3. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren planifikazio estrategikoari buruzko aurrerapena.


3.1. Misioa
3.2. Ikuspegia
3.3. Balioak
3.4. Kudeaketa planak eta adierazleak

Behar-beharrezkoa da edozein erakunderen, erakunde publikoak barne, jardueraren oinarriei buruzko hausnarketa egitea. Hala bada, balioak funtsezkoak dira. Horregatik, ikuspegiaren eta misioaren deklarazioak berebiziko garrantzia dute programazio estrategikoaren prozesuan. Erakundearen filosofiaren deklarazio eraginkor batek etorkizunean hartu beharreko erabaki estrategikoak hartzeko erreferentzia-marko gisa balio du.


3.1. Misioa

Erakunde baten misioa erakundearen beraren isla da, izan ere kudeaketa publikoan betetzen duen funtzio orokor eta espezifikoa agertzen ditu. Ildo horretatik, misioaren aplikaziorik behinena da erabakiak hartzeko barne-gida izatea, eta proiektu eta jarduera guztiek misioarekin duten bateragarritasuna probatzeko ere bai.

Datuak babesteko Euskal Bulegoaren misioa ondokoan biltzen da:

"herritarren intimitate pertsonal eta familiarra eta haien legezko eskubideak betetzen direla gauzatzea, datuak babesteko legedia betetzen dela zainduz eta horren aplikazio kontrolatuz, bereziki datuen informazio, sarbide, zuzenketa, aurkaritza eta baliogabetze eskubideak".

Misioaren identifikazio horrek eragiten du Legeak esleitutako funtzio batzuk, ondoren ikusiko dugunez, agindu hori betetzera zuzenduta egotea. Horrenbestez, DBEBak honako jarduera hauek izango ditu helburu:

  • Pertsonei beren eskubideen berri ematea
  • Datuak tratatzean publizitatea zaintzea.
  • Jasotako eskaera eta erreklamazioak bideratzea.
  • Tratamenduak datu pertsonalen babesaren printzipioetara egokitzea.
  • Tratamendua egiten dutenei eskatzea har ditzatela beharrezko diren neurriak datuen tratamendua egokitzeko inarrean dagoen legedira.
  • Informatika-aplikazioak kontrolatzea, eta hala badagokio, zigor-eskumena gauzatzea, diziplina-prozedurak abiaraztea eta dagozkion behin behineko neurriak hartzea.
  • Gainerako aginpideekin lankidetzan aritzea Datuen Babeserako zereginetan, misio komun hori lortzearren.

3.2. Ikuspegia

Gure ingurune sozial eta teknikoan bete beharreko misioa aztertu ondoren, honakoa da, gure ustez, Bulegoak izan behar duen ikuspegia:

"Datuak tratatzerakoan izan behar den askatasunen babesaren eta Administrazio Publikoen aurrerapen teknologikoen arteko oreka bilatzea eta bermatzea, arlo honetan kultura  berri bat ezartzen lagunduz.".

Ikuspegi hori gauzatzearren, arreta berezia eskaini beharko diegu honako zeregin hauei:

  • Jarrera erreaktiboa (ikuskaritza, zigorra) gainditzea, ikuspegi hau Administrazio Publikoetan lortzearren ekimenak bultzatuz. (Datuak babesteko legedia betetzen dela sustatzeko neurri proaktiboak).
  • Euskadi Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan datuen babesa eta Work Flow integratzea.
  • Herritarrak sentsibilizatzea.
  • Administrazio Publikoei bultzatzea Oinarrizko Eskubideak errespeta ditzaten, eta arreta berezia eskaintzea segurtasunari dagozkion datuei.

3.3. Balioak

Bulegorako zehaztutako misioa eta ikuspegia oinarritu behar dira Agentzi bera sortzen eta eratzen duten balioetan; horien artean honako hauek aipatu behar dira:

  • Lidergoa: zuzendaritza eraginkor eta haztatua eta DBEDan diharduten langile guztien inplikazioa proiektuan.
  • Koordinazio eraginkorra administrazio publiko guztiekin eta datuak babesteko kontrolean diharduten gainerako erakundeekin.
  • Zerbitzu publikoa.
  • Kalitatezko antolakuntza
  • Motibatutako eta prestatutako lankideak.
  • Aholkularitza egokia.
  • Herritarrekiko hurbiltasuna

3.4. Kudeaketa planak eta adierazleak

Aldizkako kudeaketa planak ezartzea da Bulegoaren konpromisoa. Plana horiek betetzen ote diren jakiteko, dagozkion adierazleak aztertu beharko dira. Neurtzeko parametroak proposatzeko, gainerako aginpideek duten eskarmentua aztertuko da eta erabiliko da Datuak babesteko Euskal Bulegoaren eraketarako egindako plan estrategikoa eta funtzioak  kontrolatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Azken eguneratzea: 2005/07/19