
184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 16 orri.)
- EPUB (834 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4047
AGINDUA, 2025eko irailaren 15ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorretarako deialdia egiten duena eta haien oinarri espezifikoak onartzen dituena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluak xedatzen duenez, funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak lehiaketako eta izendapen askeko sistemen bidez beteko dira, lanpostu-zerrendetan ezarritakoaren arabera. Bestalde, lege horren 97. artikuluan eta hurrengoetan lanpostu hutsak lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak nola egin behar diren arautzen da.
Halaber, urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren bidez, Euskal administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudia onartu zen, eta II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko prozedura garatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorren oinarri orokorrak onartzen dituen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko irailaren 15eko Aginduak, 1.2 oinarrian dio lehiaketa orokor bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan arautuko direla.
Deialdi hauen xedea da lehiaketa bidez bete behar diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eskaletako lanpostu hutsak betetzea.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen VIII. tituluaren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeari buruz ezarritakoarekin bat etorriz, eta lege horren 18.2.t) artikuluaren bidez emandako ahalmenak baliatuz, eta aintzat hartuta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatutakoa, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Lehiaketa hauetarako deialdia egitea:
– Administrarien Eskalako, Administrari Laguntzaileen Eskalako eta Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorra.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko eskaletako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorra.
– Administrazioko Goi-mailako Kidegoko, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko, Administrazio-kudeaketako Kidegoko eta Kidego Teknikoko eskaletako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorra; berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorretako oinarri orokorrak onartzen dituen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena 2025eko irailaren 15eko Aginduak arautuko ditu agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lehiaketak.
Bigarren artikulua.– Onartzea agindu honen I. eranskinetik III.era bitarteko eranskinetan adierazitako oinarri espezifikoak.
Hirugarren artikulua.– Epe hau ezartzea eskabideak aurkezteko: 2025eko irailaren 22tik 2025eko urriaren 10eko 14:00etara.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 15a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS