6. Fitxategi publikoetako arduradunek planteatutako galderei buruzko informazioa.


2004. urtean, zortzi informazio-eskaera do kontsulta sartu ziren Datuak Babesteko Euskal Agentzian.

Horietatik bost Euskal Administrazio Orokorraren fitxategiei buruzkoak ziren, bat Lurralde Historiko bati buruzkoa, bat Udal bati buruzkoa eta bestea zuzenbide publikoko korporazio bati buruzkoa.

Eskaeren xedeei dagokienez, bi DBEBaren Erregistroaren funtzioei buruzkoak ziren; beste bat datuak babesteko erregistroa sortzeko arauaren publikazioari buruzkoa; beste bi, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzeko xedapen orokorrei buruzkoak; eta, azkeneko biak, datu pertsonalen babesean eragina eduki zezaketen erkidego bi lege garatzeko xedapen orokorrei buruzkoak.

Datu pertsonalen tratamenduan praktika egokiak lortzearren, 2004. urteko hilabete operatiboetan hainbat bilera informal egin ziren legearen aplikazio esparruko zenbait administrazio publikorekin. Aipatzekoak dira Eusko Jaurlaritzako sailetako zerbitzu zuzendariekin egindakoak, bai eta erakunde bereko aholkularitza juridikoko langileekin egindakoak ere. Legean ezarritako alderdi formalak betetzea zen helburua, bai eta datuak babesteko esparruan eduki zitzaketen arazo eta galderei erantzutea ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/07/19