
224. zk., 2025eko azaroaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 17 orri.)
- EPUB (1035 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
4941
EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako Informatikako auditore-ikuskatzaile lanpostu bat (Informazio Sistemetako Fakultatiboen Goi Mailako Eskala, A1 azpitaldea, 27. Lanpostu Mailako Osagarria) betetzeko lehiaketa espezifikoaren deialdia eta oinarriak.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez, lanpostu-zerrendek nahitaez adieraziko dute hornitzeko-sistema –dela lehiaketa, dela izendapen askea– eta, hala badagokio, zein administrazio publikotako langileei irekitzen zaien hornikuntza hori. Gainera, lege horren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeko modua arautzen da.
Deialdi honen xedea da hutsik dagoen lanpostu bat lehiaketa-prozeduraren bitartez betetzea. Karrerako funtzionarioei erreserbatuta dagoen eta aurrekontuan jasota dagoen lanpostu hori Informazio Sistemetako Fakultatiboen Goi Mailako Eskalakoa da (A1 azpitaldea, 27. Lanpostu Mailako Osagarria).
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 5. eta 8. artikuluen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean azaldu den lanpostua hornitzeko lehiaketa espezifikoaren deialdia egitea.
Bigarrena.– Onartzea lehiaketa horren oinarriak, II. eranskinean azaltzen direnak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 9a.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,
UNAI ABERASTURI GORRIÑO.
RSS