
92. zk., 2026ko maiatzaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (508 KB - 31 orri.)
- EPUB (182 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2087
AGINDUA, 2026ko apirilaren 22koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2026ko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari (aurrerantzean, Saila) dagozkio arte- eta kultura-jarduerei eta horien sustapen eta hedapenari dagozkien egitekoak eta jardun-arloak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren bidez, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari esleitu zaizkio egiteko horiek.
Ondorio horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitzat jo du eskura dituen sustatze-bitartekoak erabiltzea, eta horien artean daude, besteak beste, dirulaguntzak emateko lehiaketen deialdi publikoak.
Kontuan hartuta ikus-entzunezkoen sektorea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela gaur egungo gizartean eta egiten dituen jarduerek Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten laguntzen dutela, ikus-entzunezkoen sektoreak proposatutako proiektuetan oinarritutako deialdi berri bat martxan jartzen da orain, zeinaren bidez ikus-entzunezko lanak produzitzea sustatuko baia (zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak, film laburrak eta euskarazko serieak).
Deialdi honen helburu nagusia da hain garrantzitsua eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura indartzea eta sendotzen laguntzea, Euskadiko kulturaren ikuspegitik.
Era berean, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (DPE) sartu da. Plan hori Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen (sail horren webgunean dago argitaratuta: 2025-2028: Dirulaguntzen Plan Estrategikoa // 2025, 2026, 2027, 2028: Urteko Dirulaguntza Planak.– Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus), eta euskal kulturaren sorkuntza eta produkzioa indartzeko helburu estrategikoaren barruan dago.
Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntza-araubide hori ez zaio Europako Batzordeari jakinarazi behar, eta barne-merkatuarekin bateragarria da, Tratatuaren 107. artikuluaren 3. apartatuari jarraikiz, lehen aipatutako 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluko eta I. kapituluko baldintza guztiak betetzen baititu.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Agindu honen eranskinean jasotako oinarri arautzaileak onartzea eta ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egitea 2026an.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Deialdi honen 1.2 artikuluan dirulaguntzetarako aurreikusten den gehieneko zenbateko osoa handitu ahal izango da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA), zeina Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko organismo autonomoa baita, urtean behin transferitu dezakeen zenbatekoa gehituta eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatzean agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere dirulaguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 22a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
ERANSKINA
LAGUNTZA-DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea eta aurrekontua.
1.– Oinarri hauen xedea da 2026ko ekitaldian zehar ikus-entzunezko produkzioa sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea.
2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa, guztira, zortzi milioi zortziehun eta hogeita zortzi mila (8.828.000) eurokoa da.
2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.
1.– Hauek dira laguntza-modalitateak:
a) Film luzeak produzitzeko laguntzak, oinarri hauen II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan. Modalitate hau, era berean, azpimodalitate hauetan banatzen da:
a.1.– Zinemarako fikziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.
a.2.– Zinemarako animaziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.
a.3.– Sortze-dokumentaleko film luzeak produzitzeko laguntzak.
b) Film laburrak produzitzeko laguntzak, oinarri hauen III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.
c) Euskarazko serieak produzitzeko laguntzak, oinarri hauen IV. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.
2.– Laguntza-modalitate hauetatik guztietatik kanpo geratuko dira, berariaz, ikus-entzunezkoen proiektu hauek:
a) Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten entitateek zuzenean produzitzen dituztenak.
b) Funtsean publizitate-edukia dutenak, propagandakoak eta albistegiak.
c) Edukiaren arabera X kalifikatu daitezkeenak.
d) Jabetza intelektualeko eskubideen lagapenari buruzko araudia edo lan-baldintzei buruzko araudia edo hitzarmen sektorialak urratzen dituztenak edo errespetatzen ez dituztenak.
3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluaren arabera, film luzeen produkzio-kostuak diruz laguntzeko modukoak dira, Filmen Kostua eta Produktoreen Inbertsioa Aitortzeko Arauak ezartzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
2.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioaren araudian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak, eta, betiere, hirugarren batzuekin kontratatzea badakar, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta, dituen ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago eskaintza horiek egin, eman edo hornitzen dituen nahikoa entitaterik, edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada.
4. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradun izateko baldintzak.
1.– Film luzeak, film laburrak eta euskarazko serieak produzitzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko edo juridiko independenteek, baldin eta, laguntza emanez gero, establezimendu iraunkor bat jartzen badute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Baldintza hori ez zaie aplikatuko pertsona fisikoei, film laburrak produzitzeko modalitatean.
Pertsona fisiko edo juridiko batek establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duen zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa beteko da. Gainera, EAEko establezimendu iraunkor horrek jarduera bereizgarria eta kudeaketa bereizia izan beharko ditu, onuradunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean izan ditzakeen gainerako establezimenduei dagokienez.
Film laburrak produzitzeko modalitatean, eta pertsona fisikoen kasuan, horiek adinez nagusi izan beharko dute eskabideak aurkezteko azken egunean, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoak izan beharko dute, edo agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon beharko dute, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
2.– Ekonomia-intereseko taldeek, baldin eta, Merkataritza Erregistroan duten inskripzioaren arabera, helburu soziala produkzio-jarduerak egitea badute, laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, eta, ondorio horietarako, produkzio-etxe independenteen parekoak izango dira. Ekonomia-intereseko taldeko kide diren produkzio-etxe ez-independenteek ezin izango dute eduki –ez zuzenean, ez zeharka– haren kapital sozialaren % 20 baino gehiago edo produkzio-enpresa baten boto-eskubideen % 20 baino gehiago, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Agindu honen 21.2.a) eta 39.1 b artikuluetan aipatzen diren eskatzailearen kaudimen ekonomikoa eta ibilbidea honi baloratuko zaizkio: eskabidearekin batera izendatuko den ekonomia-intereseko taldeko produkzio-enpresa independenteari.
3.– Pertsona fisiko edo juridiko independentetzat hartuko da Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko n) letrako definizioan hala jasota dagoena.
4.– Laguntza hauek eskuratzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek modalitate bakoitzerako ezarrita dauden baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ez dute Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako inguruabar eta debekurik izango.
5.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluko h) letraren arabera, ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan, edo lege honetan araututako erakunde laguntzaile izan, lege horren arabera edo hala ezarritako beste lege batzuen arabera dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zigorra ezarrita duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta horretarako ebazpena irmoa bada. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalen bat ezarrita duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen bezala, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko edo haien aurka egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
6.– Ezin izango dira onuradun izan otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duten pertsona fisiko edo juridikoak (4/2023 Legea, Trans pertsonen benetako berdintasun eraginkorra lortzekoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoa).
7.– Ezin izango dira laguntzen onuradun izan berreskuratze-agindu baten mende dauden pertsonak fisiko edo juridikoak, baldin eta egoera horretan badaude Europako Batzordeak aurrez erabaki duelako dena delako laguntza legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela; halaber, ezingo dira laguntzen onuradun izan krisian dauden enpresak, baldin eta Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Zuzentarauetan jasotako definizioan sartzen badira (2014-07-31ko AO, C249).
8.– Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izan behar dira, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan aipatutako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, dirulaguntza ematen den unean eta ordainketak egiten diren unean egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.
5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Deialdi honen babesean emango diren laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.
Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bitarteko horietako bat erabiltzeak, presentziala edo elektronikoa,– ez du esan nahi bitartekoz aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan; alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, hala jasotzen du-eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak.
Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, aurretiko hitzordua hartuta (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.
3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.
4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola izapidetu behar diren azaltzen dituzten argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide hauetan daude ikusgai:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127237 zinemarako fikziozko film luzeetarako.
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127238 zinemarako animaziozko film luzeetarako.
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127239 sortze-dokumentaleko film luzeetarako.
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127240 film laburretarako.
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127241 euskarazko serieetarako.
Eskabidearen ondoko izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz hemen egin daitezke: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
5.– Pertsona eta entitate eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta atxikitako dokumentuak. Hain zuzen ere, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratu duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskaren Erabilpena Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.
6.– Eskabidearekin batera, 7. eta 8. artikuluetan dirulaguntzaren modalitate bakoitzerako adierazten diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoek, erabilitako bidea –presentziala edo elektronikoa– edonolakoa dela ere, ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira, halakoak eskatzen direnean, eta ereduaren formatu berean aurkeztuko dira.
b) Bestelako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal bada.
c) Dokumentazio elektronikoaren gehieneko tamaina 30 Mb izango da.
d) Bideoak aurkezteko, web-helbide bat adierazi ahal izango da dagokion dokumentuan; helbide horretatik kontsultatu ahal izango da bideoa.
7.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen agiriak ez aurkezteko. Horrenbestez, administrazioak berak kontsulta edo eskura ditzake dokumentu horiek. Hala ere, pertsona fisiko eskatzaileak berariaz egin dezake kontsulta horren aurka.
8.– Ordezkari baten bidez ere egin daitezke izapideak elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
9.– Eskabideak aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartzea.
6. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.
Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.
7. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko dokumentuak.
Film luzeak, film laburrak eta euskarazko serieak produzitzeko modalitateetarako dirulaguntzen eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1.– Pertsona edo entitate eskatzaileari dagokion dokumentazioa:
a) Identitateari buruzko datuak: eskaera sinatzen duenaren identitatea egiaztatzea.
Film laburrak produzitzeko modalitaterako, gainera, laguntza-agindua argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela egiaztatzen duen erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskatzailea pertsona fisikoa bada.
Administrazio publikoak esleituta dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak ezertan eragotzi gabe, eskatzaileak, pertsona fisikoa bada, berariaz aurka egin ahal izango dio organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeari.
b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eskatzaileen baimenik behar izan gabe, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu hori Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan aipatutako betebeharrak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa da. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, dirulaguntza ematen den unean eta ordainketak egiten diren unean egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela. Hala ere, pertsona fisiko eskatzailea horren aurka ager daiteke, modu arrazoituan; hala eginez gero, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
c) Pertsona juridikoen kasuan: administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateek eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez da beharrezkoa izango inskripzioa egiaztatzen duen agiririk aurkeztea.
Gainerako administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: sortze-eskritura eta estatutuak, dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria, legezko ordezkariaren nortasunaren egiaztagiria eta haren legezko ordezkaritzako ahalmena.
d) Pertsona edo entitate eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, taldea osatzen duten entitateak zehazten dituen adierazpena eta, horrez gain, taldearen konpromisoa, zeinaren bidez bermatuko baita taldea osatzen duten produkzio-etxe ez-independenteek ez dutela izango –ez zuzenean, ez zeharka– haren kapital sozialaren % 20 baino gehiago edo produkzio-enpresa baten boto-eskubideen % 20 baino gehiago, produkzio-prozesuak irauten duen bitartean.
2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:
a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako eskaera-ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus
b) Proiektuaren memoria edo dosierra, honako hauek jasoko dituena:
1.– Ikus-entzunezko proiektuaren jatorrizko bertsio osoa. Ondorio horietarako, jatorrizko bertsioa euskarazkoa dela jo dadin, telebista-operadoreek edo plataformek ezin izango dituzte proiektuaren eskubideak Estatuko beste hizkuntza ofizial batzuetan edo atzerriko beste hizkuntza batzuetan aldez aurretik eskuratu, eta ezin izango dute aurrez laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso euskara ez den beste hizkuntza batzuetan.
2.– Proiektuaren iraupen osoa eta, euskarazko serieen kasuan, kapitulu bakoitzaren iraupena.
3.– Generoa eta xede duen publikoa.
4.– Berrikuntzak edo produkzio-teknologiak, batez ere animaziozko ikus-entzunezkoen kasuan.
c) Gidoiaren sinopsia.
Animaziozko proiektuen kasuan, biblia grafikoa erantsiko da (storyboard-a, pertsonaien diseinua, iturriak eta beste ikus-elementu garrantzitsu batzuk).
d) Gidoia.
Euskarazko serieak produzitzeko laguntzetarako, kapitulu guztietako gidoiak eskatuko dira. Halakorik ez badago, lehenengo kapituluaren gidoia eta gainerakoen gidoiaren sinopsia edo eskaleta eskatuko dira.
e) Gidoiaren gaineko eta, hala badagokio, lehendik dagoen lanaren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria, edo, halakorik ezean, gidoilariarekin edo gidoilariekin egindako kontratua, kontraprestazioaren zenbatekoa jasotzen duena. Euskarazko serieen kasuan, eskubide horiek kapitulu guztien gainekoak izan beharko dute.
f) Aurrekontua, partiden arabera zehaztua.
Euskarazko serieen kasuan, kapitulu bakoitzerako kontratatzen diren zuzendaritza- eta gidoigintza-profesionalen kostua partida independenteetan jasoko da.
g) Produkzio-plana. Filmaketaren egutegia (hasiera- eta amaiera-datak) eta lokalizazioak adieraziko dira, baita produkzioari lotutako beste alderdi batzuk ere. Agindu hau argitaratzen den urtean hasitako filmaketak onartuko dira.
Animaziozko proiektuen kasuan, filmaketaren hasiera-datatzat hartuko da marrazkietako mugimenduaren hasiera-data, eta filmaketaren amaiera-datatzat, berriz, irudiaren produkzio- eta postprodukzio-prozesua amaitzen den data, nahasketa-prozesuaren aurretikoa.
Dokumentu hori ez da eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako.
h) Finantzaketa-plana, eskabidean ezarritako ereduari jarraituz. Finantzaketa-planarekin batera, ikus-entzunezko produkziora bideratutako baliabide propioen egiaztagiriak aurkeztuko dira.
Animaziozko proiektuen kasuan –film luzeak, film laburrak zein serieak izan–, baliabide propiotzat hartuko da material inbentariagarriaren amortizazioa, hau da, produkzio-enpresa eskatzailearen ekipoak, material teknikoa, ekipamenduak, programa informatikoak, aplikazio teknologikoak edo beste ondasun inbentariagarri batzuk erabiltzea, baldin eta proiektuan halakoak erabili izana justifikatzen bada eta haien zenbatekoa enpresa-kontabilitatean amortizazio gisa islatzen den zenbatekoa halako bi bada. Gastu exekutatuan oinarritua eta egiaztatzeko modukoa izan behar da.
i) Fitxa teknikoa eta artistikoa, zerga-egoitza Euskadin duten artisten, teknikarien eta profesionalen parte-hartzea zehaztuz.
j) Zuzendariaren eta gidoilariaren historia profesionala. Euskarazko serieak produzitzeko laguntzen kasuan, zuzendari eta gidoilari bat baino gehiago egon daitezkeenez, kapitulu bakoitzaren eta bibliaren arduradunen historia profesionalak aurkeztuko dira.
k) Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena.
Dokumentu hori ez da eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako.
l) Merkaturatzeko eta banatzeko plan zehaztua.
Dokumentu hori ez da eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako.
m) Koprodukzio-kontratuaren edo -kontratuen azken bertsioen jatorrizkoak, digitalki sinatuak; nazioarteko koprodukzioen kasuan, gainera, ICAAk (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) edo eskumena duen organo autonomikoak koprodukzio-proiektua onartzeko egin duen ebazpena eskatuko da.
Euskarazko serieak produzitzeko modalitatean, ez da ebazpen hori aurkeztu beharko.
Dokumentu bietan, alderdi hauek jaso beharko dira: zein den koproduktore bakoitzaren ekarpena, zein den ikus-entzunezko produktuaren gaineko titulartasun-ehunekoa, eta zein den enpresa koproduktore bakoitzak exekutatu beharreko gastuaren ehunekoa.
n) Produkzio-etxearen azken bost urteetako historia profesionala eta datozen bi urteetarako produkzio-aurreikuspenak, eskabidean ezarritako ereduari jarraituz.
Ekonomia-intereseko taldeen kasuan, administratzaile kargua duen enpresa bazkide nagusiaren historia baino ez da aurkeztuko. Bat baino gehiago egonez gero, taldearen esku utziko da zein aukeratu.
Enpresa sortu berrien kasuan, produkzio-lana egiten duen pertsona fisikoaren edo juridikoaren historia hartuko da kontuan. Pertsona fisiko edo juridiko horrek kapital sozialaren % 10eko partaidetza izango du, gutxienez, edo produktore eragile gisa parte hartu behar izan du merkatuan estreinatutako azken bi proiektuetan. Enpresa sortu berritzat joko da agindu hau argitaratu baino 4 urte lehenagoko eraketa-data duena.
Estatuko edo nazioarteko koprodukzioen kasuan, enpresa horien ibilbidea.
Dokumentu hori ez da eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako.
o) Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena.
p) EAEn edo EBko beste herrialde batzuetan jarduten duen ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen entitate baten behin betiko kontratua, aurrekontratua edo konpromiso-gutuna, non jasoko baitira ekarpen ekonomikoen zenbatekoa eta titulartasuneko partaidetzen ehunekoa, betiere % 40tik beherakoa.
Kontratu, aurrekontratu edo konpromiso-gutun horiek euskarazko serieak produzitzeko modalitaterako eskatuko dira soil-soilik.
q) Pilotua, edo animaziozko serieen kasuan, lehenengo kapituluko proiektuaren lagin esanguratsua.
Dokumentu hori euskarazko serieak produzitzeko modalitaterako eskatuko da soil-soilik.
8. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da baldintza hauek betetzen direla:
a) Produktore independenteak izatea, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko n) letran xedatutakoaren arabera.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkorra izatea, edo, laguntza emanez gero, EAEn establezimendu iraunkorra jartzeko konpromisoa hartzea.
c) Eskatutako dirulaguntzaren onuradun izanez gero, enpresa ez deslokalizatzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.
d) Entitateak ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen legezko inolako debekurik, sexuan oinarritutako diskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.
e) Berdintasun-plan bat indarrean izatea, estatu-araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero 50 langiletik gorako enpresek sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana.
f) Eskatzailea ez izatea krisian dagoen enpresa bat, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C249).
g) Eskatzailea ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
h) Bestelako administrazio edo ente publiko zein pribatuei xede bererako eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.
i) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
j) Era berean, eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak, bereziki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan ezarritakoak.
9. artikulua.– Akatsak zuzentzea.
Eskabidearen izapidetzea onartzeko behar den dokumenturen bat falta bada, dokumentu horietan forma-akatsak daudela ikusten bada, edo baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio pertsona edo entitate interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa egiten ez badu eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela iritziko zaiola, ebazpena eman ondoren.
Bitarteko elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen norbaitek aurrez aurre aurkezten badu eskaera, hura elektronikoki aurkez dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, eskaeraren aurkezpen-datatzat hartuko da eskaera elektronikoki aurkeztu zen eguna.
10. artikulua.– Dirulaguntza emateko prozedura.
1.– Deialdi hau ebazteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusita dagoen lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozedura aplikatuko da, oinarri hauen 2. artikuluan jasotako modalitate eta azpimodalitate guztietarako.
2.– Balorazio-fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa jasoko dute, modalitate bakoitzean ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitate bakoitzari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.
3.– Film luzeak produzitzeko modalitatean proposamenik ez dagoelako edo dauden proposamenek balorazio-fasean gutxieneko puntuazioa gainditu ez dutelako azpimodalitateetako batera bideratutako diru-kopurua agortzen ez bada, sobera geratzen den kopurua oraindik ebazteke dauden beste azpimodalitateetako proiektuetara bideratuko du dagokion balorazio-batzordeak, eta azpimodalitate bakoitza finantzatzeko diru-kopurua agortu izanagatik laguntzarik gabe geratzeko proposatu diren eta balorazio onena jaso duten proiektuak lagunduko ditu.
4.– Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokion dirulaguntza jasotzerik ez badu nahikoa diru-kontsignazio ez dagoelako, dirulaguntza emango zaio soilik baldin eta esleitu daitekeen zenbateko ekonomikoak proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu balorazio-batzordearen iritziz.
5.– Nolanahi ere, proiektuek modalitate bakoitzerako ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute.
6.– Laguntzen deialdi honetan, gehienez proiektu bat lagundu ahal izango da eskatzaile bakoitzeko edo hari lotutako pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko, film luzeak produzitzeko modalitatearen hiru azpimodalitateetan (fikzioa, animazioa eta sortze-dokumentalak), eta orobat proiektu bat gainerako modalitateetan (film laburrak eta euskarazko serieak).
Pertsona fisiko edo juridikoek edo nortasunik gabeko taldeek eskatzailearekin lotura dutela ulertuko da, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluan adierazitako egoeraren batean badaude. Hala, ezin izango dute aldi berean lagundutako hiru proiektutan baino gehiagotan parte hartu, nahiz eta proiektu horiek produkzio-etxe desberdinetan edo koprodukzio-erregimenean garatu.
11. artikulua.– Balorazio-batzordeak.
1.– Aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, hiru balorazio-batzorde eratuko dira:
a) Film luzeak produzitzeko modalitatearen balorazio-batzordea.
b) Film laburrak produzitzeko modalitatearen balorazio-batzordea.
c) Euskarazko serieak produzitzeko modalitatearen balorazio-batzordea.
2.– Batzordeetako kideak hauek izango dira:
a) Batzordeburua: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria; hura falta denean, batzordekide adinekoenak ordezkatuko du.
b) Hiru edo lau aditu-profesional, Kulturako sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko duten laguntza-modalitatearekin zerikusia dutenak.
c) Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikari bat arituko da batzordeetako idazkari, zuzendaritza horretako zuzendariak izendaturik; hitza izango du, baina botorik ez. Idazkariari dagokio kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formalaz eta materialaz arduratzea.
3.– Halaber, gai jakin batzuk aztertzeko, beste pertsona batzuek –behar beste– parte har dezakete balorazio-batzordeen bileretan, baldin eta bertaratuen gehiengoak onartzen baditu eta jorratu beharreko gaiari buruz ezagutza espezifikoak badituzte; pertsona horiek hitza izango dute, baina botorik ez.
4.– Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, honako hauek frogatzeko: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritako abstentzio-arrazoirik ez dutela; konfidentzialtasuna bermatu dutela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabili, eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.
5.– Balorazio-batzordeak eratzen direnean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 3.10 artikuluan ezarritakoa beteko da (testu bategin hori 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).
6.– Balorazio-batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik, interesdunek errekusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.
7.– Batzordeek laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dituzte eskabideak, eta, ondoren, modalitate bakoitzari dagozkion txostenak egingo dituzte, ebaluazioen emaitzak jasotzeko.
Txosten horietan jasoko da, halaber, eskatzaileetatik zeini onartu behar zaion dirulaguntza eta zeini ukatu; horrez gainera, oinarri arautzaileetan onuradun izateko ezarritako baldintza administratibo eta teknikoak bete arren, deialdian finkatutako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditu delako baietsi ezin diren –hau da, ukatu behar diren– eskabide guztien zerrenda ordenatua jaso ahal izango da, deialdian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adierazita. Kasu horretan, azkenean onuradun den pertsona edo entitateren batek dirulaguntzari uko egiten badio, dirulaguntza eman duen organoak erabakiko du, beste deialdi bat egin beharrik gabe, puntuazioaren arabera hurrengoa den eskatzaileari –edo eskatzaileei– dirulaguntza ematea, betiere ezetsitako eskabideetako bati gutxienez erantzuteko adina kreditu libratu bada, onuradunen batek uko egin ondoren.
8.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.
9.– Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariak, kasuan kasuko espedienteak eta balorazio-batzordearen txostenak aztertuta, modalitate bakoitzaren behin betiko ebazpen-proposamenak egingo ditu.
12. artikulua.– Laguntzaren intentsitatea.
Laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da diruz laguntzeko moduko kostuen aurrekontuaren % 50 baino gehiago izan, salbu Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko produkzioa bada, eta Batasuneko estatu bat baino gehiagoko produktoreak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailei ez zaizkie muga horiek aplikatuko. Ikus-entzunezko lan zailtzat zeintzuk jotzen diren eta horien mugak zeintzuk diren jakiteko, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzen duen abenduaren 4ko 1084/2015 Errege Dekretuaren 21.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.
13. artikulua.– Bateragarritasuna.
Oinarri hauetan ezarritako mugak ezertan eragotzi gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.3 artikuluan ezarritakora egokitu beharko dira, eta bateragarriak izango dira beste edozein entitate publikok edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen laguntzekin, baldin eta horren ondorioz gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketa badago edo laguntzaren intentsitatea gainditzen bada, emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.
14. artikulua.– Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta errekurtsoak.
1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedurak Kulturako sailburuordeak ebatziko ditu, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariaren ebazpen-proposamenak aztertu ondoren.
Kulturako sailburuordeak laguntza-modalitate eta -azpimodalitate bakoitzerako egindako ebazpen horietan zehaztuko da eskatu diren dirulaguntzetatik zein onartuko diren eta, hala badagokio, zein ukatuko diren. Onartutako dirulaguntzen ebazpenetan, onuradunaren izena edo izen soziala, diruz lagundutako proiektua eta dirulaguntzaren zenbatekoa –urteka banakatuta– adieraziko dira. Ukatutakoen kasuan, eskatzaileen nortasuna edo izen soziala jasoko da, bai eta ukatzeko arrazoiak ere.
Ukatzearen arrazoia izan bada deialdiko modalitate edo azpimodalitate bakoitzerako ezarritako kreditua agortu izana, ordezkoen zerrenda bat egin ahal izango da, non deialdian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adieraziko baita; zerrenda hori aplikatzekoa izango da onuradunetako batek dirulaguntzari uko egiten badio edo ez-betetzeren bat egiten badu.
2.– Ebazpen horiek banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona edo entitate interesdunei, agindu honek ondorioak dituenetik gehienez ere sei hilabeteko epean. Aipatutako jakinarazpena egiteaz gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
3.– Ebazpen horiek ez diote amaiera emango administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
4.– Artikulu honen 2. apartatuan ezarritako epea amaitu eta prozedurari buruzko ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek ulertu beharko dute dirulaguntza-eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela, 3. apartatuan adierazitako gora jotzeko errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.
15. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.
Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea.
c) Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetarako behar duten informazio guztia ematea.
d) Diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztu den baldintzetan gauzatzea.
e) Estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batek emandako laguntzak edo dirulaguntzak eskuratu badira xede bererako, horren berri ematea laguntza eman duen organoari.
f) Onuradunek diruz lagundutako lanen informazio, publizitate, sustapen eta hasierako kreditu-titulu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla adierazi behar dute, berariaz eta argi ikusteko moduan. Halaber, «Basque Audiovisual» marka jarriko dute, publikoak erraz irakurtzeko moduan. Adierazpen hori Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektuaren gainerako sustatzaileekiko egindako ekarpenaren proportzioan egingo da, logoa goiburuan, kreditu-tituluetan edo kartoi bakarrean txertatuz.
g) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzan aurkeztea.
h) Produkzioaren jatorrizko bertsioa euskaraz bada, Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-areto komertzialetako, zinema-jaialdietako edo ikus-entzunezko jaialdietako filmaren emanaldi guztiak hizkuntza horretan izan beharko dira; azpitituluak jarri ahal izango dira beste hizkuntza batzuetan.
i) Enpresa ez deslokalizatzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.
j) Oinarri hauetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.
k) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako gainerakoak.
16. artikulua.– Aldatzeko ebazpena.
1.– Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, edo beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuetatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasotzen badira, edo, hala badagokio, beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen badira helburu bererako, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta oinarri hauetan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
2.– Hasieran aurkeztutakoa baino aurrekontu-exekuzio txikiagoa egitea onartuko da, baldin eta hasierako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa bada; halakoetan, proportzionalki murriztuko da emandako laguntza, ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoak gaindituz gero. Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena egingo du, emandako laguntzen zenbatekoak birdoitzeko.
3.– Behar bezala justifikatuta dauden arrazoiak sortzen badira gerora, deialdi honetan aurreikusitako laguntza jaso duen pertsonak edo entitateak eskatu ahal izango du bere lekuan beste pertsona edo entitate bat subrogatzeko, baldin eta hark pertsona edo entitate onuradun izateko 4. artikuluan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen baditu eta diruz lagundutako proiektuarekin jarraitzen badu.
Eskabidearekin batera –non gerora sortutako arrazoi horiek zehaztuko baitira–, pertsona edo entitate onuradunak honako hauek aurkeztu beharko ditu: subrogatuko den pertsonak edo entitateak onuradun izateko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa; 7.1 artikuluan eskatutako dokumentazioa; 8. artikuluan aurreikusitako erantzukizunpeko adierazpena, eta diruz lagundutako proiektuaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak bere gain hartuko dituela adierazten duen berariazko adierazpena.
Eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak proposamena egin ondoren, Kulturako sailburuordeak ebazpena emango du subrogazioa baimentzeko edo ukatzeko. Baimena emanez gero, ordaintzeke dauden zenbatekoak eta ordainketa-egutegia zehaztuko dira.
17. artikulua.– Dirulaguntza itzultzeko arrazoiak.
1.– Dirulaguntza itzuli beharko da:
a) Jasotako laguntzak, osorik zein zati bat, oinarri hauetan adierazitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzen direnean.
b) Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean.
c) Hala badagokio, laguntza aldatzeko ebazpenean zehaztutako zenbatekoa horretarako emandako epearen barruan itzultzen ez denean.
d) Aurkeztutako proiektuan Kulturako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egiten denean.
e) Justifikatzen den laguntzaren ehunekoa laguntza emateko kontuan hartu den aurrekontuaren % 70etik beherakoa denean.
f) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 artikuluko a, c, d, e eta f letretan jasotako edozein arrazoi dagoenean.
2.– Egoera horietakoren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. eta 40. artikuluetan aurreikusitako moduan eta bertan ezarritakoa betez.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 40.1 artikuluan ezartzen duenez, dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko prozedura hasteko erabakia hartzen bada, automatikoki etenda geratuko da dena delako dirulaguntzatik ordaindu gabe dauden kopuruen ordainketa, eta, gainera, lege horren 34. artikuluaren arabera («Ordainketak atxikitzea»), Administrazioak emandako beste dirulaguntza batzuetatik ordaintzeko dauden kopuruen ordainketaren libramenduak eten daitezke, kautela-neurri gisa, ordura arte sortutako berandutze-interesak ezarrita; kopuru horiek ezingo dute inoiz gainditu dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko espedientea hasteko proposamen edo ebazpenak jasotako zenbatekoa.
18. artikulua.– Datu pertsonalen babesaren arloko informazio-klausula (3/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: kultura- eta sormen-eremurako laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Helburua: kulturaren eta sormenaren sektoreko laguntza ekonomikoak eta dirulaguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa).
Hartzaileak: arlo horretan eskumena duten administrazio publikoak.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza gure web-orrian kontsulta dezakezu:
www.euskadi.eus/klausula-informatiboak/web01-sedepd/es/transparencia/024300-capa2-es.shtml
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
II. KAPITULUA
FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK
19. artikulua.– Laguntzen xedea.
1.– Film luzeak produzitzeko laguntzen xedea jarraian zehazten diren produkzio-azpimodalitateak izango dira. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura bost milioi eta laurehun mila (5.400.000,00) eurokoa da, azpimodalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua.
2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen filmatzen hasi diren lanek ezin izango dituzte laguntza hauek jaso; salbuespen dira sortze-dokumentaleko film luzeak, kasu horretan filmaketa ezin izango baita amaituta egon agindu honetako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
3.– Hauek dira diruz lagunduko diren film luzeen produkzio-azpimodalitateak:
a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.
b) Zinemarako animaziozko film luzeen produkzioa, II. ataleko baldintzetan.
c) Sortze-dokumentaleko film luzeen produkzioa, III. ataleko baldintzetan.
20. artikulua.– Laguntzen mugei buruzko kontsiderazio orokorrak.
1.– Laguntza banaka eskatzen duten pertsonen edo entitateen kasuan, emango den gehieneko laguntzak ez du gaindituko produkzio-aurrekontu osoaren % 20. Muga hori % 30ekoa izango da, jatorrizko hizkuntza euskara duten film luzeen kasuan. Sortze-dokumentalen kasuan, muga horiek produkzio-aurrekontu osoaren % 40 izango dira, eta jatorrizko hizkuntza euskara duten dokumentalen kasuan, % 50.
Enpresa eskatzaileak edo koprodukzio-enpresa independenteetako edozeinek formalizatutako kontratuetan, aurrekontratuetan edo konpromiso-gutunetan, ustiapen-eskubideak edo merchandising-eskubideak aurretiaz eskuratzekoetan, ekarpen ekonomikoa argi eta garbi jaso beharko da.
Pizgarri fiskalen kasuan, produkzio-etxearen edo ekonomia-intereseko taldearen, alderdi inbertitzailearen eta ekonomia-intereseko taldeak eta inbertsio pribatuak kudeatzen espezializatuta dagoen bulego edo enpresa baten arteko kontratua edo aurrekontratua aurkeztu beharko da, alderdi guztiek sinatua, proiektuan inbertitzeko konpromisoa jasotzen duena, non berariaz adieraziko baita zer diru-kopuru inbertitzeko konpromisoa hartu den.
Halaber, pertsona fisiko edo juridikoen ordainsarien edo zerbitzu-sarien kapitalizazioen zenbatekoak jasotzen dituzten konpromisoak onartuko dira, baldin eta produkzio-enpresek kontratu bat formalizatu badute haiekin, aurrekontu osoaren % 15eko gehieneko mugarekin.
2.– Koprodukzioei dagokienez, pertsona edo entitate eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.
Pertsona edo entitate eskatzailearen titulartasun-kuota aldatzen bada, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, gehienez ere hamabost eguneko epean, dagokion akordioa egiten denetik aurrera.
Agindu honen 4. artikuluaren arabera onuradun izan daitezkeen pertsona edo entitate produktoreak bat baino gehiago badira eta koprodukzioan ari badira, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.
Koproduzitutako proiektu horietan, emango den gehieneko laguntzak ez du produkzio-aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 30ekoa izango da, jatorrizko hizkuntza euskara duten film luzeen kasuan. Sortze-dokumentalen kasuan, muga horiek produkzio-aurrekontu osoaren % 40 izango dira, eta jatorrizko hizkuntza euskara duten dokumentalen kasuan, % 50.
3.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek akreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 24.2 artikuluan ezartzen den betebeharra betetzen den ere, filmaren gastuak berrikusteko auditoretza-txosten bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honako hauek azaldu beharko ditu: bere iritzi teknikoa pertsona edo entitate onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa zuzenak diren, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Auditoretzak egiaztatu beharko du, partiden arabera banakatuta, zerga-egoitza Euskadin duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei dagokien gastu-maila.
21. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.
Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu, eta, jarraian aipatzen diren irizpide eta baremoen arabera, alderdi hauek ebaluatuko ditu:
1.– Lehenengo fasea (gehienez 90 puntu):
a) Proiektuaren finantzaketa: gehienez 30 puntu, proiektuak aurrekontu osoarekiko izango dituen finantza-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko direnak. Baliabide horiek justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira: laguntzak edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidea egiaztatzeko agiriak; hirugarrenekin izenpetutako ustiapen-kontratuak (eskubideak lagatzeko kontratuak, koprodukzio- eta banaketa-kontratuak); banku-abal bidez edo elkar bermatzeko sozietate baten abal bidez bermatutako baliabide propioak; eta film luzearen aurrekontuaren % 15erainoko kapitalizazioak, aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatuta.
Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koprodukzio-enpresen banku-egiaztagiriak ere.
Puntuak proportzionalki esleituko dira, kontuan hartuta finantzaketa-ehuneko altuena egiaztatzen duen eskatzaileak izango dituela puntu gehien, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.
b) Nazioarteko koprodukzioa: 4 puntu.
c) Landu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna: gehienez 40 puntu. Baremo honen arabera emango dira puntuak: kalitatea, gehienez 15 puntu; originaltasuna, gehienez 15 puntu, eta bideragarritasuna, gehienez 10 puntu.
d) Proposamena berritzailea eta balio artistikoko ekimena izatea: gehienez 4 puntu.
e) Banaketa- eta marketin-estrategia: gehienez 10 puntu. Nazioko eta nazioarteko banaketa-estrategiaren kalitatea, definizio-maila eta aurkeztutako proiektuarekiko koherentzia, jaialdietan izan dezakeen ibilbidea eta zinema-aretoetan eta beste leiho edo plataforma batzuetan ustiatzeko merkataritza-bokazioa baloratuko dira.
f) Laguntzaren xede den lanaren titulartasuna produkzio-enpresa independenteena izatea % 100ean: 1 puntu.
g) Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak edo ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena: 1 puntu.
Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.
2.– Bigarren fasea (gehienez 60 puntu):
a) Eskatzailearen kaudimen ekonomikoa eta ibilbidea: gehienez 5 puntu; irizpide hauen arabera emango dira: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautagaitzak eta sariak (gehienez, 2 puntu), hurrengo koadroaren arabera; enpresaren antzinatasuna (gehienez, 1 puntu), finantza-erakundeen txostena (1 puntu) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena (1 puntu).
(Ikusi .PDF Fitxategia)
b) Filmaketa Euskadin egitea: gehienez, 5 puntu. Filmaketak guztira iraungo duen denbora kontuan hartuta, Euskadin zenbat egunetan filmatuko den begiratuko da, eta horren arabera esleituko dira puntuak. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio-aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.
c) Euskadin egindako gastua: gehienez 5 puntu. Puntu horiek esleitzeko, kontuan hartuko da zerga-egoitza Euskadin duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzeko inbertsioaren ehunekoak zenbat egiten duen proiektuaren aurrekontu osoarekiko; nazioarteko koprodukzioen kasuan, proiektuaren aurrekontuaren Espainiako zatiarekiko kalkulatuko da ehuneko hori. Gastuaren exekuzioa aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean, pertsona edo entitate onuradunaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Puntuak proportzionalki esleituko dira, kontuan hartuta lurralde-jardunaren ehuneko altuena egiaztatzen duen eskatzaileak izango dituela puntu gehien, betiere produkzio-aurrekontu osoaren % 80ko mugarekin.
d) Zerga-egoitza Euskadin duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: gehienez 15 puntu. Baremo honen arabera esleituko dira puntuak:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
e) Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala: gehienez 5 puntu fikziozko lanetan, eta gehienez 10 puntu, animaziozkoetan eta sortze-dokumentaletan.
f) Emakumearen parte-hartzea (gehienez, 10 puntu). Emakumearen parte-hartzea esklusiboa den kasuetan bakarrik puntuatuko da, honela: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik; 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira emakumeak postu hauetan diharduten profesionalen % 40 edo gehiago badira: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaketa-buruzagitza, zuzeneko soinuaren buruzagitza, soinua muntatzeko zuzendaritza, nahasketa-arduraduna, produkzio-zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza eta efektu berezi bisualen zuzendaritza.
g) Zuzendari hasiberria: 2 puntu, zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea denean.
h) Proiektuaren ibilbidea: gehienez 3 puntu. Puntuak esleitzeko, kontuan hartuko da ikus-entzunezko proiektuak laguntzarik jaso duen Eusko Jaurlaritzak aurretik egindako deialdietan, modalitate hauetako batean: gidoiak sortzea, 1 puntu; proiektuak garatzea, 1 puntu; koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 1 puntu.
i) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea: gehienez 10 puntu fikziozko proiektuetan, eta gehienez 5 puntu animaziozko proiektuetan eta sortze-dokumentalen proiektuetan. Fikzioaren kasuan, euskarazko jatorrizko bertsioko lantzat hartuko da filmeko elkarrizketen % 70 baino gehiago euskarazkoak direnean, eta, ondorioz, ez dira euskarazko jatorrizko bertsiotzat hartuko lan mutuak, ia mutuak, elkarrizketarik gabeak edo soilik euskarazko musika-banda dutenak. Fikziozko zein animaziozko proiektuetan, gidoilariak euskaraz idatzi beharko du jatorrizko gidoia; gidoilari batek baino gehiagok parte hartuz gero, horietako batek, gutxienez, euskarazko bertsioaren egilea izan beharko luke, ahal dela lanaren titulartasun handiena duena.
Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntu lortzen ez duten eskabideak ezin izango dira kontuan hartu, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.
22 artikulua.– Behin betiko dokumentazioa.
1.– Laguntza eman zaiela jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona edo entitate onuradunek sei hilabeteko epea izango dute, gehienez, proiektuari dagokion dokumentazio hau aurkezteko:
a) Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.
b) Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzeko agiria.
c) Beste laguntza edota dirulaguntza batzuk lortu diren ala ez adierazten duen formularioa, beteta.
d) Koprodukzioko kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak (hala badagokio).
e) Filma ustiatzeko eskubideen kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak.
f) Produkzio-etxeak produkzioak irauten duen denboran bertako langileei Gizarte Segurantzan alta emango diela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Telebista-kateekin edo banaketa-sozietateekin egindako kontratuak, sinatuak eta indarrean daudenak.
b) Onuradunak finantzaketa-planean kontsignatutako funts propioak, banku-abal baten bidez edo elkar bermatzeko sozietate baten abal baten bidez bermatuak.
c) Onuradunak filma finantzatzeko jaso dituen bestelako laguntzen edo dirulaguntzen egiaztagiria.
d) Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuen agiriak.
3.– Aurreko apartatuetan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez bada, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, ordaindutako zenbatekoa itzultzeko prozedura izapidetuko da, eta ebazpen horretan erabakiko da itzulitako zenbatekoa gehi proiektu horretarako ordaintzeke dagoen zuzkidura balorazio-batzordeak adostutako hautatuen zerrendako hurrengo proiektuari esleitzea.
23. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.
1.– Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak izapidetuko du laguntzen ordainketa Ogasun eta Finantza Sailean; izapidetzea honela egingo da:
a) Lehenengo ordainketa % 21,5ekoa izango da; laguntza ematen den unean izapidetuko da, baldin eta 15.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta laguntzari berariaz uko egin ez bazaio.
b) Bigarren ordainketa, % 45ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 22. artikuluan deskribatu den proiektuaren behin betiko dokumentazioa jasotzen duenean izapidetuko da, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2027ko abenduaren 31 baino lehen.
c) Hirugarren ordainketa, % 19koa, filmaketaren amaieraren jakinarazpena jasotzetakoan edo animaziozko fil luzeen story boardaren amaieraren jakinarazpena jasotakoan, eta artistekin (aktore protagonistak) eta teknikariekin (zuzendaritza eta talde-burutzak) sinatutako kontratuak jasotakoan, eta beti 2028ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
d) Laugarren ordainketa, % 14,5ekoa, dokumentu hauek jasotakoan, betiere 2029ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urte horretako azaroaren 30a baino lehen:
– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, lanaren kopia bat bertan gordailutu dela egiaztatzen duena, 24.5 artikuluan adierazten denari jarraituz.
– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.
– Auditoretza-txostena, non egiaztatuko baitira filmaren kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta produkzioaren titulartasun-kuotak eta ziurtatuko baita bete dela Euskadiko giza baliabideen eta enpresa-baliabideen guztizko ehunekoa, laguntza-eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoa. Zinemarako fikziozko eta animaziozko film luzeak produzitzeko azpimodalitateetan, zera egiaztatu beharko da: auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren % 5, gutxienez –kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak kendu ondoren–, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiliko dela, kontuan hartu gabe gastu hori hasieran produktoreak bere gain hartu duen edo enpresa banatzaileak aurreratu duen.
– Beste laguntza edo dirulaguntza batzuk lortu diren ala ez adierazten duen formularioa, beteta.
– Diruz lagundutako lana produzitzeko hartu diren jasangarritasun-neurriei buruzko txostena edo neurri horiek egiaztatzeko ziurtagiria.
– Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) kalifikazio-ziurtagiria, eskabidean jatorrizkotzat jotako bertsioari dagokiona.
Pertsona fisikoek aurrez aurre edo, Nire Karpetaren bidez, elektronikoki (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aurkez ditzakete agiriak; pertsona juridikoek eta entitateek, berriz, bide elektronikoa soilik erabil dezakete, aipatu berri den helbide elektronikoa baliatuz.
2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuta egoki bada.
3.– Laguntza ordaintzeko, pertsona edo entitate onuraduna ez badago erregistratuta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edo han jasota dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
24. artikulua.– Betebeharrak.
Oinarri hauen 15. artikuluan jasotako betebeharrak ezertan eragotzi gabe, pertsona edo entitate onuradunak baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:
1.– Laguntza jakinarazi eta hurrengo egunetik bi urteko epean filmatzen hastea. Epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiengatik baino ezingo da luzatu. Betebehar horrek ez du eraginik izango zinemarako animaziozko film luzeetan.
2.– Pertsona edo entitate onuradunak ikus-entzunezko produkzioaren gastu exekutatuaren % 32, gutxienez, zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanak ordaintzeko erabili beharko du. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko produkzioan duen partaidetza-kuotari.
3.– Filmaketaren hasiera- eta amaiera-datak Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari jakinaraztea.
4.– Produkzioa gehienez hiru urteko epean amaitzea, laguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, animaziozko produkzioen kasuan izan ezik, horietan gehieneko epea lau urtekoa izango baita.
5.– Egiaztatzea Euskadiko Filmategia Fundazioan honako hauek gordailutu direla: filmaren laborategiko kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, zinema-aretoetan estreinatzeko pausuan eta formatuan, produkzioaren jatorrizko bertsioan; lanaren kopia bat, estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko; elkarrizketen zerrenda, jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntza bakoitzean; sei gida, sei kartel, eta sei argazki; eta lana sustatzeko erabili den beste edozein dokumentazio, baldin eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarria bada, zeina ezingo baita inola ere komertzialki erabili.
Nolanahi ere, filmen lehenengo emanaldi publikoa egin eta 30 egun igaro baino lehen gordailutuko dira lanak.
6.– Auditoretza-txostena entregatzea; txosten horretan, filmaren kostua, produkzio-enpresek egindako ekarpenak eta produkzioaren titulartasun-kuotak egiaztatuko dira, eta ziurtatuko da bete dela Euskadiko giza baliabideen eta enpresa-baliabideen guztizko ehunekoa, laguntza-eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoa.
7.– Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) kalifikazio-ziurtagiria aurkeztea, eskabidean jatorrizkotzat jotako bertsioari dagokiona.
I. ATALA
ZINEMARAKO FIKZIOZKO FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK
25. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.
Laguntzen azpimodalitate honetan, edozein hizkuntzatan dauden zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.
Ondorio horietarako, zinemarako fikziozko film luzea da: ikus-entzunezko lana, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan komertzialki ustiatuko dena.
26. artikulua.– Laguntzen muga.
1.– Guztira, hiru milioi eta berrehun mila (3.200.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez milioi bat eta zazpiehun mila (1.700.000) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatutako proiektuetarako, baldin eta proiektu horiek lehen eta bigarren balorazio-faseetan agindu honen 21. artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa lortzen badute.
Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, film luzeen beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, azpimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hori balorazio-batzordeak proposatuko dio organo kudeatzaileari.
2.– Nolanahi ere, deialdi honen babesean helburu bererako eman daitezkeen laguntzen zenbatekoa ezingo da izan hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) eurotik gorakoa, jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioen kasuan izan ezik; kasu horretan, zenbateko hori gehienez seiehun mila (600.000,00) eurokoa izan daiteke.
II. ATALA
ZINEMARAKO ANIMAZIOZKO FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK
27. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.
Laguntza azpimodalitate honetan, edozein hizkuntzatan dauden zinemarako animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.
Ondorio horietarako, zinemarako animaziozko film luzea da: animaziozko ikus-entzunezko lana, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan komertzialki ustiatuko dena.
28. artikulua.– Laguntzen muga.
1.– Guztira, miloi bat eta bostehun mila (1.500.000,00) euro bideratu dira laguntza-modalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez zortziehun mila (800.000,00) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatutako proiektuetarako, baldin eta proiektu horiek lehen eta bigarren balorazio-faseetan agindu honen 21. artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa lortzen badute.
Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, film luzeen beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, azpimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hori balorazio-batzordeak proposatuko dio organo kudeatzaileari.
2.– Nolanahi ere, deialdi honen babesean helburu bererako eman daitezkeen laguntzen zenbatekoa ezingo da izan hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) eurotik gorakoa, jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioen kasuan izan ezik; kasu horretan, zenbateko hori gehienez seiehun mila (600.000,00) eurokoa izan daiteke.
III. ATALA
SORTZE-DOKUMENTALEKO FILM LUZEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK
29. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.
Laguntza azpimodalitate honetan, edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumentaleko film luzeak egitea sustatuko da.
Ondorio horretarako, honako hauek izango dira sortze-dokumental luzeak: errealitatetik hartutako gai bat jorratzen duten proiektuak; lanak originala izan behar du, eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana; iraupenari dagokionez, ordu komertzial batekoa gutxienez, eta zinema edota telebistan ematekoa.
30. artikulua.– Laguntzen muga.
1.– Guztira, zazpiehun mila (700.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatutako proiektuetarako, baldin eta proiektu horiek lehen eta bigarren balorazio-faseetan agindu honen 21. artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa lortzen badute.
Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, film luzeen beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, azpimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hori balorazio-batzordeak proposatuko dio organo kudeatzaileari.
2.– Nolanahi ere, deialdi honen babesean helburu bererako eman daitezkeen laguntzen zenbatekoa ezingo da izan laurogei mila (80.000,00) eurotik gorakoa, jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioen kasuan izan ezik; kasu horretan, zenbateko hori gehienez ehun mila (100.000,00) eurokoa izan daiteke.
III. KAPITULUA
FILM LABURRAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK
31. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.
1.– Laguntza-modalitate honetan, edozein hizkuntzatan dauden zinemarako film laburrak egitea sustatuko da.
Ondorio horretarako, film laburtzat hartuko dira edozein euskarritan dauden 60 minututik beherako filmak.
2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen filmatzen hasi diren lanek ezin izango dute laguntza hau jaso.
32. artikulua.– Laguntzen muga.
1.– Guztira, laurehun eta hogeita zortzi mila (428.000,00) euro bideratuko dira laguntza modalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta berrehun eta hogei mila (220.000,00) euro gordeko dira, gutxienez, jatorriz euskaraz filmatuak izanik, agindu honen 33.2 artikuluan adierazten den gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuetarako.
2.– Proiektu jakin batera bideratutako zenbatekoak ezin izango du, inola ere, filmaren gastu-aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere. Jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioen kasuan, muga horiek handitu egingo dira; horrela, proiektu jakin batera bideratutako kopuruaren mugak ezin izango du, inola ere, filmaren gastu-aurrekontuaren % 70 gainditu, ezta berrogei mila (40.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere.
3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, koprodukzio-kontratuaren edo -kontratuen azken bertsioen jatorrizkoak aurkeztu beharko dira, digitalki sinatuak, eta pertsona edo entitate eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko partaidetza izan beharko du gutxienez. 4. artikuluaren arabera, koprodukzio batean produktore bat baino gehiago izango badira onuradun, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.
33. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.
1.– Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu, eta, jarraian aipatzen den baremoaren arabera, alderdi hauek ebaluatuko ditu:
a) Proiektuaren interes orokorra (gehienez, 10 puntu), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.
b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (gehienez, 30 puntu). Bereziki honako hauek izango dira kontuan:
– Aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (gehienez, 10 puntu).
– Inplikatutako egongo diren enpresa-baliabideak eta giza baliabideak (gehienez, 10 puntu): produkzio-etxearen, zuzendariaren eta gidoilariaren curriculuma. Aurretik egindako lanak hartuko dira kontuan, eta, egindako proiektu-kopurua ez ezik, proiektuek jendaurrean izandako oihartzuna eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan adierazitako kritikak baloratuko dira.
– Film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (gehienez, 10 puntu). Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio-aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.
c) Autofinantzaketaren edo finantzaketa pribatuaren maila (gehienez, 10 puntu), bereziki produkzio-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, eta koprodukzioak badira, euskal produkzio-etxeen partaidetza-ehunekoa kontuan hartuta.
d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (gehienez, 20 puntu).
e) Zerga-egoitza Euskadin duten artista, teknikari eta profesionalek ikus-entzunezko sorkuntzaren produkzioan edo garapenean duten parte hartzea (gehienez 9 puntu esleituko dira, honela: zuzendaria: 2 puntu; gidoilaria: 1 puntu; argazki-zuzendaria: 1 puntu; produktore eragilea: 1 puntu; produkzio-zuzendaria: 1 puntu; arte-zuzendaria: 1 puntu: muntaketa eta edizioa: 1 puntu; fikziozko aktore protagonistak, animaziozko bikoizleak eta dokumentaletako soinu-buruak: 1 puntu).
f) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea (gehienez, 10 puntu).
g) Emakumearen parte-hartzea (gehienez, 10 puntu). Emakumearen parte-hartzea esklusiboa den kasuetan bakarrik puntuatuko da, honela: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoigintza-lanetan: 2 puntu; ekoizpen eragilean: 2 puntu; argazki-zuzendaritzan: 2 puntu; eta musika-konposizioan: 1 puntu.
h) Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena (1 puntu).
2.– Balorazio-baremoaren arabera gutxienez 50 puntu lortzen ez duten eskabideak ezin izango dira kontuan hartu, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.
34. artikulua.– Film laburra egiteko epea.
Pertsona edo entitate onuradunak 2027ko abenduaren 31 arteko epea izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko.
35. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.
1.– Film laburrak egiteko laguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo ordainketa % 53,5ekoa izango da; laguntza ematen den unean izapidetuko da, baldin eta 15.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta laguntzari berariaz uko egin ez bazaio.
b) Bigarren ordainketa, % 35ekoa, pertsona edo entitate onuradunak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.
c) Gainerako kopurua (% 11,5) ere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, agiri hauek jaso ondoren:
– Euskadiko Filmategia Fundazioan honako hauek gordailutu izanaren egiaztagiriak: filmaren kopia bat, baldintza ezin hobeetan, zinema-aretoetan estreinatzeko pausuan eta formatuan, produkzioaren jatorrizko bertsioan, estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko; elkarrizketen zerrenda, jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntza bakoitzean; sei gida, sei kartel, eta sei argazki; eta lana sustatzeko erabili den beste edozein dokumentazio, baldin eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarria bada, zeina ezingo baita inola ere komertzialki erabili.
Nolanahi ere, filmen lehenengo emanaldi publikoa egin eta 30 egun igaro baino lehen gordailutuko dira lanak.
– Film laburrak produzitzeak berekin dakartzan gastuei buruzko txostena, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera, eta egin diren gastuak behar bezala justifikatzen dituzten jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak eta ordainketa egiaztatzen duten agiriak. Gastuak justifikatzeko beste bide bat ICAAk (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) edo finantza-auditore batek onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.
– Beste laguntza publiko batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.
Pertsona fisikoek aurrez aurre edo, Nire Karpetaren bidez, elektronikoki (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aurkez ditzakete agiriak; pertsona juridikoek eta entitateek, berriz, bide elektronikoa soilik erabil dezakete, aipatu berri den helbide elektronikoa baliatuz.
2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuta egoki bada.
3.– Laguntza ordaintzeko, pertsona edo entitate onuraduna ez badago erregistratuta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edo han jasota dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
36. artikulua.– Betebeharrak.
Oinarri hauen 15. artikuluan adierazitako betebeharrak betetzea ezertan eragotzi gabe, produkzio-etxe onuradunak konpromisoa hartzen du filmaketaren hasiera- eta amaiera-datak Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari jakinarazteko.
IV. KAPITULUA
EUSKARAZKO SERIEAK PRODUZITZEKO LAGUNTZAK
37. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.
1.– Laguntza-modalitate honen barruan, jatorrizko bertsioa euskara hutsean duten ikus-entzunezko serieen lehen denboraldia egiteko laguntzak emango dira; lagunduko diren proiektu horiek nahitaez izan beharko dute EAEn edo Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan jarduten duen ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo gehiagoren parte hartzea.
Modalitate honetan, ikuspegi formal eta teknikotik begiratuta, kalitate handiko eta nazioarteko bokazio argiko ikus-entzunezko serieen produkzioa sustatuko da, eta bereziki baloratuko dira ekimen artistikoak eta horiek Euskadiren edo bertako herritarren errealitate kultural eta sozialarekin duten lotura.
2.– Horretarako, ikus-entzunezko lan seriatutzat joko dira baldintza hauek betetzen dituztenak:
– Argumentu-ildo edo gai komun bati jarraikiz, amaiera jakin bat izatea, eta ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen entitate batek emititzekoak izatea.
– Gutxienez 4 kapitulu izatea. Animaziozko serieen kasuan, gutxienez 10 kapitulu izatea.
– Iraupen osoa, gutxienez, 160 minutukoa izatea. Animaziozko serieen kasuan, iraupen hori 100 minutukoa izango da gutxienez.
– Gutxienez milioi bat eta bostehun mila (1.500.000) euroko aurrekontua izatea, eta gainera, aurrekontuaren % 40 bermatuta egotea dirulaguntzaren eskaera aurkezten denean.
3.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen filmatzen hasi diren lanek ezin izango dute laguntza hau jaso.
38. artikulua.– Laguntzen mugei buruzko kontsiderazio orokorrak.
1.– Guztira, hiru milioi (3.000.000,00) euro bideratuko dira modalitate honetara.
2.– Emango den gehieneko laguntzak muga hauek izango ditu:
– Ez du gaindituko seriearen gastu-aurrekontuaren % 40.
– Gehienez ere, zortziehun mila (800.000,00) euro emango dira fikziozko eta animaziozko serieetarako, eta laurehun mila (400.000,00) euro, serie dokumentaletarako.
3.– Goian aipatutako ondorioetarako, produkzio-aurrekontutzat hartuko da produktore bakoitzak (pertsona zein entitate izan) baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektu-titulartasuneko ehunekoaren arabera, seriea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia.
Enpresa eskatzaileak edo koprodukzio-enpresa independenteetako edozeinek formalizatutako kontratuetan, aurrekontratuetan edo konpromiso-gutunetan, ustiapen-eskubideak edo merchandising-eskubideak aurretiaz eskuratzekoetan, ekarpen ekonomikoa argi eta garbi jaso beharko da.
Halaber, pertsona fisiko edo juridikoen ordainsarien edo zerbitzu-sarien kapitalizazioen zenbatekoak jasotzen dituzten konpromisoak onartuko dira, baldin eta produkzio-enpresek kontratu bat formalizatu badute haiekin, aurrekontu osoaren % 15eko gehieneko mugarekin.
4.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, koprodukzio-kontratuaren edo -kontratuen azken bertsioen jatorrizkoak aurkeztu beharko dira, digitalki sinatuak, eta pertsona edo entitate eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko partaidetza izan beharko du gutxienez. 4. artikuluaren arabera, koprodukzio batean produktore bat baino gehiago izango badira onuradun, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.
Pertsona edo entitate eskatzailearen titulartasun-kuota aldatzen bada, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, gehienez ere hamabost eguneko epean, dagokion akordioa egiten denetik aurrera.
Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek akreditatuko dituzte seriearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 24.2 artikuluan ezartzen den betebeharra betetzen den ere, seriearen gastuak berrikusteko auditoretza-txosten bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honako hauek azaldu beharko ditu: bere iritzi teknikoa pertsona edo entitate onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa zuzenak diren, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Auditoretzak egiaztatu beharko du, partiden arabera banakatuta, zerga-egoitza Euskadin duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei dagokien gastu-maila.
39. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.
1.– Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertu ditu, eta zehaztutako alderdi guztiak ebaluatuko, baremo honen arabera:
a) Proiektuaren interes artistikoa eta kulturala (45 puntu, gehienez). Horretarako, honako hauek hartuko dira kontuan:
– Zuzendariaren ibilbidea (gehienez, 6 puntu) eta gidoilariarena (gehienez, 4 puntu). Aurretik egindako serieen produkzio-lanak hartuko dira bereziki kontuan, eta, egindako proiektu-kopurua ez ezik, proiektuek jendearen aurrean izandako oihartzuna eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan adierazitako kritikak baloratuko dira.
– Gidoiaren kalitatea (gehienez, 20 puntu). Alderdi hauek baloratuko dira: gidoiak ikuspegi berritzaile batetik begiratuta duen interesa (gehienez, 5 puntu); elkarrizketen eta narrazioaren kalitatea (gehienez, 10 puntu), eta tokiko ikuspegitik istorio unibertsalak aurkezteko duen gaitasuna (gehienez, 5 puntu).
– Proposamen formala eta sortzailea (gehienez, 15 puntu). Produkzio-diseinua, pertsonaien biblia, lantalde teknikoa eta artistikoa, pertsonaien diseinua, gidoi ilustratua (storyboarda), eta garrantzitsuak diren ikusizko elementuak eta iturriak baloratuko dira animazioaren kasurako.
b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (44 puntu, gehienez), bereziki hauek kontuan hartuta:
– Aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (gehienez, 10 puntu).
– Produkzio-etxearen ibilbidea eta kaudimena (gehienez, 5 puntu).
– Euskal Autonomia Erkidegoan egingo den inbertsioa (gehienez, 4 puntu). Euskadin egingo diren gastuen aurreikuspena baloratuko da. Gastu horren ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 60 edo gehiago bada, gehieneko puntuazioa lortuko du proiektuak.
– Zerga-egoitza Euskadin duten artista, teknikari eta profesionalek ikus-entzunezko produkzioan duten parte hartzea (gehienez 10 puntu esleituko dira, honela: zuzendaria: 3 puntu; gidoilaria: 1 puntu; argazki-zuzendaria: 1 puntu; produktore eragilea: 1 puntu; produkzio-zuzendaria: 1 puntu; arte-zuzendaria: 1 puntu: muntaketa eta edizioa: 1 puntu; aktore protagonistak: 1 puntu.
– Proiektuaren autofinantzaketa-maila edo egoitza Euskadin duen enpresa batek edo establezimendu iraunkorra Euskadin duen Europar Batasuneko estatu bateko enpresa batek proiektuan duen partaidetza ekonomikoaren maila (gehienez 5 puntu).
– Eskualde- edo estatu-mailan entzutetsuak diren ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetako entitateen parte-hartze ekonomikoa, bai eta banaketa-konpromisoak ere (gehienez, 5 puntu). Ildo horretan, puntuaziorik altuena lortuko du estatu- edo eskualde-mailan entzutetsuak diren ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetako bi entitateren parte-hartzea egiaztatzen duenak.
– Nazioarteko merkatuetara proiektatzeko gaitasuna. Nazioarteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetako enpresei egindako aurresalmentak eta salmentak baloratuko dira (gehienez, 2 puntu).
– Proiektuaren ibilbidea (gehienez, 2 puntu). Puntuak esleitzeko, kontuan hartuko da ikus-entzunezko proiektuak laguntzarik jaso duen Eusko Jaurlaritzak aurretik egindako deialdietan, modalitate hauetako batean: gidoiak sortzea, 1 puntu; serieak garatzea, 1 puntu.
– Lanaren % 100aren titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko produkzio-enpresa independente batena izatea (1 puntu, gehienez).
c) Emakumearen parte-hartzea (gehienez, 10 puntu). Emakumearen parte-hartzea esklusiboa den kasuetan bakarrik puntuatuko da, honela: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoia: 2 puntu; ekoizpen eragilea: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira emakumeak postu hauetan diharduten profesionalen % 40 edo gehiago badira: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, pertsonaien eta funtsen diseinua, arte-zuzendaritza, muntaketa-buruzagitza, zuzeneko soinuaren buruzagitza, soinu-muntaketaren zuzendaritza, nahasketen arduraduna, produkzio-zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, efektu berezi bisualen zuzendaritza.
d) Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena (1 puntu, gehienez).
2.– Gutxienez 60 puntu lortzen ez duten eskabideak ezin izango dira kontuan hartu, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.
40. artikulua.– Euskarazko seriea egiteko epea.
Dirulaguntza jakinarazi eta hurrengo egunetik 2028ko azaroaren 30era arteko epea izango du pertsona edo entitate onuradunak euskarazko seriea egiteko.
41. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.
1.– Euskarazko serieak egiteko laguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo ordainketa % 30,5ekoa izango da; laguntza ematen den unean izapidetuko da, baldin eta 15.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta laguntzari berariaz uko egin ez bazaio.
b) Bigarren ordainketa % 50ekoa izango da; pertsona edo entitate onuradunak seriearen lehenengo kapitulua filmatzen hasi dela egiaztatzen duenean bideratuko da, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2027ko abenduaren 31 baino lehen.
c) Azkenik, gainerako % 19,5a 2028ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2028ko azaroaren 30a baino lehen ordainduko da, agiri hauek jasotzen direnean:
– Praktiketako kontratua edo hitzarmena, oinarri hauen 42.2 artikuluan ezartzen denaren arabera.
– Euskadiko Filmategia Fundazioan honako hauek gordailutu izanaren egiaztagiriak: filmaren kopia bat, baldintza ezin hobeetan, produkzioaren jatorrizko bertsioan, estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko; elkarrizketen zerrenda, jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntza bakoitzean; sei gida, sei kartel, eta sei argazki; eta lana sustatzeko erabili den beste edozein dokumentazio, baldin eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarria bada, zeina ezingo baita inola ere komertzialki erabili.
Nolanahi ere, Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadi elkarteak baimena izango dute seriea euskal zinematografia sustatzeko jardueretarako erabiltzeko.
– Auditoretza-txostena, non egiaztatuko baitira euskarazko seriea produzitzeko kostuak, produktoreek egindako ekarpenak, ikus-entzunezko lanarekiko dituzten titulartasun-kuotak, hartutako konpromisoak eta seriea finantzatzeko erabili dituzten iturriak; txosten horretan egiaztatuko da, halaber, bete dela Euskadiko giza baliabideen eta enpresa-baliabideen guztizko ehunekoa, laguntza-eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoa.
– Beste laguntza publiko batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
– Diruz lagundutako lana produzitzeko hartu diren jasangarritasun-neurriei buruzko txostena edo neurri horiek egiaztatzeko ziurtagiria.
– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.
Pertsona fisikoek aurrez aurre edo, Nire Karpetaren bidez, elektronikoki (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aurkez ditzakete agiriak; pertsona juridikoek eta entitateek, berriz, bide elektronikoa soilik erabil dezakete, aipatu berri den helbide elektronikoa baliatuz.
2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuta egoki bada.
3.– Laguntza ordaintzeko, pertsona edo entitate onuraduna ez badago erregistratuta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edo han jasota dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
42. artikulua.– Betebeharrak.
Oinarri hauen 15. artikuluan jasotako betebeharrak ezertan eragotzi gabe, pertsona edo entitate onuradunak baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:
– Ikus-entzunezko seriearen jatorrizko bertsioa (euskara hutsean dagoena) erabiltzea, ikus-entzunezkoen jaialdi, sari eta erakusketetan parte hartzen duenean. Animaziozko serieen kasuan ere, euskarazko jatorrizko bertsioa erabili beharko dute, edo euskarazko azpitituluak, baldin eta serieak ahozkotasunik ez badu.
– EAEko ikus-entzunezko ikasketa-zentro ofizialetako ikasle edo graduatu berriren bat sartu beharko da errodajean, praktika-erregimenean, espezialitate hauetan: gidoia, zuzendaritza, animazio-zuzendaritza, produkzioa, pertsonaien eta hondoen diseinua, argazki-, animazio- edo muntaketa-zuzendaritza.
– Filmaketaren hasiera- eta amaiera-datak Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari jakinaraztea.
RSS