
127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (426 KB - 37 orri.)
- EPUB (865 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3080
AGINDUA, 2026ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzen deialdia egiten baita, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan.
Merkatuen eta ekoizpenen globalizazioaren egungo egoera eta horren ondoriozko lehia handia direla eta, estrategia berriak behar dira euskal enpresa-ehuna lehiatzeko posizio batean jartzeko. Egoera horretan, Lanbide Heziketa funtsezko aliatua da lanbide-profilak garatzeko eta, horrela, bermatzeko estrategia berri horien diseinuak eta garapenak eta balio berezi baten sorrerak aukera eman diezaietela gure enpresei etorkizun jasangarri bat izateko, eta, ondorioz, pertsonen enplegagarritasuna nabarmen handitzeko bidean aurrera egiteko.
2018ko uztailaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legea argitaratu zen eta, haren bidez, berrikuntza gisa, LHko eredu konbinatu bat sartzen da Lanbide Heziketan. Eredu horrek Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legean zehaztutako lanbide-heziketa integratua hartzen du bere baitan, baina baita berrikuntza aplikatuko ikaskuntzak eta ekintzailetza aktiboa ere. Halaber, Lanbide Heziketako Eredu Konbinatuan Espezializatutako Ikastetxeen Euskal Sarea sortu eta arautzen du, euskal produkzio-sareari jarri zaizkion erronkei erantzuteko. Horrek guztiak, batetik, prestakuntza aurreratu bat hartzen du bere baitan, LH ikasten duten pertsonen kualifikazioa eta espezializazioa altuak izan daitezen; eta, horrekin batera, berrikuntza aplikatu bat, teknologiaren arloan, enpresa txiki eta ertainei produktua, produkzio-prozesua eta zerbitzua hobetzen laguntzea lehenetsita, eta, metodologiaren arloan, ikasteko era aldatuta eta zeharkako gaitasunak hobetuta.
Beraz, hortxe dauzkagu erronkak, eta, horretarako, beharrezkoa da Lanbide Heziketako ikastetxeen parte-hartze aktiboa proiektuak diseinatzeko eta garatzeko, benetan posible izan dadin gero eta ingurune espezializatuago eta konplexuagoetan ikaskuntza-metodo berritzaileak ezartzea; hartara, ikasleek eskuratutako ezagutzak errazago eta benetan transferitu ahal izango dira, eta, azken finean, enpresen espezializazio-maila handitu eta, ondorioz, lehia-abantaila jasangarria lortu ahal izango da.
Bestalde, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak lanbide-prestakuntzako eta -laguntzako araubide bat arautzen du, Espainiako ekonomia indartzeko, lehiakor izateko eta jasangarria izateko balioko duena, eta gai izango dena malgutasunez erantzuteko pertsonen interesei, itxaropenei eta bizitzan zehar kualifikazio profesionalerako dituzten asmoei, bai eta produktibitatea handitzeko zein enplegua sortzeko behar produktibo eta sektorial berriek eskatzen dituzten gaitasunei ere.
Era berean, 2022ko azaroaren 7an, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana onartu zuen. VI. Euskal Plan horrek lanbide-heziketako eredu berritu bati heldu nahi dio, disrupzio teknologikoko testuinguru azeleratu batean murgilduta dagoen gizarte batera egokitzeko gai dena; izan ere, testuinguru horrek erronka berriak planteatzen ditu eta, gaitasun digitalak ez ezik, pentsamendu kritikoa eta eraikitzailea, sormena eta prestakuntza humanista ere indartzea eskatzen du.
Euskal Lanbide Heziketak dimentsio handiko erronka bat du aurrean: pertsonei laguntza eta prestakuntza ematea eraldaketa horretara egokitu daitezen eta errealitate berriak eskatzen dituen gaitasunak eta jarrerak garatu ditzaten.
Horretarako, Lanbide Heziketa ere eraldatu egin behar da. Ikastetxe mota berri bat behar da, etorkizunari begiratzen diona, erakunde adimendun gisa antolatu eta kudeatzen dena, eta lan egiteko beste modu bat duena, ezagutza sortuz eta partekatuz, eta lankidetza-sareetan parte hartuz, giza garapen jasangarri baterantz aurrera egiteko helburua lehenetsiarekin. Gaitasun berriei buruzko prestakuntza eman behar da, enpresen eta gizartearen beharrei erantzuteko, eta azkar eta malgutasunez gainera.
Euskal Lanbide Heziketak abangoardia teknologikoan jarraitu behar du, eta ingurune adimendunetan murgildu izana finkatu, 5.0 soluzioen bidez, ikasleek aukera izan dezaten teknologikoki oso aurreratuak diren inguruneetan esperimentatzeko. Teknologia digitalen erabilerak eta sistema, egitura eta espazio desberdinetarako bilakaerak ikasleen prestakuntza eta esperientzia hobeak sortzea dute helburu, eredu sortzaile eta bereizgarriago baten bidez. Lanbide Heziketak aurrerapen handia izango du hainbat alderdi berritan: ikastetxeen kudeaketa digitalizaturako hobekuntzak, eragileen parte-hartzea, irakasleekiko interakzioa, hain teorikoak ez diren edukien sorrera formatu interaktibo eta pertsonalizatu berrietan, eta beste hainbat dira; hori guztia 5.0 prestakuntzarako benetako bilakaera batean.
Bestalde, Hezkuntza Sailaren 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoak, 2026ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez eta 2026ko martxoaren 10eko Gobernu Kontseiluaren bidez onartuak, berariaz jasotzen du deialdi honi bide ematen dion dirulaguntza-lerroa, eta 1.728.917 euro erreserbatzen ditu Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren kontura.
Dirulaguntza-lerro horren helburu estrategikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Legea garatzea da, Lanbide Heziketa produkzio-sektoreen egungo eta etorkizuneko premietara eta pertsonen enplegagarritasunera egokituz, enpresetan gero eta handiagoa den kualifikazio- eta espezializazio-beharrei erantzuteko.
Ondorioz, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean (2023/12/29ko EHAA), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamenduan eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra- 2025-2027 aldirako oinarri arautzaileen deialdia egitea eta onartzea, zeinen bidez makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzen deialdia egiten baita, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan.
Agindu honen eranskin gisa jaso dira oinarriak.
XEDAPEN GEHIGARRI bakarrA
Agindu honetan araututako laguntzek EBko Funtzionamendurako Tratatuaren 107. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako eskakizun guztiak betetzen ez dituztenez, ez dira estatuaren laguntzatzat hartzen; beraz, ez zaio Europako Batzordeari jakinarazpenik egin behar.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
ERANSKINA
Makineria eta/edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria eta/edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzen OINARRI ERREGULATZAILEAK 2025-2027 ALDIAN
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Deialdiaren xedea.
Agindu honen xedea da makineria eta/edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria eta/edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzak emateko deialdia egitea, bi jarduketa-eremuren arabera:
• 1. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, heziketa-zikloetarako ezarritako beharrezko makineria eta/edo ekipamendua eguneratzeko, II. kapituluan ezarritakoari jarraituz.
• 2. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuentzat, 4.0 eta 5.0 inguruneen erronkei erantzuteko eta lanbide-heziketako eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak abiatzeko, III. kapituluan ezarritakoari jarraituz.
2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira jarduketa-eremu bakoitzean agindu honen II. kapituluko 18. artikuluan eta III. kapituluko 25. artikuluan ezarritakoak.
3. artikulua.– Diru-zuzkidura.
1.– Agindu honen bidez bideratzen diren dirulaguntzen zenbatekoa milioi bat zazpiehun eta hogeita zortzi mila bederatziehun eta hamazazpi eurokoa da (1.728.917).
2.– Zenbateko osoa honela banatuko da deialdi hau osatzen duten bi eremuen artean:
• 779.674 euro agindu honetako 1. artikuluan definitutako 1. eremuan sartzen diren makineriaren eta/edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetarako aurreikusitako dirulaguntzak emateko, proportzionalki banatuko da adierazitako zenbatekoa, eta banaketa hori egiteko, horretarako berariaz ezarritako irizpideak beteko dira.
• 949.243 euro agindu honetako 1. artikuluan definitutako 2. eremuan sartzen diren makineriaren eta/edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetako dirulaguntzak emateko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da, lehiaketa bidez.
3.– Eremu bakoitzari esleitutako diru kopuru guztia agortzen ez bada, sobera dagoen zenbatekoa beste jarduketa-eremuari esleitutako kopuruari gehituko zaio, baldin eta hasiera batean esleitutako diru kopurua ez bada nahikoa izan baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak artatzeko, Balorazio Batzordeak zentzu horretan adierazitako proposamena betez.
4.– Hala ere, Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpen bidez, deialdiaren zenbateko osoa % 60era arte handitu ahal izango da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da. Hasierako ebazpenean ezarritako ordenaren arabera emango da dirulaguntza, eta baldintzak betetzen dituzten eta kreditu-urritasunagatik kanpoan geratu diren erakunde eskatzaileei emango zaie.
4. artikulua.– Parte hartzeko eskakizun orokorrak.
1.– Agindu honetan jarduera eremu bakoitzerako berariaz ezarritako beste baldintza batzuk gorabehera, agindu honen bidez deitzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, interesdunek ezin izango dute egon Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoera eta debekuetako batean ere.
Bereziki, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ez egotea dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
b) Borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea –salbu eta hartan hitzarmen batek eraginkortasuna hartu badu–, ez egotea esku-hartze judizialaren mende edo ez egotea desgaituta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, harik eta amaitu arte konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia.
c) Ez izatea Administrazioarekin sinatutako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik, kausaren batean errudun deklaratuta egoteagatik.
d) Pertsona juridikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea zenbait legek –Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea– jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean, edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak –indarreko xedapenek ezartzen dituztenak– arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik izatea. Emandako dirulaguntzak likidatu arte iraun behar dute betekizun biek, eta, beraz, bete egiten direla egiaztatuko da, bai emateko orduan, bai ordaintzeko orduan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa betez.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
g) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan zehazten den terminoetan.
h) Epai irmo bidez zehatuta ez egotea, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan.
Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
i) Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste larri edo oso larri batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.9 artikulua aplikatuz, eskabidearekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar da, betebehar hauek betetzen diren egiaztatzeko:
a) Jakinaraztea helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu direla administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen batean, eta, hala badagokio, laguntzak jaso direla –horrelakoetan, laguntzaren zenbatekoa eta entitatearen izena adieraten dira–.
b) Erakunde eskatzaileak egiaztatu behar du ez duela administrazio- edo zigor-arloko zehapenik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dionik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
c) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako egoeretako batean ere ez egotea.
d) Eginda izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ezarritako ordainketak.
e) Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako ezein debekutan.
f) Egiazkoak izatea eskabideko datuak eta emandako dokumentazioa, eta ongi betetzea indarrean dagoen araudian dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako baldintzak.
Aitorpen honek ez du inola ere baztertuko dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik egiaztagiriak aurkeztuz adierazitakoa berresteko betebeharra.
3.– Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteak baimena emango dio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari zuzenean egiazta dezan dirulaguntzak eskatu dituzten entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten administrazio-agiriak aurkeztu beharko ditu, organo eskudunak emandakoak.
5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.
1.– Interesdunek prozedura honetako izapide guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko baliabide elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egingo dituzte.
2.– Izapidetze elektronikoa ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan dago araututa (Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
3.– Eskabideak bide elektronikoz nola izapidetu, zer dokumentazio-eredu erantsi behar den eta deialdi honekin lotutako gainerako izapideak nola egin helbide elektroniko honetan daude eskuragai:
https://www.euskadi.eus/servicios/0098614
4.– Eskabidearen osteko izapideak, justifikazioa barne, honako helbide honetako Nire karpeta apartatuaren bidez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide elektroniko honetan daude eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
6.– Halaber, eskabidea ordezkari baten bitartez izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/ordezkariak
6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua, tokia eta epea.
1.– Eskabideak (I. eranskina), behar bezala eta osorik beteta, modu elektronikoan aurkeztu behar dira, agindu honen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Ezingo da makina edo ekipamendu berbera erosteko edo errentan hartzeko finantzaketa eskatu bi jarduketa-eremuetan.
3.– Jarduketa-eremu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da.
4.– Eskabideak (I. eranskina) agiri hauekin batera aurkeztu beharko dira:
– Balio Erantsiaren gaineko Zerga berreskuratzeari buruzko informazioa. Dirulaguntzak eskatzen dituen erakundeak zerga-administrazio eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du. Ziurtagiri horretan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoen jarduera guztiak jasoko dira, eta, hala badagokio, eskuragarri dagoen azken ekitaldiko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen-likidazioaren 390 ereduaren kopia, bai eta egiten dituen JEZ jarduerei buruzko azalpen-memoria laburra eta aipatutako 390 ereduaren aurkezpena ere.
– Agindu honen II. kapituluko 20. artikuluan eta III. kapituluko 26. artikuluan jarduketa-eremu bakoitzerako berariaz eskatzen den dokumentazioa.
5.– Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
7. artikulua.– Eskabidea zuzentzea.
Eskabidea oso-osorik betetzen ez bada, edo eskabidearekin batera behar den dokumentazioa aurkezten ez bada, erakunde eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun naturaleko epean akatsa zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, gainera, esango zaio aurrekoa egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren araberako ebazpena eman ondoren.
8. artikulua.– Balorazio Batzordearen osaera.
1.– Plangintza eta Antolaketako zuzendariak izango du emate-prozedura instruitzeko eskumena.
2.– Balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta hautatzeko; kide anitzeko organo gisa jardungo du, eta hauek izango dira kideak:
a) Batzordeburua: Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.
b) Batzordekideak:
Yolanda Ibañez Robles andrea, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.
Oihane Isasa Otaegui andrea, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.
Julen San Vicente Martínez jauna, Arabako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.
Ander Bolaños Agüera jauna, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa; idazkari-lanetan arituko da, hitzarekin baina botorik gabe.
3.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako kasuetan, lege horren 24. artikuluan jasotako errekusazioa sustatu ahal izango da.
4.– Artikulu honetan identifikatutako Balorazio Batzordeko kide bat edo batzuk ordezten badira, Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpen baten bidez aldatuko da haien osaera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, kide berrien eginkizunak hasi aurretik.
9. artikulua.– Prozeduraren instrukzioa eta amaiera.
1.– Lehen eremuan, eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztiei emango zaizkie dirulaguntzak, II. kapituluko 22. artikuluan xedatutako banaketa-irizpideen arabera.
2.– Bigarren eremuan, norgehiagoka-prozedura erabiliko da, lehiaketa bidez, eskakizunak betetzen dituzten eskaeren artean. Dirulaguntzak kreditua agortu arte emango dira, puntuazio handiena lortu dutenetatik hasita, III. kapituluko 28. artikuluan xedatutako irizpideen arabera eta 27.3 artikuluan finkatutako mugak kontuan hartuta.
3.– Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, dirulaguntzak esleitzeko behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamen hori Lanbide Heziketako sailburuordeari helaraziko zaio, eta hark esleipenaren behin-behineko ebazpena emango du. Proposamen hori agindu honen 5. artikuluan ezarritako baliabide elektronikoez jakinaraziko zaie onuradunei, eta 10 eguneko epea emango zaie, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Hamar egun naturaleko epea igarotzen bada jakinarazpenaren edukira sartu gabe, jakinarazpena baztertutzat joko da, eta, prozedurari jarraituz, izapidea gauzatutzat joko da, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, horra sartzea teknikoki edo materialki ezinezkoa dela egiaztatzen bada.
4.– Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, Plangintza eta Antolaketako zuzendariak prozeduraren behin betiko ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen horretan, dirulaguntza jasotzeko proposatutako eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa, haien ebaluazioa eta ebaluazioa egiteko aplikatutako balorazio-irizpideak adieraziko dira. Proposamen hori Plangintza eta Antolaketako zuzendariak aurkeztuko dio, instrukzio-organo gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari, hark behin betiko ebazpena eman dezan. Gainera, organo kudeatzaileak txosten bat ere egingo du, eta bertan jasoko da bere esku dagoen informaziotik ondorioztatzen dela onuradunek horiek eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren arabera.
Behin-behineko eta behin betiko ebazpenaren proposamenek ez diete administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatuta daudenei.
5.– Lanbide Heziketako sailburuordeak ebazpen bat emango du jarduketa-eremu bakoitzerako. Ebazpenetan, emandako dirulaguntzak zehaztuko dira eta dirulaguntzak ukatzeko arrazoiak adieraziko dira; ematen diren dirulaguntzen kasuan, entitate onuradunen izena edo izen soziala, ikastetxea, jasotako puntuazioa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko da. Ukatutako eskabideen kasuan, erakunde eskatzaileen izena edo izen soziala adieraziko da.
6.– Hartzen diren ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluaren arabera, eta erakunde onuradunen zerrenda eta dagokion ikastetxea, lortutako puntuazioa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa jasoko ditu, 10 eguneko epean haien onarpena jakinaraz dezaten. Onartzen ez badute, onuradun izateko proposatutako pertsonak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.
7.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa entitate interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, dagokion laguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe horretan ebazpenik jakinarazten ez bada, dirulaguntza eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute entitate interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
8.– Artikulu honetako 3. apartatuan aipatzen diren ebazpenek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete horren kontra Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraituz.
10. artikulua.– Justifikazioa.
1.– Justifikazio-agiriak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitarteko elektronikoak erabili beharko dira, helbide honetako Nire karpeta apartatuaren bitartez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
2.– Jarduketa-eremu bakoitzeko gastuak justifikatzeko, agindu honen II. kapituluko 23. artikuluan eta III. kapituluko 29. artikuluan berariaz adierazitako eranskinak aurkeztu beharko dituzte entitate onuradunek.
Eranskin horiekin batera, gastuak justifikatzeko egiaztagiri hauek ere aurkeztuko dira:
• Makineria eta/edo ekipamendua erosiz gero, fakturen benetako kopiak eta horiek ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak.
• Errentamendua bada, finantza-errentamenduaren gastuen hileko kuotaren justifikazioa, errentamendu-kontratuaren benetako kopiaren eta ordainagirien bidez.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, kontratu txikien kasuan eta zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten dituen erakunde nahikorik ez badago edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena (justifikazioan aurkeztuko beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraituz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean.
3.– Baldin eta jarduketa-eremu batean diruz lagundu daitekeen makineriari eta/edo ekipamenduari eragiten dion faktura edo errentamendu-kontratu batek barne hartzen badu, aldi berean, beste jarduketa-eremuan diruz lagundu daitekeen beste makineria eta/edo ekipamendu bat, egiaztagiri berbera aurkeztu ahal izango da gastu biak justifikatzeko. Dena den, justifikazio bakoitzean adierazi beharko da dokumentu horren zein zati proportzional dagokion eremu bakoitzari.
4.– Entitate onuradunek jatorrizko justifikazio-agiri guztiak izan behar dituzte zaintzapean eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren eskura, eskatu dezake eta.
5.– Agiri horiek aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 2a izango da.
11. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.
1.– Emandako dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, behar bezala justifikatu ondoren, eta egindako gastutzat hartuko da justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.2 artikuluarekin bat etorriz.
2.– Ordainketa hori egiteko, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta, hala badagokio, beste dirulaguntza batzuk itzultzeari buruzkoak ere. Era berean, ordainketak egiteko baldintza izan daiteke deialdian edo laguntza emateko ebazpenean eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.
12 artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.
1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako zenbatekoak eta dagozkien berandutze-interesak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez, edo, hala badagokio, ordainketak atxikiko dira, kautelazko neurri gisa, lege beraren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.– Diru-itzulketa egin ahal izateko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritako prozedurari jarraitu beharko zaio. Adierazitako kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako, eta, horiek kobratzeko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoa aplikatuko da.
13. artikulua.– Ebazpena aldatzea.
1.– Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, aldi berean beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jasotzen badira, ezarritako mugak gaindituz, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke, betiere hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16,4. artikuluak ezarritakoaren arabera. Lege horren 25. artikuluak ezarriko du zein kasutan aldatu ahal izango den dirulaguntza emateko ebazpena.
Horretarako, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak dagokion likidazio-ebazpena emango du eta, han, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira.
2.– Diruz lagundutako jarduera gauzatu ondoren, azkenean erabilitako eta, beraz, justifikatutako zenbatekoa emandako zenbatekoa baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntza benetan justifikatutako zenbatekora murriztuko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25.2 artikuluan adierazten den bezala.
14. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.
1.– Deialdi honetan jarduketa-eremu bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasoz gero, horren berri eman beharko da. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino. Erakunde onuradunaren betebeharra da gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa adieraztea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan ezarritakoa betez.
2.– Edonola ere, deialdi honetan jarduketa-eremu bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak deialdi honetako jarduketa-eremuetarako makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko emandako dirulaguntzekin, izan dirulaguntza izendunak, dirulaguntza zuzenak edo dirulaguntza-aginduetan ezarritakoari jarraituz emandako bestelako edozein laguntza.
15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntzen erakunde onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte:
1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Horren haritik, dirulaguntza jasotzearen jakinarazpena jaso eta 10 eguneko epean erakunde onuradunek berariaz onartzen ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.
2.– Diruz lagundutako ekipamenduak dirulaguntzaren xede zehatz horretarako izatea, eta bi urte baino gutxiago ezin izan daitekeen denboraldi baterako, ekipamendua erosi edo errenta-kontratua egiten den egunetik aurrera.
3.– Lanbide Heziketako Sailburuordetzari justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, datuak eman beharko dira, sexuaren arabera bereizita.
4.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke (Kontrol Ekonomikoko Bulegoari edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagokio).
5.– Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatutatik agindu honetako helburu bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea, esleitzen den unean, Lanbide Heziketako Sailburuordetzari.
6.– Laguntza ematean kontuan izandako gorabeheraren bat aldatzen bada, horren berri ematea Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. Jakinarazpena aldaketaren berri izan orduko egin behar da eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen, edo justifikatzeko unean.
7.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntzak organo emaileari itzultzeari buruzkoak betetzen dituztela egiaztatzea dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik eta hura ordaintzeko unean. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan ogasun-gaietako eskumena duen saileko titularrak agindu bidez arautuko du hori egiteko modua.
8.– Izaera juridikoak hala eskatzen badu, behar bezala ikuskatuta dituela kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza- eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, baldintza hauek betetzen dituela bermatzeko behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla.
9.– Agindu honen helburu den dirulaguntza hedatzeko eta publizitatea emateko neurriak hartzea. Neurri horien euskarrietan –informatikoetan zein bestelakoetan– adierazpen hau sartzera mugatuko dira: «Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2026ko deialdian finantzatutako makineria eta/edo ekipamendua».
Dirulaguntzaren bidez ekipamenduaren zati bat bakarrik finantzatu bada, hau adieraziko da: «Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2026ko deialdian kofinantzatutako makineria eta/edo ekipamendua».
10.– Agindu honen 12. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak organo emaileari itzultzea edo, diruz lagundutako jardueraren edo egindako jarduketaren kostua baino gehiago jasoz gero, soberakina organo emaileari itzultzea.
11.– Hizkuntzaren nahiz irudien begirunezko erabilera egitea ikuspegi intersekzionalarekiko eta, bereziki, sexu- eta genero-alderdiekiko, dirulaguntza jasotzen duen jarduerak edo proiektuak beharrezkoak dituen dokumentu nahiz material guztietan.
12.– Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.
13.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 14. eta 42. artikuluetan ezarritako beste baldintza guztiak betetzea.
16. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Lanbide Heziketarekin lotutako laguntza eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza.
Xedea: ikastetxeek garatu beharreko ekipamendu, jarduera eta proiektuetarako dirulaguntzak.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzeko.
– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean misio bat egiteko edo tratamenduaren arduradunari aitortzen zaizkion botere publikoak egikaritzeko.
– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
– DBEO 9.2.b) Lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurantzaren eta -babesaren arloko betebeharrak betetzea.
Hartzaileak:
– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.
– Ogasun eta Finantza Saila.
Eskubideak: onuradunek eskubidea dute datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/047400-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:32016R0679).
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).
20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa (https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2023005769).
II. KAPITULUA
EREMUAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: MAKINERIA ETA/EDO EKIPAMENDUA EROSTEKO EDO ERRENTAN HARTZEKO, eta prestakuntza-zikloak emateko behar diren makinak eta/edo ekipamendua eguneratzeko dirulaguntzak
17. artikulua.– Erakunde onuradunak.
Kapitulu honetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2025-2026 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
18. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira prestakuntza-ziklo bakoitzerako ezarritako makineria eta/edo ekipamendu espezifikoaren erosketa edo errentamendua, baita makineria eta/edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak ere. Edozein heziketa-ziklotan erabilera partekatua eta orokorra duten ekipamenduak diruz lagundu ahal izateko, beharrezkoa izango da ikaskuntzako metodologia eta tresna berritzaileak ezartzeko espazioak egokitzea.
2.– Aurreko apartatuan adierazitako espazioen egokitzapenak bideratuta egon behar du ikaskuntza-metodologia berrietan sustatzen den lankidetza aktiboa errazten duten gune moldakor, ireki eta elkarlotuak lortzera.
3.– Makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.
4.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, kontratu txikien kasuan, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten dituzten erakunde kopuru nahikoa ez badago edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.
Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena (justifikazioan aurkeztuko beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraituz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean.
5.– Makineria eta/edo ekipamendua erosteak edo errentan hartzeak duen jasandako balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarritzat joko da baldin eta indarreko zerga-araubidearen arabera berreskuragarria ez bada.
6.– Makineriaren eta/edo ekipamenduaren erosketa eta ordainketa, eta kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen xede diren errentamendu-kuoten ordainketak 2025eko urtarrilaren 1aren eta 2026ko abenduaren 31ren artean egin behar dira. Horren ildotik, benetan ordaindu dena hartuko da egindako gastutzat.
19. artikulua.– Diruz lagundu ezin diren gastuak.
Ezin izango dira diruz lagundu mota hauetako makineria eta/edo ekipamenduak:
• Administrazio-elementu arruntak, prestakuntza-gela batean ez dauden eta soil-soilik prestakuntzarako erabiltzen diren elementu informatikoak (ordenagailuak, inprimagailuak, eta abar) eta irakasleek edo ikastetxeko zuzendaritza-taldeak bakarrik erabiltzeko ekipamendua.
• Erabiliko diren heziketa-ziklorako espezifikoak ez diren aplikazio informatiko edo teknologikoen software eta erabilera-lizentziak.
• Sareko elementu komunak; adibidez: zerbitzariak, wifia eskuratzeko guneak eta erabiliko diren heziketa-ziklorako espezifikoak ez diren beste batzuk.
• Erabilera partekatuko eta orokorreko beste edozein elementu, baldin eta ez bada zuzentzen den heziketa-ziklorako espezifikoa, ezta aurreko artikuluko 2. apartatuan ezarritako ezaugarriak betetzen ez dituzten espazioen egokitzapena ere.
20. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaerekin (I. eranskina) batera, behar den makineriaren eta/edo ekipamenduaren justifikazio-memoria (III. eranskina) aurkeztuko da. Bertan, alderdi hauek jasoko dira:
– Diruz lagunduko den makineriari eta/edo ekipamenduari lotutako heziketa-zikloak, eremu estrategikoak eta helburuak.
– Diruz lagunduko den makineriaren eta/edo ekipamenduaren xehetasunak.
– Eskatutako inbertsioen erabilgarritasunaren justifikazioa.
– Gutxienez azken 4 urteetan eguneratutako Berdintasun Plana eta Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroaren Ebazpena.
21. artikulua.– Zenbatekoa eta emate-prozedura.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoa 779.674 eurokoa da.
2.– Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa proportzionalki banatuta zehaztuko da; beraz, 22. artikuluan adierazitako irizpideen arabera banatuko da artikulu honetako 1. apartatuan adierazitako zuzkidura, eskatutako epean eta moduan aurkeztu diren eta agindu honetako 4. eta 17. artikuluetan xedatutako eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean.
3.– Arestian aipatutako irizpideak aplikatuta, eremuren batean hasieran banatutako kopurua 22. artikuluan adierazitakoa baino txikiagoa bada, sobera dagoen zenbatekoa proportzionalki banatuko da berriro lehenengo banaketan lortutako emaitzen arabera, esleitutako kreditu osoa agortu arte. Aldiz, hasiera batean banatutako diru kopuru osoa esleitutakoa baino handiagoa bada, gehiegizko zenbatekoa murriztu egingo da deskribatutako sistema erabilita.
4.– Edonola ere, azkenean ematen den zenbatekoak ezingo du diruz lagundutako zenbatekotzat hartutako kopuruaren % 100 gainditu. Irizpide horiek aplikatuta ateratako kopurua diruz laguntzeko moduko guztizko kopuru onartua baino handiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa doitu egingo da horren parera, eta soberako kopurua proportzionalki banatuko da, deskribatutako sistemaren arabera, egoera berean ez dauden eskabideen artean eta irizpide guztiak aplikatu eta gero lortutako emaitzei jarraituz.
22. artikulua.– Banaketa-irizpideak.
1.– Erakunde eskatzaile bakoitzari diruz lagunduko zaion zenbatekoa kalkulatzeko, 3.2 artikuluan 1. eremurako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidurari banaketa-irizpide hauek aplikatuko zaizkio:
a) Ikastetxearen tipologia. Guztirako aurrekontu-zuzkiduraren % 55 azpiirizpide hauen arabera banatuko da:
a.1) 2025-2026 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin itundutako Lanbide Heziketako zikloen kopurua, oinarrizkoak, erdi-mailakoak eta goi-mailakoak aintzat hartuta. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria eta/edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraituz (% 15).
a.2) 2025-2026 ikasturtean matrikulatutako ikasle kopurua. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria eta/edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraituz (% 20).
a.3) 2025-2026 ikasturtean osatutako talde kopurua. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria eta/edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraituz (% 20).
Azpiirizpide bakoitzeko banaketa ziklo bakoitzari, ikasle bakoitzari eta osatutako talde bakoitzari emandako balioaren arabera egingo da. Horretarako, honako hau egin behar da lehenik: azpiirizpide bakoitzean banatu beharreko zuzkidura zati onartutako eskabideetan dauden zikloen, matrikulatutako ikasleen edo osatutako taldeen guztirako zenbatekoa. Gero, haztatu egin behar da kalkulu horretatik ateratako balioa taula honetan kostu-talde bakoitzerako ezarrita dauden aplikazio-koefizienteekin:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Zenbateko osoa kalkulatzeko, hau egin behar da: lehenik, ziklo, ikasle eta osatutako talde bakoitzaren balioa bider eskabide bakoitzean guztira ematen diren zikloak, matrikulatuta dauden ikasleak eta osatutako taldeak, hurrenez hurren; eta, gero, kalkulu horietatik ateratzen diren emaitzak gehitu.
b) Erronketan oinarritutako «ETHAZI» metodologia ezartzea. Aurrekontu-zuzkidura osoaren % 30 ikaskuntza-metodologia hori 2024-2025 ikasturtean erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten heziketa-zikloen ehunekoaren arabera banatuko da.
b.1) ETHAZI metodologia erabat ezarrita daukaten zikloen ehunekoa, eskainitako ziklo kopuru osoa aintzat hartuta (% 20).
b.2) ETHAZI metodologia erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten zikloen ehunekoa, eskainitako ziklo kopuru osoa aintzat hartuta (% 10).
Azpiirizpide bakoitzean banaketa egiteko, balio bat emango zaio jarraian datorren taulako ehunekoen tarte bakoitzari. Horretarako, azpiirizpide bakoitzean banatuko den zenbateko osoa zati metodologia hori erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten zikloren bat duten onartutako eskabideen kopurua egin behar da. Hortik ateratako balioa honako taula honetan adierazitako aplikazio-koefizienteen bidez haztatu behar da gero:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Eskatzaile bakoitzak azpiirizpide bakoitzean duen ehunekoa kalkulatzeko, ETHAZI metodologia erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita duten heziketa-ziklo guztiak zati eskatzaileak ematen dituen mota horretako heziketa-zikloak egingo da. Eskatzaile bakoitzari dagokion zenbatekoa bat etorriko da kalkulatutako ehunekoaren arabera kasuan-kasuan aplikatu beharreko tartearekin.
c) Ekintzailetza. Guztirako aurrekontu-zuzkiduraren % 10 Ikasenpresa eta Urratsbat programetan 2024-2025 ikasturtean izandako parte-hartzearen arabera banatuko da.
c.1.) Ikasgeletan eskola-enpresak sortzea lantzen duen Ikasenpresa heziketa-programan parte hartzea (% 5).
Banaketa hori egiteko, lehenik, balio bat zehaztuko da puntuko. Horretarako, hau egingo da: azpiirizpide honetako zuzkiduraren kopurua zati parte-hartzaileek lortutako puntu guztien batura. Horretarako, 2024-2025 ikasturtean ikasenpresei alta eman dieten parte-hartzaileek puntu 1 jasoko dute. Ikasenpresei alta eman ez dieten parte-hartzaileek 0,5 puntuko kalifikazioa lortuko dute.
Kasu bakoitzean lortutako zenbatekoa kalkulatzeko, hau egingo da: puntuko balioa bider eskabide bakoitzean lortutako puntu kopurua.
c.2) Enpresa-sorkuntzan laguntzeko Urratsbat programaren esparruan sortutako enpresa kopurua (% 5).
Banaketa hori egiteko, lehenik, 2024-2025 ikasturtean sortutako enpresa bakoitzaren balioa zehaztuko da. Horretarako, hau egingo da: azpiirizpide honetako zuzkiduraren kopurua zati onartutako eskabideetan sortutako enpresa guztien batura.
Kasu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hau egingo da: sortutako enpresa bakoitzaren balioa bider eskabide bakoitzean sortutako enpresa kopurua.
d) Emakumeen eta gizonen berdintasun-arloko irizpideak: azken balorazioaren % 5.
Ikastetxeak berdintasun-plan bat du indarrean. Planak indarrean daudela ulertuko da gutxienez azken 4 urteetan eguneratu badira. Hori baloratzeko, Berdintasun Plana eta Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroaren Ebazpena igo behar dira.
23. artikulua.– Justifikazioa.
1.– Kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen erakunde onuradunek justifikazio-kontuari dagozkion agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) IV. eranskina – Justifikazio-memoria ekonomikoa. Dokumentu horretan, errentamendu-kuoten fakturen eta/edo ordainketen zerrenda jasoko da, hauek adierazita: hornitzailea/finantza-erakundea, faktura-zenbakia/errentamendu-kontratuaren zenbakia, fakturaren jaulkipen-data/errentamendu-kontratuaren izenpetze-data eta errentamendu-kuoten/fakturen ordainketa-data.
Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, justifikazio horretan, egiaztatu beharko da zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.
b) V. eranskina – Azken memoria, hauek adierazita, besteak beste:
– Egindako inbertsioaren azalpen laburra.
– Programatutako helburuen betetze-mailari buruzko informazioa.
– Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.
2.– Aurreko apartatuan aipatutako eranskinekin batera, agindu honetako 10.2 artikuluan adierazitako gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dira.
III. KAPITULUA
EREMUAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: 4.0 ETA 5.0 INGURUNEEN ERRONKEI ERANTZUTEKO ETA LANBIDE-HEZIKETAKO ERALDAKETA DIGITALAREN ETA JASANGARRITASUNAREN PLANAK ABIATZEKO MAKINERIA ETA/EDO EKIPAMENDUA EROSTEKO EDO ERRENTAN HARTZEKO DIRULAGUNTZAK
24. artikulua.– Erakunde onuradunak.
Kapitulu honetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2025-2026 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
25. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira 4.0 eta 5.0 inguruneen eremuko teknologia hauek abiarazteko aukera ematen duen proiektu bat osatzeko makineria eta/edo ekipamendua erostea edo errentan hartzea, baita makineria eta/edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak ere.
• 5G sareak. Milioika gailutara konekta gaitezke, oso konektagarritasun azkarraren bidez, eta, horri esker, inguratzen gaituen guztiarekin komunikatu ahal izango gara Denaren Interneten bidez (IoE).
• Internet industriala, enpresari aplikatutako Internet. Horri esker, tokiko kudeaketa-datuen sareak sor daitezke sentsore analogikoen datuekin, eta online informazioa sor daiteke makinen egoerari, prozesuei, produktuen bizitzari eta mantentze-lanari, desbideratzeei, aurreikuspenei eta abarri buruz.
• Gauzen Internet, Denaren Internet eta Zentzumenen Internet. Gauzen Internet haririk gabeko sareen bidez datuak jaso eta transferitzen dituzten gailu fisikoen sistema guztiei dagokie; hori guztia pertsonen esku-hartze oso txikiarekin, gailu informatikoak mota guztietako objektuetan integratuz. Denaren Internet gailu fisikoak eta Internet bidezko datu-fluxuak lotzen dituen teknologia da. Mundu berri batean sartzen gaitu, non dena guztiarekin konektatuta dagoen, hainbat sare eta sentsoreren bidez, Interneterako eta hodeirako etengabeko konexioarekin. Zentzumenen Interneten bidez, gure zentzumen-organoek gure ingurune osoa kontrolatuko dute. Zentzumenen Internet prest egongo da gure pentsamenduei erantzuteko, baita beste batzuekin partekatzeko ere. Pertsonek transmititu nahi dituzten aginduak pentsatuko dituzte, eta agindu horiek errealitate bihurtuko dira, teknologia horren bidez, entzuten dutena eta beste batzuek haiengandik entzuten dutena kontrolatuz.
• Sistema ziberfisikoak. Sentsore fisikoetatik eta sare digitaletatik lortutako informazioa integratzeari egiten diote erreferentzia, eta horrek eremu fisikoko produktu edo objektuen segimendua egitea dakar, informazioa biltegiratuz eta tratatuz.
• Errealitate areagotua eta errealitate birtuala. Simulazioak edo errealitate birtualak aukera ematen du produktu, prozesu eta makinen 3Dko ereduak sortzeko. Eremu fisikoa birtualki hainbat egoeratan birsortzean datza.
• Fabrikazio aditiboa. 3Dko eredu digitaletik abiatuta, molderik gabe, material-geruzak gehituz, objektu bat sortzen duten 3D inprimagailuei egiten dio erreferentzia. Horri esker, denbora gutxiago behar da eta merkeagoa da ereduak egitea, baita piezak konpontzea ere.
• Fabrikazio aditiboa robotikara aplikatuta.
• Adimen artifiziala eta adimen kognitiboa. Adimen artifizialari esker, informazio asko kudea daiteke oso denbora-tarte laburrean. Beraz, adimen artifizial honetan eta Big Datan oinarrituta, informazio-bolumen handiak bilduko baititu, oso gauza desberdinak egin ahal izango ditugu, askoz hobeto eta askoz azkarrago, askotariko eremuetan.
• Robotika kolaboratiboa. Adimen artifiziala robotei aplikatzeko urrats logikoa da, langile baten mugimenduak imitatu ahal izan ditzaten, elkarri modu seguruan eraginez eta sentsoreen informazioa integratuz, hala nola droneena.
• Errealitate mistoa. Elkarrekintza fisiko eta birtualak eta ingurunea esperimentatzeko modu berri bat biltzen du, belaunaldi berriko detekzio- eta digitalizazio-teknologien sorta baten bidez. Mundu erreala birtualarekin konektatzea du xede, eta munduarekin 360 gradutan elkarrekintzan aritzeko aukera gehiago ematen ditu.
• Biki digitala. Industria-prozesu baten funtzionamendu-baldintza mekanikoak zein fisikoak simulatzen ditu. Aukera ematen du prozesuaren osagaien funtzionamendua programatzeko eta multzo osoaren portaera azkar doitzeko, amaierako instalazio fisikoa eraginkorragoa izan dadin.
• Zibersegurtasuna. Sare digitalak, gailuak, programak eta datuak eraso, kalte edo baimenik gabeko sarbideetatik babesteko neurriak eta jarduerak biltzen ditu. Ekoizpen-jardueraren digitalizazioak izandako bultzadak eta garapenak, eta, bereziki, sarera konektatutako gailuen hazkunde esponentzialak, beharrezko egiten dute segurtasun digitalean eragitea, babes-erremintak eta -tresnak hobetuz.
2.– Proiektuak makineria edo ekipamendu bakarra barne har dezake, eta, xede duen teknologiarako oinarrizkoa edo enborrekoa izan behar du. Halaber, posible da ondo funtzionatzeko behar dituen osagarriak edo moduluak gehitzea. Hainbat ekipo ere egon daitezke, batera muntatuta instalazio bat osatzen badute; adibidez, murgilketa-gela bat, gela interaktibo bat, produkzio-kate bat...
3.– Erakunde eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra egin ahal izango du, proiektu bakarrean.
4.– Makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.
5.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, kontratu txikien kasuan, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten dituzten erakunde kopuru nahikoa ez badago edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.
Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena (justifikazioan aurkeztuko beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraituz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean.
6.– Makineria eta/edo ekipamendua erosteak edo errentan hartzeak duen jasandako balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarritzat joko da baldin eta indarreko zerga-araubidearen arabera berreskuragarria ez bada.
7.– Makineriaren eta/edo ekipamenduaren erosketa eta ordainketa, eta kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen xede diren errentamendu-kuoten ordainketak 2025eko urtarrilaren 1aren eta 2026ko abenduaren 31ren artean egin behar dira. Horren ildotik, benetan ordaindu dena hartuko da egindako gastutzat.
26. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabideak (I. eranskina) agiri hauekin batera aurkeztu beharko dira:
a) Proiektuaren aurkezpen-dokumentua, non erakunde eskatzaileak, gutxienez, apartatu hauek garatu behar dituen:
– Proiektuaren eta haren helburuen deskribapen eta justifikazio zehatza, eta proiektua gauzatzeko eskatutako makineria eta/edo ekipamendu bakoitzaren egokitasunaren justifikazioa.
– 4.0 eta 5.0 inguruneen esparruko teknologia, proiektuaren ardatz nagusia dena.
– Proiektuaren ezarpenak ikastetxean izango duen irismena.
– Hasita edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotutako makineria- eta/edo ekipamendu-eskaerak.
– Eskatutako makineriarekin eta/edo ekipamenduarekin ezarriko den 4.0 eta 5.0 teknologia erabiltzeko irakasleek izango duten edo hala aurreikusita duten prestakuntza-plana.
– Berdintasun Plana, gutxienez azken 4 urteetan eguneratua, eta Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroaren Ebazpena.
b) Proiektuaren laburpen-memoria (VI. eranskina).
27. artikulua.– Zenbatekoa eta emate-prozedura.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoa 949.243 eurokoa da.
2.– Kapitulu honetan jasotako dirulaguntzak emateko, konkurtso bidezko norgehiagoka-prozedura erabiliko da. Horretarako, aurkeztu eta onartutako eskabideak erkatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, agindu honetako 28. artikuluan finkatutako irizpideei jarraituz. Dirulaguntzak agindu honen 2. eremuari esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte emango dira, hurrengo apartatuan ezarritako mugekin.
3.– Onuradun bakoitzeko eman beharreko zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 izango da; gehienez 150.000 euro eta gutxienez 18.000 euro.
4.– Hala ere, artikulu honetan ezarritako prozedura eta mugak aplikatu ondoren, banatu gabeko zuzkidura geratzen bada lehentasun-ordenan sailkatutako hurrengotik diruz lagundu daitekeen inbertsio gisa onartutako inbertsioaren % 100era ez iristeagatik, gainerako zuzkiduraren zenbatekoa esleituko zaio laguntzari, betiere zuzkidura horrek diruz lagundu daitekeen inbertsio gisa onartutako inbertsioaren % 85 gutxienez estaltzen badu. Bestela, puntuazio handiena duen hurrengo sailkatuari esleituko zaio laguntza, eta gainerako zuzkiduraren zenbatekoak diruz lagundu daitekeen inbertsio gisa onartutako inbertsioaren % 85 estaliko du gutxienez.
28. artikulua.– Balorazio-irizpideak.
1.– Proiektuak irizpide hauei jarraituz baloratuko dira, dagozkien puntuazioak emanda:
a) Proiektuaren eta bere helburuen deskribapen eta justifikazio zehatza, eta hura gauzatzeko eskatutako makineria eta/edo ekipamendu bakoitzaren egokitasunaren justifikazioa (0 – 15 puntu).
Proiektuaren eta lortu nahi diren helburuen deskribapenaren eta justifikazioaren kalitatea eta garapen-maila baloratuko dira, bai eta proiektua gauzatzeko eskatutako makineria eta/edo ekipamendu bakoitzaren egokitzapenaren edo funtzioaren justifikazioa ere.
b) Proiektuaren gaitasuna agindu honen 25.1 artikuluan deskribatutako teknologiak ezartzeko, 4.0 eta 5.0 inguruneen erronkei erantzuteko eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalerako eta jasangarritasunerako planak ezartzeko.
Irizpide hori baloratzeko, lehenik eta behin, aurkeztutako proiektu guztiak sailkatuko dira, bakoitzaren ardatz nagusia den teknologia motaren arabera, eta teknologia hori bakarrik baloratuko da. Teknologia baten barruan sailkatutako proiektu bakoitzak lor daitekeen gehieneko puntuazioa izango du:
Errealitate mistoa, errealitate areagotua eta errealitate birtuala: gehienez 8 puntu.
Robotika kolaboratiboa: gehienez 7 puntu.
Biki digitala: gehienez 7 puntu.
Zibersegurtasuna: gehienez 7 puntu.
Fabrikazio aditiboa eta fabrikazio aditiboa robotikara aplikatuta: gehienez 6 puntu.
Adimen artifiziala eta adimen kognitiboa: gehienez 6 puntu.
5G sareak: gehienez 5 puntu.
Internet industriala eta sistema ziberfisikoak: gehienez 5 puntu.
Gauzen Internet, Denaren Internet eta Zentzumenen Internet. Gehienez 5 puntu.
Proiektu bakoitzaren puntuazio indibidualizatua teknologia beraren barruan sailkatutako proiektu guztiak alderatu ondoren ezarriko da, horietako bakoitzak teknologia horren inplementazio-maila handiagoa edo txikiagoa lortzeko, 4.0 eta 5.0 inguruneetako erronkei erantzuteko eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalerako eta jasangarritasunerako planak ezartzeko duen gaitasunaren arabera.
c) Proiektuaren ezarpenak ikastetxean izango duen irismena (0 – 10 puntu).
Proiektuak ikastetxeko ikasle eta irakasleengan izango duen eragina baloratuko da, baita ikastetxeko sailetan eta Lanbide Heziketako zikloetan izango duena ere.
Proiektuaren onuradun izango diren ikasle, irakasle, sail eta ziklo kopuruaren arabera kuantifikatu beharko da irismena, ikastetxe osoari dagokionez. Ildo horretan, behar bezala garatuta eta arrazoituta egon beharko du irismenean agertzen direnek nola jasoko duten proiektuaren onura, inplementatu nahi den teknologia horietako bakoitzak nola erabiliko duen azalduta.
d) Hasita edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotutako makineria- eta/edo ekipamendu-eskaerak (0 – 5 puntu).
Eskatutako makineria eta/edo ekipamendua hasita dagoen edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotuta dagoen baloratuko da. Nolanahi ere, proiektua gauzatzeko ezarritako edo aurreikusitako aldia adierazi beharko da.
Erakunde eskatzailea Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa Zentroarekin (TKNIKA) edo Lanbide Heziketako beste zentro batzuekin lankidetzan ari den edo lan egingo duen proiektu zehatzak baino ez dira kontuan hartuko. Ildo horretan, proiektu horietan parte hartu izanaren ebidentziak aurkeztu beharko dira, eta argudiatu beharko da deialdi honetan eskatutako makineriaren eta/edo ekipamenduaren eta apartatu honetan alegatutako proiektuen artean dagoen lotura.
e) Eskatutako makineriarekin eta/edo ekipamenduarekin ezarriko den 4.0 eta 5.0 teknologia erabiltzeko irakasleek izango duten edo hala aurreikusitako prestakuntza-plana (0 – 5 puntu).
Prestakuntza jaso duten irakasleen kopurua eta prestatu nahi den irakasleen kopurua baloratuko da, proiektuaren irismenean agertzen diren irakasleen guztizko kopuruari dagokionez, bai eta prestakuntza hori ezarriko den 4.0 eta 5.0 teknologia erabiltzeko egokia den ere. Horretarako, irakasle horiek jasotako edo jasoko duten prestakuntzaren xehetasun guztiak eman beharko dira.
f) Emakumeen eta gizonen berdintasun-arloko irizpideak (5 puntu).
Ikastetxeak berdintasun-plan bat du indarrean. Planak indarrean daudela ulertuko da gutxienez azken 4 urteetan eguneratu badira. Hori baloratzeko, Berdintasun Plana eta Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroaren Ebazpena igo behar dira.
2.– Aurreko apartatuko irizpideak aplikatuz aurkeztutako proiektuek lortutako puntuazioari ponderazio faktore bat aplikatuko zaio, 2023ko eta 2024ko deialdietan lortu duten estaldura-mailaren arabera.
Kasu bakoitzean dagokion estaldura-mailaren ehunekoa honela kalkulatuko da: 2023ko eta 2024ko deialdietan esleitutako kopuruen batura zati aipatutako deialdietan ezarritako diruz laguntzeko gehieneko kopuruen batukaria. Aplikatu beharreko haztapen-faktorea taula honen arabera dagokiona izango da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Haztapen-faktore hori modu berean aplikatuko da erakunde eskatzaileak aipatutako deialdiren batean edo batean ere parte hartu ez badu, eta, estaldura-maila kalkulatzeko, zero euroko zenbatekoa esleituko da parte hartu ez duen deialdietan.
Hala ere, erakunde eskatzaileak deialdi horietako bakar batean ere parte hartu ez badu, laguntzetan ezarritako bateragarritasun-araubidea aplikatzearen ondorioz, ekitaldi horietan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kapitulu honetan zehaztutako jarduketa-eremuarekin lotutako makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko emandako beste dirulaguntza batzuen onuradun izan delako, dirulaguntza izenduna, zuzena edo dirulaguntzen aginduen babesean emandako beste edozein laguntza izan, estaldura-maila kalkulatze aldera, esleitutako diru kopurua ezarritako gehieneko dirulaguntzaren parekoa izango da arrazoi horrengatik lehiatzen ez den deialdietan.
29. artikulua.– Justifikazioa.
1.– Kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen erakunde onuradunek justifikazio-kontuari dagozkion agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) VII. eranskina – Justifikazio-memoria ekonomikoa. Dokumentu horretan, errentamendu-kuoten fakturen eta/edo ordainketen zerrenda jasoko da, hauek adierazita: hornitzailea/finantza-erakundea, faktura-zenbakia/errentamendu-kontratuaren zenbakia, fakturaren jaulkipen-data/errentamendu-kontratuaren izenpetze-data eta errentamendu-kuoten/fakturen ordainketa-data.
Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, justifikazio horretan, egiaztatu beharko da zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.
b) VIII. eranskina – Azken memoria, hauek adierazita, besteak beste:
– Egindako inbertsioaren azalpen laburra.
– Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.
2.– Eranskin horiekin batera, agindu honetako 10.2 artikuluan adierazitako gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dira.
RSS