7. Kontrol funtzioak: Ikuskaritza eta eskubideak babestea.


Atal honi dagokionez, Datuak Babesteko Euskal Agentzian hamabi erreklamazio eta datu pertsonalen sarbiderako, zuzenketarako, aurkaritzarako eta baliogabetzeko babes eskaera jaso ziren.

Hamabi erreklamazio eta babes eskaeretatik, zortzi Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko datu pertsonaletako fitxategiei dagozkie; beste bi, Toki Administrazioetako fitxategiei; bat, zuzenbide publikoko korporazioei; eta bestea, aurrez aipatu denez, titulartasun pribatuko fitxategiei, eta, beraz, arestian esan denez ere, ez zen onartu.

Fitxategien esparru materialei dagokienez, bost Poliziarenak dira, bi osasun arlokoak, bat hezkuntzakoa, bat gizarte zerbitzuetakoa, bat Baliabide Orokorretakoa eta, azkena, zuzenbide publikoko korporazioei dagokie.

Azpimarratu behar da erreklamazioetan eta babes eskaeretan salatutako jokabideek zerikusia dutela erreklamatzaileei irekitako zigor prozedurekin; hiru datu pertsonalen sarbiderako, zuzenketarako, aurkaritzarako eta baliogabetzeko eskubideei buruzkoak dira; bat, lanpostuen zuzkidura sistemei; eta, azkena, datu pertsonalak ustez baimenik gabe lagatzeari buruzkoa da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/09/23