
84. zk., 2026ko maiatzaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (561 KB - 38 orri.)
- EPUB (164 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1899
AGINDUA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko laguntza-programaren (Ikertalent) onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko, eta deialdiaren oinarri arautzaileak onartzen baitira.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko langileak gaitzeak duen garrantziaz jabetuta, 2007. urteaz geroztik sektoreko organismoetako ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen deialdia egiten du, garapen teknologikoaren eta enpresa-berrikuntzaren arloetan.
Laguntza horien helburua da ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea. Horretarako, aipatutako ikertzaile eta teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan garatuko diren I+G+b proiektuetan sartuko dira, eta haietan hartuko dute parte. Laguntzen xedea benetan betetzeko, prestakuntza-jarduerak egingo diren atxikipen-zentroak behar dira.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, atxikipen-zentro horiek, erakunde laguntzaile gisa, dirulaguntza ematen duen organoaren izenean eta haren kontura jardungo dute, dirulaguntzarekin lotutako ondorio guztietarako. Horrek berekin dakar laguntzen kudeaketa koordinatzea, informatzea eta erraztea, bai eta laguntzen azken hartzaileei zerbitzu ematea ere.
Erakunde laguntzaileak zuzenbide publikoko zein zuzenbide pribatuko erakundeak izan daitezke; dena den, azken kasu horretan, erakundeak aldez aurretik hautatuko dira, publikotasunaren, gardentasunaren, lehiaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen araberako prozedura baten bidez. Horretarako, agindu honen bidez, hasiera ematen zaio erakunde laguntzaileak hautatzeko norgehiagoka-prozeduraren deialdiari.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntza-programaren onuradunen destino-zentro izango diren zuzenbide pribatuko erakunde laguntzaileak hautatzeko deialdia egitea eta oinarri arautzaileak onartzea. Laguntza horiek 2026ko ekitaldirako aurreikusita daude.
Azken xedapenetako lehenengoa.– Errekurtso administratiboak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote organo horri, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Azken xedapenetako bigarrena.– Ondorioak sortzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
I. ERANSKINA
OINARRI ARAUTZAILEAK, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZAREN, ARRANTZAREN ETA ELIKAGAIGINTZAREN SEKTOREKO ZIENTZIA-TEKNOLOGIAREN ETA ENPRESAREN ARLOETAN DOKTORATU AURREKO LANGILE IKERTZAILEAK ETA LANGILE TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO 2026. URTEKO EKITALDIRAKO AURREIKUSITAKO LAGUNTZA-PROGRAMAREN (IKERTALENT) ONURADUNEN DESTINO-ZENTRO IZANGO DIREN ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK HAUTATZEKO
1. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Oinarri hauen xedea da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko 2026ko ekitaldirako aurreikusitako laguntza-programaren onuradunen destino-zentro izango diren zuzenbide pribatuko erakunde laguntzaileak hautatzeko prozedura zehaztea (Ikertalent programa) eta oinarri arautzaileak onartzea.
2.– Prozedura honen bidez, zuzenbide pribatuko erakundeak hautatuko dira, ikertzaileei zuzendutako zortzi (8) prestakuntza-laguntzarako eta teknologoei zuzendutako zortzi (8) prestakuntza-laguntzarako.
2. oinarria.– Lankidetzaren baldintzak.
1.– Hautatutako erakundeak destino-zentro izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan prestatzeko 2026ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzen onuradun diren doktoratu aurreko ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza espezializatuan lagunduko dute.
2.– Hautatutako erakundeek proposatuko dute zer ikerketa-proiektu egingo dituzten laguntzen onuradunek, izan doktore-tesiak egiteko doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko, izan jarduera zientifiko-teknologikoetan espezializatutako prestakuntza teknikorako.
Erakunde eskatzaile bakoitzak ikerketa-proiektuetarako 10 proposamen aurkeztu ahal izango ditu gehienez, bi modalitateetan.
3.– Proposatutako ikerketa-proiektuek lotura izan beharko dute Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarentzat estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren arlo hauetako batekin:
– Nekazaritza eta akuikultura ekologikoa.
– Proteina-iturri berria.
– Bioekonomia.
– Digitalizazioa eta teknologia berriak.
– Basoen kudeaketa.
– Arrantza-kudeaketa eta itsas ekosistemak.
– Nutrizioa eta elikadura osasungarria eta jasangarria.
– Animalien osasuna.
– Ingurumen-jasangarritasuna.
– Ekoizpen-sistema jasangarriak eta osasungarriak.
– Elikagaien teknologia.
– Gastronomia.
– Elikadurarekin lotutako ongizate emozionala.
4.– Era berean, proposatutako ikerketa-proiektuek bat etorri beharko dute politika eta plan estrategikoek ezarritako helburu eta gidalerro hauekin:
– GEPE - Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2030 (https://www.euskadi.eus/gepe-2030/web01-a2nekabe/eu/).
– ZTBP - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (https://www.euskadi.eus/ztbp-2030/web01-a2pcti30/eu/).
5.– Erakunde laguntzaileak arduratuko dira prestakuntzarako laguntzen programaren onuradunei dagozkien ordainsariak, laguntzak eta gastuak ordaintzeaz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak funtsak eman ondoren.
6.– Ez dago ordain ekonomikorik hautatutako erakundeentzat.
3. oinarria.– Erakunde laguntzailearen betebeharrak.
Hautatutako erakundeek betebehar hauek izango dituzte:
a) Doktoratu aurreko ikertzaileak edo teknologoak erakundean eta ikerketa eta prestakuntza-jarduera egiten dituzten zentro, laborategi edo bulegoetan integra daitezela sustatzea.
b) Langile onuradunei behar duten laguntza ematea, eta dagokien jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko aukera ematea.
c) Programa behar bezala garatzen ari dela egiaztatzea, kontuan izanik onuradunari ezin zaiola eskatu laguntzaren ikerketa-helburua, zientzia- eta teknologia-helburua eta prestakuntza-helburua desitxuratzen duen beste ezein jarduera egitea.
d) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea laguntza emateko hasierako egoerari uko egiten bazaio edo egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna eragiten duen jazoeraren bat gertatuz gero; laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragotz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da.
e) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen erabileraren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.
f) Prestakuntzarako laguntzaren onuradun diren doktoratu aurreko ikertzaileei lan-kontratua formalizatzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak horren inguruan ezartzen duenari eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua (Doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileen estatutua onartzen duena) garatzen duen araudiari jarraikiz, indarrean dagoen lan-legediaren arabera, eta agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako eskakizunekin.
g) Doktoratu aurreko ikertzaileei eta teknologoei emandako laguntzak ordaintzea, agindu honen I. eranskinean jasotako hitzarmen-ereduan xedatutakoa betez.
h) Doktoratu aurreko ikertzaile kontratatuekin lotutako izapideak, altak eta ordainketak egitea Gizarte Segurantzari.
i) Prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua aplikatuz, prestakuntza jasotzen ari diren langile teknologoekin lotutako izapideak, altak eta ordainketak egitea Gizarte Segurantzari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa eta haren izenean.
j) Tratu-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta aniztasunarekiko eta langileen arteko desberdintasunarekiko errespetuaren printzipioak betetzea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera (Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea).
k) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari justifikatzea jasotako funtsak behar bezala kudeatu direla.
l) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.
m) Agindu honen I. eranskineko hitzarmen-ereduan zehaztutako gainerako betebeharrak betetzea.
4. oinarria.– Parte hartzeko eskakizunak.
1.– Zuzenbide pribatuko erakunde hauek parte hartu ahal izango dute prozeduran:
a) Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate pribatuek (aipatutako sarea, zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da).
b) Teknologoak prestatzeko laguntzen kasuan, hauek:
i) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate pribatuek (aipatutako sarea, zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da).
ii) Nekazaritza, elikagaigintza edo arrantzaren sektorean diharduten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresek edo elkarteek, arestian adierazitako arloetan prozesu berritzaile bati ekin nahi badiote, lehendik hasita zegoen ildo berritzaile bat indartu nahi badute edo jarduera berritzaile berrien sorkuntza bultzatu nahi badute. I+G+b arloan espezializatutako sail bat izan behar dute, aurkeztutako proiektua edo proiektuak gauzatuko direla bermatzeko.
iii) Euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorean aplikatu beharreko teknologiak diseinatzeko eta garatzeko helburua duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek. I+G+b arloan espezializatutako sail bat izan behar dute, aurkeztutako proiektua edo proiektuak gauzatuko direla bermatzeko.
2.– Ezingo dira erakunde laguntzaile izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako egoeraren batean dauden erakundeak.
5. oinarria.– Eskaerak, izapideak eta aurkezteko epea.
1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi duten erakundeek modu telematikoan egin beharko dituzte izapide guztiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honen bidez: http://www.euskadi.eus/egoitza
2.– Eskaera-eredua, zeinaren gutxieneko edukia II. eranskinean jasotzen baita, eta gainerako inprimakiak, erantzukizunpeko adierazpenak eta izapidetze-jarraibideak helbide honetan egongo dira eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029113
3.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
4.– Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ordezkarien erregistro elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/
5.– Helbide honetan eskura daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
6.– Laguntza-eskaera eta eskatzen den dokumentazioa nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira. Era berean, laguntzen eskaeratik datozen jarduketetan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
7.– Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak eta ondorengo jakinarazpenak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
6. oinarria.– Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria, eskatzailea Kapital Sozietateen Legeak (uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekreturen bidez onartua) araututako pertsona juridikoa bada; beste legedi bati atxikitako pertsona juridikoa bada, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legedi arautzaile horren arabera.
b) Teknologia- edo ikerketa-zentroen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragilea dela dioen ziurtagiria (sare hori, zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da).
c) 50 langile baino gehiago dituzten erakunde eskatzaileen kasuan, berdintasun-plana, zeina eskatzen baita Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 43. artikuluan xedatutakoaren arabera, bai eta plan hori erregistratuta dagoela adierazten duen frogagiria ere.
d) 50 langile baino gehiago dituzten erakunde eskatzaileen kasuan, desgaitasuna duten langileentzat plantillaren % 2ko erreserba-kuota bete izanaren jakinarazpena edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izanaren egiaztagiria.
e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3.bis artikuluan ezarritako ordainketa-epeak betetzen direla egiaztatzeko dokumentua.
Betekizun hori betetzen dutela egiaztatu beharko dute, III. eranskinean adierazitako baldintzetan, beren eratze-araudiaren arabera irabazteko asmoa duten eta doktoratu aurreko ikertzaileen edo teknologoen prestakuntzarako zentro izateko hautagai izan nahi duten erakunde eskatzaile guztiek.
Egoera hori Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako adostutako prozedurei buruzko txostena edo ziurtagiria erabiliz egiaztatzen bada (13.3.bis artikuluaren bosgarren paragrafoko a) eta b) apartatuetan aipatzen dira), epe horien betetze-maila % 90ekoa edo handiagoa denean ulertuko da ordainketa-epeak betetzeko eskakizuna bete dela.
f) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, egunean dagoela itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Zorrak geroratuta eta zatikatuta daudenean eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu denean, betebehar horien ordainketak egunean dituela ulertuko da.
ii) Ebazpen irmo baten bitartez ez duela galdua dirulaguntzak jasotzeko aukera, bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak eta, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
iii) Ez duela eskatu konkurtso-deklaraziorik, ez dela ezein prozeduratan kaudimengabetzat jo, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan efikazia hartu badu hitzarmen batek, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean edo ez dagoela desgaituta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.
iv) Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
v) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez direla Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, haietan zehaztutako baldintzetan.
vi) Ez duela egoitza fiskala araudiaren arabera paradisu fiskal gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
vii) Ez duela LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu, horren barruan sartuta bihurketa-terapiak sustatu edo egitea, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
viii) Elkarteen kasuan, ez daudela sartuta Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez dagoela etenda ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, aipatu 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahal izango da, dagokion erregistroan.
ix) Ez dagoela zigortuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, zuzenketa-neurri egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.
x) Ez duela jaso enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
xi) I+G+b arloan espezializatutako sail bat duela.
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
2.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraituz (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Hala ere, erakunde eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Erregistro autonomiko batean inskribatutako elkarteen eta fundazioen kasuan, ondorio berberetarako, haien pertsonifikazio juridikoari buruzko datuen kontsultari aurka egiteko aukera jasoko du eskaera-inprimakiak.
3.– Era berean, erakunde parte-hartzaileek, eskaerarekin batera, 8. oinarriko balorazio-irizpideak egiaztatzeko dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Erakunde eskatzaileari buruzko irizpideei dagokienez:
– Kaudimen ekonomikoa:
Merkataritza Erregistroan gordailututako azken ekitaldiko urteko kontuak, edo kontu ikuskatuak, halakorik edukiz gero edo horretara behartuta egonez gero.
– Gaitasun teknikoa (antolaketa- eta kudeaketa-egitura, I+G+b azpiegitura teknologikoak nahiz ikerketara bideratutako giza baliabideak):
i) Erakundeari buruzko memoria, gutxienez alderdi hauek jasota:
Erakundearen aurkezpena, izaera juridikoa, helburuak eta lan-ildoak; enpresaren jardueraren eta proposatutako ikerketa-proiektuen arteko lotura; erakundearen organigrama eta kudeaketa-egitura; ikerketara bideratutako azpiegitura teknologikoak; ikerketara bideratutako giza baliabideen dimentsionamendua eta gaikuntza (sexuaren eta kategorien arabera bereizita); prestakuntza akademikoa, espezializazioa eta ikerketaren arloko esperientzia garrantzitsua, eta antzeko ikerketa-proiektuetan aurretik izandako esperientzia.
Memoriaren baldintzak hauek dira: gehienez ere 10 orrialde; DIN A4 formatua; Times New Roman letra-mota; 12 puntuko letra-tamaina; lerroartea: 1,5, eta marjinak: 2,5 cm.
ii) Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriak, berdintasunaren aldeko aitorpenak eta euskararen hizkuntza-kudeaketaren kalitate-ziurtagiriak.
Kalitatea kudeatzeko, kudeaketa aurreraturako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eta euskararen hizkuntza-normalizaziorako sistemak benetan ezarri direla egiaztatzen duten ziurtagiri eta aitorpen ofizialak edo organismo independenteek ziurtatutakoak. Positiboki baloratuko dira aurkeztutako ziurtagiriek ikerketa-proiektuaren xedeari begira duten garrantzia, indarraldia, irismena eta egokitasuna.
b) Ikerketa-proiektuaren proposamenari dagokionez. Erakundeak memoria bat egin beharko du aurkeztutako ikerketa-proiektu bakoitzeko, gutxienez atal hauek jasota:
i) Zer arlo estrategikorekin lotuta dagoen, zer beka-motari zuzentzen zaion (doktoratu aurrekoa edo teknologoa) eta proiektua gauzatzeko onartutako titulazio akademikoak.
ii) Kokatzen den ildo estrategikoa, metodologia, helburu orokorra eta helburu espezifikoak.
iii) Emaitzak, lortu beharreko lorpenak (produktuak, prozesuak, zerbitzuak eta patenteak) eta aplikagarritasun industriala/teknologikoa.
iv) Plangintza eta gauzatze-faseak, mugarriak eta entregagaiak.
v) Proiektuari esleitutako aurrekontua eta finantzaketa-iturriak.
vi) Proiektua gauzatzeko aurreikusitako xehetasunak. Proiektua gauzatzeko erakundeak dituen baliabide teknikoak eta giza baliabideak, proiektuaren organigrama eta kudeaketa-egitura espezifikoa. Proiektua behar bezala gauzatzeko baliabideak egokitzea.
vii) Ikerketa-taldearen taula, bertan jasota aurreikusitako dedikazioa eta arduradunen eta taldekideen curriculum laburtua. Jarraipena egiteko eta kalitatea kontrolatzeko prozedurak.
Memoriaren baldintzak hauek dira: gehienez ere 6 orrialde; DIN A4 formatua; Times New Roman letra-mota; 12 puntuko letra-tamaina; lerroartea: 1,5, eta marjinak: 2,5 cm. Hauek balorazioa egiteko balioko dute, 8. oinarrian jasotzen diren irizpideen arabera: proiektuaren irismen teknologikoa, proposamenaren egokitasuna, espero diren emaitzen eragina, aurkeztutako memoriaren kalitatea, proiektua behar bezala gauzatzeko baliabideen egokitzapen-maila eta ikerketa-taldea osatzen duten pertsonak.
7. oinarria.– Hautaketa-prozeduraren instrukzioa.
1.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza da eskaerak kudeatzeko eta tramitatzeko ardura duen organoa.
2.– Eskaera eta beharrezko gainerako dokumentazioa aztertu, eta ikusten bada akatsen bat dagoela edo ez daudela osorik beteta, erakunde eskatzaileari baliabide elektronikoen bidez eskatuko zaio jakinarazpena egiten denetik hamar eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko zaiola, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak xedatzen duenaren arabera.
3.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio edo informazio osagarri oro eska diezaioke eskatzaileari, aurkeztutako eskaera modu egokian ulertu eta ebaluatzeko.
4.– Erakunde laguntzaileak hautatzeko prozedura norgehiagoka izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7.2 artikuluan jasotako printzipioen arabera.
5.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskaera guztien azterketa teknikoa (check list) egingo du, eta agindu honetako eskakizunak betetzen diren ala ez analizatuko du.
6.– Eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, hautaketa-batzorde bat eratuko da, hauek osatua: Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduradunak (batzordeburua izango da; ordezkoa, berriz, zuzendaritza bereko enpresa-programaren arduraduna izango da) eta bi bokalek (biak Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako berrikuntza-teknikariak –horietako batek idazkari-lanak egingo ditu–, eta ordezkoak zuzendaritza bereko bi teknikari izango dira).
Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.
Interesdunek uko egiteko eskubidea baliatu ahal izango dute, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa betez.
7.– Batzordeak jarduketa hauek egingo ditu:
a) Proposatutako memoriak eta ikerketa-proiektuak ebaluatzea, 8. oinarrian jasotako balorazio-irizpideei jarraikiz, eta horretarako egokitzat jotzen dituen ekintza guztiak egitea.
b) Txosten bat egitea organo kudeatzailearentzat; bertan, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuko da.
8.– Organo kudeatzaileak, kide anitzeko organoaren txostena eta espedientea ikusi ondoren, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta.
Behin-behineko ebazpen-proposamena behin betiko bihurtuko da espedientean ez bada agertzen erakunde interesdunek alegatutakoez bestelako egitate, alegazio eta frogarik.
Behin betiko ebazpen-proposamenak jasoko ditu hautatutako erakundeak eta proiektuak, bai eta hautatu ez direnak ere, eta egindako ebaluazioa zehaztuko du, ezarritako balorazio-irizpideei jarraikiz.
8. oinarria.– Eskaerak baloratzeko irizpideak.
1.– Erakunde eskatzaileari buruzko irizpideak (gehienez, 40 puntu):
a) Kaudimen ekonomikoa (gehienez, 10 puntu):
Erakundeak betebehar ekonomikoei aurre egiteko duen gaitasuna. Berme-ratioaren bidez baloratuko da. Berme-ratioa = aktibo garbi osoa / pasiboa.
10 puntu emango zaizkie 1,5eko emaitza edo handiagoa lortzen duten erakundeei, baremazio honen arabera:
Berme-ratioa – Puntuazioa
< 1,20 – 0 puntu
= 1,20 eta < 1,50 – 5 puntu
= 1,50 – 10 puntu
b) Gaitasun teknikoa (gehienez, 20 puntu):
Erakundeak duen gaitasuna bere helburu estrategikoak betetzeko behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasun espezializatuak mobilizatzeko.
Atal honetan hauek baloratuko dira: erakundearen antolaketa- eta kudeaketa-egitura, ikerketara bideratutako azpiegitura teknologikoak, eta ikerketara bideratutako giza baliabideen dimentsionamendua eta gaikuntza.
Gaitasun teknikoa baloratzeko, kontuan hartuko dira erakundearen antolaketa- eta kudeaketa-egituraren, ikerketako azpiegitura teknologikoen eta I+G+b-ra bideratutako giza baliabideen dimentsionamendu eta gaikuntzaren egokitasuna, nahikotasuna eta kalitatea, aurkeztutako dokumentazioari erreparatuta.
i) Antolaketa- eta kudeaketa-egitura: 5 puntu, gehienez.
ii) I+G+b-ko azpiegitura teknologikoak: 7 puntu, gehienez.
iii) Ikerketara bideratutako giza baliabideak: 8 puntu, gehienez.
c) Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriak, berdintasunaren aldeko aitorpenak, eta euskararen hizkuntza-kalitatearen ziurtagiriak (gehienez, 10 puntu).
Baloratu egingo dira kalitatea kudeatzeko sistemak, kudeaketa aurreratua, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta euskararen kalitate-ziurtagiria benetan ezarri direla egiaztatzen duten aitorpen ofizialak edo organismo independenteek ziurtatutakoak.
Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriek 6 puntu jasoko dituzte, gehienez. Ziurtagiri batek 2 puntu jasoko ditu aurkeztutako proiektua gauzatzeko garrantzitsutzat jotzen bada; bestela, puntu bat jasoko du.
Baloratuko da aurkeztutako ziurtagiriek zelako garrantzia, indarraldia, irismena eta egokitasuna dituzten ikerketa-proiektuaren xedeari begira. Era berean, baloratuko da kalitate-ziurtagiriek kudeaketa-prozesu estandarizatuak bermatzea, I+G+b proiektuetarako espezifikoa izatea eta erakundearen berrikuntza-gaitasuna ebaluatzea, proiektuak datu sentikorrak edo ingurumen-inpaktua barne hartzen baditu.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko aitorpenek eta euskararen hizkuntza-kalitatearen ziurtagiriek 2 puntu jasoko dituzte, gehienez. Organismo ofizial batek emandako ziurtagiriek eta, euskararen kasuan, ziurtagiri ofizialek 2 puntu jasoko dituzte.
Besteak beste, hauek baloratuko dira bereziki:
i) ISO ziurtagiriak edo beste kudeaketa-sistema baliokide batzuk. Euskalit kudeaketa aurreratuko ereduak edo aitorpen baliokideak.
ii) Emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza-erakundearen aitorpena, Emakundek edo organismo ofizial baliokideak emana.
iii) Bikain – Euskararen Kalitate Ziurtagiria edo beste kudeaketa-ziurtagiri ofizial batzuk.
2.– Ikerketa-proiektuaren proposamenari buruzko irizpideak (gehienez, 60 puntu):
a) Proiektuaren irismen teknologikoa (10 puntu, gehienez):
Proiektuaren egokitasuna, beharra eta ekarpen zientifiko-teknikoa, gaur egungo azken aurrerapen teknologikoei dagokienez. Berrikuntza, originaltasuna eta sektorerako garrantzia.
b) Proposamenaren egokitasuna (10 puntu, gehienez):
Proposamena zenbateraino egokitzen den 2. oinarriko 3. apartatuan deskribatutako arloetara. Zenbateraino etortzen den bat nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorearen lehentasun estrategikoekin.
c) Espero diren emaitzen eragina (10 puntu, gehienez):
Produktu, zerbitzu, prozesu edo patente berriak sortzeko aukerak. Berrikuntzarako, transferentzia teknologikorako eta balioa sortzeko ahalmena.
d) Aurkeztutako memoriaren kalitatea (gehienez, 10 puntu):
Zorroztasun metodologikoa eta helburuen, plangintzaren eta baliabideen arteko koherentzia baloratuko dira:
i) Metodologia: proiektuaren deskribapen eta egituraketa egokia; argitasuna proiektuaren lehentasunetan eta helburu orokor eta espezifikoen definizioan; planteatutako kudeaketa-eskemaren egokitasuna, eta plangintza egokia (zereginen egitura, mugarriak eta entregagaiak).
ii) Aurrekontua: helburuekiko egokitzapena eta justifikazioa, argitasuna aurrekontuaren egituran eta banakapenean.
e) Proiektua behar bezala gauzatzeko baliabideen egokitzapen-maila (gehienez, 10 puntu):
Baloratuko da ea erakundeak badituen proiektua behar bezala gauzatzeko behar diren baliabide teknikoak, giza baliabideak eta kudeaketa-baliabideak.
f) Ikerketa-taldea osatzen duten pertsonak (gehienez, 10 puntu):
Gaitasun zientifikoa eta teknikoa, dedikazio-maila, esperientzia eta genero-oreka (arduraduna emakumea izatea barne).
i) Taldearen tamaina, kideen aurreikusitako dedikazioari dagokionez.
ii) Kideen gaitasun zientifiko-teknikoaren araberako kualifikazioa.
iii) Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua.
9. oinarria.– Ebazpena.
1.– Behin betiko ebazpenaren proposamena onartzen denean, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak prozedura ebatziko du.
2.– Prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori bukatu eta ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da, hala ezartzen baita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan.
3.– Prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluari jarraikiz.
Hala eta guztiz ere, interesdun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio.
4.– Ebazpenean egindako izendapena onartutzat joko da, salbu eta erakunde interesdunak berariaz uko egiten badio ebazpena jakinarazi eta gehienez 10 eguneko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epe hori zenbatzen.
5.– Prozeduraren ebazpenarekin batera, agindu honen IV. eranskinean ageri den fitxa teknikoa erantsiko da, betetzeko eta laguntzak kudeatzen dituen organoari bidaltzeko 10 eguneko epean, hautatutako proiektuen oinarrizko edukiari publizitatea emate aldera.
6.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio erakunde interesdunak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, eta hark ebatziko du. Errekurtsoa aurkezteko, hilabete bateko epea egongo da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.
10. oinarria.– Lankidetza formalizatzea.
1.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro izango diren hautatutako erakundeen arteko lankidetza lankidetza-hitzarmen baten bidez formalizatuko da. Hitzarmen horren edukia Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera garatuko da, I. eranskineko ereduari jarraikiz.
2.– Lankidetza-hitzarmena formalizatuko da, noiz eta hautatu ostean Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko 2026ko ekitaldirako aurreikusitako laguntza-programaren (Ikertalent programa) onuradunak.
3.– Lankidetza-hitzarmenaren iraupena desberdina izango da, baldin eta erakunde laguntzailea doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko destino-zentroa bada edo teknologoentzako laguntzen onuradunen destino-zentroa bada:
a) Laguntzak doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko badira, hitzarmenak lau urteko iraupena izango du, doktoratu aurreko kontratuen gehieneko iraupenarekin bat etortzeko. Hala ere, epea luzatu egin beharko da doktoratu aurreko kontratuan gertatutako etenen ondorioz (lanerako ezintasuna, baimenak, etab.) kontratuen indarraldia lau urtetik gorakoa bada.
Laguntzaren onuraduna desgaitasuna duen pertsona bat bada, hitzarmenaren lau urteko iraupena beste bi urtez luzatu ahal izango da.
b) Laguntzak teknologoak prestatzeko badira, hitzarmenak bi urteko iraupena izango du. Beste bi urtez luzatu ahal izango da, baldin eta laguntzaren onuraduna desgaitasuna duen pertsona bat bada.
4.– Erakunde bat bi laguntza-lerroetan lankidetzan aritzeko destino-zentro gisa aukeratzen bada (hots, ikertzaileei zuzendutako prestakuntza-laguntzetarako eta teknologoei zuzendutako prestakuntza-laguntzetarako), bi laguntza-lerroak bilduko dituen lankidetza-hitzarmen bakarra sinatuko da.
II. ERANSKINA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN (ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILAREN BIDEZ) ETA [ERAKUNDE LAGUNTZAILEAREN IZENA] ERAKUNDEAREN ARTEKOA, DOKTORATU AURREKO IKERTZAILEAK ETA TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILAK 2026. URTEKO EKITALDIRAKO DEITUTAKO LAGUNTZEN KUDEAKETAN LANKIDETZAN ARITZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2026ko XXXX(a)ren XX(a).
BILDURIK:
Batetik, Raúl Perez Iracheta, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea (abenduaren 23ko 504/2024 Dekretuaren bidez izendatua), Administrazio orokor honen izenean eta hura ordezkatuz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 6.k) artikuluan esleitzen zaizkion eskudantziekin bat etorriz.
Bestetik, [erakunde laguntzailearen izena], egoitza soziala XX herriko XX kalean duena [lurralde historikoaren izena], XX IFZ duena eta XX(e)n inskribatuta dagoena XX zenbakiarekin. XX(e)k ordezkatzen du, XX(e)(a)n baimendutako notario-ahalordearen bidez.
Bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau egiteko legezko gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta, horretarako, hau
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartua) 10.16 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloan, betiere Espainiako Estatuarekin koordinatuta.
Era berean, urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuak onartu egin zuen Transferentzien Batzorde Mistoak 2008ko abenduaren 11n hartutako akordioa, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeari buruzkoa. Akordio horretan, eta ikerketa-jarduerari, garapen zientifiko-teknikoari eta berrikuntzari dagokienez, autonomia-erkidegoak bere gain hartzen ditu egiteko hauek: arautzea, planifikatzea, sustatzea eta bultzatzea; programa eta proiektuak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena eta kontrola egitea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduera horiek koordinatzea.
Bestalde, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituena) 19.1 artikuluaren k) eta m) letrek xedatzen dutenez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritzako elikagaien politikaren eta nekazaritzako eta ozeanografiako ikerketaren arloko egitekoak beteko ditu, Hezkuntza Sailari dagozkion eskudantziak alde batera utzi gabe.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 438/2024 Dekretuaren 11.1.l) artikuluan xedatutakoaren arabera, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari dagokio nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako arloetako ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea.
Bigarrena.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluarekin bat etorriz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren apirilaren 1eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko laguntza-programaren (Ikertalent) onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko, eta deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen 202X(e)ko XXXXaren XX(e)ko ebazpenaren bidez, nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntza-programaren onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko prozedura ebatzi zen. Ebazpen horren bidez, [erakunde laguntzailearen izena] hautatu zen, dagokionaren arabera, doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen onuradun izan ziren pertsonen destino-zentro izateko. Laguntza horiek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak deitu zituen, 2026ko ekitaldian doktoratu aurreko [letraz adierazi zenbakia] ikertzailek edo [letraz adierazi zenbakia] teknologok beren prestakuntza-jarduera gara dezaten hitzarmen honen xede diren proiektuetan (aurrerago zehaztuko dira).
[Hau hitzarmen-eredua da. Doktoratu aurreko ikertzaileak nahiz teknologoak prestatzeko laguntzei begira lankidetzan aritzeko xedapenak jasotzen dira; hortaz, hautatutako erakunde bakoitzarekin formalizatuko den hitzarmenaren testua egokitu eta zehaztu beharko da, kontuan hartuta zein modalitatetan lagunduko den: doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak kudeatzea, teknologoen prestakuntzarako laguntzak kudeatzea, edo biak.]
[Erakunde laguntzailearen izena](r)en estatutuek xedatzen dutenez, hau da bere objektu soziala: «XX».
Hirugarrena.– Hitzarmen honen araubide juridikoa xedapen hauen bidez egituratzen da:
– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluko VI. kapitulua, administrazio publikoen eta 47.1 artikuluan aipatutako gainerako subjektuen arteko hitzarmenak arautzen dituena. Lege-testu horren 49. artikuluak finkatzen du zein eduki bildu behar duten, gutxienez, hitzarmen horiek. Aplikagarria da, halaber, 144/2017 Dekretua, apirilaren 25ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoarena, zeinaren XIII. kapituluak hitzarmen eta protokolo orokorren araubide juridikoa arautzen baitu.
– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikulua, dirulaguntzen erakunde laguntzaileen oinarrizko araubidea ezartzen duena.
– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikulua, prestakuntza-bidean dauden ikertzaileen doktoratu aurreko kontratua arautzen duena, eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua, Prestakuntza-bidean dauden doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duena.
– 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituena.
– 2021eko otsailaren 23an onartutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Plana, talentua erdigune gisa kokatzen duena oinarrizko hiru zutabeak garatu ahal izateko.
– 2026ko apirilaren 1eko Agindua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez 2026ko ekitaldirako deialdia egiten baita nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko langile ikertzaileak eta langile teknologoak prestatzeko laguntza-programarako.
Laugarrena.– Alderdi izenpetzaileek administrazioen arteko lankidetza-tresna honen bidez administratzen dituzte beren interes partekatuak.
Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta [erakunde laguntzailearen izena](e)k lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute adierazten diren jarduketetarako, klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
1.– Hitzarmen honen xedea da lankidetza-esparrua ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bidez) eta [erakunde laguntzailearen izena](r)en artean, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen onuradunen prestakuntza-jarduera garatzeko 2026ko ekitaldian, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren bidez.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak hautatu ditu, eta haiek [erakunde laguntzailearen izena](e)n atxiki ditu destino-zentro gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren sektoreko ikerketa-sistemarako giza baliabideen prestakuntza espezializatua sustatzeko.
2.– Hitzarmen honen xede diren jarduerak egiteko, ez zaio ordainsaririk emango erakunde laguntzaileari.
Bigarrena.– Hautatutako erakunde laguntzailea.
1.– [Erakunde laguntzailearen izena] erakunde laguntzaileak, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen 2026ko XXXXaren XX(e)ko ebazpenaren bidez hautatua, nortasun juridiko propioa dauka, esparru pribatukoa da, eta aipatu deialdi-aginduaren 4. oinarrian adierazitako erakundeen parte da, hori guztia Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluaren ondorioetarako.
2.– [Erakunde laguntzailearen izena](e)k hautaketa-prozesuan egiaztatu ditu Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren 8. oinarrian ezarritako kaudimen- eta efikazia-baldintzak.
Hirugarrena.– Prestakuntza-jarduera.
1.– Hitzarmen honen eranskinean agertzen diren prestakuntzarako laguntzen onuradunen prestakuntza-jarduera, prestakuntza-bidean dauden doktoratu aurreko ikertzaileentzako laguntzen kasuan, doktorego-tesiak egitera bideratuta dago, eta, teknologoen kasuan, proiektu jakin batzuetan espezializatutako teknikariak prestatzera.
2.– Prestakuntza-jarduera arlo hauekin lotutako proiektuei buruzkoa izango da: nekazaritza eta akuikultura ekologikoa; proteina-iturri berria; bioekonomia; digitalizazioa eta teknologia berriak; basoen kudeaketa; arrantza-kudeaketa eta itsas ekosistemak; nutrizioa eta elikadura osasungarria eta jasangarria; animalien osasuna; ingurumen-jasangarritasuna; ekoizpen-sistema jasangarriak eta osasungarriak; elikagaien teknologia; gastronomia, eta elikadurarekin lotutako ongizate emozionala.
a) Doktoratu aurreko ikertzaileek parte hartuko duten proiektuak:
[Zerrendatu Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen 2026ko XXXXaren XX(e)ko ebazpenean zehaztutako proiektuak.]
b) Doktoratu aurreko teknologoek parte hartuko duten proiektuak:
[Zerrendatu Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen 2026ko XXXXaren XX(e)ko ebazpenean zehaztutako proiektuak.]
Laugarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren konpromisoak.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, [erakunde laguntzailearen izena](e)n bere proiektua garatuko duten doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak hautatu ondoren, hitzarmen honen eranskinean jasotzen den bezala, konpromiso hauek hartzen ditu:
1.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko...................(e)ko Aginduan araututako laguntzei dagozkien funtsak [erakunde laguntzailearen izena](r)i ematea. Agindu horren bidez, 2026ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko (Ikertalent).
Ordainketak urteka egingo dira.
Hitzarmen hau izenpetu ondoren, lehen aurrekontu-ekitaldiko funtsak transferituko dira, 1. apartatu honetako a) eta b) paragrafoetan xedatutakoari jarraikiz, eta onuradun bakoitzaren gastu-kontzeptuak ordaintzeko laguntzaren zenbatekoa adieraziko da.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak finkatuko du onuradunak laguntza baliatzen hasteko eguna; dena den, prestakuntzarako laguntzaren onuradunak arrazoiz eskatuta, luzapena eman ahal izango da, baina ezin izango da izan hiru hilabetetik gorakoa.
a) Doktoratu aurreko ikertzaileei emandako laguntzei dagozkien funtsak erabiliko dira ordainsari gordina, enpresaren gizarte-segurantzako kuota eta laguntza osagarriaren zuzkidura ordaintzeko.
Doktoratu aurreko kontratuak formalizatu ondoren eta dagozkien kopiak Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari bidali ondoren ordainduko da lehenengo urteko zenbateko osoa.
Hurrengo urterokoak ere aurretiaz ordainduko dira, ekitaldi ekonomikoaren hasieran, aurreko ekitaldiko gastuaren justifikazioa berrikusi ondoren.
– Ordainsari gordinaren eta enpresaren gizarte-segurantzako kuotaren zenbatekoei dagokienez, urte bakoitzari dagokiona ordainduko da. Berrikuspenaren ondoren egiaztatzen bada aurreko ekitaldian gauzatutako zenbatekoa aurreikusitako eta aurreratutako zenbatekoa baino handiagoa edo txikiagoa izan dela, ordainketa hori erregularizatuko da, eta, beraz, ordaindu beharreko zenbatekoa murriztu edo handitu egingo da.
Ordainsari gordina eta enpresaren gizarte-segurantzako kuota eguneratu ahal izango dira, kasu hauetan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko ikerketaren arloan eskumena duen sailak 2027, 2028, 2029 eta 2030eko ekitaldietarako onartzen dituen doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen deialdietan zenbateko handiagoak ezartzen badira, hitzarmen honetan ezarritako zenbatekoa automatikoki handituko da, zenbateko horiekin bat etortzeko.
ii) Kontratu mota horietarako ezarritako gutxieneko ordainsariak betetzen direla bermatzeko beharrezkoa bada, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.d) artikuluan eta Doktoratu aurreko Ikertzaileen Estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7.1 artikuluan xedatutakoaren arabera; kasu horretan, ezarritako zenbatekora handituko da ordainsaria.
– Laguntza osagarriaren zenbatekoari dagokionez, urteko zuzkidura ekonomikoa osorik ordainduko da ekitaldi bakoitzean, eta ekitaldi batean erabili ez den zenbatekoa hurrengoetan baliatu ahal izango da, urtero metatuko baita kontratuaren indarraldi osoan erabili ahal izateko. Funts horien helburua da onuradunari esleitutako ikerketa-proiektuarekin lotutako prestakuntza-gastuak edo beste ikerketa-zentro batzuetako egonaldi laburrak ordaintzea, eta baimendu eta justifikatu egin behar dira. Azken ekitaldian, urte horretako gastuaren justifikazioa berrikusi ondoren, laguntza osagarriaren ondoriozko saldoa kalkulatuko da. Laguntza osagarri gisa ordaindutako diru guztia erabili ez bada, ateratzen den saldoaren zenbatekoa itzuli beharko da, zortzigarren klausulan xedatutakoari jarraikiz.
b) Teknologoei emandako laguntzei dagozkien funtsak erabiliko dira enpresaren gizarte-segurantzako kuota eta laguntza osagarriaren zuzkidura ordaintzeko.
Lehenengo urteko zenbateko osoa teknologoak destino-zentroan sartu ondoren ordainduko da, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari bidali ondoren langile horiek Gizarte Segurantzan alta eman izanaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua aplikatuz.
Hurrengo urterokoak ere aurretiaz ordainduko dira, ekitaldi ekonomikoaren hasieran, aurreko ekitaldiko gastuaren justifikazioa berrikusi ondoren.
– Laguntzaren eta enpresaren gizarte-segurantzako kuotaren zenbatekoei dagokienez, hurrengo urteari dagokiona ordainduko da. Berrikuspenaren ondoren egiaztatzen bada aurreko ekitaldian gauzatutako zenbatekoa aurreikusitako zenbatekoa baino handiagoa edo txikiagoa izan dela, ordainketa hori erregularizatuko da, eta, beraz, ordaindu beharreko zenbatekoa murriztu edo handitu egingo da.
Zenbateko hori eguneratu ahal izango da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko ikerketaren arloan eskumena duen sailak 2027ko eta 2028ko ekitaldietarako onartzen dituen doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen deialdietan zenbateko handiagoak ezartzen badira. Kasu horretan, hitzarmen honetan ezarritako zenbatekoa automatikoki handituko da, zenbateko horiekin bat etortzeko.
– Laguntza osagarriaren zenbatekoari dagokionez, urteko zuzkidura ekonomikoa osorik ordainduko da ekitaldi bakoitzean, eta ekitaldi batean erabili ez den zenbatekoa hurrengoetan baliatu ahal izango da, urtero metatuko baita laguntza indarrean egongo den bi urteetan erabili ahal izateko. Funts horiek onuradunari esleitutako ikerketa-proiektuarekin lotutako prestakuntza-gastuak edo beste ikerketa-zentro batzuetako egonaldi laburrak ordaintzeko dira, eta baimendu eta justifikatu egin behar dira.
Azken ekitaldian, urte horretako gastuaren justifikazioa berrikusi ondoren, laguntza osagarriaren ondoriozko saldoa kalkulatuko da. Laguntza osagarri gisa ordaindutako diru guztia erabili ez bada, ateratzen den saldoaren zenbatekoa itzuli beharko da, zortzigarren klausulan xedatutakoari jarraikiz.
2.– Aseguru-polizak sinatzea, praktikaldian eta prestakuntza-jardueretan gerta daitezkeen arriskuak estaltzeko. Laguntzen onuradunek Eusko Jaurlaritzak kontratatutako istripuen eta erantzukizun zibilaren poliza osagarriak izango dituzte. Gainera, bidaiako laguntza-poliza bat izango dute, jarduera Estatutik kanpo egiten badute. Kasu horretan, interesdunek horren berri eman beharko diote Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari gutxienez hamar egun lehenago eta egonaldia noiz hasi eta amaituko den adierazita, poliza sinatzeko. Hala egin ezean, Eusko Jaurlaritzak ez du izango aseguru-poliza formalizatzeko erantzukizunik.
3.– Onuradunen prestakuntzarako funtsen kudeaketa egiaztatzeko eta jarraipena egiteko jarduketak egitea, bai eta bilakaera akademikoa, prestakuntzakoa eta ikerketakoa egiaztatzeko eta jarraipena egiteko jarduketak egitea ere.
Jarduketa horiek egiteko, [erakunde laguntzailearen izena](e)k urtero bidaliko dituen egiaztagiriak berrikusiko dira, zeinak bederatzigarren klausulan zehazten baitira. Jarduketa horiek osatzeko, ikerketa-proiektuen arduradunekin bilera teknikoak eta bisita programatuak egin ahal izango dira, baita, hala badagokio, destino-zentroan lan egingo duten doktoratu aurreko ikertzaileei eta teknologoei elkarrizketak egin ere.
Bosgarrena.– [Erakunde laguntzailearen izena] erakunde laguntzailearen konpromisoak.
[Erakunde laguntzailearen izena] erakunde laguntzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:
1.– Prestakuntzarako laguntzen onuradunei aukera ematea ikerketa- eta prestakuntza-jarduera egiten duten zentroetan, laborategietan edo bulegoetan sartzeko; jarduera behar bezala garatzeko behar dituzten bitartekoak eta tresnak erabiltzea erraztea, eta lagundutako jarduera garatzeko behar duten laguntza ematea.
2.– Prestakuntza-laguntzaren onuradunak garatuko duen edo parte hartuko duen proiektua behar bezala gauzatzen dela zaintzea; onuradunari ezin zaio eskatu laguntzaren ikerketa- eta prestakuntza-helburua eta helburu zientifiko-teknologikoa ez lortzea eragiten duen beste jarduerarik egitea.
3.– Prestakuntza-laguntzen onuradunen eskura jartzea destino-zentroari lotutako pertsona bat, tutoretza-funtzioa beteko duena, hau da, onuradunek parte hartzen duten proiektuen edo jardueren garapenean egiten duten jarduera gainbegiratuko duena.
4.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea zentroari atxikitako prestakuntzarako laguntzen onuradunen hasierako egoerari uko egiten bazaio edo egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna eragiten duen jazoeraren bat gertatuz gero; laguntzen xedea normaltasunez betetzea eragotz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da.
5.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak funtsen kudeaketa egiaztatzeko egin ditzakeen jarduerak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen xedea fiskalizatzeko dituzten eginkizunak betez, egin ditzaketen finantza-egiaztapen eta -kontrol guztiak ere.
6.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren lankidetza adieraztea, laguntzaren onuraduna atxikita dagoen ikerketa-programari buruz egindako publizitate edo argitalpen orotan.
7.– Doktoratu aurreko ikertzaile kontratatuekin lotutako izapideak, altak eta ordainketak egitea Gizarte Segurantzari.
8.– Prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua aplikatuz, prestakuntza jasotzen ari diren langile teknologoekin lotutako izapideak, altak eta ordainketak egitea Gizarte Segurantzari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.
Seigarrena.– Doktoratu aurreko ikertzaileen lan-kontratazioa.
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k doktoratu aurreko kontratu bat egin beharko du prestakuntza-bidean dagoen doktoratu aurreko ikertzailearekin. Ezaugarri hauek bildu beharko ditu:
a) Kontratuaren modalitatea izango da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluak araututako doktoratu aurreko kontratua, eta idatziz egingo da [erakunde laguntzailearen izena] erakunde laguntzailearen eta prestakuntza jasotzen ari den ikertzailearen (langilea) artean, kontratu-eredu normalizatuaren arabera (404. kodea). Lan-harreman hori arautuko dute Doktoratu aurreko prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak eta, xedatuta ez dagoen guztian, Langileen Estatutuak eta aplikagarria den ohiko eta sektoreko araudiak.
b) Prestakuntzarako laguntzaren doktoratu aurreko ikertzaile onuraduna [erakunde laguntzailearen izena](e)ko langilea izango da, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrari atxikiko zaio, indarrean dagoen araudiaren arabera dagozkion enpresa-kuotaren murrizketak edo hobariak aplikatuz.
c) Kontratuak ondoz ondoko lau urte iraungo du gehienez, baina beste bi urtez luzatu ahal izango da kontratua desgaitasuna duen pertsona batekin hitzartu bada, kontuan hartuta zein diren ikerketa-jardueraren ezaugarriak eta zein eragin duen mugapenen mailak jardueraren garapenean. Horretarako, aldez aurretik, enplegu-zerbitzu publiko eskudunak aldeko txostena egin beharko du, zeinak desgaitasuna baloratzeko eta orientatzeko talde tekniko eskudunen txostena eskatu ahal izango baitu. Ondorio horietarako, desgaitasuna duten pertsonatzat hartuko dira azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bateginean jasotakoak.
d) Aurreko onuradun batek uko egitearen ondorioz kontratatzen diren pertsonen kontratua uko egin duen pertsonak baliatu ez duen aldiaren iraupen berekoa izango da.
e) Doktoregoko unibertsitate-titulu ofiziala lortzeak amaiera emango dio prestakuntza-bidean dauden doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntza-etapari, eta, titulu hori lortu ondoren, kontratua luzatu ahal izango da, kontratatutako ikertzailearen doktoretza-ondoko orientazioa bermatzeko, alderdiak ados jarrita, gehienez ere 12 hilabetez, aurreikusitako gehieneko iraupen-mugak gainditzen ez badira. Luzapen hori amaitu ondoren, doktoratu aurreko kontratua azkendu egingo da, kontratuaren gehieneko iraupena agortu ez bada ere.
Ondorio horietarako, ulertuko da doktore-titulua lortu duela, doktorego-tesia defendatu eta gainditzen duen egunean.
f) Kontratazioaren hasiera-eguna Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ezarriko du.
g) Kontratuaren iraupenaren zenbaketa eten egingo da aldi baterako ezintasunagatik, edo lanaldi osoko baimenak hartzen badira arrazoi hauek direla medio: haurdunaldia, haurdunaldi eta edoskitzaroko arriskua, jaiotza, amatasuna, aitatasuna, adopzio-helburuko zaintza edo familia-harrera, lanaldi osoetan pilatutako edoskitzea edo aurrekoekin lotutako antzeko egoerak, baita kontziliazioa edo adingabeak, senideak edo mendeko pertsonak zaintzea edo seme-alabak edo senideak zaintzeko hartutako eszedentziak ere, edo genero-indarkeriaren biktima izatearen ondorioz bere lanpostua uztera behartuta dagoen langileak hala erabakitzea.
h) Kontratuak irauten duen bitartean lanaldia murrizten bada baimen partzialak hartzeko, kontratua luzatu egingo da, egindako murrizketaren proportzioan. Hauek dira lanaldia murrizteko arrazoiak: jaiotza; amatasuna edo aitatasuna; adopzio-helburuko zaintza edo familia-harrera; seme-alabak garai aurretik jaiotzea edo, jaio ondoren, ospitalean utzi behar izatea; legezko zaintza; minbizia edo bestelako gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzea; istripua izan edo gaixotasun larri bat duten senideak edo mendekoak zaintzea; genero-indarkeria, edo lotutako antzeko egoerak, baita kontziliazioarekin edo adingabeen, senideen edo mendekoen zaintzarekin lotutakoak ere.
i) Deialdian laguntza-programaren lau urteko iraupenerako aurreikusten den ordainsaria eguneratu ahal izango da, laugarren klausulan xedatzen den bezala, deialdi berrietara egokitzeko edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.d) artikuluan jasotako gutxieneko zenbatekoak betetzeko.
j) Kontratua amaitzen bada hitzartutako denbora amaitzeagatik, langileak eskubidea izango du kalte-ordaina jasotzeko. Kalte-ordain horren zenbatekoa izango da Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 49. artikuluan iraupen mugatuko kontratuetarako aurreikusitakoaren parekoa.
k) Baldin eta prestakuntza jasotzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileek erreklamazioa aurkezten badute Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, ez direlako betetzen doktorego-tesiaren zuzendaritzari dagozkion berezko eginkizunak, eta zuzendaritza horrek erreklamatzailearen aldeko irizpena ematen badu, eten egingo da kontratuaren iraupenaren zenbaketa, aldeko irizpen hori jasotzen denetik doktorego-tesiaren zuzendaritzan aldaketa gertatu arte, lau hilabetez gehienez ere; handik aurrera, berriro ekingo zaio zenbaketari. Irizpena ahalik eta lasterren eman beharko da, eta, eman ostean, [erakunde laguntzailearen izena](e)k ebatzi beharko du tesiaren zuzendaritzaren aldaketa, gehienez ere hilabeteko epean.
Zazpigarrena.– Ordainketak.
Funtsak jaso ondoren, laugarren klausularen 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, [erakunde laguntzailearen izena](e)k ordainketa hauek egingo ditu:
1.– Prestakuntza jasotzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileei dagokienez, hilero ordaindu beharko ditu ikertzaileen ordainsaria eta Gizarte Segurantzaren kuotak.
2.– Teknologoei dagokienez, laguntza –hamabi ordainsaritan banatuta– eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordaindu beharko ditu, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua aplikatuz.
3.– Laguntza osagarriari dagokionez, bekaren edo tesiaren proiektuarekin lotutako prestakuntza-gastuak ordaindu beharko ditu, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduan xedatutakoari jarraikiz. Agindu horren bidez, 2026ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren arloetan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko (Ikertalent).
a) Laguntza osagarriaren esleipenaren barruan sartzen diren bekaren edo tesiaren proiektuarekin lotutako prestakuntza-gastuak.
b) Estatu barruko bidaietan laguntzeko aseguru-poliza, prestakuntzaren ohiko lekutik joatea dakarten prestakuntza osagarriko jardueretarako (ikastaroetan parte hartzea, biltzar eta egonaldi laburretara joatea, etab.); horrela, eta laguntza osagarriaren kargura, bidaiako laguntza-polizaren osagarri izango da, zeina Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko baitu Estatutik kanpo bidaiatzen denerako, laugarren klausularen 2. puntuan ezarritakoaren arabera.
c) Bekak irauten duen bitartean egiten diren joan-etorri eta egonaldietarako beharrezkoak diren beste poliza edo mediku-aseguru batzuk.
Onuradunek justifikatu egin beharko dute laguntza osagarriaren bidez ordaindutako gastua, kontuan hartuta gastuak justifikatzeko irizpideak, mugak eta [erakunde laguntzailearen izena](e)n bestelako jarraibideak. Ezin izango dira finantzatu erakunde publiko edo pribatuek emandako beste laguntza edo diru-sarrera batzuekin.
Laguntza osagarriaren bidez finantzatzen diren jarduketek (ikastaroak, bidaiak, matrikula-gastuak, etab.) prestakuntzaren tutoreen oniritzia izan beharko dute, eta gastu-kontzeptu horiek laguntza horri bakarrik egotziko zaizkio, gainfinantzaketa saihesteko.
Destino-zentroa ez den beste zentro batean aldi baterako egonaldia eginez gero, aldez aurretik jakinarazi behar zaio Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, eta hark onartu behar du.
Zortzigarrena.– Jasotako dirua itzultzea.
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren arloko ikerketaren arloan eskumena duen sailari itzuli beharko dizkio ezarritako xederako erabili ez diren aurreratutako zenbateko hauek:
a) Azken ekitaldian kalkulatuko den laguntza osagarriaren saldoa.
Azken ekitaldian, urte horretako gastuaren justifikazioa berrikusi ondoren, laguntza osagarriaren ondoriozko saldoa kalkulatuko da. Saldoa aldekoa bada, hau da, laguntza osagarriaren diru guztia erabili ez bada, itzuli egin beharko da.
b) Onuradunei emandako laguntza azkentzearen edo deuseztatzearen ondoriozko zenbatekoak. Era berean, onuradunak, laguntzaren xedea beteta, kontratua lehenago amaitzen duenean ere itzuli beharko da.
Bederatzigarrena.– Egiaztagiriak.
Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak urtero egiaztatuko du laguntzen kudeaketa. Horretarako, [erakunde laguntzailearen izena](e)k, urtero, urtarrilaren 31 baino lehen, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:
1.– Aurreko ekitaldiko justifikazio-memoria ekonomikoa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa), hauek jasota:
a) [Erakunde laguntzailearen izena](e)ko langileen zerbitzuaren arduradunak sinatutako ziurtagiria, onuradun bakoitzari buruz hauek zehaztuta:
i) Onuradun bakoitzari edo haren kontura egindako ordainketak. Hileko gastuen kontzeptuak eta zerrenda xehea, ordainsariak, gizarte-segurantzako kuotak, etab.
ii) Kasua bada, aldi baterako ezintasun-egoerak, baimenak edo ekitaldian zehar gertatu diren antzeko beste egoera batzuk zehaztea, baita ondoriozko saldoa ere, onuradunaren alde emandako funtsak eta [erakunde laguntzailearen izena](e)ri eragindako benetako kostua kontuan hartuta.
iii) Laguntza osagarriaren kontura ordaindutako kontzeptuak eta zenbatekoak. Laguntzaren onuradunen erantzukizunpeko adierazpena, kontzeptu berberengatik beste erakunde baten laguntzarik jaso ez dutela adierazteko.
b) Onuradun bakoitzari buruzko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, gutxienez:
i) KDT (Kotizaziorako Datuen Txostena) - Onuradun bakoitzaren besteren konturako langileak.
ii) Ordainagiria eta Langileen Zerrenda Nominalaren (RNT) ereduak eta Kotizazioen Likidazio Ordainagiriak (RLC), pertsona identifikatuta.
iii) Prestakuntza-bidean dauden doktoratu aurreko ikertzaileei dagokienez, langilearen nominak.
iv) Teknologoei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea aplikatuz egindako ordainketen dokumentazioa eta zerrenda, baita Gizarte Segurantzari egindako ordainketenak ere, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua betez.
2.– Era berean, [erakunde laguntzailearen izena](e)k memoria bat aurkeztu beharko dio Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari prestakuntza-urte bakoitzaren amaieran, ikerketa-proiektuaren zuzendaritza- eta tutoretza-lanak egiten dituen pertsonak izenpetua, proiektu eta onuradun bakoitzaren bilakaera akademikoari, prestakuntzakoari eta ikerketakoari buruzkoa. Memoria horretan, gutxienez, atal hauek jasoko dira:
a) Proiektuaren urteko txostena, garapen-maila eta aurrerapena.
b) Hurrengo urterako lan-plana.
c) Doktoratu aurreko kontratuaren kasuan:
i) Doktoregoko matrikularen egoera eta ebaluazio-batzordearen txostena, doktoratu aurreko ikertzaileen kasuan.
ii) Tesia idatzi eta defendatzeko aurreikusitako data, luzapenei buruzko informazioa, etab.
d) Proiektua gauzatzeari buruzko beste datu garrantzitsu batzuk.
Hamargarrena.– Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak aitortzea.
Laguntzen onuradunak ikerketako prestakuntza-jardueratik eratorritako jabetza intelektualaren eskubideen titularrak dira, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak) xedatutakoari jarraikiz. Eskubide horiek ez dute mendekotasunik izango egindako ikerketak sorrarazi ditzakeen beste eskubide batzuekiko, eta haien osagarri eta haiekin metagarri izango dira. Horrek ez du eraginik izango lan kolektibotik eratorritako baldintzatzaileetan, doktoratu aurreko ikertzailea edo teknologoa ikerketa-proiektu kolektibo batean parte hartzen ari denean edo proiektu horri lotuta dagoenean.
Doktoratu aurreko ikertzaileek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak eta Doktoratu aurreko prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak aitortzen dizkieten gainerako eskubide guztiak baliatu ahal izango dituzte.
Hamaikagarrena.– Datu pertsonalak babestea.
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k, datuen babesaren arloan, hauek bete beharko ditu: (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta arlo horretan indarrean dauden gainerako xedapenak.
Datu pertsonalen tratamenduari eta babesari dagokienez, hauek aplikatuko dira: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzekoa, bereziki datuen tratamenduari dagokionez.
Horrez gain, klausula honetan xedatutakoa eta lankidetza-hitzarmen honen VI. eranskinean ezarritako jarraibideak beteko dira. [Erakunde laguntzailearen izena](e)k hitzarmenaren xede diren espedienteetan jasotako datu pertsonalen tratamendu-eragilearen eginkizuna beteko du, eta ez da datuen komunikaziotzat hartuko haiek eskuratzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduan eta 3/2018 Lege Organikoan eta haiek garatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz.
[Erakunde laguntzailearen izena] erakunde laguntzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren jarraibideen arabera soilik tratatzea datuak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, eta ez aplikatzea edo erabiltzea hitzarmen honetan ezarritakoez bestelako helburuetarako.
b) Hitzarmenaren xede diren espedienteetan jasotako datu pertsonalak tratatzeko baimena duten pertsonen konfidentzialtasuna bermatzea.
c) Arriskua kontuan hartuta, datu pertsonalen segurtasuna bermatuko duten neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak hartzea, aintzat hartuta teknikaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako arriskuen probabilitate eta larritasun aldakorrak ere.
d) Beste tratamendu-eragile batengana joz gero, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 28. artikuluaren 2. eta 4. apartatuetan adierazitako baldintzak errespetatuko ditu. Ondorio horietarako, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak baimena ematen dio [erakunde laguntzailearen izena](r)i, tratamenduaren azpieragile gisa, XX(e)ra edo hura ordezten duenera jotzeko, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak baimena eman ondotik, lankidetzaren xedea betetzeko [erakunde laguntzailearen izena](e)k esleituta dituen prestazioak gauzatzeko, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean xedatutakoa betez. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak transposizionatu ziren Espainiako ordenamendu juridikora, azpikontratazioari dagokionez.
e) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari lagunduko dio, neurri tekniko eta antolaketakoen bidez, ahal den guztietan, bete dezan interesdunek beren datu pertsonalei dagokienez dituzten eskubideak baliatzea helburu duten eskaerei erantzuteko betebeharra. Horretarako, arlo horretan jasotzen duen edozein eskaera Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraziko dio 72 orduko epean.
f) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari lagunduko dio, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 32. artikulutik 36. artikulura ezarritako betebeharrak betetzen direla bermatzeko, kontuan hartuta finantza-erakunde laguntzailearen esku dauden tratamenduaren izaera eta informazioa. Bereziki, segurtasuneko gorabeheraren baten berri izanez gero, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraziko dio, 24 orduko epean eta zehazten den helbide elektronikoaren bidez, arduraduna den aldetik dituen betebeharrak betetzeko, bere eginkizunen esparruan beharrezkoa den laguntza emanez; era berean, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari lagunduko dio, ahal den guztietan, inpaktuaren ebaluazioa egiten, beharrezkoa dela iritziz gero; beharrezkotzat jotzen bada, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren jarraibideak betez egingo da.
g) Hitzarmena bete denean, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari itzuliko dizkio datu pertsonalak, bai eta tratatu beharreko datu pertsonalen bat jasotzen duen edozein euskarri edo dokumentu ere.
h) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren esku jarriko du aurreko betebeharrak betetzen direla frogatzeko behar den informazio guztia, baita Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak edo hark baimendutako beste auditore batek auditoretzak egin ahal izateko eta egiten laguntzeko beharrezkoa den informazioa ere.
Bermatuko du, txartelen edo bonuen bidez eskuratu beharreko ondasunen erakunde hornitzaile atxikiekin adostutakoaren bidez, erakunde horiek datuak behar bezala blokeatuta gordeko dituztela, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzarekin duen harremanaren ondorioz erantzukizunak sor daitezkeen bitartean.
Datu pertsonalen tratamenduaren arduradun den aldetik, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak betebehar hauek izango ditu:
a) Tratamendu-eragileari idatziz ematea datu pertsonalak tratatzeko beharrezkoak diren jarraibideak eta, bereziki, aplikatu beharreko neurri teknikoei eta antolaketa-neurriei eta datuak suntsitzeari edo itzultzeari buruzkoak.
b) Interesdunaren eskaerei erantzutea, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eta datuen tratamendua mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeari dagokienez, bai eta datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko egindako eskaerei ere, hala dagokionean. Eskaera horiek egingo dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egoitza elektronikoaren bidez, aurrez aurre erregistro-bulegoetan edo posta bidez.
c) Segurtasun-urraketen berri ematea kontrol-agintaritzari eta interesdunari, kasua bada.
d) Inpaktuaren ebaluazioa egitea, hala dagokionean.
e) Kontsultak egitea kontrol-agintaritzari, hala dagokionean.
f) Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunei aplika dakiekeen eta indarreko legerian jaso diren bestelako betebeharrak.
Hamabigarrena.– Berdintasuna.
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k kontuan izan beharko du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen legeria; bereziki, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
Genero-ikuspegia kontuan hartuko da txosten, idazki, datu-bilketa, estatistika eta baliabideen kudeaketatik eratorritako informazio guztietan.
Era berean, hizkera ez-sexista erabili beharko du, emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro saihestu, eta berdintasun-balioak kontuan hartzen dituen irudia sustatu.
Hamahirugarrena.– Euskara.
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k bermatuko du eskatzaileek duten eskubidea euskara eta gaztelania erabiltzeko, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezarritakoa betez.
Erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko, eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat etorriz, [erakunde laguntzailearen izena](e)k euskararen erabilerari buruzko hizkuntza-baldintzak beteko ditu ahozko eta idatzizko komunikazioetan, bai eta seinaleetan, errotulazioetan eta antzekoetan ere, jarduera osoan zehar eta amaierako produktu entregagarriak barne. Hala, eskatutako dokumentu guztiak bi hizkuntzetan aurkeztu beharko dira: euskaraz eta gaztelaniaz.
Programa eta jarduerei begira, erakundeko erabiltzaileek aukeratutako hizkuntza hartuko da kontuan.
Hamalaugarrena.– Hitzarmena betetzeko eratutako batzorde mistoa.
Hitzarmena sinatzen duten alderdiek batzorde misto bat eratuko dute, hura betetzen dela egiaztatzeko eta gainbegiratzeko, bai eta berori interpretatzean sortzen diren arazoak eta sor daitezkeen gorabeherak konpontzeko ere. Batzordea sinatzaile bakoitzak izendatutako bi pertsonek osatuko dute, eta hitzarmena gauzatzen denetik hamabi hilabetera bilduko da, bai eta behar den bakoitzean ere, alderdietako edozeinek eskatuta.
Hamabosgarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau izenpetzen den egunean sartuko da indarrean, eta lau edo bi urteko indarraldia izango du, laguntza motaren arabera.
Bi urtez luzatu ahal izango da, baldin eta alderdi izenpetzaileek aho batez hala adosten badute horretarako sinatutako akordio batean, eta, betiere:
a) Laguntzak doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzera bideratuta badaude, epea luzatu egin beharko da, baldin eta doktoratu aurreko kontratuan gertatutako etenen ondorioz (lanerako ezintasuna, baimenak, etab.) kontratuen indarraldia lau urtetik gorakoa bada.
Laguntzaren onuraduna desgaitasuna duen pertsona bat bada, hitzarmenaren lau urteko iraupena beste bi urtez luzatu ahal izango da.
b) Laguntzak teknologoak prestatzeko badira, hitzarmenak bi urteko iraupena izango du. Beste bi urtez luzatu ahal izango da, baldin eta laguntzaren onuraduna desgaitasuna duen pertsona bat bada.
Hamaseigarrena.– Aldaketa.
Lankidetza-hitzarmen hau aldatzeko, izenpetzaile guztiek ados egon beharko dute, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.g) artikuluarekin bat etorriz.
Hamazazpigarrena.– Hitzarmena azkentzea eta suntsiarazteko arrazoiak.
1.– Hitzarmen hau azkendu egingo da hitzarmenaren xede diren jarduketak amaitzen direnean edo Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51. artikuluan ezarritako suntsiarazpen-kausaren bat gertatzen denean.
2.– Alderdietako batek hitzarmen honetan jasotako xedapenak osorik edo zati batean betetzen ez baditu, besteak eskubidea izango du zorrotz betetzeko edo hitzarmena suntsiarazteko eskatzeko. Hitzarmena suntsiarazten bada, jatorrizko egoera juridikora itzuliko dira.
3.– Hala ere, hitzarmena suntsiarazteko arrazoietako bat gertatzen denean dagoeneko hasita dauden jarduketak badaude, alderdiek adostu ahal izango dute, hitzarmenaren jarraipen-batzordeak proposatuta, jarduketa horiek egitea, hitzarmena gauzatzeko hitzartutako epea amaitu arte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 52.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
4.– Konpromiso ekonomikoak ekartzen dituzten kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak egiaztatuko du, hitzarmena suntsiarazi edo bete ondoren, dirulaguntza behar bezala justifikatu dela, bai eta hitzarmenaren xede den jarduera gauzatu dela ere.
Hemezortzigarrena.– Izaera eta interpretazioa.
Hitzarmen hau administrazio-izaerako tresna juridikoa da, eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluaren seigarren kapituluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan xedatutakoaren babespean egina dago.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioak eskumena izango du hitzarmen hau gauzatzean alderdien artean sor daitezkeen auziak ebazteko, kontuan hartuta hitzarmenak administrazio-izaera duela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 11.1.c) artikuluan ezarritakoa betez.
Eta, horren guztiaren ondorioz, eta horrekin guztiarekin ados, hona agertu direnek izenpetu egiten dute hitzarmena, lau aletan, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
[Erakunde laguntzailearen izena] erakundearen legezko ordezkaria,
[LEGEZKO ORDEZKARIAREN IZENA].
III. ERANSKINA
ESKAERA EGITEKO INPRIMAKIAREN EDUKIA
EREMU GENERIKOAK
– Deialdiaren izena eta kodea.
– Inprimakia jasoko duen kudeaketa-organoaren identifikazioa.
– Identifikazio-dokumentu mota.
– Zenbakia.
– Erakundearen izena.
– Erakundearen ordezkaria.
– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistroko zenbakia.
– Telefono finkoa.
– Telefono mugikorra.
– Helbide elektronikoa.
– Lurralde historikoa, udalerria, helbidea, posta-kodea.
– Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala.
– Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.
– Abisuak jasotzeko mugikorra.
– Komunikazioetarako hizkuntza.
– Datuak erabiltzeko baimena.
– Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa.
– Aurkeztutako proiektuen izenburua.
EREMU OSAGARRIAK
a) Hauei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, egunean dagoela itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Zorrak geroratuta eta zatikatuta daudenean eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu denean, betebehar horien ordainketak egunean dituela ulertuko da.
2.– Ebazpen irmo baten bitartez ez duela galdua dirulaguntzak jasotzeko aukera, bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak eta, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
3.– Ez duela eskatu konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, ez dagoela esku-hartze judizialaren eraginpean edo ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
4.– Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
5.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez direla Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, haietan zehaztutako baldintzetan.
6.– Egoitza fiskala ez duela paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
7.– Ez duela LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu, horren barruan sartuta bihurketa-terapiak sustatu edo egitea, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
8.– Elkarteen kasuan, ez daudela sartuta Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez dagoela etenda ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, aipatu 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahal izango da, dagokion erregistroan.
9.– Ez dagoela zigortuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, zuzenketa-neurri egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.
10.– Ez duela jaso enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
11.– I+G+b arloan espezializatutako sail bat duela.
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
b) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraituz (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Hala ere, erakunde eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Erregistro autonomiko batean inskribatutako elkarteen eta fundazioen kasuan, ondorio berberetarako, haien pertsonifikazio juridikoari buruzko datuen kontsultari aurka egiteko aukera jasoko du eskaera-inprimakiak.
IV. ERANSKINA
ORDAINKETA-EPEAK BETETZEA
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3.bis artikulua
(30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako)
Erakunde laguntzaile izaera lortzeko, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko erakundeak ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu egin beharko dute betetzen dituztela lege horretan ezartzen diren ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3.bis apartatuan xedatutakoaren arabera.
Betetze-maila egiaztatzeko, frogagiri hauek aurkeztu ahal izango dira:
a) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek ziurtagiria aurkez dezakete adieraziz abenduaren 29ko 3/2004 Legean (Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituena) ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara iritsi direla, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta.
Horrez gainera, b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudiari jarraituz.
b) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek hauetako bat aurkez dezakete:
1.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako ziurtagiria, ikuskatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioaren transkripzio banakatua jasotzen duena, baldin kontu horietatik ondorioztatzen bada abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-maila lortu dela, apartatu honetan zehaztutakoa, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa kontuan hartuta.
Ziurtagiri horrek balioa izango du hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
2.– Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako Prozedura Adostuei buruzko Txostena, zeinaren bidez, erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarrian oinarrituta, ondorioztatzen baita abenduaren 29ko 3/2004 Legean (Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituena) ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak antzemanez gero, ez dutela eragozten apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea.
Lege honen ondorioetarako, apartatu honetako eskakizuna betetzat joko da, baldin eta Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-maila Enpresak Sortu eta Hazteko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa edo gehiago bada.
V. ERANSKINA
PROIEKTUAREN FITXA TEKNIKOA (PUBLIZITATEA EMATEKO)
DOKTORATU AURREKOEN MODALITATEA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
TEKNOLOGOEN MODALITATEA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
VI. ERANSKINA
OINARRIAK
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA
1.– Tratamendu-eragileak bete beharreko xedapenak:
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 28. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), [erakunde laguntzailearen izena](e)k betebehar hauek bete behar ditu, eta betetzen direla bermatuko du:
a) Datu pertsonalak hitzarmen honetan adierazitako jarraibideen arabera tratatzea, bai eta, hala badagokio, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak unean-unean idatziz ematen dizkion jarraibideen arabera ere. [Erakunde laguntzailearen izena](e)k berehala jakinaraziko dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, baldin eta, bere iritziz, jarraibide bat unean-unean aplikatu beharreko datu pertsonalak babesteko araudiaren aurkakoa bada.
b) Datu pertsonalak hitzarmen honen xederako ez den beste helburu baterako ez erabiltzea edo aplikatzea.
c) Datu pertsonalak segurtasun-irizpideen eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan jasotzen denaren arabera tratatzea, eta eskura dituen datu pertsonalen konfidentzialtasuna, sekretua eta osotasuna ziurtatzeko beharrezkoak edo egokiak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolaketakoak aintzat hartzea eta betetzea. Bereziki, eta izaera mugatzailerik gabe, eranskin honen 2. apartatuan zehaztutako arrisku- eta segurtasun-maila babesteko neurriak aplikatu behar dira.
d) Konfidentzialtasun osoz zaintzea hitzarmena betetzeko eskuratutako datu pertsonalak, baita tratamenduaren ondorioz eskuratutakoak ere, eskuratu diren euskarria zeinahi ere den. Betebehar hori aplikatuko zaio [erakunde laguntzailearen izena](r)en kontura tratamenduaren edozein fasetan esku har dezakeen pertsona orori. Tratamendu-eragileak berak irakatsiko die bere ardurapean dauden pertsonei sekretu-eginbehar hori, baita hura mantentzeko beharra ere, nahiz eta hitzarmena amaitu edo harekiko lotura hautsi.
e) Hitzarmenaren xede diren datu pertsonalak tratatzeko baimena duten pertsonen zerrenda bat edukitzea, eta bermatzea pertsona horiek konpromisoa hartzen dutela, berariaz eta idatziz, konfidentzialtasuna errespetatzeko eta dagozkion segurtasun-neurriak betetzeko (behar bezala jakinarazi behar zaizkie), bai eta egiaztagiri horiek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren esku edukitzeko ere.
f) Bermatzea datu pertsonalak tratatzeko baimena duten pertsonek beharrezkoa den prestakuntza jaso dutela datu pertsonalen babesaren arloan.
g) Tratamenduaren arduradunaren berariazko baimena izan ezean, datu pertsonalak hirugarrenei ez komunikatzea, lagatzea edo zabaltzea, ezta gordetzeko ere.
h) Datuak babesteko ordezkari bat izendatzea, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betez beharrezkoa bada, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea, baita izendapena borondatezkoa denean ere. Halaber, jakinaraztea [erakunde laguntzailearen izena](e)k datu pertsonalak babesteko ordezkari gisa (tratamendu-eragilearen ordezkariak) izendatutako pertsona fisikoen nortasuna eta harremanetarako datuak, datu pertsonalen tratamenduaren erregulazio legala, formala eta segurtasunekoa betetzearen arduradun baitira.
i) Hitzarmen honen xede den prestazioa amaitu ondoren, [erakunde laguntzailearen izena](e)k konpromisoa hartzen du, «Datu pertsonalen tratamendua» eranskin honetan ezarritakoaren eta instruitutakoaren arabera, hauek itzultzeko edo suntsitzeko:
i) Eskura izan dituen datu pertsonalak.
ii) Erakunde laguntzaileak tratamenduaren ondorioz sortutako datu pertsonalak; eta
iii) Datu horiek jasota dauden euskarri eta dokumentuak, kopiarik gorde gabe, salbu eta legez edo Europar Batasuneko zuzenbideko arau bidez datuak gordetzea baimentzen edo eskatzen bada; kasu horretan, ez dira suntsituko.
Hala ere, tratamendu-eragileak datuak gorde ahal izango ditu tratamenduaren arduradunarekin izandako harremanagatik erantzukizunen bat egon daitekeen bitartean. Kasu horretan, datu pertsonalak blokeatuta eta gutxieneko denborarako gordeko dira, eta modu seguruan eta behin betiko suntsituko dira dagokion epea amaitzean.
j) Eranskin honetan adierazitakoaren arabera, datu pertsonalen tratamendua egitea tratamendu-sistema/-gailuetan, eskuzkoetan eta automatizatuetan, eta eranskin honetan zehazten diren lekuetan. Ekipamendu hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren kontrolpean egon ahal izango da, edo erakunde laguntzailearen zuzeneko edo zeharkako kontrolpean, edo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak idatziz berariaz baimendu dituen beste batzuen kontrolpean, eranskin honetan ezarritakoari jarraikiz, eta hitzarmen honen xedea gauzatzeko izendatutako erabiltzaileek edo erabiltzaile-profilek soilik erabili ahal izango dute.
k) Eranskin honetan besterik adierazten ez bada edo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak berariaz hala agintzen ez badu, datu pertsonalak Europako Esparru Ekonomikoaren barruan edo aplikatzekoa den araudiak segurtasun baliokidetzat jotzen duen beste esparru batean tratatzea, eta ez tratatzea eremu horretatik kanpo, ez zuzenean, ez hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera baimendutako hirugarrenen bidez, salbu eta horretara behartuta badago Europar Batasuneko edo aplikatu beharreko estatu kideko zuzenbideari jarraikiz.
Zuzenbide nazionalagatik edo Europar Batasuneko zuzenbideagatik erakunde laguntzaileak nazioarteko datu-transferentziaren bat egin behar badu, lege-eskakizun hori idatziz jakinaraziko dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, tratamendua egin aurretik eta behar besteko denborarekin, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari aplika dakizkiokeen legezko eskakizun guztiak betetzen direla bermatuko du, aplikatu beharreko zuzenbideak interes publikoko arrazoi garrantzitsuengatik debekatzen duenean izan ezik.
l) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 33. artikuluarekin bat etorriz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea, berehala eta gehienez 72 orduko epean, bere ardurapeko datu pertsonalen segurtasunean gertatutako edozein urraketa, kasuan kasuko gorabehera dokumentatzeko eta komunikatzeko garrantzitsua den informazio guztiarekin batera, edo informazioa tratatzeko eta kudeatzeko sisteman izandako edozein akats, baldin eta horrek arriskuan jarri badu edo jar badezake datu pertsonalen segurtasuna, osotasuna edo eskuragarritasuna, bai eta konfidentzialtasunaren balizko edozein urraketa ere, hitzarmena gauzatzean lortutako datuak eta informazioak hirugarrenei jakinaraztearen ondorioz. Prestasunez jakinaraziko du gaiari buruzko informazio zehatza, konfidentzialtasuna zein interesdunek galdu zuten zehaztuta ere.
m) Pertsona batek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamenduaren aurka egiteko, mugatzeko, eta datuen eramangarritasuna eta banakako erabaki automatizatuak deuseztatzeko eskubidea baliatzen duenean, edo aplikatu beharreko araudian aitortutako beste eskubide batzuk baliatzen dituenean (batera, «eskubideak»), tratamendu-eragileak ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari. Jakinarazpena berehala egin beharko du, eta, inola ere ez, eskubidea baliatu eta hurrengo laneguna baino beranduago. Horrekin batera, hala badagokio, eskaera ebazteko garrantzitsuak izan daitezkeen dokumentuak eta bestelako informazioa eman beharko ditu, baita eskubidea baliatu duen pertsonaren identifikazioaren frogagiria ere.
Laguntza emango dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, ahal den guztietan, zuzendaritza horrek eskubideen erabilerak bete eta haiei erantzun diezaien.
n) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, arlo hauetako betebeharrak betetzeko:
i) Segurtasun-neurriak.
ii) Segurtasun-neurrien arrakalak (lortutakoak eta saiatu direnak) agintari eskudunei edo interesdunei jakinaraztea, eta
iii) Datu pertsonalen babesari buruzko inpaktu-ebaluazioak egiten eta agintaritza eskudunei horri buruzko aurretiazko kontsultekin laguntzea, kontuan hartuta tratamenduaren izaera eta eskura duen informazioa.
Era berean, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren esku jarriko du, hark eskatuta, hitzarmen honetan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzeko behar den informazio guztia, eta, hala badagokio, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak egindako auditoretzak eta ikuskapenak egiten lagunduko du.
ñ) Araudiak hala ezartzen duen kasuetan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 30.5 artikuluaren arabera), idatziz eramatea, baita formatu elektronikoan ere, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 30.2 artikuluan ezarritakoa betez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren kontura (tratamenduaren arduraduna) egindako tratamendu-jardueren kategoria guztien erregistroa, gutxienez artikulu horretan aipatzen diren inguruabarrak jasota.
o) Ebidentziak izatea datu pertsonalak babesteko araudia eta erantzukizun aktiboaren betebeharra betetzen dituela frogatzeko, hala nola betetze-mailari edo auditoretzen emaitzei buruzko aldez aurreko ziurtagiriak, zeinak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren esku jarri beharko baititu hark eskatuz gero. Era berean, hitzarmenak indarrean dirauen bitartean, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren esku jarriko ditu unean-uneko informazioa, ziurtagiriak eta egindako auditoretzen emaitzak.
p) Informazioa jasotzeko eskubidea: tratamendu-eragileak, datuak biltzeko unean, egingo diren datu-tratamenduei buruzko informazioa eman behar du. Informazioaren idazketa eta formatua arduradunarekin adostu behar dira, datuak biltzen hasi aurretik.
Eranskin honetako klausula hau eta ezarritako betebeharrak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28.3 artikuluan aipatzen den tratamendu-enkarguaren egintza juridikoa dira, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren eta [erakunde laguntzailearen izena](r)en artean. Hemen jasotzen diren betebeharrak eta prestazioak ez dira hitzarmen honetan ezarritakoaz beste modu batean ordaindu behar, eta hitzarmenaren iraupen bera izango dute; hitzarmena luzatuz gero, denbora berdinerako luzatuko dira. Hala ere, hitzarmena amaitzean, sekretu-betebeharrak indarrean jarraituko du, denbora-mugarik gabe, hitzarmena gauzatzeko parte hartu duten pertsona guztientzat.
Hitzarmen honen xedea betetzeko, ez da beharrezkoa [erakunde laguntzailearen izena](e)k Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ardurapeko beste ezein datu pertsonal eskuratzea, eta, beraz, ez du baimenik izango eranskin honetan zehaztutakoak ez diren beste datu batzuk eskuratzeko edo tratatzeko.
Hitzarmena gauzatzean gorabeheraren bat gertatzen bada eta, horren ondorioz, eranskin honetan jaso ez diren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ardurapeko datu pertsonalak ustekabean eskuratu badira, [erakunde laguntzailearen izena](e)k horren berri eman beharko dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, ahalik eta azkarren eta gehienez 72 orduko epean.
2.– Hitzarmenetik kanpoko hirugarrenek datu pertsonalak tratatzea:
Hitzarmenak aukera ematen badu hitzarmenaren xede diren jarduerak beste pertsona fisiko edo juridiko batek egiteko, eta [erakunde laguntzailearen izena](e)k hitzarmenaren prestazioak hirugarrenen bidez gauzatu nahi baditu eta erakunde horrek datu pertsonalak eskuratu behar baditu, [erakunde laguntzailearen izena](e)k horren berri emango dio aldez aurretik Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, datu pertsonalen zer tratamendu egingo den zehaztuta, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak erabaki dezan, hala badagokio, jarduera horiek egiteko baimena eman ala ez.
Nolanahi ere, jarduerak egitea baimentzeko, ezinbestekoa da baldintza hauek betetzea (dena den, baldintza horiek bete arren, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari dagokio baimen hori eman ala ez erabakitzea):
a) Hitzarmeneko prestazioak gauzatuko dituen hirugarrenaren datu pertsonalen tratamendua bat etortzea indarreko legeriarekin.
b) [Erakunde laguntzailearen izena](e)k eta hitzarmeneko prestazioen zati bat gauzatuko duen hirugarrenak datuen tratamendua enkargatzeko egintza juridiko bat formalizatzea, hitzarmen honetan ezarritakoak bezain murriztaileak diren baldintzak zehaztuta.
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraziko dio hitzarmena gauzatzen duten hirugarrenekin lotutako edozein aldaketa (hala nola hirugarren berriak sartzea edo ordeztea), eta, horrela, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aukera izango du klausula honetan araututako baimena emateko. Sailak ez badio kontratistaren eskaerari erantzuten, aldaketen aurka dagoela esan nahiko du.
3.– Kolektiboak eta tratatutako datuak:
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k interesdunen kolektibo eta tratatutako datu pertsonal hauetarako sarbidea izan dezake:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
4.– Tratamenduaren elementuak.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
5.– Segurtasun-neurriak:
Datuak babesteko, arduraz jokatu behar da, eta neurriak hartu, datu horiek ez ditzaten gal arrazoizko konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna. Arriskuen ebaluazioa betez, urtarrilaren 8ko 3/2020 Errege Dekretuaren (Administrazio elektronikoaren esparruko Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena) II. eranskinean (segurtasun-neurriak) ezarritako segurtasun-neurriak ezarri behar dira gutxienez.
[Erakunde laguntzailearen izena](e)k ezin izango ditu alde batera utzi neurri horiek arrisku-analisi bat edo inpaktuaren ebaluazio bat erabiliz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak berariaz onartu ezean. [Erakunde laguntzailearen izena](e)ko langileek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dituzte, eta ezin izango dute zuzendaritza horrek zehaztutakoez bestelako tratamendurik egin.
RSS