5. Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroa.


5.4. Informazio trukaketa Datuak Babesteko Erregistro Orokorrarekin

Aurretik adierazi denez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren irizpidea da Datuak Babesteko Espainiako Bulegoarekiko eta dagoeneko eratuta dauden Autonomia-bulegoekiko bateragarritasun funtzionalari eustea. Hala bada, Lan Taldea eratu da Erregistroen arteko Trukaketa Sistema Ezartzeko (SIDIR), Datuak Babesteko Erregistroen arteko koherentzia bermatzearren.

Lan Talde horren helburua da datu pertsonalen tratamenduen inskripzioari buruzko komunikazioa erraztea kontrol-aginpideek sortutako fitxategi-erregistroen artean, hau da, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak eta erkidegoetan orain arte eratutako bulegok sortutakoen artean.

Horrek garrantzi berezia du, kontuan hartzen bada publikoa izatea beharrezkoa dela, bai Espainiako Bulegoan eta bai Datuak Babesteko euskal Bulegoan ere. Datu Pertsonalak dituzten fitxategiak bi tokitan erregistra ez daitezen,

Horrek garrantzi berezia du, kontuan hartzen bada beharrezkoa dela titulartasun publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiak, bai Datuak Babesteko Euskal Bulegoarenak eta Bai Datuak Babesteko Espainiako Bulegoarenak, inskribatzea. SIDIRren eginkizunak berebiziko garrantzia izango du Datu Pertsonalak dituzten fitxategiak bi tokitan erregistratzeak eragin negatiborik eduki ez dezan fitxategien arduradunengan, aitorpenak egiterakoan, eta Agentziei berei ere kalterik eragin ez diezaien erregistroen artean izan litekeen koherentzia ezagatik.Oinarri-oinarrian, izango da sistemek trukatuko duten transakzio multzoa izango da definitu beharreko sistema, betiere honako operazioei begira:

  1. Erregistroak kontsultatzeko eragiketak: bulego batek, SIDIRren bidez, beste bulego bateko Fitxategi Erregistroan galdetzekoa.
  2. Jakinarazpen eragiketak, erregistroen artean informazioa jakinarazteko, erregistro horiek eguneratzearren. 
  3. Zerbitzu eragiketak, SIDIRren funtzionamendua aztertzeko balioko dutenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/07/19