Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2025eko urriaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4261

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2025eko irailaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Industria, Trantsizio Energetiko eta jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduan, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita, 2025eko irailaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (180 zk.). Bada, aipatutakoen moduko hutsak ikusi dira haren testuan, eta dagokien zuzenketa egiten da hemen:

– 2025/3974 (57/22) orrialdean, 14. oinarrian (Eskaerak aurkeztea), 2. apartatuan,

hau dio:

«2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

a) Lurzorua babestearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/0121209

b) Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009410

c) Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009511

d) Hondakinen kudeaketa eta balorizazio lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1046907

e) Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215802

f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009611

g) Asteklima 2025 lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215902»

Baina hau esan behar du:

«2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

a) Lurzorua berreskuratzeko lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/0121211

b) Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009411

c) Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009512

d) Hondakinen kudeaketa eta balorizazio lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1046908

e) Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215803

f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009612

g) Asteklima 2025 lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215903»

– 2025/3974 (57/25) orrialdean, 16. oinarrian (Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa),

hau dio:

«9.– Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroko eskaeretan, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko ekintzei dagokienez, oinarri honen g) apartatuan aipatzen den dokumentua erantsi beharko da, eta, karbonoa xurgatzeko proiektuei dagokienez, h) apartatuan aipatutako dokumentuak.»

Baina hau esan behar du:

«9.– Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroko eskaeretan, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko ekintzei dagokienez, oinarri honen 3. apartatuan aipatzen den dokumentua erantsi beharko da, eta, karbonoa xurgatzeko proiektuei dagokienez, 6. apartatuan aipatutako dokumentuak.»

– Gaztelaniazko testuko 2025/3974 (42/61) orrialdean, 25. oinarrian (Erakunde onuradunaren betebeharrak), 2. apartatuan,

hau dio:

«En el caso de los proyectos de patrimonio natural, los documentos, materiales y bases de datos resultantes de los trabajos derivados de la aplicación de la presente subvención deberán ser proporcionados atendiendo a lo dispuesto en las "Instrucciones para la entrega de la información ambiental" disponible en (https://www.euskadi.eus/informacion/instrucciones-para-la-entrega-de-informacion-ambiental/web01-s2ing/es/)

Baina hau esan behar du:

«En el caso de los proyectos de patrimonio natural, los documentos, materiales y bases de datos resultantes de los trabajos derivados de la aplicación de la presente subvención deberán ser proporcionados atendiendo a lo dispuesto en las "Instrucciones para la entrega de la información ambiental" disponible en (https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/atencion-ciudadania-servicios-digitales/-/informacion/instrucciones-para-la-entrega-de-informacion-ambiental/)

– 2025/3974 (57/40) orrialdean, 25. oinarrian (Erakunde onuradunaren betebeharrak), 3. apartatuan, amaierako paragrafoan,

hau dio:

«Bai ekitaldien berri emateko formatua, bai zabalkundea egiteko formatuak eta materialak, erakunde onuradunen eskura daude egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/1215902)

Baina hau esan behar du:

«Bai ekitaldien berri emateko formatua, bai zabalkundea egiteko formatuak eta materialak, erakunde onuradunen eskura daude egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/1215903)

– 2025/3974 (57/42) orrialdean, 25. oinarrian (Erakunde onuradunaren betebeharrak), 10.d) puntuan,

hau dio:

«Amaierako fitxa bat egingo da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen jardunbide egokien ereduaren arabera (https://www.euskadi.eus/servicios/1215801). Jarduketa eremuaren arabera, plataforma bereziki interesgarriak identifikatu beharko dira, haien zabalkundea egiteko.»

Baina hau esan behar du:

«Amaierako fitxa bat egingo da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen jardunbide egokien ereduaren arabera (https://www.euskadi.eus/servicios/1215803). Jarduketa eremuaren arabera, plataforma bereziki interesgarriak identifikatu beharko dira, haien zabalkundea egiteko.»

– 2025/3974 (57/44) orrialdean, 27. oinarrian (Dirulaguntza gauzatzeko eta justifikatzeko epeak), 1. apartatuan,

hau dio:

«c) Natura-ondarearen lerrorako 5. oinarriko 1. apartatuko a) eta e) paragrafoen artean deskribatutako jarduerak egiteko diruz lagundutako proiektuak 2026ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dira.»

Baina hau esan behar du:

«c) Natura-ondarearen lerrorako 5. oinarriko 1. apartatuko a) eta e) paragrafoen artean deskribatutako jarduerak egiteko diruz lagundutako proiektuak 2027ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dira.»

– 2025/3974 (57/46) orrialdean, 28. oinarrian (Lurzorua berreskuratzearen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen, hondakinen kudeaketa eta balorizazioaren eta lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroetako dirulaguntzak justifikatzea), 2.a) puntuan,

hau dio:

«Informazio georreferentziatuari dagokionez, kartografia shape ETRS89 formatuan entregatu behar da, kartografia berdinerako edo antzekorako datu ereduetara egokituta. Geruza kartografiko bakoitzeko, informazio kartografikoko metadatuen fitxa bat bete beharko da(https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/es_def/adjuntos/formulario_metadatos_es_g.pdf

Baina hau esan behar du:

«Informazio georreferentziatuari dagokionez, kartografia shape ETRS89 formatuan entregatu behar da, kartografia berdinerako edo antzekorako datu ereduetara egokituta. Geruza kartografiko bakoitzeko, informazio kartografikoko metadatuen fitxa bat bete beharko da (https://www.geo.euskadi.eus/contenidos/informacion/normas_cartograficas/es_def/adjuntos/anexo-i-1-metadatos-datos-es.pdf


Azterketa dokumentala