Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2026ko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3776

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako baimen-eskaria itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak okupatzeko, Orioko Antilla Hondartzan «Kerik gabeko Hondartzak» ekimenaren informazio-kartelak instalatzeko (Gipuzkoa). Urteak: 2026, 2027, 2028 eta 2029.

Erref.: 2026/018087.

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legeak 74. artikuluan eta Kostaldeen Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuak 152.8.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako baimen-eskaera jendaurrean jartzen da hogei egun balioduneko epean (20); epe horren barruan, espedientea osatzen duten agiriak kontsulta daitezke eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak aurkeztu.

Dokumentazioa webgune honetan kontsulta daiteke:

https://www.euskadi.eus/orioko-hondartzetan-kerik-gabeko-hondartzak-kartelak/web01-tramite/eu/

Halaber, herritarren eskura egongo da Gipuzkoako Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzaren bulegoetan (Kaiko pasealekua, 23, 1. solairua). PK: 20003 Donostia.

Alegazioak eta oharrak, hala badagokio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 29a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala