Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4495

AGINDUA, 2025eko urriaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, deialdia egiten duena unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko (EIMA deialdia).

Ikasmaterialak funtsezko elementuak dira hezkuntza-eredu pedagogikoa gauzatzeko. Ildo horretatik, helburua da EIMA deialdiak indarrean dagoen curriculum-araudian xedatutakora egokitutako kalitatezko ikasmaterialak laguntzea.

Deialdi honek kontuan hartuko ditu gaur egun indarrean dauden unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako ikasmaterialak: Araubide Orokorreko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak, Araubide Bereziko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak eta Hezkuntza-laguntzako berariazko premietarako erabiltzeko ikasmaterialak.

Araubide Orokorreko Irakaskuntzan, besteak beste, curriculum-dekretu hauek osatzen dute indarrean dagoen curriculum-araudia: 75/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Batxilergoaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa, eta 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

EIMA deialdiak hiru modalitate biltzen ditu curriculumen arabera egindako euskarazko ikasmaterialak laguntzeko. Ondoren jasotzen dira modalitateak eta bakoitzean laguntzen dena:

EIMA 1, euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.

EIMA Digitala, euskarazko ikasmaterial digitalak.

EIMA 4, euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza.

Deialdi honen prozeduran, aplikagarri izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta beraren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren oinarrizko xedapenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

Era berean, kontuan izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta, azkenik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa, eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.

Agindu honetan zehazten diren dirulaguntzak Hezkuntza Sailaren 2025. urteko dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan daude (Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, Sailaren 2025. urteko dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena). Hezkuntza Sailaren 2025. urteko Plan Estrategikoa Hezkuntza Sailaren web-orrian aurkitu daiteke:

Hezkuntza Sailaren Plan Estrategikoa 2025.

Agindu honek 4 eranskin ditu: Atal orokorraren eranskinean, EIMA deialdiaren hiru modalitateetako eduki komunak jasotzen dira. Modalitate bakoitzari dagokion eranskinean, aldiz, bakoitzaren berezko ezaugarriak eta baldintzak biltzen dira.

Modalitate bakoitzak bere aurrekontua eta prozedura izango ditu.

Hori guztia gogoan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xedea.

Agindu honen xedea da unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko 2025eko EIMA deialdia onartzea eta oinarriak ezartzea.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko idazkien artean interpretazio-auzirik sortuz gero, euskarazkoa hartuko da auzia argitzeko erreferente.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Laguntza-programa hau Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 26ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren barruan dago, zeinaren bidez zenbait dirulaguntza mota barne-merkatuarekin bateragarriak jotzen baitira, EBren funtzionamenduari buruzko Itunaren (EBAO 2014, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz (Kategorien Araberako Salbuespen Araudi Orokorra edo 651/2014 Araudia).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

I. ERANSKINA
ATAL OROKORRA
UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASMAILETARAKO EUSKARAZKO IKASMATERIALAK DIRUZ LAGUNTZEKO 2025EKO EIMA DEIALDIAREN ATAL OROKORRAREN OINARRIAK
I. KAPITULUA
XEDEA

1. artikulua.– Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak –euskarazkoak eta kalitatezkoak– sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea.

Hiru modalitate lagunduko dira, eta hau lagunduko da diruz:

EIMA 1: euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.

EIMA Digitala: euskarazko ikasmaterial digitalak.

EIMA 4: euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza.

II. KAPITULUA
DIRU-BALIABIDEAK

2. artikulua.– Laguntza-deialdi honek 985.000 euroko aurrekontua du. Aurrekontu-partida hauek ditu modalitate bakoitzak:

EIMA 1: 500.000 euro; 300.000 euro 2025eko aurrekontuaren kontura, eta 200.000 euro 2026ko konpromiso-kredituaren kontura.

EIMA Digitala: 400.000 euro; 80.000 euro 2025eko aurrekontuaren kontura, eta 320.000 euro 2026ko konpromiso-kredituaren kontura.

EIMA 4: 85.000 euro; 17.000 euro 2025eko aurrekontuaren kontura, eta 68.000 euro 2026ko konpromiso-kredituaren kontura.

Modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak modalitatearen berezko prozeduraren arabera izapidetuko dira, eta, prozedura bakoitzari jarraiki, laguntza-lerro bakoitzak bere ebazpena izango du.

3. artikulua.– 1.– Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta hortik ez bada gainfinantzaketarik sortzen. Gainfinantzaketa hori gertatuz gero, laguntza murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

2.– Deialdi honetara aurkezten diren pertsona fisikoek eta pertsona juridiko pribatuek ikasmateriala egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batetik laguntzarik eskatu badute, edota halakorik jaso badute, horren berri eman beharko dute, berariaz, dagokion atalean.

III. KAPITULUA
IKASMATERIALEN BALDINTZAK

4. artikulua.– Deialdi honek laguntzen ditu euskara hutsean sorturik eta prestaturik dauden ikasmaterialak.

Hala ere, eta salbuespen gisa, beren ezaugarrien arabera, euskaraz eta erdaraz dauden ikasmaterialak ere bildu ahal izango dira laguntza-deialdi honetara (A ereduan euskara irakasteko metodoak eta hiztegi elebidun edo eleaniztunak).

EIMA 1 modalitateak itzulpenak eta egokitzapenak ere onartuko ditu.

5. artikulua.– Deialdi honek kontuan, hartuko ditu gaur egun indarrean dauden unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako ikasmaterialak, oinarrizkoak eta osagarriak: Araubide Orokorreko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak, Araubide Bereziko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak eta Hezkuntza-laguntzako berariazko premietarako erabiliko diren ikasmaterialak.

Material guztiek indarrean dagoen curriculum-araudian xedatutakora egokituta egon beharko dute.

Araubide Orokorreko Irakaskuntzan, besteak beste, curriculum-dekretu hauek osatzen dute indarrean dagoen curriculum-araudia: 75/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Batxilergoaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa, eta 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

6. artikulua.– Laguntza-deialdi honetara biltzen diren material didaktikoek bat etorri behar dute indarrean dagoen hezkuntza-eredu pedagogikoarekin. Ekitatearen, inklusioaren eta gizarte-kohesioaren printzipioei erantzun behar diete, eskola inklusiborako oinarria baitira.

Diseinatutako eta sortutako baliabide eta material pedagogiko eta didaktikoek ikasle guzti-guztiei utzi behar diete aurrera egiten, eta proposamen dibertsifikatuak eskaini behar dizkiete irudikapenean, adierazpidean eta konpromisoan. Ikasmaterialek indarrean dagoen curriculumaren garapena bermatu beharko dute.

Ikasmaterialen ezaugarriekin eta curriculumarekin zerikusia duten edukiak Hezkuntza Sailaren helbide honetan aurkitu daitezke: http://www.curriculuma.euskadi.eus/eu/curriculuma

7. artikulua.– Ikasmaterialek bete beharko dute 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko Legearen testu bateginaren 33. artikuluan finkatutakoa:

«33. artikulua Material didaktikoak.

1.– Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duen testuliburu edo irakaskuntzako material oro zabaldu eta erabiltzea Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen, gai horri garrantzia kentzen edo horretara bultzatzen duen oro ere.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan erabiltzen diren testuliburuek eta gainerako material didaktikoek aurreko 32.1 artikuluan adierazitako hezkidetza-helburuak bildu behar dituzte. Era berean, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea bermatu behar dute.»

8. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek bete behar dituzte indarrean dauden lege-eskakizunak jabego intelektualari, egile-eskubideei eta lege-gordailuari dagokienez. Eskatzailearenak izango dira proiektuaren lanketan erabiliko diren eta azken produktuaren zati izango diren irudi, soinu, testu edo multimedia-objektu guztiek, edota bete beharko dute egile- edo banaketa-eskubideei buruz indarrean dagoen araudia.

2.– Kontuan izanik arau horiek Hezkuntza Sailaz kanpoko erakundeen esparrukoak direla, eskatzaileak eskabide-orrian ziurtatu beharko du eskakizun horiek bete direla, erantzukizunpeko adierazpenen atalean.

9. artikulua.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek Hezkuntza Sailaren onespena eskuratu beharko dute.

Hezkuntza Sailaren onespena jasotzeko, ikasmaterial guztiek hizkuntza-azterketa eta pedagogia-azterketa gainditu beharko dute. Pedagogia-azterketa egiterakoan, bi alderdi izango dira kontuan: alderdi didaktiko-pedagogikoa (ikasmaterial guztietan aztertuko dena) eta alderdi tekniko-pedagogikoa (ikasmaterial digitaletan aztertuko dena).

Onespenaren prozedurari, eta onespen-azterketen irizpideei buruzko informazioa hurrengo loturan aurkitu ahal da:

http://www.euskadi.eus/eima-euskal-ikasmaterialen-kalitatea/web01-a2heusk/eu/

Onespena eskuratu duen ikasmaterialak ikusgai izan beharko ditu ondorengo esaldia eta dagokion onespen-data:

«Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du (UUUU-HH-EE)».

10. artikulua.– EIMA deialdiak diruz laguntzen dituen ikasmaterial guztiak katalogatzen dira EIMA Katalogoan.

Katalogatutako ikasmaterialen erreferentzietan, honako hauek jasotzen dira: ikasmaterialak Hezkuntza Sailaren onespena duela eta ikasmaterialak Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso duela.

IV. KAPITULUA
LAGUNTZA-ESKATZAILEAK

Deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

11. artikulua.– Beharrezko lege-nortasuna duten pertsona fisikoak edo pertsona juridiko pribatuak izan daitezke laguntza-jasotzaile.

Salbuespena EIMA 1 modalitatea da. Modalitate horretan, pertsona juridiko pribatuak soilik izan daitezke laguntza-jasotzaile.

12. artikulua.– Honako hauek ezin izango dute aurkeztu ikasmaterialik laguntza-deialdi honetara: herri-aginteek, zuzenbide pribatuko herri-aginteek edota herri-aginteetan parte-hartze nagusia duten sozietate pribatuek.

13. artikulua.– Laguntza-eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez, zerga-organo eskudunei eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari zuzenean eskatuko dizkie zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izana egiaztatzen duten administrazio-ziurtagiri positiboak. Hala ere, pertsona edo erakunde interesdunak aurka egin ahal izango du; kasu horretan, bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak eskabidearekin batera. Zergak Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunean eta Espainiar Estatutik kanpo ordaintzen dituzten entitateek eta pertsona fisikoek agiri bat aurkeztu beharko dute ziurtatzeko zergak egunean dituztela.

2.– Halaber, dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratibo edo penala duten pertsona edo erakundeek edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenek –Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne– parte hartu ahal izango dute laguntza-deialdian, baina ezin izango dira izan agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun dagokion zigorrak ezartzen duen aldian.

Era berean, 20/2023 Legearen 13.h) artikuluan xedatutakoa bete beharko dute:

«Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.»

3.– Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.

4.– Krisialdian dagoen enpresa ez izatea, bat etorriz, betiere, krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin (2014-07-31ko AO, C249).

Aipatutako baldintzez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. eta 13. artikuluetan ezartzen diren baldintzak ere bete beharko dituzte.

Era berean, kontuan izango dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan garatutakoak.

V. KAPITULUA
ESKABIDEAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

14. artikulua.– Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok zuzen eta osorik bete beharko du eskabidea, eta garaiz aurkeztu beharko du, eskabideari gehitu behar zaizkion agiriekin batera.

15. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

16. artikulua.– 1.– Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

Helbide honetan dago eskuragai zer bitarteko onartzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan norbere burua identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko: https://www. euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Eskabidea ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Xedapen hauek arautzen dute izapidetze elektronikoa: 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa. Kontuan hartuko da, gainera, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.

2.– Eskabide bat aurkeztuko da ikasmaterial bakoitzeko.

17. artikulua.– Eskabidearen ondoko izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

18. artikulua.– Eskabidearekin eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan, eskabideak aurkezteko erabiliko den helbidean.

19. artikulua.– Laguntza-eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik nahi dutena erabil dezakete eskabidea eta hari erantsitako agiriak aurkezteko. Ondorioz, aukeratutako hizkuntza erabiliko da prozeduran, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen duen moduan.

20. artikulua.– Eskabideak aurkezteak dakar deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartzea.

21. artikulua.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea betetze aldera, eskatzaileak betebehar hauek egiaztatu beharko ditu eskabidean, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez:

1.– Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.

EIMA 1 modalitatearen kasuan, euskarara itzulitako edo egokitutako ikasmaterialak ere onartuko dira.

2.– Helburu berari zuzenduriko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, hala dagokionean, haiengandik jasotakoa adieraztea txostenean eta baita gerora baliabide berriak atzematen direnean ere.

3.– Era berean, konpromisoa hartu beharko du ez izateko gehiegizko finantzaketarik.

4.– Ez duela zehapen administratibo edo penalik, laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duenik, edo ez duela horretarako legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.

5.– Entitateen kasuan, legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda dagoela.

6.– Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela.

7.– Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain.

8.– Enpresa ez dagoela krisian, definizio honen arabera: krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoa (2014-07-31ko AO, C249).

9.– EIMA 4 modalitatean eskatzailea lantaldea denean, ordezkaria taldea osatzen duten pertsona fisiko guztiek izendatu dutela.

Era berean, kontuan hartuko da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluko 4. apartatua, zeinek honako hau adierazten baitu esplizituki:

Oinarri erregulatzaileetan berariaz aurreikusten denean, onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publikoak edo pribatuak, ondasun-erkidegoak edo bestelako unitate ekonomiko edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izan arren, proiektuak, jarduerak edo portaerak aurrera eraman baditzakete edo dirulaguntza ematea eragin duen egoeran badaude.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean, publiko zein nortasunik gabeko pribatuak direnen, berariaz adierazi beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoak, baita horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, onuradun gisa taldeari dagozkion obligazioak betetzeko ahal nahikoa izango duen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko du taldeak. Ezin izango da taldea desegin harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epe legez aurreikusitakoa igaro arte.

10.– Hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten dituen dokumentazioa ere, eta bere gain hartzen duela dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

Baldin eta erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo aurkezten ez bada deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, ezingo da jarraitu dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

11.– Aipatutako betekizunez gain, eskatzaileak bete beharko ditu dirulaguntza publikoak jaso ahal izateko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak eta legeak ere.

22. artikulua.– Eskatzaileak eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskatzaileari dagozkion agiriak.

1.1.– Eskatzaileak bere ziurtagiri digitala erabiltzen badu eskabidea egiteko, ez du agiririk aurkeztu beharko.

1.2.– Eskatzaileak bere ziurtagiri digitala erabiltzen ez badu eskabidea egiteko, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, betiere bere izaera juridikoaren arabera: eraketa-eskritura edo akta, estatutuak, ordezkari legalaren izendapena eta IFZaren (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) kopia.

1.3.– Zergak Nafarroan edo Estatu Espainoletik kanpo ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan, zergen betebeharra betea dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

1.4.– Eskatzaileak eskabide bat baino gehiago aurkezten duenean, 1.2 eta 1.3 puntuetako agiriak bakarrak izan daitezke eskabide guztientzat. Halaber, 1.2 puntuan aipatutako agiriak, lehendik aurkeztuak badira edozein administraziotan, eskatzaileak ez ditu agiri horiek berriro aurkeztu behar izango, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 28. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Aurkeztu ezean, eskatzaileak baimena eman beharko du eskabide-orrian, «Aurretik entregatutako dokumentazioa» atalean, eta dokumentu horiek noiz eta zein deialditarako (saila, zuzendaritza, programa) aurkeztu zituen argi adierazi, Administrazioak egiaztatze-lanak egin ditzan.

2.– Ikasmaterialari dagozkion agiriak. Deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion eranskinean azalduko dira.

23. artikulua.– Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak ikusten badu eskabidean edo dokumentazioan zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela, hamar eguneko epea emango dio dirulaguntza-eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, adieraziko zaio ezen, horrela egin ezean, ulertuko dela atzera egin duela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, xede horretarako emandako ebazpena eman ondoren.

24. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak tratatuko ditu agindu honetako prozeduretan erabiltzen diren eskabide eta dokumentazioetako datu pertsonalak, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua, Laguntzak eta dirulaguntzak.

• Arduraduna: Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua, Hezkuntza Saila.

• Helburua: Laguntzak eta dirulaguntzak.

• Legitimazioa:

○ Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.

○ Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.

• Hartzaileak:

– Autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

• Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).

• Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/171800-capa2-eu.shtml

Araudia:

• Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra.

(www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

VI. KAPITULUA
DEIALDIAREN KUDEAKETA

25. artikulua.– Hezkuntza Saileko Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuari dagokio laguntza-deialdi hau kudeatzea.

Bi batzorde arituko dira zeregin horretan: Balorazio Batzordea eta Jarraipen Batzordea. Modalitate bakoitzean zehazten da nork osatuko duen Balorazio Batzordea eta zer zeregin izango dituen. Jarraipen Batzordea bakarra izango da modalitate guztietarako.

1.– Balorazio Batzordeak deialdira aurkeztutako eskabideak agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, eskabidearen ebaluazioa jasotzen duen txostena egingo du. Horren ondoren, txostena bidaliko dio Euskara eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko zuzendariari, ezarritako irizpideen arabera egindako balorazioaren emaitzarekin.

1.2.– Euskara eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko zuzendariak txosten horretan oinarrituta, dirulaguntzen ebazpenaren behin betiko proposamena helaraziko dio Hezkuntzako sailburuari.

2.– Jarraipen Batzordea arduratuko da deialdi honetan dirulaguntza esleituta duten proiektuen jarraipena egiteaz azken ordainketa egin arte. Berak proposatuko ditu esleitutako dirulaguntzen ordainketak.

2.1.– Hezkuntzako sailburuak Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko zuzendaria gaitzen du ikasmaterialak Onespenera aurkezteko epea luzatzeko egon daitezkeen eskaeren inguruko erabakiak hartzeko. Jarraipen Batzordeak eskabide horiei eman beharreko erantzuna proposatuko dio Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko zuzendariari.

2.2.– Hauek osatuko dute Jarraipen Batzordea:

– Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren Euskalduntzeko arduraduna.

– EIMA programako koordinatzaileetako bat.

2.3.– Kudeaketan sortutako gertakariak Jarraipen Batzordeak bideratuko ditu.

VII. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN KALKULUA ETA MODALITATEEN EBAZPENAK

26. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko prozedurak deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion eranskinean azalduko dira.

27. artikulua.– Dirulaguntza-deialdiaren ebazpenak emateko eta argitaratzeko, prozedura hau izango da:

1.– Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko zuzendariak egindako behin betiko ebazpen proposamena kontuan izanda, Hezkuntzako sailburuak, agindu bidez, modalitate bakoitzeko ebazpen bat emango du.

2.– Ebazpen horiek, gutxienez, kontu hauek jasoko dituzte:

a) Onuradunak zein diren, diruz lagundutako ikasmaterialen zerrenda eta zer dirulaguntza esleitu zaion ikasmaterial horietako bakoitzari.

b) Zein diren eskatzaileak, diruz lagunduko ez diren ikasmaterialen zerrenda eta ukatzearen arrazoia.

3.– Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango dira ebazpenak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoko egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko dira (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/), eta argitaratu eta biharamunetik aurrera izango dute eragina.

Aurrekoa gorabehera, organo kudeatzaileak interesdunei SMS-mezu bat bidali ahalko die, edo posta elektronikoaren bitartez egindako jakinarazpen-oharrak. Mezuok bidaliko dira eskabidean adierazitako telefono mugikorrera eta posta elektronikoaren kontuetara. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen-baliorik.

4.– Ebazpenaren jakinarazpenik egiten ez bada 3. puntuan esandako epean, ezezko erantzuntzat hartuko da isiltasuna.

28. artikulua.– Ebazpen horien aurka, dirulaguntza-eskatzaileek eta onuradunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

29. artikulua.– Onuradunek onartu beharko dute esleitutako dirulaguntza. Ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoko iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera, hamar eguneko epea izango dute esleitutako dirulaguntza onartzeko. Onartzen ez badute, eskabideari uko egiten diola ulertuko da.

VIII. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN ORDAINKETAK ETA JUSTIFIKAZIOA

30. artikulua.– Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa egingo da ebazpenak jakinarazi eta esleitutako dirulaguntza onartu dela egiaztatu ostean. Bigarrena, onuradunak justifikatu ondoren bete direla modalitate bakoitzean ezarritako baldintzak.

Dirulaguntzen ordainketak egiteko prozedurak eta justifikazioak deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion atalean azalduko dira.

31. artikulua.– 1.– Agindu honetan finkatutako edozein eginkizun ez betetzeak edota laguntzak lortzeko ezarritako baldintzetan datu faltsuak emateak, jokabide horien ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun penalak baztertu gabe, ekarriko du agindutako dirulaguntza galtzea; baita, hala legokiokeen kasuan, aurretik jasotako diru kopurua atzera itzuli beharra ere, eta atzerapen-interesak gehituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36, 37.1, 40. eta 41. artikuluek zehaztutako prozeduraren arabera dagozkionak.

Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera, baldin dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatzen bada eta, nolanahi ere, beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzak eskuratu baldin badira lehia bidez, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabiderik lortu bada, aldatu ahal izango da laguntza ematea ekarri duen erabakia, betiere betetzen baldin badira dirulaguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak.

2.– Dirulaguntzaren itzulketaren inguruan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.4 eta 37. Artikuluetan jasotakoari jarraituko zaio.

Era berean, kontuan izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. Artikulua, diru-itzulketaren arrazoiak xedatzen dituena.

IX. KAPITULUA
ONURADUNEN BETEBEHARRAK

32. artikulua.– Onuradunen betebeharren inguruan, kontuan izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean 14. eta 42. artikuluetan araututakoa. Halaber, onuradunek bete beharko dituzte deialdian ezarritako bestelako betebeharrak.

33. artikulua.– Laguntza jaso ahal izateko, laguntza-jasotzaileak alta emanda egon behar du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko hirugarrenen erregistroan. Alta emateko edota aurretik erregistratutako kontu-zenbakia aldatzeko, lotura honetan dagoen agiria aurkeztu beharko du: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

34. artikulua.– Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak zer informazio eskatzen duen dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko, dirulaguntza-onuradunak informazio hori guztia eman beharko die.

35. artikulua.– Ebazpena hartzerakoan kontuan izandako ezaugarriren bat aldatuz gero, horren berri eman beharko zaio deialdiaren kudeaketa-organoari.

II. ERANSKINA
EIMA 1 MODALITATEA

2025eko EIMA deialdiaren EIMA 1 modalitatearen oinarriak, unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko.

EIMA 1 modalitatearen helburua da euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak laguntzea.

Laguntza-deialdi honek 500.000 euroko aurrekontua du: 300.000 euro 2025eko aurrekontuaren kontura, eta 200.000 euro 2026ko konpromiso-kredituaren kontura.

1.– Ikasmaterialen baldintzak.

1.1.– Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetan erabiltzekoak diren euskarazko ikasmaterial inprimatuak lagunduko dira; zehazki, ikasmaterial inprimatu horien edizio-kostuak.

1.2.– Eranskin honetako 5. puntuan zehaztuta daude lagundu daitezkeen edizio-kostuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, kontuan hartuko da zer ezartzen den Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan.

1.3.– Eskatzaileak zehaztu beharko du zein diren dirulaguntza-deialdira aurkeztuko den ikasmaterialaren ezaugarriak.

Eskatzaileak adierazi beharko du ea euskaraz sortutako ikasmateriala ala egokitutako edo itzulitako testua den. Halaber, zehaztu beharko du ea ilustrazio eta irudiak ikasmaterialerako berariaz sortuak diren ala beste nonbaitetik hartu diren.

1.4.– Ikasmaterialaren argitaraldi bakarra lagunduko da diruz.

1.5.– Ikasmaterial oro komertzializatu egin beharko da, herritarrei zuzenduriko banaketa-zirkuituen bidez, edozein herritarrek liburu-dendan eskuratzeko moduan egon dadin. Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak dirulaguntza finkatu aurretik egiaztatu ahal izango du ea baldintza horri betetzen den.

1.6.– EIMA 1 modalitatera aurkezten diren material didaktikoek Hezkuntza Sailaren onespena izan beharko dute.

2.– Ikasmaterialaren dokumentazioa.

Atal orokorreko 22. artikuluan zerrendatzen den dokumentazioaz gain, jarraian zehazten den dokumentazioa ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.

1.– Ikasmaterialaren Txostena. Dirulaguntza eske aurkezten den ikasmaterial bakoitzeko bat bete beharko da; bertan, ikasmaterialaren datu tekniko eta ekonomikoak jasoko dira.

Dokumentu horiek Euskadi.eus atariko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

Txostenaren 5. atalean (Argitalpen-kostuen justifikazioa) adierazitako gastu guztien faktura eta justifikazio-dokumentuak gehitu beharko dira.

Dirulaguntzaren justifikazioari dagokionez, kontuan hartuko da zer ezartzen den Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan.

2.– Lege Gordailuari dagokion agiria (eskabide-zenbakia edo eratze-agiria).

3.– Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak sinatutako idazki bat (ez dago eredurik), diruz laguntzea nahi den ikasmaterialaren tirada ziurtatzen duena. Entitate batek ikasmaterial bat baino gehiago aurkezten badu, idazki bakarrean ziurtatu ahal izango ditu haien tiradak.

Ikasmaterialaren Txostenean adierazitako tiradak bat etorri behar du entitate eskatzailearen legezko ordezkariak sinatutako idazkian adierazitako tiradarekin. Horren egiatasuna baieztatze aldera, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak behar beste egiaztapen-lan egingo du fakturen eta gainerako agirien bidez.

4.– Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera fitxa, behar bezala beteta.

Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan izango da eskuragai:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

5.– Argitara emandako ikasmaterialen hiruna ale. Ale horiek Hezkuntza Saileko Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren EIMA Programari helaraziko zaizkio; horretarako, Hezkuntza Sailaren Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian aurkeztu daitezke, edota tokian tokiko ordezkaritzetan. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango dira.

3.– Dirulaguntzen kalkulua eta ebazpena.

Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko prozedura.

3.1.– Beharrezkoak diren datuak eskuratu eta gero, hau egingo da:

1) Neurtuko da zer adostasun-maila agertzen duten ikasmaterial horiek dagozkien txostenetan azaldutako datu tekniko eta ekonomikoekin. Puntu hauek aztertuko dira: Hezkuntza Sailaren Onespena, argitalpen-kostuak, ezaugarri teknikoak eta tirada.

2) Ikuskatuko da ea betetzen diren ala ez agindu honetan jarritako baldintzak.

3) Argitalpen-alorreko bi adituri eskatuko zaie ikasmaterial bakoitzaren edizio-kostuen kalkulua egiteko. Aditu horiek aldez aurretik izendatuko ditu Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariak.

5. puntuan oinarrituta, bi adituek, nork bere aldetik, ikasmaterial bakoitza aztertuko du eta haietako bakoitzaren kostua kalkulatuko du. Horren ondoren, EIMA 1eko teknikariak hartuko du zer balorazio egin dioten bi adituek ikasmaterial bakoitzari, eta bien arteko batezbestekoa egingo du.

3.2.– Aipatutako adituek edizio-kostuen txostena helaraziko diote Balorazio Batzordeari, eta, beharrezkoa bada, aholkulari gisa arituko dira batzordean.

3.3.– Hauek dira Balorazio Batzordeko kideak:

– Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko Euskalduntzeko arduraduna.

– Berritzegune Nagusiko zuzendaria edo haren ordezko aditu bat, Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendariak izendatutakoa.

– EIMA Programako koordinatzaileetako bat (idazkaria).

3.4.– Ebazpen-proposamena egingo duen batzordeak alderatu egingo du zer edizio-kostu finkatu dituzten adituek ikasmaterial bakoitzarentzat eta zer kostu zehaztu dituen argitaletxeak eskabide-orrian, eta txikiena hartuko du ikasmaterial bakoitzaren erreferentziazko argitalpen-kostutzat.

3.5.– Zehaztutako emaitza horiekin, Balorazio Batzordeak erabakiko du zer dirulaguntza eman ikasmaterial bakoitzari, eta ebazpen- proposamena egingo du.

3.6.– Eskatzaile bakoitzeko, 50 ikasmaterial lagunduko dira, gehienez.

3.7.– Baldin eta esleitutako zenbatekoen batuketa atal orokorreko 2. artikuluan zehaztutako dirulaguntza partida baino handiagoa bada, proportzionalki banatuko da. Izan ere, baldintzak betetzen dituzten ikasmaterial guztiak diruz laguntzen dira modalitate honetan.

3.8.– Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa.

4.– Dirulaguntzaren ordainketak eta justifikazioa.

4.1.– Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira.

– Lehenengo ordainketan, dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta entitate onuradunak esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.

– Dirulaguntzaren gainerako % 40a, 4.2 puntuan ezarritako baldintzak bete ondoren bideratuko da, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira. Izan ere, Euskarazko ikasmaterialgintza-sektorearen egoerak eta hezkuntza-komunitatearen interes orokorrek EIMA 1ean zatikako ordainketak justifikatzen dute.

4.2.– Justifikazioa.

Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko urriaren 16ra aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

1.– Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak sinatutako idazki bat (ez dago eredurik), diruz lagundutako ikasmaterialaren salmenta egiaztatzen duena. Bertan, saldutako ale kopurua zehaztu beharko da.

Justifikatu beharko da diruz lagundutako tiradaren % 30 saldu dela.

2.– Agirian adierazitako salmenten faktura eta justifikazio-dokumentuak (ez dago eredurik).

4.3.– Gutxieneko salmentaren baldintza ez betetzeak ekarriko du galtzea kobratzeke dagoen kopurua jasotzeko eskubidea, eta aurretik jasotako diru kopurua itzuli behar izatea; bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua aplikatzearen ondoriozko legezko atzerapen-interesak itzuli beharra ere ekarriko du.

5.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

Lagundu daitezkeen kostuak bi motakoak izango dira:

5.1.– Kostu finkoak.

1.– Originalak prestatzeko lanen kostuak.

Nondik norakoa.

Edizio-produkzioari hasiera eman aurretik, testuak (jatorrian euskaraz idatziak edo euskarara itzuliak) gauzatu ostean argitaletxeak egindako lanaren ondorioz sortutako kostuak. Horrenbestez, ez dira kontuan hartuko testuaren/edukiaren sortze-kostuak eta itzultze-kostuak.

Kostu hauek lagunduko dira:

Jatorrizko testuaren eitea egokitzea, lanaren egiturak koherentzia izan dezan (azala, kapituluen eraketa, aurkibidea, izenburu-mailaketa, edukiak, eranskinak...); ortotipografia egokitzea (letra etzana eta lodia; aipuen eraketa zuzena, oharrak, bibliografia, kakotxen erabilera zuzena; eta akats ortografikoen zuzenketa (tarte bikoitzak, puntuazioa, letra larriak, etab.).

Balorazioa.

Ikasmaterial bakoitzaren testu idatziaren arabera, karaktereko 0, 015 euro aplikatuz kalkulatuko da.

2.– Edizio-diseinuaren kostuak.

Nondik norakoa:

– Argitalpenaren definizio grafikoa (azalaren diseinua, diagramazioa, barruko orrialdeen maketazio-jarraibideak, orrialde bereziak...). Kostu horiek kasu hauetan baino ez dira kontuan hartuko: edizio-diseinu sortu berri edo molde berriko edizio-diseinua duten ikasmaterialen kasuan; hau da, beste zenbait argitalpenetan, euskarazko zein gaztelaniazkoetan, aurretiaz finkatutako diseinurik (sorta edo bilduma bati loturikoa) ez duten ikasmaterialak.

– Arte-zuzendaritza, bai edizio-diseinu sortu berri edo molde berriko edizio-diseinua duten ikasmaterialen kasuan, bai aurretiaz finkatutako diseinua duten ikasmaterialen kasuan.

Balorazioa.

Balio-maila hauen arabera:

(Ikus .PDF)

Ondoriozko balorazioari ikasmaterialaren originaltasun-mailaren araberako haztapen hau ezarriko zaio:

– Euskaraz sortutako testua: % 100.

– Egokitutako / itzulitako testua: % 30.

3.– Edizio-produkzioaren kostuak.

Nondik norakoa.

– Testuak konposatzea.

– Orrialdeak doitzea eta maketatzea.

– Taulak, grafikoak eta eskemak egitea.

– Beharrezkoa denean, irudiak digitalizatzea (ilustrazioak, argazkiak...). Eskatzaileak arrazoizko justifikaziorik ematen ez badu, landutako edota erositako argazkiak, ilustrazioak eta marrazkiak digitalizatutzat joko dira. Ondorioz, ez da kalkulatuko kontzeptu horri dagokion kostua.

– Beharrezkoa denean, irudien postprodukzio digitala eta tratamendua (ilustrazioak, argazkiak...). Eskatzaileak arrazoizko justifikaziorik ematen ez badu, irudien postprodukzio digitala eta tratamendua aurretiaz egindakotzat joko da. Ondorioz, ez da kalkulatuko kontzeptu horri dagokion kostua.

– Probak zuzentzea.

– Kolore-probak egitea.

– Azken artea eta inprimaketarako PDFak sortzea.

Balorazioa.

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurrien arabera.

5.2.– Kostu aldakorrak.

Nondik norakoa.

– Paper-kontsumoa (azala eta barrua).

– Inprimaketa (azala eta barrua).

– Bukaera-lanak (plastifikatzea, berniza...).

– Koadernaketa.

– Manipulazioa.

– Enbalajea.

Balorazioa.

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurrien arabera.

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurriak Euskadi.eus atarian argitaratuta daude:

https://www.euskadi.eus/argitalpenen-prezioak/web01-a2aznagu/eu/

III. ERANSKINA
EIMA DIGITALA MODALITATEA

2025eko EIMA deialdiaren EIMA Digitala modalitatearen oinarriak, unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko.

EIMA Digitalak euskarazko ikasmaterial digitalak ditu helburu.

Deialdira aurkezten diren proiektuak bi multzotan banatuko dira: batetik, Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) eta, bestetik, Jabetza Pribatukoak (JP).

Lizentzia Irekia duen Hezkuntzarako Baliabideak (HBI): berrikusi, bateratu, berrerabili eta birbanatzeko ikasmaterialak. Zabalkunde librea izango dute, eta euskarriaren arabera bi motatakoak izango dira:

– Ingurune ireki batean sortutako baliabideak: eXelearning, SCORM paketea edo edozein LMStan integratzeko modukoa....

– Ingurune pribatibo batean sortutako baliabideak: bloga, web-orria, gunea...

Jabetza Pribatukoak (JP): ikasmaterial hauek zabalkunde komertziala izango dute.

1.– Diru-baliabideak.

1.1.– Laguntza-deialdi honek 400.000 euroko aurrekontua du: 80.000 euro 2025eko aurrekontuaren kontura, eta 320.000 euro 2026ko konpromiso-kredituaren kontura.

Aurrekontuaren % 40 (160.000 euro) produkzio-etxeen jabetzako materialgintzarako (JP) izango da, eta % 60 (240.000 euro) Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) diren ikasmaterialetarako. Halere, multzo batean aurreikusitako diru kopuru osoa esleitzen ez bada, soberakina beste multzora pasatuko da. Ezin da ikasmaterial bera bi eratara aurkeztu.

1.2.– Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa, eta gehienez ere 20.000 euro emango da ikasmaterial bakoitzeko.

1.3.– Eskatzaile bakoitzeko 2 proiektu lagunduko dira diruz, gehienez.

1.4.– Deialdi honetako dirulaguntzak lehiaketa bidez erabakiko dira. Laguntzak esleitzeko prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak aurreikusitako lehiaketa orokorra izango da, eta, beraz, laguntzak emango dira aurkeztutako proiektuen arabera, 6. puntuan xedatutako balorazio-irizpideak aplikatuz haien arteko lehentasunak ezartzeko. Laguntzak puntuazioaren goitik beherako ordenan emango dira, 1.1 puntuan aurreikusitako diru-zuzkidura agortu arte, eta haren 2. puntuko baldintza betearaziz.

Dirulaguntzarik gabe geratuko dira 6. puntuan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak.

1.5.– Balorazioaren araberako hurrenkera kontuan izanik, eta aurrekontua agortu arte, honela esleituko zaizkie dirulaguntzak deialdiak ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuei: aurrena, eskatzaile bakoitzaren proiektu bati esleituko zaio dagokion dirulaguntza, eta, behin eskatzaile guztien lehen proiektuak lagunduta, bigarren proiektuari, halakorik balego, esleituko zaio egokitutako laguntza.

1.6.– Bi ikasmaterial edo gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada, 6. puntuko 1.2-Gida didaktikoa izeneko atalean lortutako puntuazioaren goitik beherako ordenan emango dira dirulaguntzak.

2.– Ikasmaterialen baldintzak.

2.1.– Modalitate hau mugatzen da euskara hutsean sorturik eta prestaturik dauden ikasmaterial digitaletara. Produkzio bat euskal jatorrikotzat hartua izateko, testuak euskaraz sortua eta prestatua egon behar du, eta lehen edizioa euskaraz bakarrik egingo da.

Halaber, goiburuak, helbideak, grafikoak eta ingurumeneko erreferentziak ere euskaraz emango dira ikasmaterialetan zein haien metadatuetan.

2.2.– Ikasmaterial digital berrietarako prestaturik dago laguntza-deialdi hau. Egokitu edota berritutako ikasmaterialak ez dira, beraz, deialdi honen bidez diruz lagunduko; itzulpenak ere ez.

1.– Hezkuntza Baliabide Irekietan (HBI) onartu egingo da lehendik existitzen diren beste HBIen edukiak erabiltzea, betiere duten lizentzia errespetatuz; aurretik sortutako eduki horiek ezin dira aurrekonturako kontuan hartu. Nolanahi ere, beste HBI batetik abiatuz gero, garbi adierazi beharko da horrela egin dela, eta bestearen egiletza aitortu beharko da. Bestalde, lan eratorriari jartzen zaion lizentziak kontuan izan beharko du zer lizentzia zuen jarrita jatorrizko lanak.

2.– Proiektua gauzatu ondoren, Hezkuntza Baliabide Irekietan (HBI), ezinbestekoa izango da lizentzia mota zehaztea (CC0, CCBY, CC-BY-SA...). Lizentzia agerian egon behar da ikasmaterialean.

2.3.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterial orok gida didaktikoa ekarri behar du. Gida didaktikoak 6. puntuko 1.2 atalean zehaztutakoak jasoko ditu.

Haietaz gain, ondorengoak ere jasoko ditu gida didaktikoak:

– Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.

– Onespena jaso izanaren adierazpena eta data.

Gida didaktikoan ikasmateriala eskolako espazioetan nola erabiliko den zehatz azaldu beharko da.

Behin ikasmateriala amaituta, Gida Didaktikoa aparteko atal batean jasoko da ikasmaterialean bertan.

Edozein dela ikasmateriala gauzatzeko erabili den lizentzia, EIMA Katalogoan egingo den katalogazioan Gida Didaktikoak aparteko sarrera izango du eta, kasu guztietan, erabiltzaileren esku egongo da aipatu gida.

3.– Proiektuaren dokumentazioa.

Atal Orokorreko 22. artikuluan zehazten direnak betetzeaz gain; EIMA Digitalean, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera:

3.1.– Aurkeztu nahi den proiektu bakoitzeko, «Proiektuaren txostena» deritzon inprimakia bete beharko da. Inprimaki hori egoitza elektronikoan egongo da eskuragai, eta proiektuaren gaineko alderdi didaktikoen, teknikoen eta ekonomikoen datuak emango dira hor:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

Proiektuaren gaineko txostena egiteko kontuan izan 6. puntuak jasotzen dituen balorazio-irizpideak.

3.2.– Ikasmaterialaren demoa ere aurkeztuko da URL helbide batean (zehaztu proiektuaren txostenean bertan). URLarekin batera Demoaren deskribapena egin beharko da Proiektuaren Txostenean. Ez da onartuko demorik gabe aurkezten den proiekturik, ez eta erdaraz aurkezten ez de demorik ere.

4.– Dirulaguntzaren kalkulua eta ebazpena.

4.1.– Aurkeztutako proiektuak baloratzeko, Hezkuntza Sailaren Laguntza-zerbitzuetako adituez osatutako diziplinarteko talde bat izendatuko du Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendariak.

4.2.– Diziplinarteko talde horrek baloratuko ditu deialdiaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Modalitatearen 6. puntuan azaldutako irizpideak jarraituz, aipatutako adituek proiektu bakoitzeko balorazio-fitxa bat beteko dute. Fitxan, atalez ataleko puntuazioa zehazteaz gain, emandako puntuazioa arrazoituko dute. Ohar zehatzak jaso ahal izateko balorazio-fitxak Atzeraelikadura izeneko espazioa du. Baloratzaileak atal bakoitzari dagozkion oharrak bete beharko ditu bertan. Azken helburua da eskatzaileak garbi izatea zeintzuk diren ikasmaterialari egin beharreko hobekuntzak eta proposamenaren indarguneak.

6. puntuan zehazten da zein diren balorazioa gainditzeko gutxieneko puntuazioak. Gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak deialditik kanpo geldituko dira.

4.3.– Balorazioak egiteko beharrezkoak diren azalpenak jasotzeko zein egindako balorazioen azalpenak emateko, bilerak egin ahal izango dira laguntza-eskatzaileen eta balorazio taldearen artean.

4.4.– Aditu horiek eginiko balorazioarekin, Balorazio Batzordeak txosten bat egingo du, deialdira aurkeztutako eskabideren ebaluazioa jasotzen duena. Ondoren, batzorde horrek Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariaren esku jarriko du, eta hark behin betiko ebazpen-proposamena egin eta Hezkuntzako sailburuari helaraziko dio.

4.5.– Hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

– Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko Euskalduntzeko arduraduna.

– Berritzegune Nagusiko zuzendaria, edo haren ordezko aditu bat, Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendariak izendatutakoa.

– Berritzeguneko digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoko aditu bat, Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendariak izendatutakoa.

– EIMA programako koordinatzaileetako bat (batzordeko idazkaria).

5.– Ikasmateriala aurkezteko prozedura, eta dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira. Izan ere, Euskarazko ikasmaterialgintza-sektorearen egoerak eta hezkuntza-komunitatearen interes orokorrek justifikatzen dute EIMA Digitalean zatika ordaintzea.

5.1.– Dirulaguntza esleitu zaion eskatzaile orori agindutako laguntzaren lehen % 20a aurreratuko zaio, esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.

5.2.– 2026ko irailaren 8rako, beranduenik, ikasmaterialak bukatua egon behar du, eta Hezkuntza Sailean onespen-eskea aurkeztua eranskin honetako 5.3 puntuan adierazi bezala.

Dirulaguntzaren ebazpena egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu, eta, hilabeteko epean produktore bakoitzak lan-egutegia aurkeztu beharko du idatziz. Lan-egutegi horretan, ezinbestean, adieraziko da zein datatarako aurreikusten den amaituta materiala eta Onespenera aurkeztuta.

5.3.– Onespena. Aginduaren Atal Orokorreko 9. artikuluan zehazten dira onespenaren gaineko xehetasunak. EIMAk diruz lagundutako ikasmaterial orok Hezkuntza Sailaren onespena izan behar du.

5.4.– Materialak onespen-azterketa gainditzen badu, laguntza-eskatzaileak behin betiko bertsioa bideratu beharko du.

Behin betiko bertsioak esaldi hauek jaso beharko ditu ikusgai:

– «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du (UUUU-HH-EE)».

– «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du».

5.5.– Jabetza pribatuko ikasmaterialen kasuan, kasuan kasuko produktoreak Interneten zintzilik jarri beharko du behin betiko bertsio hori, onespena jaso eta gehienez hilabeteko epean. Bestalde, bai Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) diren ikasmaterialen kasuan, bai Jabetza Pribatukoak (JP), Hezkuntza Sailaren Euskarazko Ikasmaterialen gordailura (EIMA Katalogoa) bideratu beharko dira epe berean. Horrekin batera, fitxategiak dagozkion formatuan (.htlm,.elp...) bideratu behar dira ondorengo helbidera: eimakatalogoa@hezkuntza.net

5.6.– Behin ikasmateriala dagokion tokian kokatuta, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, bi kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoko egoitza elektronikoaren (http://www.euskadi.eus/nirekarpeta) bidez:

1.– Arduradunaren zinpeko adierazpena (ez dago eredurik), laguntza-deialdi honen bidez jasotako diru kopuru osoa eskabide-orrian zehaztutako proiektua produzitzeko erabili dela ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz.

2.– Amaiera-memoria izeneko dokumentua (ez dago eredurik), egin diren lanak zehaztuz.

3.– Egindako gastuen egiaztagiria, behar bezala xehatua, jatorrizko faktura edo kopia eta dagozkien ziurtagiriekin batera, bai eta egindako gastu bakoitzaren ordainketa-egiaztagiriekin ere.

Gastuen egiaztagiria izeneko inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan izango da eskuragai:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

Lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

4.– Jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan, zinpeko adierazpena (ez dago eredurik), eskatzaileak izenpetua eta ziurtatzen duena ikasmateriala gutxienez bost urtez eskuragarri egongo dela Interneten.

5.– Interneteko helbidea eta beharrezko klabeak jasotzen dituen egiaztagiria (ez dago eredurik), jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan.

6.– Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskabide-fitxa, behar bezala beteta.

Inprimaki hori eskuragai izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

7.– Zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria, zergak Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunean edo Estatu Espainoletik kanpo ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan.

Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.

5.7.– Ikasmaterialak onespena lortu eta hilabeteko epean ikasmaterialaren behin betiko bertsioa eta deialdian eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, Hezkuntza Sailak, interesdunari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) diotenaren arabera, eta eskatzaileak sarrera publiko moduan itzuli beharko du agindutako dirulaguntzaren aurrerakina.

5.8.– Materialak onespen-azterketa gainditzen ez badu, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak produktoreari proposatuko dio zer aldaketa egin behar diren.

Produktoreak hamabost laneguneko epea izango du azterketaren jakinarazpena jasotzen denetik aurrera Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak proposatutako aldaketak gauzatzeko. Epe horretan ez baditu aldaketok gauzatzen eta Onespenerako eskabidea bideratzen, Hezkuntza Sailak, interesdunari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) dioenaren arabera, eta eskatzaileak sarrera publiko moduan itzuli beharko du agindutako dirulaguntzaren aurrerakina.

Bigarren saioan onespen-azterketak gainditzen baditu eta ikasmaterial horrek Hezkuntza Sailaren onespena jasotzen badu, 5.5, 5.6 eta 5.7 puntuetan adierazitako eran jokatuko da; aldiz, materialak bigarren aldiko Onespen-azterketa gainditzen ez baldin badu, Hezkuntza Sailak, interesdunari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza, eta eskatzaileak sarrera publiko moduan itzuli beharko du agindutako dirulaguntzaren aurrerakina, aurreko paragrafoan jasotako baldintza berberetan.

5.9.– Ikasmaterialak onespena jaso eta behin betiko bertsioa onartu ondoren, agindutako laguntzaren 2. zatia ordainduko zaio –gehienez ere esleitutako diruaren % 80–, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

5.10.– Dirulaguntza agindu ondoren, laguntza-jasotzaileak aurreikusten badu materiala 2026ko irailaren 8a baino beranduago entregatuko duela, idatziz azaldu beharko du zergatik atzeratuko den eta zehaztu beharko du zer epe aurreikusten den ikasmateriala entregatzeko. Era berean jokatuko du baldin eta ezinbestekotzat jotzen badu diruz lagundutako proiektuko ezer aldatzea.

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak, hartarako duen Jarraipen Batzordeari dagokionez, aztertuko du ea arrazoizko motiborik dagoen ala ez 5.2 puntuan esandakoari salbuespenik egiteko. Hilabete pasatu ondoren Hezkuntza Sailaren erantzunik ez badago, ulertuko da luzapen-eskabideak baimena duela. Luzapen-eskabidea onartuz gero, epe berri bat jarriko da. Epe hori egongo da urte horretako aurrekontu-ekitaldiaren itxierak ezarritako epearen menpe. Luzapen-eskabidea behin bakarrik bideratuko da.

5.11.– Luzapen-eskabidea ikasmateriala aurkezteko epea amaitu ondoren aurkezten bada, ez da onartuko.

5.12.– Jarraipen Batzordearen gertakari-txosten teknikoa kontuan izanik, agindutako diru kopurua ukatu edo murriztu egin ahal izango du Hezkuntzako sailburuak, laguntza-onuradunari entzunaldia eskaini ondoren, benetan produzitutako ikasmateriala Proiektuaren txostenean eta demoan jasotako ezaugarrietatik aldentzen den neurrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.4 artikuluan jasotzen den bezala.

Jarraipen Batzordearen zereginak dira ordainketak baimentzea, eta, eskatzaileak onespenerako ikasmaterialak aurkezteko duen epea luzatzeko eskatuz gero, eskabide horri erantzun bat ematea.

5.13.– Lana garaiz eta zuzen amaitzen ez duenak Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko dizkio jasotako diru kopuruak eta legez dagozkien interesak, eta galdu egingo du kobratzeko daukana jasotzeko eskubidea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera dagozkion atzerapen-interesak gehituko dira. Betiere, Jarraipen Batzordearen gertakari-txosten teknikoa kontuan izanik.

Modu berean jokatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotzen den baldintzaren bat betetzen ez bada.

6.– Proiektua baloratzeko irizpideak.

Deialdi honetara bildu eta baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialak ordenatzeko orduan, 3 atal nagusi izango dira kontuan:

1.– Alderdi didaktiko-pedagogikoa.

2.– Alderdi tekno-pedagogikoa.

3.– Aurrekontua.

1.– Alderdi didaktiko-pedagogikoa (0-60 puntu). Atal nagusi honetako gutxieneko puntuazioa 30ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da. Alderdi didaktiko-pedagogikoa 2 atalek osatzen dute:

1.1.– Ikasmaterialak curriculumarekin duen loturaren deskribapena (0-10). A Atal honetan kontuan izango dira:

– Oinarrizko Hezkuntzarako helburuak eta ikasleen irteera profila.

– Nola erabiltzen diren Curriculumeko elementuak (funtsezko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak...).

– Euskal dimentsioa, genero-ikuspegia, zorroztasun zientifikoa eta hartzaileekiko hizkuntza-egokitasunaren trataera.

– Europar Batasuneko Kontseiluaren 2018ko Gomendioa eta 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuak.

1.2.– Gida didaktikoa. Ikasmaterialaren aportazio didaktikoen deskribapena (0-50 puntu). Atal hau ondorengo azpiatalek osatzen dute:

1.2.1.– Gelaratzeko jarduerak (0-10 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Zer lotura dagoen ikaskuntza prozesuaren eta ikaslearen maila kognitiboaren artean.

– Jardueraren/jardueren deskribapena.

– Jarduera-sekuentzia dagoen kasuetan: nola antolatzen diren faseak (hasierakoa, garapena eta amaierakoa).

1.2.2.– Antolaketa, metodologia eta baliabideak (0-20 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Zer metodologia, estrategia eta teknika erabiliko diren.

– Nola taldekatuko diren ikasleak.

– Planteamendu kolaboratibo-kooperatiboa.

– Nola erabiliko diren espazioak (hala behar badu).

– Zer aldamiaje erabiliko diren ikaskuntza-prozesuan.

– Baliabide pertsonalak eta materialak.

– Ingurune analogikoen edota digitalen erabilera.

1.2.3.– Ebaluazioa (0-10 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Ebaluazioa eta ebaluatzeko moduak.

– Ebaluazioaren uneak.

– Nola erabiliko den ebaluazio hezitzailea.

– Ebaluazio-tresnak eta ebaluazio-erremintak.

– Eredu-laginak.

1.2.4.– Inklusio eta pertsonalizazioa (0-10 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Konpromisoa eragiteko bitartekoak.

– Errepresentazioa eragiteko bitartekoak.

– Ekimena eta adierazpena eragiteko bitartekoak.

2.– Alderdi tekno-pedagogikoa (0-40 puntu). Atal nagusi honetako gutxieneko puntuazioa 20koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da. Alderdi tekno-pedagogikoa 3 atalek osatzen dute:

2.1.– Ikasmaterialaren ezaugarri teknikoak (0-20). Atal honetan kontuan izango dira:

– Ikasmaterialaren izaera digitalaren koherentzia.

– Interfazearen diseinua.

– Alde grafikoa eta elementu multimediak.

– Irisgarritasuna bermatzeko tresnak.

2.2.– Elkarreragin-maila sustatzeko baliabideak (0-10). Atal honetan kontuan izango dira:

– Elkarreraginerako estrategia digitalak.

– Ariketa interaktiboak.

2.3.– Demoa (0-10). Atal honetan kontuan izango dira:

– 2.1 eta 2.2 atalak nola jasotzen diren demoan.

– Demoaren bidez ikasmaterial bukatua nolakoa izango den irudikatzeko erraztasuna.

3.– Aurrekontua (0-20 puntu). Atal nagusi honetako gutxieneko puntuazioa 10ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da. Atal honetan kontuan izango dira:

– Proiektuaren txosteneko 4. 2. atalean (Alderdi tekno-pedagogikoa) adierazitakoarekin aurrekontuak duen koherentzia maila.

– Nola dagoen banakatuta aurrekontua, nola dauden adierazita atal ezberdinak.

– Zer koherentzia dagoen merkatuak darabiltzan prezioen eta proiektuari aurreikusten zaion kalitatearen artean.

– Baloratuko da zein den materialaren zailtasun teknikoa eta aurrekontuaren arteko koherentzia maila.

Balorazio-lan hori egiteko, kontuan hartuko dira produktoreak aurkezturiko agiriak eta demoa da. Hala ere, Balorazio Batzordeak hala eskatuz gero, produktoreek beren proiektuak aurkeztuko dituzte Balorazio Batzordearen aurrean.

IV. ERANSKINA
EIMA 4 MODALITATEA
2025EKO EIMA DEIALDIAREN EIMA 4 MODALITATEAREN OINARRIAK, UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASMAILETARAKO EUSKARAZKO IKASMATERIALAK DIRUZ LAGUNTZEKO

EIMA 4 modalitatearen helburua da Euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza laguntzea.

Laguntza-deialdi honek 85.000 euroko aurrekontua du: 17.000 euro 2025eko aurrekontuaren kontura, eta 68.000 euro 2026ko konpromiso-kredituaren kontura.

1.– Laguntza-eskatzaileak.

1.1.– Pertsona juridiko pribatuak eta pertsona fisikoak izan daitezke.

Pertsona fisikoen kasuan, norberaren edo lantalde baten ordezkari izan daitezke.

1.2.– Pertsona juridiko pribatuek, gehienez, zortzi eskabide egin ahal izango dituzte, eta pertsona fisikoek eta lantaldeek, gehienez, sei eskabide.

2.– Proiektuaren sortzaileak.

Banaka edo taldean gauzatu dezakete proiektua.

2.1.– Bat, gutxienez, jardunean dagoen irakaslea izan beharko da.

Kudeaketa-organoak egiaztatuko du Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten irakasleen jarduera, baldin eskatzaileak eskabidean baimen espresua ematen badu.

Baimena eman ezean edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko hezkuntza-administrazio bati lotutako irakasleen kasuan, administrazio-ziurtagiria aurkeztuko beharko da aipatutako baldintza ziurtatzeko.

2.2.– Sortzaileak bat baino gehiago direnean, taldeko inork ere ezin izango du % 70eko partaidetza baino handiagoa izan lanaren garapenean.

3.– Proiektuaren baldintzak.

Atal orokorreko III. kapituluan ezarritako baldintzez gain diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte, EIMA 4 modalitatean:

3.1.– Euskaraz sortutako ikasmaterial inprimatuak izango dira. Ez dira itzulpenak eta egokitzapenak aintzakotzat hartuko, ezta maketazio- eta ilustrazio-lanak ere.

3.2.– Erabilgarri egongo dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera, eta, ezinbestean, merkaturatu egingo dira.

3.3.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterial orok gida didaktikoa ekarri behar du. Gida didaktikoak 7. puntuko 1.2 atalean zehaztutakoak jasoko ditu. Horietaz gain, ondorengoak ere jasoko ditu gida didaktikoak:

– Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.

– Onespena jaso izanaren adierazpena eta data.

Gida didaktikoan ikasmateriala eskolako espazioetan nola erabiliko den zehatz azaldu beharko da.

Behin ikasmateriala amaituta, Gida Didaktikoa aparteko atal batean jasoko da ikasmaterialean bertan.

Edozein dela ikasmateriala gauzatzeko erabili den lizentzia, EIMA Katalogoan egingo den katalogazioan Gida Didaktikoak aparteko sarrera izango du eta, kasu guztietan, erabiltzaileren esku egongo da aipatu gida.

4.– Proiektuaren dokumentazioa.

Atal orokorreko 22. artikuluan zerrendatzen den dokumentazioaz gain, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

1.– Proiektuaren txostena. Dirulaguntza eske aurkezten den proiektu bakoitzeko, txosten bat bete beharko da; bertan, proiektuaren gaineko datuak emango dira.

Dokumentu horiek eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

2.– Sortu nahi den ikasmaterialaren beraren eredu edo lagin bat, ahalik eta era zehatzenean aurkeztua.

3.– Eskatzailea pertsona fisikoa edo pertsona fisikoz osatutako lantaldea denean, ikasmateriala argitaratzeko eta merkaturatzeko idatzizko konpromisoa (ez dago eredurik). Edizioaz eta komertzializazioaz arduratuko den entitatearen legezko ordezkariak sinatu beharko du agiria.

Laguntza-eskatzailea pertsona juridikoa denean (argitaletxea edo produkzio-etxea), merkaturatze-konpromisoa inplizitutzat joko da, eta ez du agiririk aurkeztu beharko.

5.– Dirulaguntzaren kalkulua eta ebazpena.

5.1.– Aurkeztutako proiektuak baloratzeko, Hezkuntza Sailaren Laguntza-zerbitzuetako adituez osatutako diziplinarteko talde bat izendatuko du Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendariak.

5.2.– Diziplinarteko talde horrek deialdiaren baldintzak betetzen dituzten proiektuen balorazioak egingo ditu.

Modalitatearen 7. puntuan azaldutako irizpideak jarraituz, aipatutako adituek proiektu bakoitzeko balorazio-fitxa bat beteko dute. Fitxan, atalez ataleko puntuazioa zehazteaz gain, emandako puntuazioa arrazoituko dute. Ohar zehatzak jaso ahal izateko balorazio-fitxak Atzeraelikadura izeneko espazioa du. Baloratzaileak atal bakoitzari dagozkion oharrak bete beharko ditu bertan. Azken helburua da eskatzaileak garbi izatea zeintzuk diren proiektuak dituen gabeziak eta ahalmenak.

Balorazioa gainditzeko gutxieneko puntuazioa 7. puntuan zehazten da. Gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak deialditik kanpo geldituko dira.

5.3.– Balorazioak egiteko beharrezkoak diren azalpenak jasotzeko, zein egindako balorazioen azalpenak emateko, laguntza-eskatzaileen eta balorazio taldearen arteko bilerak egin ahal izango dira.

5.4.– Aditu horiek eginiko balorazioarekin, Balorazio Batzordeak deialdira aurkeztutako eskaeren ebaluazioa jasotzen duen txostena egingo du. Ondoren batzorde horrek Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariaren esku jarriko du, eta honek behin betiko ebazpen proposamena egin eta Hezkuntzako sailburuari helaraziko dio.

5.5.– Hauek dira Balorazio Batzordeko kideak:

– Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren Euskalduntzearen arduraduna.

– Berritzegune Nagusiko zuzendaria, edo bere ordezko aditu bat, Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendariak izendatutakoa.

– EIMA Programako koordinatzaileetako bat (batzordeko idazkaria).

5.6.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Balorazioan gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuen artean banatuko da dirulaguntza.

Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa izango da dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko duena.

Lehenik, adituek emandako puntu bakoitzak eurotan duen balioa kalkulatuko da. Horretarako, bi aldagai hartuko dira kontuan: modalitatearen aurrekontu-partida eta adituek baloratutako proiektuei emandako puntuazioen batuketa.

Puntu bakoitzak eurotan duen balioa = Modalitatearen aurrekontu-partida.

Balorazioan emandako puntu guztien batuketa.

Ondoren, proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da. Horretarako, aurreko eragiketaren emaitza, puntu bakoitzak eurotan duen balioa, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioagatik biderkatuko da.

Proiektu bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa = Puntu bakoitzak eurotan duen balioa X lortutako puntuazioa.

5.7.– Gehienez 10.000 euro emango zaizkio proiektu bakoitzari.

5.8.– Proiektuari dagokion dirulaguntza kalkulatuta, eskatzailea lantaldea denean, eskaera egiterakoan zehaztutako ehunekoen arabera finkatuko da pertsona bakoitzari dagokion dirulaguntza.

6.– Ikasmateriala aurkezteko prozedura eta dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira. Izan ere, Euskarazko ikasmaterialgintza-sektorearen egoerak eta hezkuntza-komunitatearen interes orokorrek EIMA 4an zatikako ordainketak justifikatzen dute.

6.1.– Ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu egin dela egiaztatu ostean, dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa egingo da. Dirulaguntzaren % 20 ordainduko da.

Gainerako % 80a, berriz, ikasmateriala argitaratu eta 6.3 puntuan ezarritako baldintza guztiak bete direla egiaztatu ondoren ordainduko da.

6.2.– Esleitutako dirulaguntzaren bigarren zatia jaso ahal izateko, onuradunek proiektua amaitu eta 2026ko ekainaren 3ra arteko epea izango dute ikasmateriala Hezkuntza Sailaren Onespenera aurkezteko.

Onespenaren inguruko prozedura atal orokorreko 9. artikuluan dago zehaztuta.

6.3.– Onespena lortu ondoren, onuradunek ikasmateriala merkaturatu beharko dute eta 2026ko irailaren 16ra arteko epea izango dute Hezkuntza Sailean aurkezteko, dokumentu hauekin batera:

1.– Ikasmaterialari buruzko azalpenak eta argibideak emateko memoria (ez dago eredurik).

2.– Gastuen egiaztagiria izeneko dokumentua behar den bezala beteta.

Lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

3.– Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera-fitxa, behar bezala beteta.

Hiru dokumentu horiek Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

2. eta 3. dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko egoitza elektronikoan aurkitu daitezke:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2025/eima/web01-tramite/eu/

4.– Sortutako ikasmaterialaren hiru ale. Ale horiek Hezkuntza Saileko Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuko EIMA Programari helaraziko zaizkio; horretarako, Hezkuntza Saileko Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian aurkeztu daitezke, edota tokian tokiko ordezkaritzetan. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango dira.

5.– Ikasmaterialak honako hauek jaso beharko ditu ikusgai:

– «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du (UUUU-HH-EE)».

– «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du».

6.4.– Ondoren, baieztatuko da Ikasmateriala bera eta dagozkion agiriak jaso eta agindu honetan finkaturiko baldintzak bete direla. Diruz lagundutako proiektuak eta aurkeztutako ikasmaterialak bat etorri beharko dute, ezaugarriei, edukiei eta egileei dagokienez.

6.5.– Aurreko puntuko baldintzak bete direla egiaztatu ostean ordainduko da esleitutako dirulaguntzaren bigarren zatia, hots, % 80a.

6.6.– Aginduan xedatutako baldintzak ez betetzeak ekarriko du galtzea kobratzeke dagoen kopurua jasotzeko eskubidea eta itzuli behar izatea aurretik jasotako diru kopurua, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua aplikatzearen ondoriozko legezko atzerapen-interesak itzuli beharra ere ekarriko du.

6.7.– Laguntza-jasotzaileak eskatu behar badu luzatu daitezela 6.2 eta 6.3 puntuetan zehaztutako epeak, idatziz azaldu beharko du zergatik luzatu behar diren, eta zehaztu beharko du zer epe aurreikusten diren. Era berean jokatuko du baldin eta ezinbestekotzat jotzen badu diruz lagundutako proiektuko ezer aldatzea.

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak, hartarako duen Jarraipen Batzordearen bidez, aztertuko du ea arrazoizko motiborik dagoen ala ez epeak luzatzeko edota aldaketak onartzeko. Hilabete pasatu ondoren Hezkuntza Sailaren erantzunik ez balego, ulertuko da luzapen-eskaerak baimena duela. Luzapen-eskabidea onartuz gero, epe berri bat jarriko da. Epe hori egongo da urte horretako Aurrekontu-ekitaldiaren itxierak ezarritako epearen menpe. Luzapen-eskaera behin bakarrik bideratuko da.

7.– Proiektuen balorazioa.

7.1.– Proiektuak baloratzeko, Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendariak izendatutako adituek berariazko balorazio-fitxa bat beteko dute proiektuko.

7.2.– Deialdi honetara bildu eta baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialak ordenatzeko orduan, ondorengo 2 atal nagusiak izango dira kontuan:

1.– Alderdi didaktiko-pedagogikoa.

2.– Lagina.

1.– Alderdi didaktiko-pedagogikoa (0-60 puntu). Atal nagusi honetako gutxieneko puntuazioa 30ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da. Alderdi didaktiko-pedagogikoa 2 atalek osatzen dute:

1.1.– Ikasmaterialak curriculumarekin duen loturaren deskribapena (0-10). Atal honetan, kontuan izango dira:

– Oinarrizko Hezkuntzarako helburuak eta ikasleen irteera profila.

– Nola erabiltzen diren Curriculumeko elementuak erabilera (funtsezko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak...).

– Euskal dimentsioa, genero-ikuspegia, zorroztasun zientifikoa eta hartzaileekiko hizkuntza-egokitasunaren trataera.

– Europar Batasuneko Kontseiluaren 2018ko Gomendioa eta 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuak.

1.2.– Gida didaktikoa. Ikasmaterialaren aportazio didaktikoen deskribapena (0-50 puntu). Atal hau ondorengo azpiatalek osatzen dute:

1.2.1.– Gelaratzeko jarduerak (0-10 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Zer lotura dagoen ikaskuntza prozesuaren eta ikaslearen maila kognitiboaren artean.

– Jardueraren/jardueren deskribapena.

– Jarduera-sekuentzia dagoen kasuetan: nola antolatzen diren faseak (hasierakoa, garapena eta amaierakoa).

1.2.2.– Antolaketa, metodologia eta baliabideak (0-20 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Ze metodologia, estrategia eta teknika erabiliko diren.

– Nola taldekatuko diren ikasleak.

– Planteamendu kolaboratibo-kooperatiboa.

– Nola erabiliko diren espazioak (hala behar badu).

– Zer aldamiaje erabiliko diren ikaskuntza prozesuan.

– Baliabide pertsonalak eta materialak.

– Ingurune analogikoen edota digitalen erabilera.

1.2.3.– Ebaluazioa (0-10 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Ebaluazioa eta ebaluatzeko moduak.

– Ebaluazioaren uneak.

– Nola erabiliko den ebaluazio hezitzailea.

– Ebaluazio-tresnak eta Ebaluazio-erremintak.

– Eredu-laginak.

1.2.4.– Inklusio eta pertsonalizazioa (0-10 puntu). Hurrengoak baloratuko dira:

– Konpromisoa eragiteko bitartekoak.

– Errepresentazioa eragiteko bitartekoak.

– Ekimena eta adierazpena eragiteko bitartekoak.

2.– Lagina (gehienez 10 puntu). Atal nagusi honetako gutxieneko puntuazioa 5ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da. Atal honetan, kontuan izango dira:

– Edukien egitura landuta dago eta argi azaltzen du.

– Edukiaren egokitasuna atalean adierazitakoa egoki garatzen du.

7.3.– Balioespenean, 70 puntu lortu daitezke gehienez. Prozeduran aurrera egin ahal izateko proiektuek, gutxienez, 42 puntu lortu beharko dituzte; hau da, lortu daitezkeen puntuen % 60.


Azterketa dokumentala