Dirulaguntzen Plan Estrategikoa
2023ko Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (DPE)
Hezkuntza Sailaren 2023ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, lau Sailburuordetzek eta hamabi Zuzendaritzek kudeatzen dituzten dirulaguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.
Izaera programatikoa duen Plan hau Hezkuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, dirulaguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan. Era honetan, tresna honen bidez sailaren jardute-eremuan eraginkortasun maila areagotzea lortzeaz gain, gardentasuna sendotzea ere lortzen da.
Orotara, 114 dirulaguntza lerro ditu egun Hezkuntza Sailak, eta horien kopuru osoa 175.468.163 eurokoa da 2023 urterako. 114 lerro horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, eskolaratzeko beka eta laguntzak, unibertsitate-bekak, Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak edo ikertzaileen mugikortasuna laguntzeko deialdiak. Era berean, Hezkuntza Sailaren dirulaguntza guztien artean leku garrantzitsua dute lehentasunezko jarduera-eremuetan sustatzen diren programa eta proiektuetara bideratutakoek, hala nola hezkidetzara, genero-indarkeriaren prebentziora, bake eta bizikidetzara, eleaniztasunera edo aniztasunarekiko arretara bideratutakoek, alde batera utzi gabe Hezkuntza-laguntzako Berariazko Premiaak dituzten ikasleei erantzuten dieten programak, besteak beste. Laguntza zerrenda luzean aipatzekoak dira, halaber, irakasleen prestakuntzara bideratuak, ikerketa sustatzeaz arduratzen direnak, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekipamendua eskuratzea helburu dutenak edo udal titulartasuneko eskoletan instalazioak egokitzeko asmoz deitzen diren dirulaguntzak, beste hainbatekin batera.
- Plana
- Agindua, Hezkuntza Sailburuarena , Sailaren 2023. urteko dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena (2023-01-31)
- Agindua, Hezkuntzako Sailburuarena , Sailaren 2023. urteko dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzen duena (2023-02-09)
- Agindua, Hezkuntzako Sailburuarena , Sailaren 2023. urteko dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzen duena (2023-04-13)