Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3241

AGINDUA, 2026ko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez 2026ko deialdia egiten baita laguntzak emateko Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak alde batera utzita), hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateen federazio eta konfederazioei, eta hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibei, eta laguntza horietarako oinarriak ezartzen baitira.

EAEko hezkuntza-sistemak, bere helburuak lortzeko, inplikatutako gizarte-sektore guztien parte-hartzea eta konplizitatea behar ditu. Hala, gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eta nerabeen eskolako hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko.

Familiek zuzenean zein elkarte bidez aktiboki parte hartzeak hezkuntza-komunitatea indartzen du, eta, hezkuntza-komunitate horrek ikastetxeetako jardueretan zenbat eta inplikazio handiagoa izan, orduan eta indartsuagoa da hezkuntza-proiektua ere.

Alde horretatik, laguntzen deialdi honen helburua familien parte-hartzea eta lankidetza sustatzea da, haien elkarteetan, ikasleentzako eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak antola ditzaten, eta baita gurasoentzako prestakuntza-jarduerak ere. Logikoa denez, jarduera horiek koherenteak izan beharko dute ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekin.

Hezkuntza Sailaren prestakuntza-estrategiaren ildotik, prestakuntza-jarduerek inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia izango dute, helburu hauekin: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea (gailu mugikorrak zuzen eta egoki erabiltzea barne), eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.

Deialdi honek hauei zuzendutako laguntzak deitzen ditu: Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak alde batera utzita), hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateen federazio eta konfederazioei, eta hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibei.

Hezkuntza Sailaren 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago deialdia (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/dirulaguntzen-plan-estrategikoa/). Hain zuzen ere, horren ardatz estrategikoetan eta dirulaguntza-lerroetan, 4. helburu estrategikoa betetzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horregatik, zenbait araurekin bat etorriz (Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legea eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudia eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak), hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Oinarriak onartzea laguntzak emateko Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak alde batera utzita), hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateen federazio eta konfederazioei, eta hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibei, eta deialdia egitea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan araututako laguntzek ez dituzte betetzen EBko Funtzionamendurako Tratatuaren 107. 1 artikuluan ezarritako eskakizun guztiak eta, beraz, ez dira estatuaren laguntzak; ondorioz, ez zaio komunikatu edo jakinarazi behar Europako Batzordeari.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea dute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

ERANSKINA
HELDUEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO IKASLEEN ELKARTEEI, HEZKUNTZA EZ-UNIBERTSITARIOKO IKASTETXEETAKO IKASLEEN GURASOEN ELKARTEEI (HAUR HEZKUNTZAKO LEHENENGO ZIKLOKOAK ALDE BATERA UTZITA), HEZKUNTZA EZ-UNIBERTSITARIOKO IKASLEEN GURASO-ELKARTEEN FEDERAZIO ETA KONFEDERAZIOEI, ETA HEZKUNTZA EZ-UNIBERTSITARIOKO IKASTETXEEN TITULARTASUNA DUTEN HEZKUNTZA-KOOPERATIBEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK

1. oinarria.– Deialdiaren xedea eta helburua.

Agindu honen xedea da oinarri-arauak ezartzea eta laguntzetarako deialdia egitea, eranskineko 5. oinarrian adierazitako jarduerak garatzeak eragindako gastuei aurre egiteko. Jarduera horiek 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra arte egin dituzte 4. oinarrian aipatzen diren erakunde onuradunek.

2. oinarria.– Kreditu erabilgarria.

Helburu hori betetzeko, gehienez ere 1.033.000 euro emango dira, hiru dirulaguntza-lerrotan banatuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura.

2.1.– Lehen dirulaguntza-lerroa: 650.000 euro, 4. oinarriaren a) eta b) apartatuetan adierazitako entitateentzat.

2.2.– Bigarren dirulaguntza-lerroa: 350.000 euro, oinarrietako 4. oinarriaren c) eta d) apartatuetan adierazitako entitateentzat. Lurralde-eremu edo arlo hauen arabera banatuko dira:

a) 70.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoaren mailako konfederazioentzat.

b) 170.000 euro, ikastetxe publikoetakoak diren elkarteak biltzen dituzten eta lurralde historiko batean diharduten federazioentzat.

c) 110.000 euro, irakaskuntzako elkarte-entitateen gainerako federazioentzat, elkarteenak nahiz kooperatibenak izan.

2.3.– Hirugarren dirulaguntza-lerroa: 33.000 euro, oinarrietako 4. oinarriaren e) apartatuan adierazitako entitateentzat.

3. oinarria.– Emateko prozedura.

Diruz lagundu daitezkeen lerro guztiak ebazteko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da, eta erakunde onuradunen artean hainbanatuko da dirulaguntzetara bideratutako gehieneko zenbateko osoa, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Beraz, eskabide zuzen guztiek jasoko dute dagokion laguntza, aginduan ezarritako gehieneko mugen arabera.

4. oinarria.– Erakunde onuradunak.

Deialdi honetan, erakunde hauek parte hartu eta dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak (HHE).

b) Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleenak baino ez direnak izan ezik.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendekoak diren ikastetxe publikoetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioak eta konfederazioak, eta itunpeko ikastetxe pribatuetakoak, maila ez-unibertsitariokoak izan eta zuzenbidearen arabera eratuetakoak, baldin eta helburuak egokitzen badira indarreko legeetan xedatutakora, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta badaude, betiere irakaskuntzakoak izanda eta ikasleen gurasoek osatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen gurasoen elkarteak arautzeko otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren 6. eta 11. artikuluetan araututa dagoen bezala (1987ko apirilaren 7ko EHAA).

d) Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetako ikasleen gurasoen kooperatiben federazioak eta konfederazioak, zuzenbidearen arabera eratu diren maila ez-unibertsitarioetakoak, baldin eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legeek xedatutakoarekin, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta badaude.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza-kooperatibak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako zikloetako eta Batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legeek xedatutakoarekin, eta kooperatiben erregistroan izena emanda badaude hezkuntzako kalifikazioarekin.

5. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

5.1.– Diruz lagundu nahi diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa eta hezkidetza; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea (gailu mugikorrak zuzen eta egoki erabiltzea barne), eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.

Halaber, deialdi honen xede diren jarduera guztiak inklusio-printzipioa kontuan hartuta egin beharko dira, eta, beraz, ikasle guztiek jarduera horietan parte hartzeko duten eskubidea kontuan hartuta.

Alde horretatik, hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute proposatutako ekintza guztietan, eta, modu espezifikoagoan, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek. Horiek horrela, dirulaguntza honen xede izango dira, halaber, ikasle horien eta zaurgarritasun sozioekonomikoan dauden ikasleen parte-hartzea posible egiteko neurriak.

5.2.– Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak gastu hauetan laguntzeko emango dira, 2. oinarrian aipatutako dirulaguntza-lerroak kontuan hartuta:

5.2.1.– Lehen dirulaguntza-lerroa:

a) Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleei eta ikasleen gurasoei zuzendutako prestakuntza-jardueren gastuetarako. Besteak beste, jarduera hauen gastuetarako:

Euskara edo beste hizkuntza batzuk ikasteko hizkuntza-ikastaroak/hizkuntza-tailerrak.

Gaitasun digitalak eskuratzeko teknologia-ikastaroak/teknologia-tailerrak; informatikako eta digitalizazioko ikastaroak.

Prestakuntza artistikoko tailerrak, oro har, hala nola eskulangintzakoak, marrazketakoak, pinturakoak, eskulturakoak, musika-hezkuntzakoak, antzerkikoak, argazkigintzakoak, dantzakoak, etab.

Irakurketa sustatzeko tailerrak, bai eta literatura-solasaldiak egitekoak eta eskolako aldizkariak/egunkariak egitekoak ere.

Sukaldaritza eta gozogintzako ikastaroak/tailerrak. Nutrizioari eta elikadurari buruzko ikastaroak.

Osasunarekin lotutako ikastaroak/tailerrak/hitzaldiak. Gai hauei buruzko prestakuntza: osasun mentala, egonkortasun emozionala, antsietatea, autoestimua, elikadura-nahasmenduak, nola kudeatu dolua senideak galtzeagatik eta nola egin aurre banantze edo dibortzio bati. Lehen sorospeneko ikastaroak.

Sexualitatearekin lotutako hitzaldiak/programak/ikastaroak. Sexu- eta genero-hezkuntzari buruzko prestakuntza: sexu-aniztasuna, sexu-identitatea eta -orientazioa, berdintasuna, sexu-harremanak eta sare sozialak.

Bullyingaren edo eskola-jazarpenaren aurrean orientatzeko eta jarduteko hitzaldiak/programak.

Familia-gatazkei aurre egiteko moduari buruzko hitzaldiak/programak; agintea erabiltzeari, nerabezaroari, sare sozialen erabilerari eta abarri buruzko prestakuntza.

Kirol-jarduerei buruzko ikastaroak/tailerrak: kirol mota guztiei buruzko prestakuntza, oro har; horrekin batera, ikastetxetik kanpo kirol-jarduerak egiteko ikastaroak/irteerak, hala nola eskia, patinajea, piraguismoa, mendi-ibiliak, igeriketa, etab.

Kultura- eta kirol-jardueretako monitoreak kontratatzea.

Naturarekin lotutako ikastaroak/tailerrak: prestakuntza baratzezaintzan eta lorezaintzan, tokiko fauna eta flora ezagutzeko irteerak eta txangoak.

Diruz lagundu ahal izango dira, halaber, aipatutako ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak antolatzeko gastuak, hala nola hizlarien joan-etorrietarako dietak, ostatua eta mantenua, dagokion jarduera egiteko lokalen alokairua eta prestakuntza-jarduerarekin lotutako materialen erosketa.

Garraio-gastuak; museoetan, antzerkian, zineman eta erakusketetan sartzeko sarrerak, eta kultura- eta kirol txangoak egiteko gastuak.

Jarduera horien kostuaren % 100 ordainduko da, gehienez ere. a) apartatuko prestakuntza-jardueren gastuek izan beharko dute a), b) eta c) apartatuetan eskatutako kopuru osoaren % 50en parekoak edo hortik gorakoak.

b) Helduen Hezkuntzako (HHE) ikasleen elkarteek eta ikaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek funtzionatzeko behar diren azpiegitura-gastuak, hala nola:

Langileen nominak.

Argia, ura eta berokuntza hornitzeko gastuak, baita lokalak alokatzeko gastuak ere.

Telefoniako eta Interneteko gastuak.

Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateen federazioen kuotak.

Bulegoko materiala, material informatikoa eta abar erosteko gastuak.

Urtekariak, orlak eta abar ekoizteko eta inprimatzeko gastuak.

Informatika-programen software-lizentziak.

Publizitate-gastuak.

Argitalpenen harpidetzak.

Azpiegituren mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako gastuak.

Jarduera horien kostuaren % 100 ordainduko da, gehienez ere.

c) Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako elkarte-entitateetako ikasleei eta ikasleen gurasoei zuzendutako prestakuntzakoak ez diren jarduera osagarrien gastuetarako. Besteak beste, jarduera hauen gastuetarako:

Ikasturte-amaierako ospakizunak/jaiak, graduaziokoak, Gabonetakoak, inauterietakoak, etab. Horrelako ospakizunetarako material-gastuak.

Ikasturte-amaierako txangoak. Ikasturte-amaierako opariak ikasleentzat.

Prestakuntzakoak ez diren jardueretarako garraio- eta sarrera-gastuak.

Lokalak alokatzeko eta jarduera osagarrietarako materialak erosteko gastuak.

Jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere.

5.2.2.– Bigarren dirulaguntza-lerroa:

a) Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako elkarte-entitateetako ikasleen gurasoei eta/edo ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardueren eta haien dibulgazioaren gastuak. Gastu hauek lagunduko dira diruz: ikastaroak, mintegiak, tailerrak eta hitzaldiak emateko gastuak, eta jarduera horiek antolatzekoak. Prestakuntza-jarduera horiek gehiago zehaztuta daude aurreko 5.2.1 apartatuko a) puntuan. Apartatu honetako gastuen kostuaren % 100 ordainduko da, gehienez ere.

a) apartatuko prestakuntza-jardueren gastuek izan beharko dute a), b) eta c) apartatuetan eskatutako kopuru osoaren % 50en parekoak edo hortik gorakoak.

b) Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateak laguntzeko eta aholkatzeko eta elkarte-entitate horien federazioen eta konfederazioen funtzionamendurako behar diren azpiegitura-gastuak. Aurreko 5.2.1 apartatuko b) puntuan agertzen diren gastuak lagunduko dira diruz. Apartatu honetako gastuen kostuaren % 100 ordainduko da, gehienez ere.

c) Ikastetxeetako elkarte-entitateetako ikasleei zuzendutako jarduera osagarrien gastuak. Prestakuntza-jarduera horiek gehiago zehaztuta daude aurreko 5.2.1 apartatuko c) puntuan. Jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere.

5.2.3.– Hirugarren dirulaguntza-lerroa:

a) Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleen gurasoei zuzendutako prestakuntza-jardueretarako. Gastu hauek lagunduko dira diruz: ikastaroak, mintegiak, tailerrak eta hitzaldiak emateko gastuak, eta jarduera horiek antolatzekoak. Prestakuntza-jarduera horiek gehiago zehaztuta daude aurreko 5.2.1 apartatuko a) puntuan. Jarduera horien kostuaren % 100 ordainduko da, gehienez ere.

b) Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzenduta dauden prestakuntza-jardueren gastuetarako. Gastu hauek lagunduko dira diruz: ikastaroak, mintegiak, tailerrak eta hitzaldiak emateko gastuak, eta jarduera horiek antolatzekoak. Prestakuntza-jarduera horiek gehiago zehaztuta daude aurreko 5.2.1 apartatuko a) puntuan. Jarduera horien kostuaren % 100 ordainduko da, gehienez ere.

c) Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzenduta dauden jarduera osagarrien gastuetarako (ospakizunak, txangoak, topaketak). Gastuak antolaketari dagozkionak izango dira; hau da, aurreko 5.2.1 apartatuko c) puntuan agertzen direnak. Jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere.

d) Baldin eta ikastetxe bat guraso-kooperatiba baten titulartasuneko irakaskuntza ez-unibertsitariokoa bada eta, aldi berean, ikastetxe bereko ikasleen gurasoen elkarte bat badu, oinarri honetan diruz lagundu daitezkeen lerroetako bakar batean bakarrik jaso ahal izango ditu dirulaguntzak, edota 5.2.1 apartatuan jasotako 1. lerroan, edota 5.2.3 apartatuan jasotako 3. lerroan. Inola ere ezingo du gastu edo jarduera baterako dirulaguntza jaso bi lerroetan aldi berean, behin bakarrik finantzatu baitaitezke diruz lagundu daitekeen jardueratik eratorritako gastuak.

6. oinarria.– Betekizunak eta haien egiaztapena.

1.– Dirulaguntza lortzeko, eskatzaileek eskakizun hauek bete beharko dituzte:

a) Eranskin honetako 4. oinarrian adierazitako entitateetako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

b) Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 1., 2., 3. eta 4. apartatuetan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez, eta zehazki:

– Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoaren arabera.

– Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa ere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak araututakoaren arabera.

c) Beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera aritzeak diruz lagundutako jarduera gainfinantzatzea ekarriko ez duen konpromisoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan xedatutakoaren arabera.

d) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7.3 eta 13.1.h) artikuluen arabera, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera segurtasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

e) Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoa betetzea, Transexualen berdintasun benetako eta eragingarrirakoa eta LGTBI kolektiboetako kideen eskubideak bermatzekoa.

Aipatutako betekizunak betetzea beharrezkoa izango da onuradun izateko eta izaera hori dirulaguntza likidatu arte mantentzeko.

2.– Agindu honen xede diren laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo entitate eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan ea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren. Hala ere, entitate eskatzaileak espresuki uko egin ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Entitate edo pertsona titular eskatzaileak eskabide-ereduarekin batera datorren erantzukizunpeko adierazpena sinatuko du, zeinaren bidez formalki deklaratuko baitu bete egiten dituela betebehar hauek eta hitzematen duela beteko dituela diruz lagundutako jarduerak dirauen bitartean:

a) Entitate eskatzailea inskribatuta dago EAEn dagokion elkarteen erregistroan (agindu honen eranskineko 4. oinarriaren a), b), c) eta d) apartatuetan adierazitako entitateak baino ez badira).

b) Entitate eskatzailearen alta-egoera inskribatuta dago dagokion irakaskuntza-kooperatiben erregistroan (agindu honen 4. oinarriaren e) apartatuan adierazitako entitateak baino ez badira). Kooperatiba EAEko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta badago, ofizioz egiaztatuko da. Hala ez bada, kooperatibak berak eman beharko ditu egiaztagiriak.

c) Entitate eskatzaileak ez du inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik.

d) Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan aurreikusitako debekuan ez erortzea.

e) Eskatzailea ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzak edo dirulaguntzak direla-eta hasitako ezein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

f) Entitate eskatzailea ez dago Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen beste edozein egoeratan, ez eta onuradun izatea eragozten duten Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluko h), i) eta j) apartatuetan deskribatutako egoeretan ere.

g) Egiazkoak dira eskabidean eta harekin batera aurkeztutako agirietan adierazitako datuak.

3.– Dirulaguntza ordaindu aurretik, behar bezala eginda izatea alta Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/ Alta egiteko edo hirugarren interesdun gisa dauzkan datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren helbide honetaz baliatuta: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/).

7.oinarria.– Agiriak aurkeztea, epeak eta izapidetze elektronikoa.

1.– Eskabideak eta horiekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko epea 2026ko irailaren 1etik urriaren 1era bitartekoa izango da, biak barne.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoz aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2026/ampak_2026/web01-tramite/eu/

Erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako eskabide-ereduak egoitza elektroniko horretan bertan daude eskuragarri.

3.– Eskabidea aurkeztu ondorengo izapide guztiak ere bitarteko elektronikoz egingo dira –dokumentazioa zuzendu, espedientea berrikusi, eta prozedurako gainerako izapideak, deialdi-ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa barnean dela–, eta horretarako, helbide hau erabiliko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Eskabideak eta gainerako dokumentuak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, aukeran. Halaber, prozeduran zehar, eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

5.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

8. oinarria.– Aurkeztu beharreko eskabideen eta gainerako agirien edukia.

1.– Entitate eskatzaileek «Eskabidea» izeneko inprimaki normalizatuak aurkeztu beharko dituzte helbide hauetan (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/ampas/web01-tramite/eu/ (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/fedekonfe/web01-tramite/eu/ edo (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/ampa_koop/web01-tramite/eu/), entitate motaren arabera.

2.– Horretaz gain, pertsona edo entitate titular eskatzaile guztiek justifikatu beharko dute dirulaguntzako jarduera egin dutela eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eraginkorrak direla; horretarako, hau eman beharko dute:

a) 1. oinarrian ezarritako epean egindako jardueren kostuari buruzko memoria ekonomikoa (oinarri honen aurreko atalean aipatutako helbideetan sar daiteke, «Dokumentazioa eskatzea eta aurkeztea» izeneko atalean), erakunde eskatzailearen ordezkariak datatua eta sinatua. Atal horretan argitaratutako eredu normalizatuaren arabera egin beharko da nahitaez, eta honako hauek jasoko ditu:

Entitateak xede eta helburu berarekin deialdiak hartzen duen denbora-tartean gastuetarako izan dituen diru-sarreren eta gastuetarako jaso dituen dirulaguntzen xehetasunak, haien zenbatekoak eta nondik datozen adierazita.

Benetan egindako gastua, diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera behar bezala banakatuta. Halaber, fakturaren zenbakia, hura egiteko arrazoi den jardueraren izenburua, haren zenbateko osoa eta faktura horri egotzitako zenbatekoa adierazi beharko dira, hurrengo b) atalean azaltzen den bezala.

b) Fakturak, ordaindu izanaren egiaztagiriak eta fakturen taulak. Fakturak eta ordaindu izanaren egiaztagiriak eman beharko dira eta egiaztatuta geratu beharko da erakunde eskatzaileak ordaindu dituela diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Era berean, aurkeztutako fakturak erakunde bakar bati jaulkiak izan beharko dira. a) letran aipatutako memoria ekonomikoan, b) letran adierazitako faktura guztien zerrenda jasoko da, diruz lagun daitekeen jarduera motaren arabera sailkatuta, eta honako hauek adieraziko dira: prestakuntza-jardueraren edo jarduera osagarriaren izenburua, kasuaren arabera, gastua egiteko arrazoia, fakturaren zenbakia eta jaulkipen-data, gastuaren deskribapena, enpresa hartzekoduna (enpresaren IFZ eta izen soziala), zenbatekoa (BEZa barne) eta fakturaren ordainketa-data.

Langileen gastuak justifikatzeko, langileen kontratuen edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagirien kopiak erantsiko dira; bestela, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatzen duten agiri baliokideak.

Gastuen jatorrizko fakturak eta egiaztagiriak erakundeak gorde beharko ditu, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan daitezkeen bitartean. Ausaz hautatuta, Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzak eska diezaioke entitateari aurkeztu ditzala hartutako laguntza egiaztatzeko fakturak eta gainerako dokumentuak.

Pertsona edo entitate titular onuradunek jatorrizko egiaztagiriak zaintzapean eduki beharko dituzte, eta Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen badie eskura jarri beharko dizkiote.

c) Jarduerari buruzko memoria bat, gai hauek jasoko dituena, besteak beste:

– Egin diren jardueren azalpen laburra. Azalpen horretan, zehaztu egin beharko da, batetik, zer neurri hartu diren inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia bermatzeko, eta, bestetik, nola bideratu diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.

– Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.

– Hobetzeko proposamenak, halakorik badago.

3.– Agindu honen 4. oinarriaren c) eta d) apartatuetan adierazitako entitateek «Entitate federatuen eta konfederatuen zerrenda eguneratua» dokumentua ere aurkeztu beharko dute (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/fedekonfe/web01-tramite/eu/ helbidean eskuratu daiteke).

4.– Ordezkaritza.

Ordezkaritza beste pertsona bati eman ahal izango zaio, haren izenean jardun dezan bitarteko elektronikoen bidez, agindu honi dagozkion prozedura guztietan:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko ahalordetzeen erregistro elektronikoaren bitartez (https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/).

b) Entitatearen legezko ordezkaria izanez gero, eskabidearekin batera, ordezkaritza horren egiaztagiria aurkeztuta.

c) Gainerako kasuetan, eskabidearekin batera, legezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua behar bezala beteta eta erantsita (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), legezko ordezkariaren ordezkaritzaren egiaztagiriarekin batera.

5.– Eskatzailearen nortasun telematikoa egiaztatzea:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

9. oinarria.– Eskabidea eta dokumentazioa zuzentzea.

1.– Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzak ikusten badu aurkeztutako dokumentazioa osorik beteta ez dagoela, edo nahitaezko agiri guztiekin batera aurkezten ez bada, erakunde interesdunari hauxe eskatuko zaio: hamar egun balioduneko epean, errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, akats hori zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko. Epe horretan eskabidea zuzendu ez bada, ulertuko da eskabidea bertan behera utzi dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

2.– Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko da. Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak egindakotzat joko dira edukira sartzen diren unean. Jakinarazpena bidali eta hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat joko da. Prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada ezinezkoa dela irispidea izatea teknikoki edo materialki.

3.– Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

10.oinarria.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeari buruzko laguntzak eta dirulaguntzak.

• Arduraduna: Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritza.

• Xedea: ikasleen guraso elkarteei, euren konfederazio eta federazioei, eta Helduen Hezkuntzako ikasle elkarteei laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea, ematea eta haien jarraipena egitea

• Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko (DBEO 6.1.c) artikulua).

– Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko (DBEO 6.1.e) artikulua).

– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

– DBEO 9.2.b) Betebeharrak betetzea lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurtasun eta -babesaren eremuan.

• Hartzaileak: toki-administrazioko beste organo batzuk, autonomia-erkidegoko beste organo batzuk eta ikastetxeak – publikoak, pribatuak eta itunpekoak –, bai eta Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala ere.

• Eskubideak: eskatzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea dute, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu – Eusko Jaurlaritza.

• Informazio gehigarria: eskatzaileek gure web-orrian kontsultatu dezakete datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/043500-capa2-eu.shtml

• Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:

eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

11.oinarria.– Dirulaguntzak kudeatzeko organoa.

Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

12.oinarria.– Laguntzen kuantifikazio-prozedura.

1.– Laguntzen banakako zenbatekoa zehazteko, oinarri honetan ezarritako banaketa-sistema aplikatuko da. Zenbateko hori ez da inola ere izango Zuzendaritza kudeatzaileak entitate horietako bakoitzentzat onartutako zenbatekoa baino handiagoa. Halaber, eranskin honetako 5. oinarrian adierazita dauden eta diruz lagundu daitezkeen jardueretarako mugak errespetatu behar dira.

2.– Banatzeko sisteman, 2. oinarrian adierazitako dirulaguntza-lerroak hartuko dira kontuan:

2.1.– Lehen dirulaguntza-lerroa.

a) 200 euroko hasierako laguntza bat esleituko zaie onartutako eskabide guztiei.

b) Gero, elkarte bakoitzari bi puntuazio hauen batura esleituko zaio:

I.– Zentroari dauzkan ikasleen kopuruagatik dagokion puntuazioa. Elkarte bakoitza zer ikastetxetakoa den, ikastetxe horretan matrikulatuta dagoen ikasle kopuruaren araberako puntuak emango zaizkio, eskabidea aurkezteko epea bukatzen denean Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan dagoen dokumentazio ofizialari jarraikiz. Ikastetxe berean eskabide bat baino gehiago aurkezten bada, entitate eskatzaile bakoitzak eskabidean adierazten duen ikasle-ehunekoa hartuko da kontuan. Halaber, ikasleen gurasoen elkarte batek aitorpen ofizialeko bi zentrotan badihardu, bi eskabide egingo ditu, bat zentro bakoitzeko.

II.– Zentroko bekadun kopurua bider 3 egitearen ondorioz ateratzen den puntuazioa, eskabidea aurkezteko epea bukatzen denean Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan dagoen dokumentazio ofizialari jarraikiz. Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetako elkarteen kasuan, aurreko puntuazioa 2z biderkatuko da berriro, eta, ikastetxeak Eraldatzen programan parte hartzen badu (2025-2026ko ikasturtean), 2z biderkatuko da beste behin.

Zentro bati ez zaio inola ere emango bi puntuazioen batura baino puntuazio altuagorik.

c) Dirulaguntza-lerro honetako zenbatekoari (650.000 euro) hasierako laguntzen zenbatekoa kenduko zaio. Kenketa horren emaitza izango da banatu beharreko soberakina.

Banatu beharreko soberakin hori apartatu honetako federazio guztiei emandako puntu guztien baturaz zatituko da, eta faktore konstantea izango den zatiketa horren emaitzaz biderkatuko da lortutako puntuazioa.

d) Lortutako zenbatekoari hasierako 200 euroko laguntza gehituko zaio, elkarte bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa zehazteko.

2.2.– Bigarren dirulaguntza-lerroa.

a) EAEren eremuko konfederazioak.

Konfederazio bakoitzari emandako puntuazioarekiko proportzionaltasuna izango du banaketak.

Sare publikoko konfederazioei bi puntu emango zaizkie EAEren eremuan konfederazio horiei atxikitako sare publikoko federazioetako ikasle ez-unibertsitario bakoitzeko.

Gainerako konfederazioei puntu bat emango zaie federazio horiei atxikitako federazioetako ikasle ez-unibertsitario bakoitzeko.

b) Lurralde historikoaren eremukoak diren eta ikastetxe publikoetako elkarte-entitateak biltzen dituzten federazioak:

37.800 euroko hasierako laguntza bat emango zaie onartutako eskabide guztiei.

Gero, federazio bakoitzari puntu bat emango zaio federazioari atxikitako elkarte-entitateetako ikasle ez-unibertsitario bakoitzeko. Banatu beharreko soberakin hori apartatu honetako federazio guztiei emandako puntu guztien baturaz zatituko da, eta faktore konstantea izango den zatiketa horren emaitzaz biderkatuko da lortutako puntuazioa.

c) Gainerako federazioak:

Apartatu honetarako gordetako kredituen kargura, hasierako laguntza hauek emango dira:

– 5 elkarte-entitatek edo gutxiagok osatutako federazioak: 1.350 euro.

– 6 elkarte-entitatek edo gehiagok osatutako federazioak: 2.700 euro.

– 40 ikasle baino gutxiagoko matrikula duten eskola txikietako elkarte-entitateen federazioak, baldin 14 entitate edo gehiago biltzen badituzte: 6.300 euro.

Gero, federazio bakoitzari puntu bat emango zaio federazioari atxikitako elkarte-entitateetako ikasle ez-unibertsitario bakoitzeko. Banatu beharreko soberakin hori apartatu honetako federazio guztiei emandako puntu guztien baturaz zatituko da, eta faktore konstantea izango den zatiketa horren emaitzaz biderkatuko da lortutako puntuazioa.

2.– Federazio batean baino gehiagotan dauden gurasoen elkarteetako ikasleak federazioen artean hainbanatuko dira. Ikasle kopurua ezin bada zatitu elkartea partaide den federazio kopuruaz, kontuan hartuko da gurasoen elkarteko ikasleen kopurua zati partaide den federazio kopurua egitean lortzen den zatiduraren zati osoa.

3.– Ikasleen zenbaketatik kanpo geratzen dira nahitaezkoak ez diren 0 eta 3 urte bitarteko irakaskuntza-mailakoak.

4.– 2.2. oinarrian kontsignatutako zenbatekoekin zerikusia duten gastuek lotura zuzena izan beharko dute antolatutako jarduerekin edo entitatearen beraren antolaketako eta funtzionamenduko ohiko gastuekin.

2.3.– Hirugarren dirulaguntza-lerroa.

a) 200 euroko hasierako laguntza bat esleituko zaie onartutako eskabide guztiei.

b) Gero, kooperatiba bakoitzari bi puntuazio hauen batura esleituko zaio:

I.– Zentroari dauzkan ikasleen kopuruarengatik dagokion puntuazioa. Puntu bat emango da ikasle bakoitzeko. Ikastetxe berean eskabide bat baino gehiago aurkezten bada, entitate eskatzaile bakoitzak eskabidean adierazten duen ikasle-ehunekoa hartuko da kontuan.

II.– Zentroak daukan ikasle bekadunen kopurua bider hiru eginda ateratzen den puntuazioa. Kooperatiba bakoitzari esleitutako ikasleen eta ikasle bekadunen kopurua hau izango da: eskabidea aurkezteko epea amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren esku dagoen dokumentazio ofizialean jasotakoa.

c) Dirulaguntza-lerro honetako zenbatekoari (33.000 euro) hasierako laguntzen zenbatekoa kenduko zaio. Kenketa horren emaitza izango da banatu beharreko soberakina.

Banatu beharreko soberakin hori kooperatiba guztiei emandako puntu guztien baturaz zatituko da, eta faktore konstante horretaz biderkatuko da kooperatiba bakoitzari esleitutako puntuazioa.

d) Lortutako zenbatekoari hasieran emandako 200 euroko laguntza gehituko zaio, kooperatiba bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa zehazteko.

13.oinarria.– Ebaluazio-batzordea.

Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko zuzendariak batzorde bat izendatuko du, laguntzak esleitzeko proposamena egiteko. Hauek osatuko dute batzordea:

a) Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzaren ordezkari bat, presidente jarduteko.

b) Hezkuntza Berrikuntzaren hiru Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko ordezkari bat.

c) Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzaren ordezkari bat, idazkari-lanak egingo dituena.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren arabera, eskabideak baloratzeko eratutako kide anitzeko organoak txostena egin beharko du, eta, bertan, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztu. Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko zuzendariak, espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusi ondoren, ebazpen-proposamena egingo du. Gainera, organo ebazleari azkenean egiten dion proposamenarekin batera, txosten bat aurkeztu beharko du. Txosten horretan jaso beharko du eskura duen informaziotik ondorioztatzen dela erakunde onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela laguntza horiek jasotzeko.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluaren arabera, kide anitzeko organoaren osaera laguntzaren edo dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan ezarriko da, eta ahalegina egingo da organo horrek trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dezan. Organoaren identitatea publikoa izango da ebaluazio-lanak hasi aurretik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentzio- eta errefusatze-eskubideak baliatzen direla bermatzeko.

Halaber, eskabideak balioesteko eta ebazteko ardura duen organoak behar diren neurriak hartuko ditu interes-gatazkak saihesteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluan adierazten den bezala.

14.oinarria.– Ebazpena.

1.– Hezkuntza Politiketako sailburuordeak ebatziko du deialdi honetan dirulaguntza-lerro bakoitzerako xedatutako laguntzak emateko prozedura, sei hilabeteko epean, 2026ko irailaren 1etik aurrera, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Entitate onuradun bakoitzari emandako laguntzen zenbatekoa adieraziko da edo, hala badagokio, ukatzeko arrazoiak.

2.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da ebazpena (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak.

3.– Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

Agindu honen babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

4.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatuarekin bat etorriz.

5.– Oinarri honen lehenengo apartatuan aipatutako epea igarota, ebazpena onuradunei jakinarazten ez bazaie, dagokion eskabidea ezetsi egin dela uler dezakete onuradunek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

15.oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira: emandako dirulaguntza osoa aldi bakar batean ordainduko da 16. oinarriaren 2. apartatuan adierazitako epean, baldin eta onuradunak espresuki dirulaguntzari uko egiten ez badio.

2.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da elektronikoki: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

16. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunek betebehar hauek izango dituzte beti:

1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan jasotakoak:

a) Dirulaguntza ematea bidezko egiten duen jarduera gauzatzea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

b) Laguntza eman duen entitatearen aurrean justifikatzea baldintza eta betekizunak betetzen dituztela, bai, halaber, laguntza eman eta jasotzeko zioa izan den jarduera egin dutela ere.

c) Dirulaguntza ematen duen administrazioak egiaztatzeko egiten dituen jarduketak egiteko laguntza ematea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketetarako ere.

d) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea hasierako laguntza eman duen erakundeari.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea entitate emaileari.

f) Lege horren 27. artikuluan jasotako zabalkunde-neurriak hartzea.

2.– Eman zaien dirulaguntza onartuko dute. Ildo horretatik, jakinarazpenaren osteko hamabost eguneko epean ez bada berariaz eta idatziz uko egiten, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

17.oinarria.– Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak bateragarriak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein administrazio publiko edo erakunde pribaturen bidez lortu daitekeen beste edozein laguntzarekin, betiere laguntza guztien baturak laguntza honen xede den gastuaren % 100 gainditzen ez badu eta, horrela, gainfinantzaketa saihesteko mugak eta irizpideak betetzen badira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluak adierazten duen bezala. Hala bada, gaindikinari dagokion kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera dagokien dirulaguntzari.

18.oinarria.– Dirulaguntza emateko baldintzak aldatzea.

Dirulaguntza eman eta gero, beste erakunde publiko zein pribatu baten aldetiko kofinantzaketa jasotzen bada gastu berberetarako, Hezkuntza Politiketako sailburuordeak dagokion ebazpena emango du. Ebazpen horretan, emandako laguntzen zenbatekoak berregokituko dira, 16. oinarrian ezarritakoaren arabera, eta, ondorioz, jasotako dirulaguntza itzuli beharko da, soberakinari dagokion kopuruan, baldin eta dirulaguntza ordaindu ondoren jasotzen bada kofinantzaketa.

19.oinarria.– Ez-betetzeetarako araubidea eta itzulketa-prozedura.

1.– Dirulaguntzen entitate onuradunek, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako laguntza publikoak erabiltzeagatik ezartzen den zehapen-araubideari eutsi beharko diote, eta jasotako zenbatekoa gehi aplika daitezkeen legezko interesak itzuli beharko dituzte, berandutze-interesekin batera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan.

2.– Dirua itzultzeko, egokiak izan daitezkeen bestelako ekintzak alde batera utzi gabe, arau hauetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen berme eta itzulketen araubide orokorra erregulatzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dituena. Aipatutako diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Itzultzeko prozedura hasi baino lehen, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 92.1 artikuluan ezarritako baldintzen arabera –zeinaren bidez Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen baita–, justifikazioa aurkezteko eskatuko zaie entitate onuradunei.

4.– Itzultzeko prozedurari dagokionez, honela jokatuko da:

a) Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzak hasiko du prozedura. Prozedura hasten denean, oraindik egin gabe egon litezkeen ordainketak eten egingo dira.

b) Ebazpen horretan, prozedurari hasiera emateko arrazoiak jasoko dira, eta 15 eguneko epea emango da egokitzat jotako alegazioak egiteko.

c) Alegazioak jaso ondoren, edo epea igaro bada alegaziorik jaso gabe, amaiera emango zaio prozedurari Hezkuntza Politiketako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Hamabi hilabetekoa izango da prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

Ebazpenean, irizten bada arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, eta, hala badagokio, adieraziko da kopuruak gehi dirulaguntza ordaindu zenetik aurrera dirulaguntzen arloan aplikatu behar diren berandutze-interesak itzuli behar zaizkiola EAEko Diruzaintza Nagusiari; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezkoa izango da.

d) Borondatezko epean itzultzen ez bada, behar diren kopuruak kobratuko dira, indarrean dauden arauei jarraikiz.


Azterketa dokumentala