Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2026ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2658

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakartzat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta bestelako entitateei eta emakume-elkarteei 2026an dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituena eta deialdia egiten duena, bai asoziazionismoa indartzeko proiektuetarako, bai emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoetarako.

Emakunde eratzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen funtsezko helburua da emakume eta gizonen berdintasun erreala eta eraginkorra lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintzaren, ekonomiaren eta gizartearen maila eta esparru guztietan. Emakunderen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea, berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea, eta emakumeen aurkako diskriminazio era guztiak desagerraraztea EAEn.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 27.3 artikuluak administrazio publikoei exijitzen die lagun diezaietela elkarte eta erakundeei jarduerak egiten gizarte berdintzaile eta indarkeria matxistarik gabea lortzeko, non pertsona guztiak libreak izango baitira hala eremu pribatuan nola publikoan, nork bere gaitasun pertsonalak garatzeko eta erabakiak hartzeko generoaren araberako rol tradizionalak ezarritako mugarik gabe; non berdin kontuan hartu, baloratu eta sustatuko baitira emakume eta gizonen jokabide, asmo eta premiak, eta lankidetza publiko eta pribatuko bideak sustatuko baitira erakunde horiekin –hala nola emakume-etxeak–, emakumeak ahalduntzeko eta espazioak sortzeko emakumeen kontrako indarkeria matxista kasuak antzemateko eta biktimei laguntzeko.

Bestalde, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 16.1 artikuluak –testu bategin hori martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen– aditzera ematen du Eusko Jaurlaritzak plan orokor bat onartuko duela, modu koordinatuan eta globalean jasoko duena zer esku-hartze lerrok eta jarraibidek bideratu behar duten euskal botere publikoen jarduera emakume eta gizonen berdintasunaren arloan.

Era berean, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiak parte-hartze sozial eta politikoari buruzko 11. lerroa jasotzen du II. ardatzeko (Emakumeen ahalduntzea) IIII-5 helburu estrategikoan (Emakumeen protagonismoa sustatzea eta haien ekarpenak aintzat hartzea eta balioestea eremu guztietan). Bertan, asmo hau aipatzen da emakume-elkarteez: EAEko emakume-elkarteen mugimenduak egiten duen lana indartzea eta sendotzea, eta, zehazki, emakumeen eskubideak eta herritartasuna defendatzen, eraikitzen eta finkatzen eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzen egiten duena. Bestalde, II-6 helburu estrategikoaren bidez, emakumeei bermatu nahi zaie beren eskubideak benetan baliatu ahal izatea. Helburu estrategiko horretako 14. ildoak emakumeen eskubideak ikuspegi intersekzionaletik baliatzea bultzatzen du.

Horregatik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak 2026ko ekitaldian bi dirulaguntza-lerro ematea aurreikusten du emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakartzat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta bestelako entitateei eta emakume-elkarteei. Lehen lerroa asoziazionismoa indartzeko proiektuak garatzera bideratuta dago. Bigarren lerroa emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoak garatzera bideratuta dago.

Bestalde, indarrean dagoen Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren babespean dago deialdi hori (Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2024ko urriaren 21eko Ebazpenaren bidez onartu zen). Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean jasotako dirulaguntza-araubideari lotuta dago.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deskribatutako helburu guztiak kontuan hartuta, 2026. urterako dirulaguntzen oinarriak arautzen dira eta deialdia egiten da, emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakartzat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta bestelako entitateei eta emakume-elkarteei dirulaguntzak emateko, asoziazionismoa indartzeko proiektuetarako eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoetarako. Dirulaguntza horiek publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideei jarraikiz emango dira, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2024ko urriaren 21eko Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera (ebazpen horren bidez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zen).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan berariaz jasotzen diren dirulaguntzei arau hauetan ezarritakoa aplikatuko zaie: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken lege horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia eta gainerako administrazio-zuzenbideko arauak. Halakorik ez badago, zuzenbide pribatuko arauak aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, pertsona edo entitate interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

ERANSKINA
2026KO EKITALDIRAKO BI DIRULAGUNTZA-LERROREN DEIALDIAREN OINARRIAK, EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA HELBURU BAKARTZAT DUTEN IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTE ETA BESTELAKO ENTITATEEI ETA EMAKUME-ELKARTEEI LAGUNTZAK EMATEKO, ASOZIAZIONISMOA INDARTZEKO PROIEKTUETARAKO ETA EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOETARAKO
I. KAPITULUA
OINARRI KOMUNAK

1. artikulua.– Xedea eta denbora-eremua.

1.– Ebazpen honen xedea da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakartzat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta bestelako entitateei eta emakume-elkarteei bi dirulaguntza-lerro emateko oinarriak arautzea eta deialdia egitea.

2.– Deialdiak bi dirulaguntza-lerro jasotzen eta arautzen ditu, eta II. kapituluan (Asoziazionismoa indartzeko proiektuak) eta III. kapituluan (Emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoak) garatzen dira.

3.– 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten diren jarduerek baino ezin izango dute dirulaguntzarik jaso.

2. artikulua.– Hautaketa eta zuzkidura ekonomikoa.

1.– Deialdi hau lehiaketa ez den beste norgehiagoka-prozedura baten bidez ebatziko da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Entitate onuradunak hautatzeko, aurkeztutako eskabideen konparaziozko ebaluazioa egingo da, oinarri hauen 23. eta 28. artikuluetan ezarritako balioespen-irizpideen arabera. Eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen dutenak baino ezin izango dira entitate onuradun izan.

Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa entitate onuradunen artean banatzeko, kontuan hartuko dira oinarri hauen 22. eta 27. artikuluetan ezartzen diren laguntzak emateko prozedura eta laguntzen zenbatekoak zehazteko araubidea, eta eskabide bakoitzak lortzen duen puntuazioaren proportzioan emango dira laguntzak.

Erabilgarri dagoen kreditua nahikoa ez bada baldintzak betetzen dituzten eta eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen duten eskabide guztiei erantzuteko, deialdira bideratutako zenbateko osoa entitate onuradunen artean hainbanatuko da, lortutako puntuazioaren proportzioan.

2.– Emakunderen aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako da aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko bideratuko den diru-zuzkidura. Zenbatekoa laurehun eta hogeita hamar mila (430.000) euro izango da. Horietatik, 322.500 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 107.500 euro 2027rako konpromiso-kredituari.

Dirulaguntzen lehen lerrorako –asoziazionismoa indartzeko–, 215.000 euro erabiliko dira (161.250 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 53.750 euro 2027rako konpromiso-kredituari).

Dirulaguntzen bigarren lerrorako –emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoetarako–, 215.000 euro erabiliko dira (161.250 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 53.750 euro 2027rako konpromiso-kredituari).

3.– Lerroren bati esleitutako kreditua agortzen ez bada, gerakina beste lerrora gehitu ahal izango da, hautaketa-batzordeak proposamen arrazoitua egin eta organo eskudunak ebazpena eman ondoren, betiere instrukzio-fasearen barruan eta dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik.

3. artikulua.– Entitate onuradunak.

1.– Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta bestelako entitateek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta eskaera aurkezten denetik prozedura ebatzi arte artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatzen badute.

Horretarako, entitate hauek parte hartu ahal izango dute:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateak, estatutuen helburu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea dutenak. Hori egiaztatzeko, entitatearen estatutuak eta helburuak aztertuko dira.

b) Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuan dauden irabazi-asmorik gabeko emakume-elkarteak. Betekizun hori betetzen dela Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroaren bidez egiaztatuko da, honako hauek baieztatuz: estatutuek berariaz ezartzen dutela sarbidea emakumeei zuzenduta dagoela, eta zuzendaritza-batzordea emakumeek bakarrik osatzen dutela, erregistro-ziurtagiriaren arabera.

Erregistroko dokumentazioan bi alderdi horiek modu frogagarrian jasotzen direnean baino ez da ulertuko betekizuna bete dela.

4. artikulua.– Entitate onuradun izateko debekuak eta betekizunak.

Entitate onuradun izan ahalko dira deialdi honetan ezarritako betekizunak betetzen dituztenak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez daudenak.

Ezingo dira entitate onuradun izan lanbide- edo enpresa-izaerako elkarteak edo entitateak.

Ezin izango dituzte ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jaso sexuan oinarritutako diskriminazioa egiteagatik administrazio-zehapenekin edo zehapen penalekin zigortutako entitateek, dagokion zehapenak ezartzen duen denbora-tartean, ez eta debeku horrekin arau honen arabera zigortuta daudenek ere: martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina.

Ezingo dute laguntza-deialdi honetan parte hartu dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden entitateek, ez eta horretarako desgaitzen duen lege-debekuren baten menpe daudenek ere.

Halaber, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte, baita dirulaguntzak itzultzearen gainekoak ere. Automatikoki aztertuko da, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, ea entitate eskatzaileek egunean dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Horren aurka egiten badu, entitate interesdunak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko lana dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik egingo da, eta betekizun horiek betetzen jarraitu beharko da, gutxienez, dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatu arte. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzeari dagokionez, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da, eta entitateak egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazi beharko du, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte.

5. artikulua.– Dirulaguntza-lerro batetik bestera aldatzea.

1.– Aurkeztutako eskabide baten xedea ez badator bat zuzendu den dirulaguntza-lerroarekin, baina organo kudeatzaileak uste badu deialdian aurreikusitako beste dirulaguntza-lerroan sar daitekeela, edo administrazio-ebazpenaren aurreko fasean dagoen Emakunderen beste laguntza-lerro batean, haren xedera ondoen egokitzen den lerroan sartzea erabaki ahal izango du.

2.– Dirulaguntza-lerro batetik bestera aldatu aurretik, entitate eskatzaileari birkokatzeko proposamen arrazoitu bat jakinaraziko zaio, eta hamar egun balioduneko epea emango zaio alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, aukera emango zaio proiektuaren memoria lerro berriaren baldintzetara egokitzeko, betiere egokitzapen horrek proiektuaren izaera funtsean aldatzen ez badu.

3.– Entitateak lerro-aldaketa hori onartzen badu, jatorrizko lerroa kudeatzen duen unitateak helmugako lerroa kudeatzen duen unitateari bidaliko dio eskabidea, aurkeztutako agiriekin eta, hala badagokio, memoria egokituarekin batera. Lerro-aldaketa entitateari jakinaraziko zaio, eta espedientean sartuko da oso-osorik.

4.– Eskabide bat beste lerro batera aldatzeak ez du inolako abantailarik ekarriko gainerako eskabideen aldean, eta proiektua helmugako lerroari dagozkion irizpideen eta baremoen arabera soilik balioetsiko da.

5.– Entitateak lerro-aldaketa onartzen ez badu edo eskabidea jatorrizko baldintzetan mantentzen badu, hasieran aurkeztutako lerroan ebaluatuko da. Hala ere, eskabidea ukatu egin daiteke, ez bada egokitzen lerroaren betekizunetara, helburura edo izaerara; ukatuz gero, zergatia arrazoitu beharko da dagokion ebazpenean.

6.– Lerro-aldaketa, egindako jakinarazpenak, jasotako alegazioak eta, hala badagokio, memoriaren egokitzapena espedientean dokumentatuta geratu beharko dira, eta behin betiko ebazpen-proposamenari erantsi beharko zaizkio.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Entitate bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen bi lerroetako bakoitzeko –asoziazionismoa indartzea eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoak–. Proiektu bat baino gehiago aurkezten bada dirulaguntza-lerro bakoitzeko, entitateari eskatuko zaio erabaki dezala zer proiektu baztertzen edo mantentzen duen.

3.– Bitarteko elektronikoen bidez bakarrik aurkeztu beharko dira eskabideak, eskabide-ereduaren arabera, osorik eta behar bezala beteta, eta hurrengo artikuluan adierazitako agiriak erantsita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatu bezala. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira eskabideak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0092712

4.– Entitate interesdunek ziurtagiri elektroniko bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako sinadura elektroniko bat izan beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egiteko. Horretarako, entitate eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartutako edozein ziurtagiri elektroniko erabili ahal izango dute. Ziurtagiri horien zerrenda eguneratua esteka honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Deialdian dauden izapidetze elektronikoari buruzko zehaztapenak helbide elektroniko honetan ere eskuragarri daude: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0092712

6.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

7.– Eskabidearen osteko izapideak bide elektronikoz egiteko, helbide hau erabili behar da: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

8.– Eskabidearekin batera, 7. artikuluan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira. Aurkezpen elektronikoa nahitaezko agiriren bat erantsi gabe egiten bada, eskabidea aurkeztutzat erregistratuko da, eta zuzendu egin beharko da, oinarri hauetako 8. artikuluaren eta 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera.

9.– Entitate eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta agiriak. Halaber, prozeduran zehar, entitateak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

7. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Dirulaguntza-lerro bakoitzerako eranskinen araberako proiektuak:

I. eranskina, asoziazionismoa indartzeko proiektuetarako dirulaguntza-lerroari buruzkoa (II. kapitulua). Gehienez ere 10 orrialde. Behar bezala beteta, atal hauei dagokien informazioa adieraziz:

Entitatearen datuak.

Emakunderi eskatutako zenbatekoa.

Proiektuaren izenburua.

Proiektuaren garapena.

Deskribapen ekonomikoa: gastuen eta diru-sarreren aurrekontuak.

II. eranskina, emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoetarako dirulaguntza-lerroari buruzkoa (III. kapitulua). Gehienez ere 20 orrialde. Behar bezala beteta, atal hauei dagokien informazioa adieraziz:

Entitatearen datuak.

Emakunderi eskatutako zenbatekoa.

Proiektuaren izenburua.

Proiektuaren garapena.

Deskribapen ekonomikoa: gastuen eta diru-sarreren aurrekontuak.

Deialdiarekin batera onartzen diren eranskinetako eredu normalizatuetara egokitu beharko dira eskabideak, 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Eredu horiek erabili ezean, entitate eskatzaileari eskatuko zaio eskabidea hamar egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

Dirulaguntza eskatzen duten entitateek aurkeztutako memoria, proiektu eta gainerako testuetan hizkera ez-sexista erabili beharko da. Era berean, genero-estereotipoak saihestu beharko dituzte eta emakumeen eta gizonen berdintasuna aktiboki sustatu beharko dute egiten diren irudi, komunikazio, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.3 c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) III. eranskina, beteta, non eskabidearekin batera igortzen diren agirien zerrenda adieraziko baita.

c) Entitatea Eusko Jaurlaritzako Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria eta zuzendaritza-batzordearen osaeraren ziurtagiri eguneratua, baldin eta aurretik aurkeztu ez bada edo aldaketak izan badira.

d) Entitatearen estatutu eguneratuen kopia, baldin eta aurretik aurkeztu ez badira edo aldaketak izan badituzte.

e) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, baldin eta lehenagoko dirulaguntzetan agiri horiek aurkeztu ez badira edo agirietan aldaketak izan badira.

f) Prestakuntza-jarduerak, prestakuntza-proiektuak eta prozesu-dinamizazioak direnean soilik: proiektua garatu behar duenak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza edo esperientzia duela egiaztatzen duten agiriak, 23. eta 28. artikuluetan jasotako irizpideak egoki baloratzeko.

Honela egiaztatu beharko du prestakuntza edo esperientzia hori berdintasunaren arloko prestakuntza edo berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emango duen pertsonak:

Gutxienez 150 orduko prestakuntza egiaztatu beharko du, dela irakaskuntza-zentro publiko edo pribatu baten titulazio akademikoaren bidez, baldin administrazio eskudunak balio akademiko ofiziala duten tituluak ematea onartu badio, dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan gutxienez urtebeteko esperientzia profesionalaren bidez, arlo horretan gaitasuna egiaztatzen duten lanak zehaztuta.

150 prestakuntza-orduko gutxienekoa balio akademiko ofiziala duen titulazio bakarrari dagokio.

2.– Entitate eskatzaileak eredu gisa agertzen den eskabidea aurkeztu beharko du, alderdi hauei buruzko erantzukizunpeko adierazpenekin batera:

a) Ez izatea dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmorik, halakorik ezartzen duen edozein legeren arabera.

b) Ez izatea zehapen administratibo edo penalik sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldian.

c) Ez egotea dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

d) Borondatez konkurtsoa deklaratzeko eskabiderik egin ez izana eta edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu gabe egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu); esku-hartze judizialaren mende ez egotea eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

e) Ez izatea Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmoaren eragile, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.

f) Pertsona juridikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea zenbait legek –Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea– jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean, edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

g) Ez izatea egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

h) Ez urratzea Espainiako araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Espainiako legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere (50 langiletik gorako enpresak).

i) LGTBIfobiaz jokatu ez izana, edo hura bultzatu edo sustatu ez izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).

j) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez urratu izana, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

k) Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez dutenak. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituztenak jakinarazi beharko dituzte, laguntza likidatu arteko aldian.

l) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar adina aldiz, entitate eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, entitate horien baimenaren beharrik gabe, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzearen gainekoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko agindua). Horren aurka egiten badu, entitate interesdunak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik egiaztatu beharko dute entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela.

m) Indarrean dauden arauetan ezarritako betekizunak betetzea.

n) Eskabide honetako datu guztiak eta aurkeztutako agiriak egiazkoak eta osoak direla adieraztea, eta nork bere gain hartzea dagokion erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua).

Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, orduan ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horien berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 69.4 artikulua).

o) Berariaz baimena ematea administrazio publikoaren esku dauden dokumentuak kontsultatzeko, baldin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluan jasotako eskubidea baliatu nahi bada.

p) Entitate eskatzailea ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

3.– Eranskin zehatzik ez duen dokumentazioa bidaltzeko, jatorrizko agiriak bidaliko dira, eskaneatuta eta elektronikoki sinatuta, webgune honen bidez: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

4.– Edozein administraziotan dauden dokumentuak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren agiriak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edozein unetan eska diezaieke eskatzaileei proiektua baloratzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio eta agiri oro, eta jatorrizko agiriak aurkezteko ere eska diezaieke, baldin eta horien benetakotasuna egiaztatu nahi badu.

8. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako hutsak zuzentzea.

Dirulaguntza-eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 7. artikuluan eskatutako agiriren bat falta bada, falta den agiria aurkezteko edo atzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio Emakundek entitate eskatzaileari, eta, horretarako, hamar egun balioduneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; horretarako, ebazpena emango da aurretiaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Hutsak zuzentzea honetan datza bakarrik: falta diren agiriak aurkeztea edo akats formalak zuzentzea. Inola ere ezin izango da proiektuaren edukia aldatu.

9. artikulua.– Prozeduran parte hartzen duten organoak.

1.– Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak emateko prozeduran, fase bakoitzaren ondorioetarako, honako hauek esku hartuko dute:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia, prozedura hau izapidetzeko ardura duen organoa baita.

b) Hautaketa-batzordea, kide anitzeko balorazio-organoa, oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera eskaerak ebaluatzeaz arduratuko baita.

c) Idazkaritza Nagusia, ebaluazioa egin ondoren dagokion ebazpen-proposamena egingo baitu.

d) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria, prozedura ebazteko organo eskuduna baita.

2.– Organoetako bakoitzak oinarri hauetan eta aplikatzekoa den araudian ezarritako eginkizunak beteko ditu, hargatik eragotzi gabe prozedura behar bezala izapidetzeko beharrezkoak diren jarduketa osagarriak.

10. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

1.– Hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Administrazio eta Zerbitzu Arloko arduraduna. Ordezkoa: Herritarren Berdintasunerako Eskubideak Defendatzeko Arloko ordezko arduraduna.

Batzordekideak:

Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna eta haren ordezkoa.

Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna eta haren ordezkoa.

Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria eta haren ordezkoa.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoko Arloko arduraduna, edo haren ordezkoa.

2.– Hautaketa-batzordeak 23. eta 28. artikuluetan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera jardungo du, eta ebaluazio-txosten bat egingo du, emandako puntuazioak eta horien justifikazioa adierazita. Txosten hori instrukzio-organoari igorriko dio.

3.– Batzordeak argibide teknikoak edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkie entitate eskatzaileei, proiektuak behar bezala balioesteko beharrezkoa denean.

11. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

2.– Aurrekontuan sartu beharko da ea dirulaguntzarik eskatu zaion beste entitate publiko edo pribatu bati, nahiz eta artean ez ezagutu haren ebazpenik.

3.– Lortutako laguntzen ondorioz proiektua gainfinantzatzen bada, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak zera egingo du:

a) Dirulaguntza emateko ebazpena aldatu, beharrezkoa denean.

b) Emandako zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztu.

c) Finantzatutako soberakina itzultzeko eskatu, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluaren arabera.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdian aurkeztutako eskabideak prozedura bakar baten bitartez izapidetuko dira, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko du prozedura hori. Ebazpenak interesdunek proposatutako gai guztiei buruzko erabakiak hartuko ditu.

2.– Hautaketa-batzordeak, 23. eta 28. artikuluetako irizpideen arabera eskabideak baloratu ondoren, ebaluazio-txosten bat eta akta bat egingo ditu, non irizpideak aplikatzearen ondorioz ezarritako lehentasun-ordena eta haren justifikazioa jasoko baitira.

3.– Espedientea eta hautaketa-batzordearen txostena ikusita, Idazkaritza Nagusiak, instrukzio-organoa den aldetik, onuradun gisa proposatutako entitateek baldintzak betetzen dituzten egiaztatuko du, eta dagokion txostenean jasoko du hori. Ondoren, ebazpen-proposamena helaraziko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari.

4.– Ebazpena arrazoitua izango da, eta, gutxienez, honako hauek jasoko ditu: entitate onuradunen zerrenda, dirulaguntzaren xedea, emandako zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epeak, justifikatzeko modua, zer xedapenen babesean ematen den, eta gainerako eskabideen ezespena, kausak eta eskatutako baldintzak eta betekizunak adierazita.

5.– Dirulaguntzak emateko ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean.

6.– Esleipen-ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan emango da argitara, eta bertan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Halaber, banan-banan jakinaraziko zaie entitate eskatzaileei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» delakoaren bidez (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, publizitate ondorioetarako. https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/),

7.– Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan entitate interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela ulertu beharko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.

13. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

1.– Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen entitate onuradunek nahitaez bete beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak, eta, bereziki, hauek:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi –hau da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu– eta hamar egun balioduneko epean entitate onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu egin dutela esan nahiko du.

b) «Datuen alta / Hirugarren interesduna»: entitate eskatzailea hirugarrenen erregistroan alta emanda ez badago, erregistro telematikoa egin behar du helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenen-erregistro-telematikoa/web01-s2oga/eu/.

c) Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea, non eta 16. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den; gainera, prest egotea, une oro, diruz lagunduko diren jardueren garapena Emakundek noiznahi egiaztatu dezan onartzeko eta laguntzeko.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea.

e) Diruz lagundutako jardueretan edozein bariazio edo aldaketa izan bada edo beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk lortu badira, horren berri idatziz ematea, zeren eta Emakunderen Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko.

f) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

g) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka agerraraztea, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan adierazten den bezala (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.), diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan, betiere posible bada publizitate horretan marka inprimatzea edo ikusteko moduan jartzea. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke marka. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik sortzen den dokumentuan. Elkarteak edo entitateak jardueraren edukiak bere gain hartzen dituela adierazi behar da jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan.

h) EAEko bi hizkuntza ofizialetan egitea diruz lagundutako proiektuaren eta jardueren publizitatea, hala xedatuta baitago Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko apirilaren 27ko 4/2023 Legearen 81. artikuluan.

i) Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 15. artikuluan ezartzen duenez, diruz lagundutako jardueren esparruan komunikazioak edo argitalpenak egiten direnean, horietan euskara nabarmenduko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 26. artikuluan hizkuntza sustatzeko ezarritako neurriak betetzeko.

j) Hizkera ez-sexista erabiltzea proiektua gauzatu bitartean egindako dokumentuetan eta bukaerako memoria eta txostenetan.

k) Jarduerak egiteko jasotako dirua zertarako erabili den justifikatzea.

l) Entitate onuradunak gainfinantzaketarik ez egoteko konpromisoa hartzen du, eta organo kudeatzaileari jakinarazi beharko dio beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasotzen dituela; halaber, gainfinantzaketa gerta daitekeela hautematen badu, berehala eman beharko dio horren berri.

m) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari laguntzea eta hark eskatutako dokumentazio guztia ematea, ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontroleko eginkizunak bete ditzan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

14. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.

1.– Dirulaguntza zatika ordainduko da: % 75 ordainduko da 2026ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura, 13.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren uko egin ez bazaio dirulaguntzari; gainerakoa (% 25) 2027ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatzen duenean diruz lagundutako jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu direla.

Ordainketa aurreratua da, entitate onuradunen izaeragatik eta diruz lagundutako jarduerak behar bezala gauzatuko direla bermatzeko dagoen beharrarengatik. Izaera hori kontuan hartuta, ez da beharrezkoa aurrerakina jasotzeko bermerik eratzea.

Aldez aurretik emandako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinak diruz lagundutako jarduerari aplikatu beharko zaizkio, edo, bestela, itzuli egin beharko dira. Etekin horiek behar bezala egiaztatu beharko dira dirulaguntzaren justifikazioan.

2.– Diruz lagundutako elkarteek eskabide-fasean aurkeztutako proiektuaren zenbateko osoa justifikatu beharko diote Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta helbidean, 2027ko martxoaren 1era bitartean (egun hori barne):

a) Proiektu bakoitzeko jasotako funts publikoen erabilera justifikatzeko memoria teknikoa, IV. eranskinaren arabera.

b) Emakundek eta beste entitate publiko edo pribatu batzuek diruz lagundutako jardueren gastu eta sarrera guztien memoria ekonomikoa, IV. eranskinari atxikitako ereduaren arabera, kontuan izanik diruz lagundu daitezkeen gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituztela.

c) Faktura edo ordainagiri originalak, egiaztatzen dutenak benetan gauzatu dela Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak diruz lagundutako gastua, zeharkako kostuen % 10 izan ezik. Fakturen edo agirien gastuaren data 2026ko abenduaren 31koa izango da, gehien jota. Prestatzaileen fakturetan, banakatuta egon beharko dira dietak eta joan-etorriak.

Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Ordainagirien muga-eguna proiektuaren exekuzio-aldiaren ostekoa izan daiteke, baldin eta data hori hitzemanda badago justifikazio-epearen barruan.

d) PFEZaren ordainagiriak, halakorik badago. Soldatako langileen gastuen eta profesionalek emandako fakturen kasuan, T10 edo 190 eredua erantsi beharko zaio ordainagiriari.

e) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru-ogasunak egina, entitate eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.

f) Diruz lagundutako jardueratik sortzen den produktu digitala edo inprimatua, halakorik badago.

g) Soldata eta Gizarte Segurantzako gastuak justifikatzeko egiaztagiriak, baldin eta haien hartzaileen lana lagundutako proiektua garatzera mugatzen bada soil-soilik.

h) Boluntariotzaren egiaztagiria; horretarako, boluntarioen asegurua eskatuko da, bai eta elkarteko presidenteak sinatutako egiaztagiri bat ere, egindako boluntariotza-orduak jasotzen dituena.

i) Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarteek edo entitateek jarduerak bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.

3.– Justifikatutako gastuak eskabide-proiektuan adierazitako gastuei dagozkienak izango dira. Justifikazio-memoria teknikoan, dirulaguntza-eskabideetan aurkeztutako aurrekontuarekin alderatuta gertatutako desbideratzeak adierazi eta justifikatuko dira.

4.– Proiektuaren behin betiko kostu osoa aurreikusitakoa baino txikiagoa bada edo haren exekuzioa onartutako aurrekontu osora iristen ez bada (modu esanguratsuan), emandako dirulaguntza proportzionalki gutxituko da, proiektuaren exekuzio-mailaren arabera eta helburuaren betetze-mailaren arabera, oinarri hauen 16. artikuluan ezarritako mailakatze-irizpideak aplikatuta.

5.– Emakumeen eta gizonen egoeran nolako inpaktua izan dezaketen jakiteko, entitate onuradunei eskatuko zaie ezen, dirulaguntzak jasotzeko betebeharrak betetzen dituztela justifikatzeko memorietan, sexuaren arabera banakatuta aurkeztu dezatela nor diren emandako zerbitzuaren azken onuradunak edo erabiltzaileak eta entitatearen titularrak eta langileak, bai eta, hala badagokio, dirulaguntza eragin duen zerbitzua emateko kontratatutako entitatearen langileak ere, betiere martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.3 d) artikuluak ezarritakoaren arabera.

15. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzari, eta, betiere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero eta, betiere, dirulaguntzaren helburua bete bada, dirulaguntzaren onuradun izateko gutxieneko baldintzak betetzen badira, edo bestelako entitate publikoren edo pribaturen batek, aldi berean, laguntzarik edo dirulaguntzarik eman badu, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da, 20/2023 Legearen 25. artikuluaren arabera.

2.– Entitate onuradunek, salbuespen gisa, proiektua birformulatzeko eskatu ahal izango dute, jarduketa gauzatzea zailtzen duten bat-bateko inguruabarretara egokitzeko, betiere helburuak edo metodologia aldatzen ez badira.

Aldaketak emakidaren funtsezko baldintzei eragiten badie, ebazpena aldatzeko eskatu ahal izango dute, 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gauzatzeko epea ezin izango da inola ere 2026ko abenduaren 31tik aurrera luzatu.

Eskabide guztiak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, behar bezala arrazoituta eta aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak agertu bezain laster. Aldaketa-eskabidea egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da.

3.– Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko apartatuetan aipatutakoa jaso ondoren, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako dirulaguntza aldatzea edo likidatzea erabakiko du; horrez gainera, hala badagokio, dirulaguntzen zenbatekoak egokituko ditu, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko du, eta, hartarako, dirua itzultzeko 15 eguneko epea emango du.

4.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko du bidezkoa den ala ez aldaketa baimentzea, eskabidea erregistroan sartzen den egunetik aurrera hilabeteko epean; epe hori igarota, ez bada ebazpen espresurik eman edo jakinarazi, eskabidea ezetsitzat joko da.

5.– Dirulaguntza ematen duen organoak erabaki ahal izango du emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea, baldin eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan jasotako betekizunak betetzen badira.

16. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketak.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako edozein ez dela betetzen egiaztatzen bada (batez ere 13. artikuluan jasota dauden betebeharrak), jasotako zenbatekoak eta zenbateko horiei dagozkien berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari –hargatik eragotzi gabe egoki diren gainerako ekintzak abiaraztea–, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena), eta arau horiek ezarritako baldintzetan. Zehatzago esanda, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotzen diren gertakariek eta egoerek eragingo dute dirua itzuli beharra.

2.– Deialdian jasotako betebeharrak, konpromisoak betetzeko direnak, partzialki betetzea dirulaguntza-baldintzen aldaketatzat hartuko da, eta, halakoetan, oinarri hauen 15.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Ez-betetze partzialen kasuan, proiektuaren gauzatze-maila nabarmen hurbiltzen bada erabateko betetze-mailara eta argi eta garbi egiaztatzen bada hartutako konpromisoak betetzera bideratutako jarduketa bat egin dela, jaso beharreko edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun-printzipioaren arabera zehaztuko da.

Ondorio horietarako, ez-betetzeen maila baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, besteak beste:

a) Proiektuan aurreikusitako jardueren exekuzio-maila.

b) Aurreikusitako helburuen eta emaitzen betetze-maila.

c) Benetan justifikatutako gastuaren proportzioa, onartutako aurrekontuarekiko.

d) Entitate onuradunari egotzi ezin zaizkion inguruabarrak egotea.

Ez-betetzeak proiektuaren funtsezko alderdiei eragiten dienean edo haren helburua betetzat jotzea eragozten duenean, ez-betetze osoa gertatzen dela ulertuko da itzulketaren ondorioetarako.

17. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

1.– Ezarritako betebeharrak edo baldintzak betetzen ez badira, emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura abiaraziko da, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan jasotakoarekin eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoarekin. Dekretu horrek hau xedatzen du:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio entitate interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki irizten dien alegazioak aurkezteko.

b) Alegazioak jaso ondoren, edo alegazio-epea alegaziorik egin gabe amaitzen bada, amaiera emango zaio prozedurari, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

c) Baldintzak bete ez direla adierazten bada ebazpenean, galdutzat joko da dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko aginduko da. Bi hilabeteko epean itzuli beharko da dirua, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera. Epe hori borondatez ordaintzeko epetzat joko da.

d) Borondatez ordaintzeko epean itzulketarik egiten ez bada, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunari, hark premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatuari jarraituz.

e) Dirulaguntza itzultzeko prozedurari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hamabi (12) hilabetekoa izango da, hasierako erabakiaren egunetik zenbatzen hasita.

2.– Dirua itzultzeko prozedura hastea erabakiz gero, kautelazko neurri gisa, organo emaileak ordaintzeke dauden zenbatekoen ordainketa-aginduak etetea erabaki ahal izango du, bere ekimenez edo Europako Batzordearen erabaki baten bidez edo Kontrol Ekonomikoko Bulegoak proposatuta, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 34. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

18. artikulua.– Datu pertsonalen babesari buruzko informazio-klausula.

1.– Deialdi honetan parte hartzen dutenen datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzak, dirulaguntzak, sariak eta bekak izeneko datuen tratamendurako jasoko dira, bat etorrita Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduarekin –Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen ditu eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen du–.

a) Helburua: dirulaguntzak ematea hala eskatzen duten pertsona edo entitateei.

b) Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak baliatuz egindako eginkizun bat betetzeko (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea).

c) Hartzaileak:

Ogasun publikoa eta zerga-administrazioa.

Interesdun legitimatuak.

Organo judizialak.

Kontuen Auzitegia edo autonomia-erkidegoko baliokidea.

Hala badagokio, pertsona fisiko onuradunen datuak EHAAn argitaratzetik eratorritakoak.

d) Eskubideak: Emakundek sustatzen dituen laguntzak kudeatzeko baino ez dira erabiliko datuok, botere publikoen jardunari dagokion eginkizun bat betetzeko. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta beren datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko, baita Erregelamenduan aurreikusitako beste edozein eskubide baliatzeko ere. Datuak babesteari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/datu-babesa/

e) Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsultatu dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/062200-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

II. KAPITULUA
1.– LERROA ASOZIAZIONISMOA INDARTZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK

19. artikulua.– Xedea.

Kapitulu honen xedea da ebazpen honen 3.1 artikuluan aipatutako entitateen asoziazionismoa indartzeko proiektuak finantzatzeko laguntzak arautzea.

20. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak.

1.– Proiektuak eta jarduerak EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiara egokitu beharko dira, eta ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatu beharko dute; gainera, helburu hauetara bideratu beharko dira:

a) 3.1 artikuluan aipatutako entitateen ohiko jarduerak garatzea.

b) Paradigma feminista abiapuntu hartuta, bazkideei, kontratatutako langile propioei edo boluntarioei zuzendutako barne-prestakuntza, gai hauetan:

Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako gaiak, hala nola ahalduntzea eta lidergo feminista, partaidetza eta gobernantza feminista, historia eta genealogia feminista, zainketa-sistema, ekonomia feminista, soldata-arrakala, osasuna eta ongizatea genero-ikuspegitik, genero-ikuspegia edota intersekzionala sartzea proiektuetan, eta emakumeen eskubideak.

Elkarteen biziraupenerako funtsezkoak diren antolaketa-kudeaketarekin lotutako gaiak, betiere genero-ikuspegitik.

Eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030eko Estrategiarekin bat datorren beste edozein. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/politicas_planes/eu_def/adjuntos/berdintasunerako_estrategia_2030.pdf

c) Berdintasunari buruzko sentsibilizazioari dagokionez, elkartearen ohiko komunikazio-proiektuak, ikuspegi feministarekin (webguneak sortzea, webguneak mantentzea eta elikatzea, sare sozialak, material grafikoak, irratikoak eta ikus-entzunezkoak kudeatzea, etab.), hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta komunikazio eta narratiba feministak, besteak beste.

d) Elkartearen kudeaketa dinamizatzea eta lan horretan laguntzea, hala nola bazkideen kudeaketa, proiektu feministen kudeaketa, finantza-kudeaketa eta jasangarritasun ekonomikoa, gatazken prebentzioa eta kudeaketa, dokumentuen eta legeen kudeaketa, administrazio-betebeharrak, administrazio publikoekiko harremanak, bazkideen arteko mentoretzak, gaikuntza digitala, zaintzaren antolamendu-eredua eta bozeramailetza feminista.

e) Gizonen egiazko konpromisoa, inplikazioa eta eragina sustatzeko proiektuak, baldin benetako berdintasuna eraikitzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko badira.

f) Elkartea indartzeko interes berezikotzat jotzen diren beste proiektu batzuk.

2.– Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Inbertsiorako eskabideak edo irabazi-asmoa dutenak.

b) Aisialdirako baino ez diren jarduera-proiektuak.

c) Jarduera asistentzial edo terapeutiko hutsak diren proiektuak.

d) Genero-ikuspegia kontuan hartzen ez duten proiektuak.

e) Sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera sexista egiten duten proiektuak.

f) Emakunderen dirulaguntza izenduna jaso duten proiektuak.

g) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotuta egon arren, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuen edo Emakunderen beste dirulaguntza-lerro baten eskumen espezifikoa diren proiektuak.

21. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzen dira bat datozenak, zalantzarik gabe, diruz laguntzen den proiektuaren edo jardueraren izaerarekin, behar-beharrezkoak direnak eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako epean egiten direnak. Hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Zeharkako kostuak; hau da, programari edo proiektuari zuzenean lotuta dauden eta hura identifikatzeko, formulatzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko diren administrazio- eta kudeaketa-gastuak, hala nola telefonoa, argia eta material suntsikorra. Gastu horiek ez dira berariazko dokumentuen bidez justifikatu beharko, eta diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontuaren % 10 aplikatuz kalkulatuko dira.

b) Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira entitate onuradunak benetan ordaindutako tributuak, diruz lagundutako jarduerarekin lotura zuzena dutenak. Nolanahi ere, ez dira diruz lagunduko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

c) Diruz lagundu daitezkeen proiektuen atalean zehaztutako gaien inguruko prestakuntzako eta laguntza teknikoko gastuak. Berdintasunaren arloko laguntza teknikorako kontratatutako pertsonek edo entitateek berdintasunaren arloan duten prestakuntzaren edo esperientziaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Profesionalek emandako prestakuntza: 90 euro/ordu, oinarrizko berdintasun-edukiak edo lehendik prestatutako materialak direnean; 150 euro/ordu, berdintasun-eduki aurreratuak edo ad hoc prestatutako material berriak direnean.

d) Langile boluntarioen gastuak. Boluntariotza-gastuei dagokienez, partida honetan diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira boluntarioek proiektuan emandako orduak (entitatearen ordezkariak egiaztatu behar ditu), langile boluntarioen aseguruekin batera. Partida honetako gastuek ezingo dute gainditu diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoaren % 10.

e) Langile propioak kontratatzeko gastuak (soldatak eta Gizarte Segurantza), baldin eta haien lana proiektuaren garapenarekin lotuta badago. Partida honetako gastuek ezingo dute gainditu diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoaren % 10.

f) Elkartearen komunikazio-proiektuei dagozkien gastuak (webguneak sortzea, sare sozialak kudeatzea, material grafikoak, irratikoak eta ikus-entzunezkoak, etab.).

g) Prestatzaileen edo dinamizatzaileen dieten gastuak (joan-etorriak, ostatua eta otorduak); proiektu bakoitzerako diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoaren % 10eko muga izango dute gastu horiek, eta proiektuaren izaerak justifikatu beharko ditu. Kilometrajea kalkulatzean, kilometroko 0,29 euro ordainduko dira.

h) Proiektuan edo jardueran proposatutako jarduerak egiteko lokalak alokatzeko gastuak; gastu horien muga diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoaren % 10ekoa izango da.

Oharra: artikulu honetako a, d, e, g eta h letretan, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa hau izango da: 21.1 artikuluan ezarritakoaren arabera diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzen diren gastuek soilik osatzen duten guztizko zenbatekoa, alde batera utzita 21.2 artikuluan tipifikatutako diruz lagundu ezin daitezkeen gastu guztiak.

2.– Gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

a) Beste entitate batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzeko gastuak.

b) Protokolo-arretarako gastuak, hala nola otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak edo antzekoak.

c) Festetako, ekitaldietako eta era askotako aurkezpenetako janari- eta edari-gastuak, bai eta bazkide, langile edo boluntarioentzat prestatutako edozein ospakizun edo otordu ere.

d) Inbertsio-proiektuen edo irabazi-asmoa duten proiektuen gastuak.

e) Entitateko soldatako langileek egindako fakturak, langile horiek kontratatzeko gastuak dirulaguntzari egozten zaizkionean.

f) Elkartearen egoitzaren alokairu-gastuak.

g) Genero-ikuspegirik txertatzen ez dutenak edo hizkuntzaren eta irudien erabilera sexista egiten dutenak.

22. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura eta haien zenbatekoaren zehaztapena.

1.– Laguntzak 23. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera esleituko dira.

Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak aztertuta esleituko dira laguntzak, eta onartutako aurrekontuaren % 100 finantzatu ahal izango da, 21. artikuluan zehaztutako irizpideei jarraikiz. Entitate eta proiektu bakoitzari 8.000 euro emango zaizkio gehienez ere.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa baremo hauen arabera kalkulatuko da:

Laguntza bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazteko, aintzat hartuko da, balorazio-irizpideak aplikatuta, balorazio-fasean bakoitzak lortu duen puntuazioa. Puntuazioa ehuneko bihurtuko da, eta ehuneko hori aurkeztutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da.

3.– Laguntzak emateko, honela jardungo da:

a) Proiektu batek, diruz lagungarri izateko, 31 puntu lortu beharko ditu gutxienez.

b) Lehenik, 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei dagozkien dirulaguntzak esleituko dira, eta proiektu horiei Emakundek onartutako zenbatekoaren % 100 emango zaie (8.000 euroko mugarekin, nolanahi ere); bestalde, deialdirako emandako guztizko zuzkiduraren hainbanaketa egingo da, baldin eta zuzkidura hori ez bada nahikoa aurrez kalkulatutako zenbatekoen arabera dirulaguntzak ordaintzeko.

c) Baldin eta deialdirako emandako guztizko zuzkidura agortzen ez bada 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei laguntzak eman ondoren, gainerako saldoa 31tik 70 puntura bitartean lortu dituzten proiektuetarako laguntzak esleitzeko erabiliko da. Zuzkidura hori ez bada nahikoa dirulaguntzen aurrez kalkulatutako zenbatekoak guztiz ordaintzeko, hainbanaketa egingo da, kontuan hartuta ez dela diruz lagunduko lortutako puntuazioari dagokiona baino gehiago.

23. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

1.– Eman beharreko dirulaguntza zehazteko, irizpide hauek izango dira kontuan:

a) Entitatearen testuingurua (40 puntu, gehienez).

Entitatearen testuingurua deskribatu behar da (izaera, jarduera-eremua eta berdintasuneko ibilbidea, ingurunea eta entitatearen eragina):

Entitatearen ibilbidea eta eskarmentua emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan (25 puntu, gehienez).

Orain arte emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotuta egindako proiektuak hartuko dira kontuan; entitatearen barruan gauzatutako neurriak nahiz herritarrei zuzendutako proiektuak izan daitezke. Egindako proiektuen kopurua baloratuko da, bai eta proiektu horiek eragiteko eta eraldatzeko duten gaitasuna ere.

Elkartearen oinarri soziala eta antzinatasuna (10 puntu, gehienez).

Atal honetan, hiru alderdi baloratuko dira. Lehenik eta behin, boluntarioek elkartean duten garrantzia; bigarrenik, elkarteko kideen aniztasuna edo heterogeneotasuna adinari, jatorriari, dibertsitate funtzionalari, ikasketa-mailari, zaintza-erantzukizunei edo lan-egoerari dagokienez, besteak beste; eta, hirugarrenik, elkarteak emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana egiten daraman denbora, hau da, antzinatasuna.

Beste emakume-elkarte edo kolektibo feminista batzuekin sarean lan egitea (5 puntu, gehienez).

Atal honetan, elkarteak beste kolektibo batzuekin duen lankidetza baloratzen da; zehazki, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten komunitateko agente, organismo, entitate edo emakume-kolektiboekin eta feministekin duena.

b) Proiektuaren testuingurua eta justifikazioa (10 puntu, gehienez).

Jardueraren edo proiektuaren testuingurua eta jarduketa-eremua deskribatzea. Hau da, testuingurua aztertu ondoren, proiektua formulatzera bultzatu duten arrazoiak eta haren egokitasuna deskribatu behar dira. Arrazoitu behar da nola erantzuten zaien testuinguruaren eta jarduketa-eremuaren deskribapenean detektatutako desberdintasunei eta beharrei, eta proiektua egokia eta aproposa dela defendatu behar da. Gainera, proposatutako jarduketak 2030 estrategiako esku-hartze lerroekin eta estrategiekin nola lerrokatzen diren azaldu behar da. Atal honetan, proiektuak entitatean bertan eta ingurunean izango duen eragina eta izaera estrategikoa baloratuko dira, bai eta proposamenaren kalitatea ere, azalpenaren argitasunari eta koherentziari dagokienez.

c) Proiektuaren formulazioa (35 puntu, gehienez)

Helburuen definizioa (5 puntu, gehienez).

Helburu orokorrak eta espezifikoak definitu behar dira; ondo xehatu behar dira, eta koherenteak izan behar dute egindako proposamenarekin.

Jarduerak (10 puntu, gehienez).

Proiektua osatzen duten jarduerak definitu beharko dira. Jarduera horiek koherenteak izan beharko dute proiektuaren helburuekin, eta ondo definituta egongo dira alderdi hauen arabera: jardueraren tipologia; hartzaileak (sexua, adina edo beste aldagai batzuk kontuan izanda); baliabide materialak eta giza baliabideak; datak eta kokapena; hizkuntza; edukiak eta jardueren ikuspegia. Atal honetan azalpenaren zehaztasuna, argitasuna eta koherentzia baloratuko dira, batez ere.

Metodologia eta lan-prozesua (10 puntu, gehienez).

Genero-ikuspegitik kalitatezko parte-hartzea bermatzeko erabiliko diren ikuspegia, tresnak eta baliabideak definitzea, bai eta proiektua garatzeko beharko diren faseak ere.

Jarraipen- eta ebaluazio-sistema (5 puntu, gehienez).

Proiektuaren eragina neurtzeko, proiektuan zehar sortuko diren uneak, tresnak eta espazioak zehaztu behar dira, eta neurtuko diren adierazleak definitu.

Proiektuaren bideragarritasuna (5 puntu, gehienez).

Aurkeztutako aurrekontuaren eta kronogramaren arabera baloratuko da.

d) Proiektuaren neurri espezifikoak (15 puntu, gehienez).

Euskararen normalizazioa (5 puntu, gehienez).

Azaldu behar da zer neurritan sustatzen edo lehenesten den euskararen erabilera jardueraren hedapenean eta garapenean, kontuan hartuta proiektua zer testuinguru soziolinguistikotan kokatuta dagoen.

Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko aurreikusitako neurriak (5 puntu, gehienez).

Azaldu behar da zer neurri sartu diren proiektuaren diseinuan eta jardueren garapenean familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko. Neurri horiek mendeko pertsonak/adingabeak zaintzeko ordutegiei, garraioari, kostuari, lekuei, zerbitzuei eta abarri lotutako premiak estaltzera bideratuta egon daitezke.

Proiektuan aniztasuna edo diskriminazio anizkoitza kontuan hartzeko aurreikusten diren neurriak (5 puntu, gehienez).

Azaldu behar da zer neurri espezifiko aurreikusten diren zapalkuntza-faktore bat baino gehiago jasaten dituzten emakumeen parte-hartzea bermatzeko, kontuan izanik 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1.a) artikuluan jasotzen den ikuspegi intersekzionalaren printzipioa.

III. KAPITULUA
2.– LERROA EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOETARAKO DIRULAGUNTZAK

24. artikulua.– Xedea.

Kapitulu honen xedea da 3.1 artikuluan aipatutako entitateek emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektu estrategiko eta eraldatzaileak egiteko laguntzak arautzea.

25. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak.

1.– Proiektuak eta jarduerak EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiara egokitu beharko dira, eta ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatu beharko dute; gainera, helburu hauetara bideratu beharko dira:

a) Ikerketa eta dibulgazio proiektuak, emakumeek hainbat esparrutan eta historian zehar izan duten protagonismoa agerian jarriko dutenak; alde horretatik; proiektu horiek areagotu egin behar dute emakumeek giza garapen jasangarrian paradigma feministatik egindako ekarpenen ikusgarritasuna eta balorazioa.

b) Ikuspegi feminista duten parte-hartze prozesuak sustatzea, bai eta lidergo feministak indartzera bideratutako proiektuak eta ahalduntze indibiduala, kolektiboa, soziala eta politikoa bultzatzen duten emakumeen arteko aliantzak indartzen dituzten proiektuak ere.

c) Sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzak, emakumeen eskubideen erabilera indartzeko ikuspegi intersekzional batetik.

d) Gizarte-antolaketa bidezkoa, berdintasunezkoa eta jasangarria sustatzera bideratutako ekintzak, eta, hala, sozialki erantzukide diren zaintzen etika, politika eta praktika bultzatzen dutenak.

e) Prestakuntza eta sentsibilizazioa paradigma feministatik.

f) Gazteentzako hezkidetza-proiektuak aisialdirako.

g) Gizonen egiazko konpromisoa, inplikazioa eta eragina sustatzeko proiektuak, baldin benetako berdintasuna eraikitzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko badira.

2.– Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Inbertsiorako eskabideak edo irabazi-asmoa dutenak.

b) Aisialdirako baino ez diren jarduera-proiektuak.

c) Jarduera asistentzial edo terapeutiko hutsak diren proiektuak.

d) Genero-ikuspegia kontuan hartzen ez duten proiektuak.

e) Sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera sexista egiten duten proiektuak.

f) Emakunderen dirulaguntza izenduna jaso duten proiektuak.

g) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotuta egon arren, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuen edo Emakunderen beste dirulaguntza-lerro baten eskumen espezifikoa diren proiektuak.

26. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira bat datozenak, zalantzarik gabe, diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin, behar-beharrezkoak direnak eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako epean egiten direnak:

a) Zeharkako kostuak; hau da, programari edo proiektuari zuzenean lotuta dauden eta hura identifikatzeko, formulatzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko diren administrazio- eta kudeaketa-gastuak, hala nola telefonoa, argia eta material suntsikorra. Gastu horiek ez dira berariazko dokumentuen bidez justifikatu beharko, eta diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontuaren % 10 aplikatuz kalkulatuko dira.

b) Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira entitate onuradunak benetan ordaindutako tributuak, diruz lagundutako jarduerarekin lotura zuzena dutenak. Nolanahi ere, ez dira diruz lagunduko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

c) Diruz lagundu daitezkeen proiektuen atalean zehaztutako gaien inguruko prestakuntzako eta laguntza teknikoko gastuak. Berdintasunaren arloko laguntza teknikorako kontratatutako pertsonek edo entitateek berdintasunaren arloan duten prestakuntzaren edo esperientziaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, 7.1.g artikuluan ezarritakoaren arabera. Profesionalek emandako prestakuntza: 90 euro/ordu, oinarrizko berdintasun-edukiak edo lehendik prestatutako materialak direnean; 150 euro/ordu, berdintasun-eduki aurreratuak edo ad hoc prestatutako material berriak direnean.

d) Langile boluntarioen gastuak. Boluntariotza-gastuei dagokienez, partida honetan diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira boluntarioek proiektuan emandako orduak (entitatearen ordezkariak egiaztatu behar ditu), langile boluntarioen aseguruekin batera. Partida honetako gastuek ezingo dute gainditu proiektu honetarako diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoaren % 10.

e) Langile propioak kontratatzeko gastuak (soldatak eta Gizarte Segurantza). Elkarteko kide diren pertsonak kontratatzen badira, horren berri eman beharko da II. eranskinean, hautaketa-batzordeak aldez aurretik baimendu ditzan kontratazio horiek, proiektura egokitzeko irizpideetan oinarrituta.

f) Proiektua zabaltzeko gastuak (entitatearen ohiko komunikabideak mantentzeko gastuak izan ezik).

g) Prestatzaileen edo dinamizatzaileen dieten gastuak (joan-etorriak, ostatua eta otorduak); proiektu bakoitzerako diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoaren % 10eko muga izango dute gastu horiek, eta proiektuaren izaerak justifikatu beharko ditu. Kilometrajea kalkulatzean, kilometroko 0,29 euro ordainduko dira.

h) Proiektuan edo jardueran proposatutako jarduerak egiteko lokalak alokatzeko gastuak; gastu horien muga proiektu horretarako diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoaren % 10ekoa izango da.

Oharra: artikulu honetako a, d, g eta h letretan, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa hau izango da: 21.1 artikuluan ezarritakoaren arabera diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzen diren gastuek soilik osatzen duten guztizko zenbatekoa, alde batera utzita 21.2 artikuluan tipifikatutako diruz lagundu ezin daitezkeen gastu guztiak.

2.– Gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

a) Beste entitate batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzeko gastuak.

b) Protokolo-arretarako gastuak, hala nola otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak edo antzekoak.

c) Festetako, ekitaldietako eta era askotako aurkezpenetako janari- eta edari-gastuak, bai eta bazkide, langile edo boluntarioentzat prestatutako edozein ospakizun edo otordu ere. Entitateko soldatako langileek egindako fakturak, langile horiek kontratatzeko gastuak dirulaguntzari egozten zaizkionean.

d) Elkartearen egoitzaren alokairu-gastuak.

e) Genero-ikuspegirik txertatzen ez dutenak edo hizkuntzaren eta irudien erabilera sexista egiten dutenak.

27. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura eta haien zenbatekoaren zehaztapena.

1.– Kapitulu honetako dirulaguntzak 20.000 eurokoak izango dira gehienez. Esleitutako zenbatekoa eskatutako aurrekontutik abiatuta kalkulatuko da, edo, hala badagokio, onartutako aurrekontutik abiatuta, diruz lagundu ezin diren gastuak eta gastu bakoitzerako ezarritako mugak gainditzen dituztenak kendu ondoren.

2.– Hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, aintzat hartuko da, 28. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta, balorazio-fasean bakoitzak lortu duen puntuazioa. Puntuazioa ehuneko bihurtuko da, eta ehuneko hori aurkeztutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da.

3.– Laguntzak emateko, honela jardungo da:

a) Proiektu batek, diruz lagungarri izateko, 50 puntu lortu beharko ditu gutxienez.

b) Lehenik, 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei dagozkien dirulaguntzak esleituko dira, eta deialdirako emandako guztizko zuzkiduraren hainbanaketa egingo da, baldin eta zuzkidura hori ez bada nahikoa aurrez kalkulatutako zenbatekoen arabera dirulaguntzak ordaintzeko.

c) Baldin eta deialdirako emandako guztizko zuzkidura agortzen ez bada 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei laguntzak eman ondoren, gainerako saldoa 50etik 70 puntura bitartean lortu dituzten proiektuetarako laguntzak esleitzeko erabiliko da. Zuzkidura hori ez bada nahikoa dirulaguntzen aurrez kalkulatutako zenbatekoak guztiz ordaintzeko, hainbanaketa egingo da, kontuan hartuta ez dela diruz lagunduko lortutako puntuazioari dagokiona baino gehiago.

28. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

1.– Dirulaguntzak esleitzeko, hautaketa-batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:

a) Entitatearen testuingurua (10 puntu, gehienez).

Entitatearen ibilbidea eta eskarmentua emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan (5 puntu, gehienez).

Orain arte emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotuta egindako proiektuak hartuko dira kontuan; entitatearen barruan gauzatutako neurriak nahiz herritarrei zuzendutako proiektuak izan daitezke. Egindako proiektuen kopurua baloratuko da, bai eta proiektu horiek eragiteko eta eraldatzeko duten gaitasuna ere.

Entitatearen testuinguru soziala (5 puntu, gehienez).

Atal honetan, entitatearen oinarri soziala, izaera boluntarioa eta komunitatean duen inplikazioa baloratuko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez.

b) Proiektuaren testuingurua eta justifikazioa (10 puntu, gehienez).

Egoeraren diagnostikoa (6 puntu, gehienez).

Proiektuaren testuingurua eta jarduera-eremua deskribatu behar dira, baita proiektuaren xede den biztanleria ere. Esku hartu nahi den testuinguruan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak identifikatzea baloratuko da, baita desberdintasun horien sorburu diren faktoreak eta esku-hartzearen behar estrategikoak ere. Diagnostikoa egiteko, genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala hartu beharko dira kontuan, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak aipatuz eta, horretarako, entitateak arlo horretan dituen diagnostikoak, ebaluazioak, azterlanak edo aldez aurreko esperientzia erabiliz.

Proiektuaren bideragarritasuna (4 puntu, gehienez).

Testuingurua aztertu ondoren, proiektua formulatzera bultzatu duten arrazoiak eta haren egokitasuna deskribatu behar dira. Arrazoitu behar da nola erantzuten zaien diagnostikoan detektatutako desberdintasunei eta beharrei, eta proiektua egokia eta aproposa dela defendatu behar da. Gainera, azaldu behar da nola lerrokatzen diren proposatutako jarduketak 2030 estrategiako esku-hartze lerroekin eta estrategiekin.

c) Proiektuaren formulazioa (40 puntu, gehienez).

Helburuen definizioa (5 puntu, gehienez).

Helburu orokorrak eta espezifikoak definitu behar dira; ondo xehatu behar dira, eta koherenteak izan behar dute egindako diagnostikoarekin.

Jarduerak (10 puntu, gehienez).

Proiektua osatzen duten jarduerak definitu beharko dira. Jarduera horiek koherenteak izan beharko dute proiektuaren helburuekin, eta ondo definituta egongo dira alderdi hauen arabera: jardueraren tipologia; hartzaileak (sexua, adina edo beste aldagai batzuk kontuan izanda); baliabide materialak eta giza baliabideak; datak eta kokapena; hizkuntza; edukiak eta jardueren ikuspegia. Atal honetan azalpenaren zehaztasuna, argitasuna eta koherentzia baloratuko dira, batez ere.

Metodologia eta lan-prozesua (15 puntu, gehienez).

Genero-ikuspegitik kalitatezko parte-hartzea bermatzeko erabiliko diren ikuspegia, tresnak eta baliabideak definitzea, bai eta proiektua garatzeko beharko diren faseak ere.

Ebaluazio-sistema (5 puntu, gehienez).

Proiektuaren eragina neurtzeko, proiektuan zehar sortuko diren uneak, tresnak eta espazioak zehaztu behar dira, eta neurtuko diren adierazleak definitu.

Proiektuaren bideragarritasuna (5 puntu, gehienez).

Aurkeztutako aurrekontuaren eta kronogramaren arabera baloratuko da.

d) Proiektuaren neurri espezifikoak (20 puntu, gehienez).

Proiektuan aniztasuna edo diskriminazio anizkoitza kudeatzeko aurreikusten diren neurriak (5 puntu, gehienez).

Azaldu behar da zer neurri espezifiko aurreikusten diren zapalkuntza-faktore bat baino gehiago jasaten duten emakumeen parte-hartzea bermatzeko.

Tokiko komunitatearen inplikazioa. Beste entitate edota administrazio batzuekin lankidetzan aritzea (5 puntu, gehienez).

Atal honetan, gizartean eragin handiagoa sortzeko egindako lankidetza baloratuko da, eta, zehazki, komunitateko agente, organismo, entitate edo emakume-kolektiboekin eta feministekin proiektu hau garatzeko egindakoa. Horretarako, lankidetza eta inplikazioa zer formularen bidez gauzatuko diren azaldu beharko da, genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala kontuan hartuta.

Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko aurreikusitako neurriak (5 puntu, gehienez).

Azaldu behar da zer neurri txertatu diren familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko. Neurri horiek mendeko pertsonak/adingabeak zaintzeko ordutegiei, garraioari, kostuari, lekuei eta zerbitzuei lotutako premiak estaltzera bideratuta egon daitezke.

Euskara normalizatzeko neurriak (5 puntu, gehienez).

Azaldu behar da zer neurritan sustatzen edo lehenesten den euskararen erabilera jardueraren hedapenean eta garapenean, kontuan hartuta proiektua zer testuinguru soziolinguistikotan kokatuta dagoen.

e) Proiektuaren eragin-ahalmena (20 puntu, gehienez).

Ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzea (10 puntu, gehienez).

Zeharkako printzipio hau proiektuaren formulazioa osatzen duten ataletan (helburuak, jarduerak, edukiak, metodologia eta ebaluazioa) eta proiektuaren neurri espezifikoetan zenbateraino txertatuta dagoen baloratuko da. Ikuspegi intersekzionala esaten zaio kontuan hartzeari zer eragin duten faktore hauek: elkarren artean gurutzatzen diren eta emakumeen bizitzetan diskriminazio- eta zapalkuntza-egoera espezifikoak sortuz eragiten duten sexu-generoaz haragoko identitate desberdinek (eta 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1.a artikuluan azaltzen diren beste diskriminazio-faktore batzuk) eta kategoriek.

Eragin soziala eta izaera estrategikoa (5 puntu, gehienez).

Proiektuak gizartea eraldatzeko zer gaitasun lortu nahi duen baloratuko da. Gainera, proiektuak denboran finkatzen diren lan-prozesuak sortzea baloratuko da, eta, beraz, eraldaketa horiek denboran irauteko baldintzak sortzea, proiektuaren indarralditik harago.

Gizarte-erantzukidetasuna sustatzea eta zaintza-lanei balioa ematea (5 puntu, gehienez).

Proiektu hauei emango zaie balioa atal honetan: gaiaren, edukiaren edo metodologiaren bidez erantzukidetasun soziala eta zaintzen balioa nabarmentzea sustatzen dutenei.


Azterketa dokumentala