-A. Grafikoa- Aitortutako Fitxategi kopuruaren urtekako banaketa.


Ikusten denez, LORTAD legea onartu zenean aitorpen andana izan zen, baina ondoren gainbehera etorri zen kopurua, harik eta, LOPD berria (1999) onartu ondoren, 2000. urtean berpiztu arte.Orduan hazi egin zen, progresiboki, kopurua. Horrek argi erakusten du azken urteotan datuen babesaren alorrean berpiztu egin dela kontzientzia.

Ondorengoa da aitortutako fitxategi kopurua, kontuan hartutako udal moten arabera:

2-B.Taula- Aitortutako fitxategiak, Administrazio motaren eta Lurralde Historikoaren arabera

  Administrazio mota

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

GUZTIRA

  Eusko Jaurlaritza

  450

 

 

450

  Aldundiak

  42

  73

  135

250

  Udalak

  211

587

1.041

1.839

  Udalez gaindiko erak.

 

  14

  16

30

  Autonomia-Arakundeak

3

 

 

3

  Bestelakoak

1

  5

 

6

Guztira

707

  679

1.192

2.578

Lurraldeko kontribuzioa

%27,4

%26,3

%46,2

%100,0


Distribución TerritorialLurraldeka aztertuta, Gipuzkoak du fitxategi gehien aitortuta, guztizkoaren %46,2, bereziki udalei dagozkienak. Eta hori erakusten dute datuek, nahiz eta Eusko Jaurlaritza Arabako Lurraldean kontabilizatuta dagoen, eta horrek gehitu egiten du lurralde horretan kontabilizatutako fitxategien kopurua.

Beste alde batetik, erakunde bakoitzak aitortzen duen batez besteko kopurua nabarmen aldatzen da. Batzuek fitxategi bakarra aitortzen dute, eta Eusko Jaurlaritzako erakundeek, 75, ondoko koadroan ikus daitekeenez:

 

2-C Taula.- Aitortutako fitxategiak, batez beste, Administrazio motaren eta Lurralde Historikoaren arabera.

  Administrazio mota

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

GUZTIRA

  Eusko Jaurlaritza

75,0

-

  -

  75,0

  Aldundiak

8,4

  14,6

45,0

  19,2

  Udalak

5,9

8,0

13,2

  9,8

  Udalez gaindiko erak.

  -

4,7

8,0

  6,0

  Autonomia-erakundeak

3,0

-

  -

  3,0

  Bestelakoak

1,0

2,5

  -

  2,0

Osokoa

  14,4

8,2

  14,2

  11,9


Administrazio guztiei dagokienez, aitortutako batez besteko fitxategi kopurua ia 12koa da, aurreko grafikoan islatzen den administrazio moten araberako banaketa kontuan hartuta. Bai Araba eta bai Gipuzkoa batez bestekoaren gainetik daude, lehendabiziko Eusko Jaurlaritza dagoelako bertan eta bigarrenean Foru Aldundiaren aportazioari esker.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/07/19