
180. zk., 2025eko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (598 KB - 57 orri.)
- EPUB (519 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3974
AGINDUA, 2025eko irailaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita.
Euskadiko Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du ingurumen eta ekologiaren arloko Estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean garatzeko eta betearazteko.
Eskumen hori Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak egikaritzen du, 18/2024 Dekretuaren 10. artikuluan (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta 20/2023 Legearen 9.1 artikuluan (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa) xedatutakoaren arabera.
2019ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak larrialdi klimatikoaren adierazpen instituzionala sinatu zuen, 2050ean berotegi-efektuko gasen emisioetan neutraltasuna lortzea eta klimarekiko erresilientea den lurralde baterantz aurrera egitea helburu duena.
Halaber, 2019ko irailaren 26an aho batez onartutako akordioaren bidez, Eusko Legebiltzarrak larrialdi klimatikoa deklaratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak zenbait ingurumen-arau, -estrategia eta -plan onartu ditu, hala nola:
– Euskal Autonomia Erkidegoko 2030eko V. Ingurumeneko Esparru Programa, hamarkada amaierara arte Euskadiko ingurumen-politiken iparrorratza aurkezten duena.
– 2030erako EAEko Biodibertsitate Estrategia. Tresna horren bidez, ekosistemak babesteko eta leheneratzeko jarraibideak zehazten dira; Natura 2000 Sarea sustatzen da –funtsezkoa Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan biodibertsitatea kontserbatzeko–; naturaren ezagutza eta kultura bultzatzen da; eta lurraldearen zein natura-ondarearen kudeaketa eraginkor eta efizientearen alde egiten da.
– 2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia. Gaur egun berrikusten ari da, 2050 baino lehen neutraltasun klimatikoaren helburura egokitzeko, euskal lurraldearen erresilientzia bermatzearekin batera klima-aldaketarekiko.
– 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia, eragile guztiek lekua izan eta interakzioa jardun dezaten, egungo bizimoduetatik jasangarritasunaren kultura berri baterako trantsizioa lortzeko.
– 2030erako EAEko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia. Produktuen, materialen eta baliabideen balioari ekonomian ahalik eta denbora gehien eustea du xede, eta helburu estrategiko hauek ditu: % 30 handitzea produktibitate materiala zein material zirkularraren erabilera tasa, eta % 30 gutxitzea hondakinak sortzeko tasa BPG unitate bakoitzeko.
– 2030erako Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategia. Asmo handiko helburua da, lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren bidez, ingurune hori mende erdirako termino garbietan degrada dadin saihestea, eta, aldi berean, haren kontserbazioa biodibertsitaterako eta pertsonentzat osasun baldintzetan bermatzea.
– 1/2024 Legea, otsailaren 8koa, trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketarena. Legeak esparru juridiko egonkor bat ezartzen du Euskadin klima-neutraltasuna 2050. urtean beranduenez lortzeko eta lurraldeak klima-aldaketari dion erresilientzia handitzeko.
– Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030eko Plana: Hondakinak Baliabide Bihurtzen. Bertan jasotako helburuak lortzeko dokumentuko hamar jarduera giltzarrietako bat da inbertsio-plan bat eta bide orri bat abian jartzea, isuria gutxitu eta zirkulartasuna sustatzen duten lehentasunezko inbertsioak babesteko.
– Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako programa. Programak, besteak beste, lehenesten diren kategorietan erosketa publiko berdearen % 75 lortzea bilatzen du, Programari atxikitako erakunde publikoen kopurua handitzeaz eta erakunde pribatuen atxikimenduan aurrera egiteaz gain.
– Euskal Autonomia Erkidegoan jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntza sustatzeko dekretua. Horren helburua da jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzari buruzko berrikuntza eta trebakuntza plataforma bat abian jartzea, «Ikastetxe jasangarria» zigilua eguneratzea eta herritarrak sentsibilizatzeko kanal digital bat sortzea.
Toki Administrazioa da herritarrengandik hurbilen dagoena, eta horrek eginkizun garrantzitsua ematen dio hainbat eragile eta herritarren parte hartzea bideratzeko orduan. Eredu diren heinean, udalek klima-aldaketari modu eraginkorragoan aurre egiteko beharrezkoa den ohitura aldaketa susta dezakete, ekintza klimatikoari begira sentsibilizazio publikoa funtsezko alderdia baita, eta funtsezkoa baita herritarrek aldaketetara egokitzearen eta gizarte egokituago eta erresilienteago baterantz ibiltzearen garrantzia uler dezaten.
Garapen Jasangarrirako 2030erako Agenda da NBEren Biltzar Nagusiak pertsonen, planetaren eta oparotasunaren alde ezarritako plana, eta bake unibertsala, lankidetza eta justiziarako sarbidea sendotzea du helburu. 2015ean onetsi zen, eta klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioa eta Hiri Agenda Berria hartzen ditu barnean, besteak beste. 2030erako Agendak Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) planteatzen ditu alor ekonomikoan eta sozialean nahiz ingurumenean, eta munduko garapen programak zuzenduko ditu datozen urteetan.
Agindu honek sustatzen duen udal-ekintzaren ekarpenak 11. GJHan (Hiri eta komunitate jasangarriak) du eragina oro har, eta horiek seguruak, barneratzaileak eta erresilienteak izan daitezela du helburu. Gainera, sustatzen dituen ekintza lerroek beste GJH zehatz batzuei lagunduko diete, honela:
– Lurzoru kutsatuak berreskuratzearen lerroak 15. eta 3. GJHei lagunduko die, Lehorreko ekosistemetako bizitza eta Osasuna eta ongizatea, hurrenez hurren.
– Klima-aldaketaren lerroak 13. GJHari lagunduko dio, Klimaren aldeko ekintza.
– Natura-ondarearen lerroak bereziki 15. GJHari lagunduko dio, Lehorreko ekosistemetako bizitza, eta, bigarren maila batean, 6., 13. eta 14. GJHei, Ur garbia eta saneamendua, Klimaren aldeko ekintza eta Itsaspeko bizitza.
– Hondakinak kudeatzeko eta balorizatzeko lerroak 12. GJHan lagunduko du, Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.
– Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroak 9., 15. eta 13. GJHetan lagunduko du, Industria, berrikuntza eta azpiegitura, Lehorreko ekosistemetako bizitza, Klimaren aldeko ekintza.
– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroak 4. GJHan lagunduko du, Kalitatezko hezkuntza.
– Asteklima 2025 lerroak 7, eta 13. GJHetan lagunduko du, Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea eta Klimaren aldeko ekintza, hurrenez hurren.
Horregatik guztiagatik, toki-erakundeei dirulaguntzak emateko agindu honen helburua da udal-ekintza ingurumen-plan eta -estrategietan ezarritako ingurumen-lehentasunekin eta egungo testuinguruaren garapen jasangarriari buruzko nazioarteko jarraibide nagusiekin lerrokatzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7. artikuluan jasotako printzipio orokorrei jarraituz.
Aipatutako lehentasunen garrantzia aintzat hartuta, ezinbestekoak dira inplikatutako administrazio guztien, herritarren, gizarte-erakundeen, ezagutza sortzen duten erakundeen, unibertsitatearen eta enpresen arteko ekintza koordinatua, elkarrizketa eta adostasuna. Testuinguru horretan, toki administrazioek funtsezko eginkizuna dute erronka horiei aurre egiten lagunduko duten ekintzak gauzatzeko.
Dirulaguntza hauek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, zeina Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez onartu baitzen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 artikuluan eskatzen den bezala. Indarrean dagoen Dirulaguntzen Plan Estrategikoa esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/plan_subvenciones_industria_28/es_def/adjuntos/Orden-de-15-de-julio-de-2025-del-Consejero-de-Industria-Transicion-Energetica-y-Sostenibilidad-Plan-Estrategico-de-Subvenciones-2025-2028.pdf
Dirulaguntzen deialdi honetan, Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa arituko da erakunde laguntzaile gisa.
Agindu hau idazteko, 78/2023 Ebazpenean jasotako jarraibideei jarraitu zaie: 78/2023 Ebazpena, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita lege proiektuak, dekretuak, aginduak eta ebazpenak egiteko jarraibideak onartzeko Erabakia (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 149. Zk., 2023ko abuztuaren 7koa). Uztailaren 28ko 78/2023 Ebazpenean aurreikusitako jarraibideak aplikatuz, aginduaren egiturak hitzaurre bat du, artikulu bakar bat (2025eko ekitaldiko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzea du helburu), hiru azken xedapen eta hiru eranskin. Aginduaren hiru eranskinen helburuak hauek dira: I. eranskinaren helburua 2025eko ekitaldirako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak finkatzea da; II. eranskinaren helburua kokalekuetan ezarriko diren jarduerei buruzko formularioak dira; eta, azkenik, III. eranskinean dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzeari eta debekurik ez egoteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena jasotzen da.
Horiek horrela, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.1 eta 10.1 artikuluek ematen didaten eskumena erabiliz, 18/2024 Dekretuaren 10. artikuluari dagokionez (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), eta 410/2024 Dekretuari dagokionez (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzea.
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako dirulaguntzen oinarriak onartzea eta 2025eko ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea. Dirulaguntzaren oinarriak Agindu honen I. eranskinean ezartzen dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ordezko araubidea.
I. eranskinaren 33. oinarrian adierazitako araubide juridiko aplikagarrian xedatzen ez denerako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta lege hori betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren arabera oinarrizko izaera ez duten xedapenak aplikatuko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondoreak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 9a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
I. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.– Xedea.
1.– Agindu honen xedea da dirulaguntzaren oinarriak ezartzea eta deialdia egitea, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen agentziei, tokiko merkataritza sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etorriz:
a) Lurzoruaren babesa Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko, ikertzeko eta berreskuratzeko ekintzak.
b) Klima-aldaketa. Klima-aldaketa arintzeko (berotegi-efektuko gasen emisio garbiak murriztea), CO2 xurgatzeko eta egokitzeko ekintzak (plangintza eta ekintzak), Euskal Autonomia Erkidegoan klima-aldaketaren ondorioak murrizteko.
c) Ondare naturala. Euskal Autonomia Erkidegoko dibertsitate biologiko eta geologikoa kontserbatzen, lehengoratzen edo hobetzen laguntzeko ekintzak.
d) Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa. Hondakinen kudeaketa arduratsua sustatuko duten ekintzak, oinarritzat hartuta prebentzioa, gaikako bilketa hobetzea, berrerabileraren sustapena eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako lege eta ingurumen-baldintzak betetzea.
e) Lurzoruaren tokiko kudeaketa. Lehentasunezko esparruetan berrikuntza eta erakustaldiko proiektu pilotuak garatzea, transferigarriak izan daitezkeenak eta ingurumen-inpaktuak murriztea dakartenak.
f) Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako 2030 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak eta horien esparruan ingurumenari buruz sentsibilizatzeko jarduerak.
g) Asteklima 2025. Klima-aldaketaren arloan herritarrak ekintzara mobilizatzeko jarduerak.
2. oinarria.– Erakunde onuradunen betekizunak.
1.– Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke toki eremuko erakunde hauek:
a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2.1 artikuluan ezarritako baldintzetan: udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunde, udalerri mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak eta eskualdeak.
b) Tokiko sektore publikoko nortasun juridiko propioa duten erakundeak.
– zuzenbide publikokoak: toki-erakunde autonomoak, tokiko enpresa erakunde publikoak, partzuergoak.
– zuzenbide pribatukoak: tokiko merkataritza sozietateak, tokiko fundazio publikoak.
2.– Tokiko garapen agentziak ere onuradun izan daitezke.
3.– Lurzorua berreskuratzeko lerroan, halaber, onuradun izan daitezke tokiko titulartasunpeko lurzoruetan ikerketa-ekintzak lantzen dituzten udalez gaindiko sozietate publikoak (kutsagarriak izan daitezkeen lurzoruak edo jarduerak hartu dituzten eraikin eta instalazio industrialak ikertzeko ekintzak, ingurumen-organoak egindako eskakizunetatik eratorritakoak barne) eta berreskuratze-ekintzak lantzen dituztenak (lurzoru kutsatuak lehengoratzeko ekintzak, bai industria jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta lehengoratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa fasea burutu bada).
4.– Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluak debekatzen duen lehia faltsutzea saihesteko, oinarri honetako 1.b, 2 eta 3 apartatuan jasotako erakundeetako batek jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak egiten baditu, ekitaldi honetan deitutako dirulaguntzak eskuratzeko ezinbesteko betekizuna izango da bi jardueren kontabilitate bereizia eramaten dela egiaztatzea, bermatzeko deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak ez direla erabiltzen erakunde horien jarduera ekonomikoa zeharka finantzatzeko. Jarduera ekonomikotzat hartzen da merkatu jakin batean ondasunak edo zerbitzuak eskaintzean datzan edozein jarduera, estatu laguntzaren kontzeptuari buruzko Batzordearen Jakinarazpenean adierazitako baldintzetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (2016/C 262/01) 107. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera.
5.– Tokiko merkataritza sozietateek, tokiko garapen agentziek eta tokiko fundazio publikoek erakunde onuradun izateko baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Tokiko fundazio publikoek aplikatu beharreko oinarrizko araubidearen arabera eratuta egon behar dute (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 129. eta 134. artikuluak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen III. kapituluarekin bat etorriz, bereziki 63.1 artikuluarekin.
b) Tokiko merkataritza sozietateek Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85. eta 85 ter artikuluetan eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 94. artikuluan jasotako lege araubidearen arabera eratuta egon behar dute.
c) Garapen sozialeko erakundeek kontuan hartu beharko dute Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 3. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoa.
3. oinarria.– Lurzorua berreskuratzeko lerroan diruz lagun daitezkeen jarduerak eta bete beharreko baldintzak.
1.– 2025ean gauzatzen hasi diren jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.
2.– Jarduera hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak hartu dituzten lurzoru eta eraikin eta instalazio industrialak ikertzeko ekintzak, Ingurumen Sailburuordetzak egindako eskakizunetatik eratorritakoak barne.
b) Kutsagarriak izan daitezkeen jardunak izan dituzten lurzoruak aztertzeko eta lurzoru kutsatuak lehengoratzeko ekintzak, bai industria jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta lehengoratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa fasea burutu bada.
Garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruak lehengoratzeko, inguru horretako natura-ondarea kontuan hartzeko irizpideak aplikatu beharko dira, natura-ondarea areagotzeko xedez, eta, landare geruza hobetzeko materia organikoa gehitu behar izanez gero, lehentasunez material bioegonkortua edo konposta erabili beharko da, bata zein bestea erabili, kokagunean aurreikusitako erabilerarako egokia dela egiaztatuta.
Diruz lagundutako jarduketa lurzoruak berreskuratzeko proiektu bat idaztea bada, ingurumen-organoak proiektua onetsi ondoren, proiektua exekutatzen hasi beharko da, onetsitako irismenarekin, gehienez ere bi urteko epean.
c) Kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten industriako eraikinak eta instalazioak ingurumenaren ikuspegitik berreskuratzeko ekintzak, kanpoan utzita kutsa dezakeen industria jardueraren instalazioa eraistea eta harrien edo industria jarduerari lotuta ez dagoen eraikuntzako eta eraispeneko beste edozer hondakin kudeatzea.
d) Ingurumen-jarraipeneko ekintzak, Ingurumen Sailburuordetzak sustatuko proiektuen barnean daudenak; gehienez, bost kontrol- eta jarraipen-kanpaina hondakindegia lehengoratu ondoren edo garai batean hondakindegi klandestino izandakoaren lurzoruari kalitate-adierazpena eman ondoren.
e) Ingurumen-organoak lurzoruaren kalitatearen adierazpena lortzeko prozeduraren esparruan eskatutako beste ekintza batzuk.
f) Lurzoruaren kalitatearen adierazpena, lurzoruaren gaitasunaren adierazpena edo lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa aldatzeko prozeduren salbuespen bat izapidetzeko txostenak idaztea.
3.– Aipatutako ekintzek baldintza hauek bete beharko dituzte dirulaguntza jasotzeko:
a) Jarduketak toki titulartasuneko lursailetan egitea, titulartasuna 2005eko maiatzaren 16a baino lehen formalizatu bada, eta diruz lagundutako jarduketa gauzatzeko betebeharra duen beste hirugarrenik ez badago, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko legediaren arabera. Eskakizun hau ez da aplikatuko, baldin eta egoera hauetako edozein gertatzen dela egiaztatzen denean:
1. Jabetza pribatuko lurzorua izan arren eta betebeharpeko bat egon arren, betebeharpekoak ezin badu jarduketa gauzatu konkurtso-egoeran dagoelako eta erakunde onuradunak jarduketa subsidiarioren bat gauzatu behar duelako, pertsonen osasuna eta segurtasuna babesteari edo ingurumen-arriskuari lotutako arrazoiengatik. Jarduketa horien kostuak gero jasanaraziko zaizkio betebeharpekoari, erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.
2. Lurzorua ikertzeko edo berreskuratzeko neurriak hartzera behartutakoa (hau da, toki-erakundea, birpartzelazio komunitatea –Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 147.3 artikulua aplikatu behar denean– edo beste pertsona fisiko nahiz juridiko bat) salbuetsita dagoenean ikerketa- edo berreskuratze-jarduketak egitetik, lurzoruaren kutsadura saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko legeria aplikatuz.
3. Kutsaduraren eragileari erantzukizuna eskatu ezin zaionean –hura desagertu delako, edo kaudimengabezia-egoeran dagoelako eta bere betebeharrei ekonomikoki ezin dielako aurre egin– eta kokalekuan egin beharreko jarduketaren sustatzailea toki-erakundea denean, baldin eta jarduketa udalerriarentzat edo ingurua berreskuratzeko interesekoa bada.
4. Toki-erakundeak kokalekua erabilera publikoetarako (ekipamenduak, berdegune berriak, azpiegiturak) edo ingurumena berreskuratzeko erabili nahi duenean, eta egiaztatu dezakeenean erosketa-prezioan kontuan hartu dituela kutsadura potentzialak eta horri lotutako kostuak, saltzaileak irabazirik ez lortzea bermatzeko.
5. Dirulaguntzaren xede diren lursailak jabetza pribatuak toki-erakundeari epe luzera aldi baterako lagatakoak direnean, ekipamendu publikoak, berdegune berriak, azpiegiturak edo antzekoak instalatzeko.
Ekintzen tipologia horren izaera dela eta, ezin izango dira lurraren titulartasunaren gaineko eskakizunak eskatu lurzoruaren kalitatearen adierazpena lortzeko, lurzoruaren gaitasunaren adierazpena lortzeko edo lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa aldatzeko prozeduren salbuespen bat izapidetzeko txostenen kasuan ere.
6. Proiektuak titulartasun partekatuko lursailetan egingo badira, laguntzaren zenbatekoa erakunde eskatzailearen titulartasunaren ehunekoaren gainean kalkulatuko da, ingurumenaren jarraipena egiteko ekintzen kasuan izan ezik (kasu horietan diruz lagun daitekeen gastu osoarena izango da).
7. Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko edo eraikinak deskutsatzeko laguntzen kasuan, Ingurumen Sailburuordetzak saneamendu proiektua onartu beharko du.
b) Industriako eraikin eta instalazioetan, toki-erakunde baten jarduketa subsidiarioren bat gauzatu beharko da, bai ingurumen-arriskuagatik, bai pertsonen osasunagatik edo segurtasunagatik, are titulartasuna pribatua bada ere. Jarduketa horien kostuak gero jasanaraziko zaizkio betebeharpekoari, erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.
c) Dirulaguntza jaso ahal izango dute industria- edo bizitegi-erabilerarako diren lurzoruak ikertzeko eta berreskuratzeko ekintzek, baina soilik erabilera exekutatu ondoren titulartasun publikoa mantentzen denean. Titulartasun hori mantendu ezean, egiaztatu beharko da ez dela irabazirik izan titulartasuna aldatzeko prozesuan hau da, dirulaguntzak ez duela tasatutako salmenta-prezioa aldatu.
d) Aurreko hiru deialdietan diruz lagundutako jarduketak ez dira diruz lagunduko, baldin eta justifikaziorik gabeko eta erakunde onuradunari soilik egotz dakizkiokeen arrazoiengatik uko egin badiote.
4. oinarria.– Klima-aldaketaren lerroan diruz lagun daitezkeen jarduketak eta bete beharreko baldintzak.
1.– 2025ean gauzatzen hasi diren jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.
2.– Mugikortasun jasangarriaren arloan, jarduketa hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) 5.000-50.000 biztanle bitarteko udalerrietan emisio gutxiko eremuak diseinatzea eta ezartzea. Emisio gutxiko eremutzat joko dira administrazio publiko batek bere eskumenak baliatzean mugatutakoak. Eremu horiek beren lurraldean kokatuko dira, etengabeak izan beharko dute, eta bertan ibilgailuen sarbide-, zirkulazio- eta aparkaleku-murrizketak aplikatuko dira, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko.
b) Bidegorriak edo bidegorri-lotuneak, mugikortasun-eragileak konektatzea ahalbidetzeko (mugikortasuna eragiten eta erakartzen dutenak, besteak beste, bizitoki eremuak, ikastetxeak, industrialdeak, kirol instalazioak...), baldin eta natura-ondarea eta lurzorua kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak txertatzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.
c) Disuasio-aparkalekuak eta haiek hobetzeko jarduketak, ibilgailu pribatu motordunaren erabilera murrizteko, baldin eta natura-ondarea kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak kontuan hartzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorrak erabiltzea, agregakin birziklatuak, zanga iragazkorrak, zuhaiztiak, drainatze jasangarriko hiri-sistemak, etab.
3.– Karbono xurgapenaren arloan, jarduketa hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Gutxienez hektarea bateko azalera basotzea eta basoberritzea, karbonoa aireko eta lurpeko biomasan eta lurzoruan xurgatzeko, bertako espezieetako baso-eremu zuhaiztuak sortuz, eta kontserbatzeko xedez (aprobetxamendurik gabe).
Basotzetzat joko da basorik ez zuten lurrak landatuz, ereinez edo birsortze naturalaren sustapen antropikoaren bidez eraldatzea.
Basoberritzetzat joko da basoa soildutako lurretan lantzea, ereitea edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoa egitea.
Proiektuak 30 urteko iraupena izan beharko du gutxienez; heldutakoan zuhaitzen adaburuen estalkia % 20koa izango da, eta garaiera potentziala 3 metrokoa. Basoa kudeatzeko plana ere eduki beharko du.
Udalerriak klima-aldaketarekiko duen kalteberatasunaren analisiaren emaitzak kontuan hartzen dituzten jarduketak lehenetsiko dira, baita hondatutako lurzoruetan egin eta horiek berreskuratzen laguntzen dutenak zein higatzeko arriskua gutxitzen dutenak ere.
Basotzeak zein basoberritzeak bertako baldintza ekologikoen araberako zuhaitz espezieekin egin beharko dira, egokitzapen irizpideak barne hartuta, esaterako, klima-aldaketarekiko kalteberatasun txikia duten espezieak hautatzea, bero uharteak gutxitzen laguntzea, uholdeak erregulatzea, etab.
Basotzean zein basoberritzean, diruz laguntzeko modukoa izango da lursaila landaketaren aurretik prestatzea, baldin eta lurzorua eta biodibertsitatea babesteko irizpideei jarraikiz egiten bada.
Hala basotzeko nola basoberritzeko jardueretan, proiektuaren sustatzaileak kudeaketa-plan bat landu beharko du, baso-masak karbonoa xurgatzea bermatzeko moduko baldintzetan iraungo duela ziurtatzeko, gutxienez proiektuaren iraunaldi osoan zehar (30 urte). Plan horrek alderdi hauek jasoko ditu gutxienez: baso-kudeaketaren helburuak eta azalpena, karbono xurgapenak ziurtatzeko behar diren mantentze-lanak, eta baso-jarduketen kronograma bat.
Kudeaketa-plana egitea diruz laguntzeko modukoa izango da.
b) Karbonoa (lurzorukoa eta urdina) xurgatzeko lurraldearen ahalmena handitzen duten jarduerak, karbono hustubide berriak sortuz edo xurgapena errazten duten kudeaketa teknikak eta naturan oinarritutako soluzioak aplikatuz. Karbono berdeko proiektuei dagokienez, biomasa hileko edo lurzoruko hustubideen bidezko xurgapenak sustatuko dira lehentasunez.
c) Jarduera hauek ez dira diruz laguntzekoak izango:
1. Edozein lan zibil exekutatzeak eragindako inpaktua edo bestelakoak konpentsatzeko helburua duten jarduketak.
2. Azpiegiturak eraikitzea behar duten jarduketak, baso-pistak eraikitzea, adibidez.
3. Biodibertsitatea eta lurzorua zaintzearekin bateragarriak ez diren edo horren kontra doazen jarduketak. Horrenbestez, ez dira diruz laguntzekoak izango, besteak beste, Batasunaren edo eskualdearen intereseko espezie edo habitatei eragiten dieten jarduketak.
4. Makineria astuna erabiltzea behar duten jarduketak.
5. Exekuzioaren ondorioz beste toki batean emisioak sortzen dituzten jarduketak, proiektuaren eremuan aurretik garatutako jarduerak lekualdatzeagatik.
4.– Klima-aldaketari egokitzearen arloan, jarduketa hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Azterlanak eta plangintza:
1. Udaletako edo eskualdeetako klima- eta energia-planak egitea.
Planaren ekintzak epe labur-ertainera definitzen badira ere, epe luzerako klima-egoera aurreikusi beharko da plana egiteko (20 urte, gutxienez). Egokitzapena udalerrirako egindako klima-arriskuari buruzko analisi espezifikoan oinarritu beharko da, edo, halakorik ezean, Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak egindako «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioan» oinarrituta, eta modu parte hartzailean garatuko dira.
Planak Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak argitaratutako «Klima eta Energiaren Tokiko Planak egiteko Gida» betez garatu beharko dira https://www.udalsarea2030.eus/argitalpenak/euskadiko-klima-eta-energiaren-tokiko-planak-egiteko-gida-3
2. Babes klimatikoetako mapak diseinatzea bero boladetako arriskuak murrizteko, eta horiek seinaleztatzea. Babesleku bakoitzeko seinaleek gertuko beste babesleku batzuk aipatu beharko dituzte, horiek sarean erabiltzea errazteko.
3. Kostaldeko ingurunearen arriskuaren eta egokitzapenaren xehetasun azterketak, egokitzapen-planak edo hiri antolamenduko plan orokorrak egiteko, itsas mailaren igoeraren ondorioz itsasertzean uholde arriskua murrizteko.
4. Klima-aldaketa edo naturan oinarritutako soluzioak hiriguneko plangintzan eta azpiegitura berdetzat hartutako eremuetan txertatzea, dauden tresnarik eguneratuenak erabiliz (besteak beste, Euskadiko klima-agertokiak; hiri-klimaren mapak, hiri materialek beroa xurgatzeko eta lagatzeko duten ahalmena aztertzeko; eta hiri aireztapeneko mapak). Integrazio horren adibide izan daiteke hiri-azpiegitura berdea eta urdina hobetzea, udal-mailan esku hartzeko guneak lehenesteko plangintza, tresna edo metodologien bidez.
5. Hiri eremuetan baso-masak eta zuhaitz dosela handitzea.
b) Esku hartzeko jarduketak:
1. Klima-aldaketara egokitzeko neurriak ezartzea, klima-aldaketari lotutako arriskuak prebenitzera bideratuta (adibidez, bero boladek, lehorteek, uholdeek eta itsas mailaren igoerak eragindako arriskuetara egokitzea).
2. Klima-aldaketara egokitzeko neurriak ezartzea, naturan oinarrituta (NBS).
NBStzat hartzen da espazio bat birnaturalizatzea, berdatzea edo iragazkortasuna areagotzea xede duen edozein neurri, esku hartzeko edozein eskalatan, eraikinak, espazio publikoak, industria inguruak, drainatzeko hiri-sistemak, ibai sistemak eta ur masak, kostalde inguruak edo ingurune naturalak izan.
Hala, adibidez, NBStzat hartzen dira teilatu berdeak, zoladura iragazkorrak, drainatze jasangarriko hiri-sistemak (infiltrazio-zangak, euri-lorategiak, gelaxka erretikularrak, infiltrazio-putzuak, etab.), espazio degradatuen edo lugorrien, espazio komunitarioen eta eskoletako patioen birnaturalizazioa eta berdatzea, fitoarazketa-sistemak eta, finean, modu jasangarrian eta naturaren prozesuak imitatuz, arrisku klimatikoak murrizten eta egokitzen laguntzen duen edozein neurri.
Naturan oinarritutako soluzioak identifikatzeko, proiektuek «Irtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa» argitalpenean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute (www.euskadi.eus helbidean eskuragarri).
Klima-aldaketara egokitzeko proiektuen kasuan, kontuan hartu beharko da Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak argitaratutako «Jardunbide egokiak Euskadiri aplika dakizkiokeen klima-aldaketara moldatzeko tokiko neurrietan» dokumentua.
3. Itsas mailaren igoerak itsasertzean eragiten duen uholde arriskua murrizteko jarduketa berritzaileak.
4. Hirigunean eta hiri-periferian klima-aldaketari lotutako arriskuak prebenitzera bideratutako naturan oinarritutako soluzioak sustatzeko eta erabiltzeko esku-hartzeak (adibidez, bero boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko arriskuetara egokitzea), eta biodibertsitatea eta horri lotutako zerbitzu ekosistemikoak bultzatzea eta horien balioa nabarmentzea. Berrikuntzatzat jotzen dira teknologia edo material berriak, horien eraginkortasuna ebaluatzeko monitorizazio sistemak, diseinurako prozesu parte hartzaile berritzaileak, etab.
5. Klima-aldaketari lotutako arriskuak prebenitzeko (bero bolada, lehorte eta uholdeen ondoriozko arriskuetara egokitzeko) eta biodibertsitatea eta horri lotutako zerbitzu ekosistemikoak bultzatzeko eta horien balioa nabarmentzeko esku-hartze berritzaileak.
c) Jarduera hauek ez dira diruz laguntzekoak izango:
1. Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletetarako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea, edo bidegorriak eraikitzea, baldin eta ez badute mugikortasun-eragileen artean loturarik sortzen (mugikortasuna eragiten eta erakartzen dutenak, besteak beste, bizitoki eremuak, ikastetxeak, industrialdeak, kirol instalazioak, etab.).
2. Azterketak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.
3. Bereziki, ez dute dirulaguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten jarduketek, baldin eta ez badira kontuan hartu klima-aldaketara egokitzeko irizpideak, irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzeko ahaleginak egin, ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak, edo berotegi-efektuko gas emisioak sortzen badituzte edo egokitzapen txarra badute.
Azpiegiturek materialen beharra izanez gero, eraikuntza materialen gutxienez % 40 birziklatuak izango dira; nagusiki, eraikuntza eta eraispen-hondakinen balorizaziotik datozen agregakin birziklatuak eta altzairutegiko zeparen balorizaziotik datozen agregakin siderurgikoak, arau teknikoek ehuneko horiek lortzea eragozten duten erabileretan izan ezik (adibidez, errodadura-geruzetako fresatuak, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetako materialak egiturako hormigoian). Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidak ematen duen tresna erabili beharko da; hemen eskuragarri: https://www.ihobe.eus/mediateca/guia-para-uso-materiales-reciclados-en-construccion-2
5. oinarria.– Natura-ondarearen lerroan diruz lagun daitezkeen jarduketak eta bete beharreko baldintzak.
1.– 2025ean gauzatzen hasi diren jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.
2.– Diruz laguntzeko modukoak izango dira biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea sustatzen duten proiektuak, ekintza hauen bidez:
a) Batasunaren edo eskualdearen interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak, flora exotiko inbaditzailearen kontrola barne, habitat naturala berreskuratzea sustatzeko jarduketekin osatzen bada.
Habitat bereziak direlako edo kontserbazio-egoera eskasagoa dutelako kontserbazio interes handia duten habitatetan egitekoak diren ekintzak lehenetsiko dira; esaterako, ibarbasoetan, baso autoktonoetan, paduretan, zohikaztegietan, hezeguneetan, etab.
b) Batasunaren edo eskualdearen mailan mehatxatutako flora eta fauna basatiko espezieak babesteko eta kontserbatzeko proiektuak, hauetan jasotakoak: Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentaraua (habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzkoa); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentaraua (basa hegaztiak kontserbatzeari buruzkoa); Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa; edo Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa. Azken horretan, «galzorian» edo «kaltebera» kategorietako espezieak soilik hartuko dira kontuan.
c) Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan eta azpiegitura berdearen sustapenean zuzenean laguntzen duten jarduketak, hala nola tokiko biodibertsitatearen intereseko guneen arteko konexioa sustatzea edo heskaiak sortzea.
d) Ingurumen-aldetik degradatuta dauden eremuak berreskuratzeko jarduketak, biodibertsitatea sustatzeko.
e) Toki-erakundearen lurralde eremuan dauden Interes Geologikoko Lekuak babesteko edo kontserbatzeko jarduketak, elementu hauetan identifikatuta daudenei lehentasuna emanez: Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioa, Geoparkeko inbentarioa eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren inbentarioa, lurralde-plan partzialak, hiri antolamenduko plan orokorrak edo kultura-intereseko ondasunak (kultura-intereseko interes geologikoko lekuak, esaterako, aztarnategi paleontologiko zenbait).
f) Ibaiertzak eta ibilguak garbitzeko jarduketak; betiere, jarduketa horiek toki-erakunde eskatzailearen eta Ura-Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-protokoloen esparruan egiten badira. Protokolo horiek biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko nahitaez bete beharreko zenbait eskakizun bilduko dituzte.
3.– a) eta e) arteko paragrafoetan ezarritako jarduketak gauzatzean, jarduera horiek egiteko beharrezkoak diren lurren erosketa diruz lagundu ahal izango da. Hala ere, lurrak erosteko emandako dirulaguntzak ezin izango du inoiz lurraren tasazio balioaren % 40 gainditu. Zirkunstantzia hori lurraren tasazio ofizialaren txostenaren bidez egiaztatuko da.
4.– Halaber, diruz laguntzekoak izango dira jarduketari zuzenean lotutako komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintza osagarriak, baldin eta herritarren artean dena delako arazoari buruz duten kontzientziazioa eta ezagutza handitzeko helburua badute. Horrelako ekintzetara bideratutako zenbatekoa ezin izango da emandako dirulaguntzaren % 5 baino handiagoa izan.
6. oinarria.– Hondakinen kudeaketaren eta balorizazioaren lerroan diruz lagun daitezkeen jarduketak eta bete beharreko baldintzak.
1.– 2025ean gauzatzen hasi diren jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.
2.– Helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz laguntzekoak:
a) Sortzaile handien (saltokiak, ikastetxeak, bestelako gizarte-ekipamenduak) jardueraren ondorioz materia organikoa gaika biltzeko sistemak, tratamendu biologikorako edo ehunkiak gaika biltzeko edo etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak.
b) Gaika biltzen ez diren hondakinak sortzea prebenitzeko lagungarriak diren sistemak ezartzea, errefusaren eta/edo biohondakinen bilketan erabiltzailea identifikatuta.
c) Instalazio berrien bideragarritasunari buruzko azterketak egitea eta konpostatze komunitarioko instalazioak arau-eskakizun berrietara egokitzea, hala nola hauek ezarriz: erabiltzailea identifikatzeko sistemak, karraskariei sartzea mugatzeko neurriak, ur hornidura, erabiltzaileei zuzendutako sentsibilizazio- edo komunikazio-kanpainak, horiek edo instalazioak behar bezala erabiltzeko, konpostatze komunitarioko instalazioen segimendua egiteko kostuak; edo bestelako egokitzapenak.
d) Ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetan eta horien bezeroen artean edo eraikinetan edo jarduera publikoetan (jaiak, kontzertuak, eraikin publikoak, ekitaldiak) ontzien kontsumoa murrizteko edo ontzien hondakinik ez sortzeko neurriak.
e) Toki titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak. Lortutako konpostari buruzko analisiak eta kontrolak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/1009 (EB) Erregelamenduan aipatzen diren arau harmonizatuen arabera egingo dira (erregelamendu horrek EBn ongarriak merkaturatzeari buruzko xedapenak ezartzen ditu, 1069/2009 (EE) eta 1107/2009 (EE) Erregelamenduak aldatzen ditu, eta 2003/2003 (EE) Erregelamendua indargabetzen du), edo Ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuaren VI. eranskineko metodo analitikoen arabera.
f) Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Ekonomia zirkularrerako apirilaren 7ko 7/2022 Legearen Hamalaugarren Xedapen Gehigarria betez, amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen errolda egitea, amiantoa kentzea planifikatzen duen egutegia barne, Eusko Jaurlaritzak emandako metodologiaren eta jarraibideen arabera.
Errolda eta egutegia publikoak izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eskumena duten osasun-, ingurumen- eta lan-arloko agintari eskudunei bidaliko zaizkie, eta horiek ikuskatu beharko dituzte, hurrenez hurren egiaztatzeko erretiratu eta kudeatzaile baimendu batera bidali direla. Erretiratze horrek lehentasuna emango die instalazioei eta kokalekuei arriskugarritasun-maila eta biztanleriarik kalteberenaren esposizioa kontuan hartuta. Nolanahi ere, arrisku handieneko instalazio edo kokaleku publikoak 2028 baino lehen kudeatu beharko dira.
Ildo horretan, dirulaguntza jaso dezaketen ekintzatzat hartuko dira, halaber, titulartasun publikoko eraikinetan amiantoa duten materialak lokalizatzeko, identifikatzeko eta baloratzeko «ikuskapen zehatzak», Eusko Jaurlaritzatik ematen diren jarraibideen arabera, edo, bestela, «Amiantoarekiko esposizioari lotutako arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko gida teknikoko» 2. gehigarrian ezarritako metodologiaren arabera egiten direnak, zeina Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionalak argitaratu baitzuen 2022an, edo ospe ezaguneko nazioarteko arauen arabera egiten direnak.
g) Herritarrei egiturako fibrozementuaren kudeaketa zuzena (loreontziak, teilapeak, hodiak...) ahalbidetzen dieten ekintzak diseinatzea edo abian jartzea, kontrolik gabe botatzea edo gaizki kudeatzea saihestearren. Ekintza horien artean sartuko dira, adibidez, bilketa-sistemak diseinatzea edo ezartzea (adibidez, Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroan erregistratuta dauden enpresen bidez, garbiguneetan bertan, edo eskaera bidezko zerbitzu espezifiko batekin), udal-hondakinak biltzeko instalazioak egokitzea (garbigune motakoak) amiantoa duten hondakinak jasotzeko, jasotako hondakinen ondorengo kudeaketa, edo sektore horri zuzendutako komunikazio- edo informazio-kanpainak garatzea.
h) Toki-erakundearen eskumeneko egiturako amiantoa kentzeko eta kudeatzeko kostuak, Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroan (AAEE) izena emandako enpresen bidez eta hurbiltasun irizpideak kontuan hartuta.
i) Aldez aurreko azterketak, tresnen diseinua edo bilketa-sistemak abian jartzea, sortzaile handietan edo industrialdeetan hiri-hondakinekin parekatu daitezkeen hondakinen bilketa-maila handia ziurtatzeko (materia organikoa, ontziak, papera eta kartoia, beira, objektu handiak, ehungintzakoak), eta, beraz, araudiaren gaikako bilketa eta birziklatze-helburuak betetzeko.
j) Zaborra biltzeko jarduketak (batez ere plastikoak) itsasoan edo kostaldeko inguruetan, ibai ibilguetan eta horien eragin eremuan, edo ingurune naturaletan, berrerabiltzeko edo birziklatzeko ilara lehenetsiz, beste kudeaketa bide batzuen aurrean, berrerabiltzea edo birziklatzea ezinezkoa bada, eta hori justifikatu beharko da. Jarduketa osagarri gisa, kasu horretan, plastiko horiek herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-jardueretan erabiltzea baloratuko da.
k) Udal-eraikinak gaika eraisteko jarduketak, beira, igeltsua, material isolatzaileak eta fresatuak gaika bereiziz, hala dagokionean. Igeltsuzko hondakinen kasuan, alderantzizko logistika bat ezarriko da, ahal den neurrian, obratik hornitzailearen instalazioetaraino, bereizketa ez ezik korronte horren benetako balorizazioa ere bermatzeko.
Eraispen lanek gutxienez materialaren % 80 balorizatu dutela egiaztatu beharko dute, Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren EEH-Aurrezten tresnaren bidez eta dagozkion agirien bidez.
l) Hondeatutako materialen mugimenduak minimizatzeko azterketak, hondeatutako materialak murriztuz edo in situ balorizatuz. Kontuan hartuko dira, adibidez, eraikuntza-proiektuetan hondeaketarako alternatibak sistematikoki identifikatzea, hirigintza arauak idaztea edo hondeaketaren irizpide eta alternatibak jasotzen dituzten hondakinen ordenantzak aldatzea, hurbiltasun irizpidea aplikatuz hondeatutako materialen mugimenduak minimizatzeko azterketa logistikoak, etab.
m) Hondeatutako materialak prebenitzea edo berrerabiltzea dakarten neurriak ezartzea (in situ tratatzeko teknologiak, instalazioetan inbertitzea edo horiek egokitzea, tartean biltegiratu eta lurrak berrerabiltzeko, etab.).
n) Lurzoruari eragiten dioten mehatxuetako edozeinek degradatutako lurzoruak birsortzeko ekintzak, bereziki lurzoru urbanizaezinean.
3.– Jarduketa horiez gain, komunikazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egin beharko da, f), g) eta h) jarduketetan salbu. Salbuetsitako kasuetan, komunikazio- eta sentsibilizazio-jarduketak nahitaezkoak ez badira ere, diruz lagundu ahal izango dira, eta, horretarako, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta dirulaguntza jaso ahal izango dute.
7. oinarria.– Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroan diruz lagun daitezkeen jarduerak eta bete beharreko baldintzak.
1.– 2025ean gauzatzen hasi diren jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.
2.– Arlo hauetara zuzendutako proiektuak diruz lagundu ahal izango dira:
a) Azterlanak eta plangintza:
1. «Lurzorua okupatzeko hierarkia» ezartzen laguntzen duten proiektuak, 2030erako Lurzorua Babesteko EBren Estrategiaren 3.2.2 apartatuak islatzen duenez. Lurzoru osasuntsuek pertsonentzat, elikagaientzat, naturarentzat eta klimarentzat dituzten onurez baliatzea. SWD (2021) 323 final, plangintza tresnen bidez (inbentarioak egiteko metodologiak, hirigintza tresnetan irizpideak txertatzea, hutsik dauden lurzoruak behin betiko edo aldi baterako berrerabiltzeko tresnak, lurzoruaren okupazioagatik konpentsatzeko moduak, etab.).
2. Lurzoru urbanizaezinetan balio handiko lurzoruak babesteko (nekazaritzaren edo naturaren ikuspegitik) edo zenbait fenomenok (kutsadurak edo higadurak, esate baterako) kaltetu ditzaketen beste baliabide batzuk babesteko tresnak garatzera eta horien gaineko ekintzara bideratutako azterketa edo analisia.
3. Kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioak eta hirigintza tresnetan edo beste jarduera mota batzuetan kontuan hartzeko planak eta jarduketa neurriak diseinatzea, kokapen horiek berrerabiltzeari lehentasuna emateko lurzoru birjinen aurretik. Oinarrizko informazio gisa Euskal Autonomia Erkidegoko eskalan hutsik dauden lurzoruen aurretiazko inbentarioa erabili ahal izango da, Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak egindakoa, baita hori egiteko erabilitako metodologia ere.
4. Lurzoruaren osasunari buruzko udal-diagnostikoak, oro har, edo lurzoruari eragiten dioten mehatxuetako edozeini buruzkoak (bereziki higadura, luiziak, etab.), bide orrien diseinua eta tokiko jasangarritasun-politiketan integratzen diren udalen ekintza-planak barne, lankidetza bidez parte hartuz eta sentsibilizazio-jarduerak garatuz.
5. Tokian-tokian aukerako espazioak indartzea, lurzoruaren babesa sustatzen duten proiektu eraldatzaileak garatzeko jarduerak, zeinek, gainera, herritarrengan eragina duten gune degradatuak berreskuratzen dituzten, hirietan eta hiri-inguruetan azpiegitura berdea eta urdina sustatzen duten, ekintza klimatikoa sustatzen duten, biodibertsitatearekin bateragarriak diren edo, zeharkako ikuspegi batekin, hobetzera bideratuta dauden ingurumen-arloko edozein gai kontuan hartzen dituzten.
6. Lurzoru artifizializatu hutsak edo horietan modu iraunkorrean edo aldi baterako erabil daitezkeen instalazioak egokitzeko ekintzak, ingurumenari dagokionez.
7. Betegarrien baimenak eta kudeaketa hobetzeko ekintzak, jasangarritasun irizpideak aplikatzen direla bermatzeko eta erabilerak ezartzea sustatzeko (adibidez, inbentario lanak, betegarriak langile kualifikatuek kontrolatzea, etab.).
3.– Klima-aldaketara egokitzeko proiektuei dagokienez, kontuan hartu beharko dira «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa» (https://www.ihobe.eus/publicaciones/evaluacion-vulnerabilidad-y-riesgo-municipios-vascos-ante-cambio-climatico-2) azterketaren ondoriozko inpaktu-kateen lehenespena eta azterketaren ondoriozko udal-fitxak edo udalerrian lehenesteko egindako diagnostiko propioak.
Klima-aldagaien bilakaerari buruzko datuak (tenperatura, prezipitazioa, konbinatuak) eskatzen dituzten proiektuek kontuan hartu beharko dituzte Euskadirako klima-aldaketari buruz dauden datuak (http://escenariosklima.ihobe.eus). Bi azterketek kartografia sinplifikatua dute Geoeuskadiren arakatzailean (https://www.geo.euskadi.eus).
4.– Proiektuak hirigune publikoaren plangintzan, garapenean edo kudeaketan jardutea eskatzen badu, erakunde onuradunek osasunaren gaineko efektuaren analisi bat egin eta aurkeztu beharko dute proiektuaren diseinu fasean, Tokiko hirigintza ekimenek osasunean duten efektua aztertzeko tresnaren aplikazioan oinarrituta. Tresna Udalsarea 21eko 17. koadernoan jasota dago, («Osasuna eta hiri garapen jasangarria»).
5.– Soluzio naturalei buruzko erakustaldi proiektuen kasuan, proiektuek «Irtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa» www.euskadi.eus helbidean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute.
6.– Azpiegituren proiektuen kasuan, erabiliko den materialaren % 40 gutxienez birziklatua izango da, batez ere eraikuntza eta eraispen-hondakinen balorizaziotik datozen agregakin birziklatuak eta altzairutegiko zeparen balorizaziotik datozen agregakin siderurgikoak. Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidak ematen duen tresna erabili beharko da; hemen eskuragarri: https://www.ihobe.eus/mediateca/guia-para-uso-materiales-reciclados-en-construccion-2.
7.– Diruz lagundu ahal izango dira proiektu berritzaileak eta erakusleak, eta lehentasuna emango zaie exekuziokoak direnei (halakoen bideragarritasuna bermatzeko ezinbestekoak diren aldez aurreko faseak barne, proposamen teknikoan behar bezala justifikatuta).
Berritzailetzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz martxan jartzen diren jarduketak, exekutatu ahal izateko egokitu behar direnak, aplikatzen diren testuinguruaren eta errealitatearen arabera, edo bestelako proiektuak osatzen ote dituzten kontuan hartuz. Adibidez: aurreko berrikuntza-proiektu batzuen irismena edo garapena zabaltzen duten proiektuak, betiere tokiko garapen jasangarriaren ikuspegi integraletik. Horregatik, positiboki baloratuko da Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko estrategiak hedatzen laguntzea (biodibertsitatea, klima-aldaketa, ekonomia zirkularra, lurzoruaren babesa, erosketa publiko berdea, jasangarritasunerako hezkuntza, etab.).
Proiektu pilotuaren erakusle izaera lotuta egongo da transferigarritasunarekin eta erreplikatzeko gaitasunarekin; izan ere, esku-hartzearen aurreko emaitzen adierazleetatik abiatuta, aukera emango du ingurumen-alderdi garrantzitsuetan efektu positiboa duten jarduketen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa konparatzeko eta agerian uzteko, emaitza positiboak lortuz gero, administraziotik bertatik ezar daitezen sustatzeko.
8. oinarria.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan diruz lagun daitezkeen jarduerak eta bete beharreko baldintzak.
1.– Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako 2030 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak lagundu ahal izango dira diruz, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 15era egindakoak. Sustatutako ekintzen artean, gutxienez, ikasturte bakoitzean eskolarteko foro bat eta udal-foro bat antolatu behar dira. Foro horietan, besteak beste, aurreko foroetan hartutako konpromisoen jarraipen txosten bat aurkeztu beharko da. Erreferentziatzat hartuko da «Eskolako Agenda 2030en udal-dimentsioa» azaltzen duen gida, Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak argitaratua (https://www.ihobe.eus/publicaciones/dimension-municipal-agenda-2030-escolar).
Gainera, jarduketa hauetakoren bat jaso beharko dute:
a) Azterketaren gaiari buruzko txostenak.
b) Jardunbide egokien bilduma.
c) Udal-baliabideen katalogoak egitea.
d) Diagnostikoa egiteko irteerak edo ibilbideak.
e) Familientzako eta ikasleentzako jardunaldi teknikoak antolatzea.
f) Esperientziak web bidez edo beste bide batzuetatik komunikatzea eta zabaltzea.
g) Erakusketa ibiltariak egitea.
h) Eskoletako topaketak egun seinalatuetan.
i) Ingurumenari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko jardueretan parte hartzearen ondoriozko antolaketa edo gastuak, horien artean Ekoetxea Sareak antolatutakoak edo ingurune naturaletan zaborra biltzeko jarduerak, Let´s Clean Up Europe metodologiari jarraituz.
9. oinarria.– Asteklima 2025 lerroan diruz lagun daitezkeen jarduketak eta bete beharreko baldintzak.
1.– Diruz lagunduko dira klima-aldaketaren aurkako borrokan herritarrei klima-aldaketaren aurkako ekintzara deitzeko egiten diren jarduerak.
2.– Bakarrik lagunduko dira Asteklima 2025 astea gauzatzeko zehazten diren egunetan egiten diren ekintzak, urteko bigarren seihilekoan, herritarrei, oro har, edo herritarren segmenturen bati zuzendutakoak.
3.– Jarraian, klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruz herritarren sentsibilizazio eta erantzukidetasun jardueren tipologia zehazten da:
a) Hitzaldiak eta jardunaldiak.
b) Tailerrak eta erakusketak.
c) Ipuin kontaketa.
d) Zinema.
e) Antzerkia.
f) Bideo, argazki eta abarren lehiaketa.
g) Bisitak, irteerak eta ibilaldiak.
h) Beste jarduera mota batzuk, erakundeek proposatuta.
10. oinarria.– Debekuak.
1.– Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako inguruabarretan dauden erakundeak:
a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak, edo prebarikazioagatik, funtzionario eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoak, 4. artikuluan zehazten dituen baldintzen arabera.
f) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak hala ezartzen duen edozein legeren arabera. Zehazki, sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio edo zigor zehapenen bat ezarri zaienak, dagokion zehapenean ezarritako denbora igaro bitartean.
Bereziki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio edo zigor zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
g) Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra ez betetzea, ezta sexu jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izanaren betebeharra ere, Estatuko legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan (50 langiletik gorako enpresak).
h) LGTBIfobiaz jokatu, bultzatu edo sustatu dutenak, konbertsio terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba kuota betetzen ez dutenak, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
k) Fundazioen kasuan, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailututako egokitzapenean xedatutakora egokitu ez izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. Xedapen Iragankorra).
l) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
2.– Horrelako debekurik ez dagoela egiaztatzeko, eskatzaileak emandako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, agindu honen III. eranskinean erantsitako ereduaren arabera.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoaren, 9. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, deialdi honetan onuradun izaera lortzen duten erakundeak salbuetsita geratzen dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzetik.
11. oinarria.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.
1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honek finantzatutako ekintzak exekutatzearen ondoriozko gastuak diruz lagundu ahal izango dira. Edonola ere, proiektua exekutatzeko aldian egindako gastuak bakarrik lagunduko dira diruz, 27. oinarrian adierazitako baldintzetan, eta zuzenean diruz lagundutako jarduerei badagokie.
2.– Diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 118. artikuluan kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badaude halakoak egiten, ematen edo hornitzen dituzten behar adina erakunde edo gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.
Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautaketa –dirulaguntzaren justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko dira– efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera egingo da. Hautatzen dena ez bada proposamen ekonomikorik mesedegarriena, hori hautatzeko dauden arrazoiak justifikatu beharko dira, dagokionean, bai eskaeran, bai justifikazioan.
Aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera, eskaintza bat baino gehiago eskatzea nahitaezkoa izanik, eskaintza horiek aurkezten ez badira edo esleipena, behar bezala justifikatu gabe, ekonomikoki mesedegarriena ez den batean egin bada, organo emaileak ondasunaren edo zerbitzuaren peritu tasazioa eskatu ahal izango du, eta sortzen diren gastuak onuradunaren kontura izango dira. Kasu horretan, dirulaguntza bi balioetatik txikiena erreferentziatzat hartuta kalkulatuko da: onuradunak adierazitakoa edo tasazioaren ondoriozkoa.
3.– Ondasun higiezinak erosi, eraiki, birgaitu eta hobetzen badira, hala nola bidegorriak eta baliokideak edo lursailak, arau hauek jarraituko dira:
a) Onuradunak dirulaguntza eman zen xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasunak 10 urteko epean.
Jabetza eskrituran jaso beharko dira inguruabar hori eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta alderdi horiek –xede betebeharra, dirulaguntza publikoaren zenbatekoa– dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.
b) Aurreko paragrafoan aipatutako xede betebeharra betetzen ez bada, edozein kasutan ondasuna besterendu edo kargatuz gero, itzultzeko arrazoia izango da, eta ondasuna itzulketa ordaintzeari atxikita geratuko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.4.b) artikuluan ezarritako baldintzetan.
4.– Gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
a) Diruz laguntzen diren ekintzen balio erantsiaren gaineko zergari dagozkionak.
b) Komunikazio-, partaidetza-, informazio- edo sentsibilizazio-kanpainei dagozkienak, Agindu honetako 5., 6. eta 8. oinarrietan berariaz adierazten diren ekintzetan salbu.
c) Lursailak erostera bideratutakoak, salbu eta natura-ondarearen lerroan diruz lagundutako ekintzen kasuan eta 5.2 oinarrian jasotako baldintzen arabera.
d) Lurgaineko hegalaren balioa edo ustiapen balioa, kasuan kasuko lursailean mozketa egin eta lortutako zura saltzen bada, kontzeptu horrek diru-sarrerak eragingo lituzke-eta proiektuaren barnean.
e) Erakunde onuradunaren plantillako langileei dagozkien gastuak.
f) Inpaktua murrizterik lortzen ez duten edo ingurumenean hobekuntzarik ez dakarten gastuak.
g) Beharrezkoak ez diren gastuak, arrazoizkoak ez direnak edo gehiegizkoak direnak, ekonomiaren eta kostu-eraginkortasun erlazioaren printzipioen arabera. Gastu horiek Agindu honen 20. oinarrian ezarritako organo ebaluatzaileak zehaztuko ditu. Zehazki:
1. Klima-aldaketaren lerroko proiektuen esparruan, karbonoa xurgatzeko proiektuen arloko ekintzei dagokienez, neurrigabeko gastutzat hartuko dira kanpoko laguntza eta azterketen gastuak, baldin eta aurrekontu globalaren % 30 baino handiagoak badira.
2. Natura-ondarearen lerroan hauek ez dira diruz lagunduko:
– Soilik ezagutzak eskuratzeko azterketak idaztera zuzendutako eskaerak, ezta sentsibilizazio-ekintzak argitaratzera zuzendutakoak ere.
– Edozein obra edo proiekturen administrazio baimenean ezarritako zuzenketa edo konpentsazio neurrien ondorioz exekutatutako jarduketak.
– Natura-ondarearen lerroan, neurrigabeko gastutzat hartuko dira laguntza teknikora (proiektuaren definizioa, jarraipena eta kudeaketa) eta azterketetara bideratutako gastuak, proiektuaren aurrekontuaren % 15 baino handiagoak badira, eta komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzetara bideratutako gastuak, proiektuaren aurrekontuaren % 5 gainditzen badute, bi kasuetan lursailak erostera bideratu den gastua kontuan hartu gabe.
Horri dagokionez, exekutatzen diren ekintzei zuzenean lotutako azterketak eta komunikazio-ekintzak baino ez dira diruz laguntzekoak izango, betiere beharrezkoak direla behar bezala justifikatuta. Era berean, natura-ondarearen azpimultzoan, beharrezkoak ez diren gastutzat hartuko dira erabilera publikoko ekipamenduko obrei dagozkien gastuak, seinaletika lokalizatua edo diruz lagundutako proiektuari zuzenean lotutako informazio panelak gainditzen dituztenak.
3. Hondakinen kudeaketaren eta balorizazioaren lerroan, neurrigabeko gastutzat hartuko dira sentsibilizaziorako esleitutako gastuak, proiektuaren aurrekontuaren % 20 gainditzen badute.
4. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, Tokiko 2030 Agenda eta Eskolako 2030 Agenda koordinatzeko proiektuak egiteko kostuak bakarrik jotzen dira diruz laguntzeko modukotzat, agindu honen 8. oinarrian deskribatzen direnak.
h) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera diruz lagundu ezin diren gainerako gastuak.
i) Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroari dagokionez, azpiegitura bat eraikitzea dakarten jarduketak, baldin eta ez badira kontuan hartu hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, asmoa ez bada paisaian integratzea eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzea, edo ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin edo hobekuntzarekin bateragarriak.
12. oinarria.– Diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin kontratatzea.
1.– Erakunde onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera kontratatu ahal izango du, osorik edo partzialki.
2.– Ezin izango da kontraturik zatitu haren zenbatekoa gutxitzeko eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluaren 3. paragrafoan eskatzen diren baldintzak ez betetzeko.
3.– Kontratistek onuradunaren aurrean bakarrik izango dituzte betebeharrak, onuradunak izango baitu diruz lagundutako jarduera gauzatzeko erantzukizun osoa Administrazioaren aurrean.
4.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, onuradunak dira hirugarrenekin kontratatzen den diruz lagundutako jarduera dirulaguntzen oinarri erregulatzaileetan ezarritako mugak errespetatuz gauzatzearen erantzuleak diruz lagundutako gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez. Kontratistek, bestalde, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 42. artikuluan xedatzen den laguntzeko betebeharra dute, muga horiek errespetatzen direla behar bezala egiaztatzen uzteko.
5.– Onuradunek inola ere ezingo dute honako hauekin hitzarmenik egin diruz lagundutako jarduera osoa edo haren zati bat gauzatzeko:
a) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko debekuren bat duten pertsona edo entitateekin.
b) Kontratazioaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntzaren bat jaso duten pertsona edo entitateekin.
c) Eragiketaren kostu osoaren ehuneko bat ordainduko litzaiekeen bitartekariekin edo aholkulariekin, non eta ordainketa ez dagoen justifikatuta egindako lanaren edo emandako zerbitzuen merkatu balioaren arabera.
d) Onuradunarekin lotura duten pertsona edo entitateekin, inguruabar hauek betetzen direnean izan ezik:
1. Aldez aurretik organo emailearen berariazko baimena eskuratzea ebazpen arrazoitu baten bidez.
2. Diruz lagundutako zenbatekoak ez gainditzea lotutako entitateak izandako kostua. Kostua justifikazioan egiaztatuko da, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako termino beretan.
e) Deialdi eta programa berean dirulaguntza eskatu duten eta betekizunak ez betetzeagatik edo behar adinako balorazioa ez lortzeagatik dirulaguntzarik gabe geratu diren pertsona eta entitateekin.
13. oinarria.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuetatik edo erakunde pribatuetatik helburu bererako jasotako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baldin eta diruz lagun daitezkeen jarduerak gainfinantzatzen ez badira.
2.– Gainfinantzaketarik gertatuz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion neurrian murriztuko da, gainfinantzaketa saihesteko, eta, hala badagokio, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean lortutako soberakina eta dagokion berandutze-interesa eskatuko dira.
3.– Eskatzaileak diruz lagundutako jarduera eta jardueren gainfinantzaketan ez erortzeko konpromisoa adieraziko du, baita helburu bererako jasotako beste dirulaguntza eta diru-sarrera batzuk eman zaizkiola jakinaraztekoa ere.
14. oinarria.– Eskaerak aurkeztea.
1.– Eskaerak agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira.
2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
a) Lurzorua babestearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/0121209
b) Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009410
c) Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009511
d) Hondakinen kudeaketa eta balorizazio lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1046907
e) Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215802
f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009611
g) Asteklima 2025 lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215902
Helbide horietan eskuragarri egongo dira eskabidea, erantzukizunpeko adierazpena eta eskaera osatu behar duten dokumentuak, baita eskaerak modu telematikoan aurkeztea eta justifikatzea errazteko informazioa ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos
3.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko Ahalordeen Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/representantes).
4.– Eskaeraren ondorengo izapideak «Nire karpeta» bidez egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta).
15. oinarria.– Dirulaguntza eskaerak aurkezteko mugak.
1.– Deialdi honetako dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute deitutako lerro bakoitzeko. Laguntza eskaera bakoitzean diruz lagun daitekeen proiektu edo jarduera bakar bat sartuko da.
2.– Lerro bakar batean dirulaguntza eskaera bi edo gehiago aurkezten badira, lehenik aurkeztu den eskaera izapidetuko da.
3.– Eskaera batek helburu ezberdina duten bi proiektu edo gehiago jasotzen baditu, zuzentzeko eskatuko da, erakunde eskatzaileak laguntza eskaeraren xede den jarduketa zein den jakinarazi dezan, eta, hala egin ezean, eskaeran atzera egitea erabakiko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.– Erakundeek ezin izango dute eskaerarik banaka aurkeztu, beren lurralde eremuan zerbitzu hori ematen duen udalez gaindiko beste erakunde batek jarduten badu.
5.– Egoitza soziala udalerri berean duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskaerarik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.
16. oinarria.– Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Erakunde eskatzailearen ezaugarriak eta garatu nahi den jarduketa kontuan hartuta, eskaera guztietan, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:
a) Deialdi honetako eskaerak aurkezteko estekan dagoen datuen formulario normalizatua.
b) Proiektuaren memoriari dagokion formularioa edo, hala badagokio, laguntza eskatzen den jarduera lerroari dagozkion proiektuen memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Dirulaguntza eskatzen den proiektuen tipologia bakoitzaren arabera nahitaezkotzat adierazitako eremuak nahitaez bete beharko dira.
Zehazki, proiektuaren memoriaren inprimakiaren barnean, nahitaez adierazi beharko dira inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu metodoaren xehetasuna, eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, zeina, natura-ondarearen lerroaren kasuan, erkidego- edo estatu-mailan onartutako metodologia erabiliz neurtuko baita.
Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatua, kapituluak, etab.).
Aurrekontua kontu sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptu bakoitza eta gastuen tipologia argi bereizita.
c) Dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzeari eta debekurik ez egoteari buruzko erantzukizunpeko adierazpen sinatua, II. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.
d) «Kokalekuen gaineko jarduerak» inprimakia: Kokaleku batean jardutea planteatzen denean, erakunde eskatzaileak proiektuaren kokapen zehatzari buruzko informazioa eman beharko du, baita jardungo den lursailaren katastroko erreferentzia ere.
Zehazki, proiektuaren memoriaren inprimakiaren barnean, nahitaez adierazi beharko dira inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu metodoaren xehetasuna, eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, zeina, natura-ondarearen lerroaren kasuan, erkidego edo estatu-mailan onartutako metodologia erabiliz neurtuko baita.
Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatua, kapituluak, etab.).
2.– Lurzorua berreskuratzeko lerroko eskaerei dagokienez, erakunde onuradunak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, baita kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasunpekoa ere. Aurreko eskakizunak, baita, hala badagokio, Agindu honen 3. oinarrian aurreikusitako salbuespenak ere, horien berri ematen duen egiaztagiriaren bidez justifikatu ahal izango dituzte (edo egiaztatzeko balio duen beste edozein dokumenturen bidez).
Lurzorua berreskuratzeko lerroko eskaeretan, jarduketa egingo den kokalekuaren titulartasuna udalarena ez bada, jarduketaren premia egiaztatu beharko da, eta, behar izanez gero, diruz lagundutako jarduketa garatuko den kokalekuan jarduteko gaikuntza-titulua egiaztatuko da.
3.– Berotegi-efektuko gasen emisioak eta atmosferara igorritako kutsatzaileak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, justifikazio-agiri bat atxiki beharko da, dirulaguntza eskatzen den jarduketari dagokion emisioen murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta horiek azaltzen dituena.
4.– Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.
5.– Klima-aldaketaren lerroko eskaeretan, egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta badaude, agintaritza eskudunaren baimena beharko da proiektua garatzeko.
6.– Karbonoa xurgatzeko proiektuei buruzko klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, proiektuaren iraunaldiko karbono xurgapenak zehazteko egindako kalkuluak edo estimazioak jasotzen dituen justifikazio-agiria atxiki beharko da. Xurgapenen ex ante kalkulua egiteko metodologia egokia eduki ezean, hori egiteko behar diren datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu beharreko espezieak eta landaketa-esparrua, baita hektareako oin kopurua eta erabilera mota ere. Jarduketak irauteko konpromisoaren egiaztagiria ere erantsi beharko da.
Gainera, «beharrezko baimenen laburpen» inprimakia aurkeztu beharko da, eta erakunde eskudunek emandako baimenen kopia (jabari publiko hidraulikoko jarduketak badira, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.).
7.– Natura-ondarearen lerroko eskaeretan, «beharrezko baimenen laburpena» inprimakia eta erakunde eskudunek emandako baimenen kopia aurkeztu behar dira (jabari publiko hidraulikoko jarduketak badira, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikokoak, natura-ondareko babesguneetakoak, basa espezieak kontserbatzeko proiektuetakoak, etab.).
8.– Natura-ondarearen lerroko eskaeretan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala akreditatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da, jarduketaren xede den lursail zehatz bakoitzari dagokiona.
9.– Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroko eskaeretan, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko ekintzei dagokienez, oinarri honen g) apartatuan aipatzen den dokumentua erantsi beharko da, eta, karbonoa xurgatzeko proiektuei dagokienez, h) apartatuan aipatutako dokumentuak.
10.– Ibilguetako hondakinak garbitzeko proiektuei dagokienez, erakunde eskatzaileak Uraren Euskal Agentziarekin sinatutako lankidetza-protokoloa aurkeztuko du.
11.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, agiri hauek aurkeztuko dituzte eskaerekin batera:
a) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak betetzeko konpromisoa edo jasangarritasun prozesuen ebaluazio eta jarraipen txostena.
b) Agindu honen 17. oinarrian esleipenerako zehaztutako irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren informazioak.
12.– Eskaeretan aukera egongo da laguntza eskatu duen erakundeak berariaz adieraz dezan baimena ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datu edo dokumentu guztiak lortu edo egiaztatzeko.
Halaber, inprimakian interesdunak berariaz jasoarazi dezake Administrazioak dokumentazioa biltzearen aurka dagoela, eta, kasu horretan, berak eman beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera.
13.– Era berean, erakunde eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela, orobat, dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak.
Horrez gain, erakunde eskatzaileak adieraziko du konpromisoa duela eskatutako dirulaguntzarekin ordainduko ez den zatia finantzatzeko eta enpresa ez deslokalizatzeko.
17. oinarria.– Eskaera zuzentzea eta osatzea.
1.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako eskakizun guztiak, edo haien edukia nahikoa ez bada, erakunde eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio gabeziak zuzentzeko edota behar diren dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Ingurumeneko sailburuorde kargua duen pertsonaren ebazpen baten bidez.
2.– Halaber, eskaera izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egoki balioesteko, eta, horretarako, 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.
18. oinarria.– Prozedura kudeatzeko organo eskuduna.
Prozedura kudeatzeko organo eskuduna Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza da, eta beharrezko jotzen dituen ekintza guztiak egingo ditu, ofizioz, datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko, horien arabera ebazpenaren proposamena formulatzeko.
Organo kudeatzaileak egiaztatuko du eskaera bakoitzean baldintzak betetzen direla, eta berariaz jasoaraziko du hori, agindu honen 23. oinarriaren 8. apartatuan ezarritako txostena eman ahal izateko.
19. oinarria.– Erakunde laguntzailea.
1.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluak ezarritako baldintzetan.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren eta Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren arteko harremanak lankidetza hitzarmen baten bidez antolatuko dira.
2.– Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, erakunde laguntzailea den aldetik, funtzio hauek beteko ditu:
a) Organo kudeatzaileari laguntzea deialdi honetako dirulaguntzak eskatu dituzten erakundeek laguntzak eskuratu ahal izateko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen. Dagokionean, erakunde eskatzaileek zuzendu beharreko alderdiak detektatu badira, organo kudeatzaileari jakinaraziko dio.
b) Organo ebaluatzaileari laguntzea eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialetan, gaiari buruzko laguntza tekniko aditua emanez, dagokion txostenaren bitartez.
c) Organo kudeatzailearekin lankidetzan aritzea emandako dirulaguntzaren xede den jarduera egin den eta dirulaguntzaren helburua bete den egiaztatzeko.
d) Erakunde onuradunari laguntza ordaindu aurretik, diruz lagundutako ekintzak exekutatu izanari eta ekintzen kostuari buruzko ziurtagiriak egiaztatzea.
e) Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari proposatzea dirulaguntzak behar bezala kudeatzeko administrazio neurriak edo bestelako neurriak har ditzan, erakunde onuradunak agindu honetako baldintza eta eskakizunak ez betetzeagatik hartu behar diren neurriak barne.
f) Aplikazio informatikoaren inplementazioa koordinatzea, dirulaguntzen deialdia osatzen duten zazpi lerroei dagokienez.
g) Dirulaguntzen deialdiari dagokion webgunea aktibatzea eta eguneratzea.
h) Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak egindako egiaztapenei men egitea, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiaztapen eta kontrol finantzariorako egin ditzakeen jarduerei ere.
20. oinarria.– Organo ebaluatzailea.
1.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio organo bat eratuko da, kide hauek osatua:
a) Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren titularra, organoaren presidente izango dena.
b) Uraren Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren titularra.
c) Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren titularra.
d) Ebaluazio organoaren idazkaria Ingurumen Sailburuordetzako teknikari juridiko bat izango da, hitzarekin baina botorik gabe.
2.– Ingurumen Sailburuordetzaren ebazpen bidez, organoa osatuko duten pertsonak eta horien ordezkoak izen-abizenez identifikatuko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, batzordea eratu aurretik, badaezpada, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan adierazitako errekusazioa gauzatzen bada.
3.– Saioak egiteko, eztabaidatzeko eta akordioak erabakitzeko ondorioetarako, balorazio organoaren eraketa baliozkoa izango da presidentea, idazkaria eta bi kide bertan badaude. Organo kolegiatu horren funtzionamenduri dagokionez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritako araubidea aplikatuko da. Aurreikusi gabeko gaietan, arau horren 19. artikulutik 22. artikulura bitartean ezarritakoa aplikatuko da.
4.– Ebaluazio organoak eginkizun hauek izango ditu:
a) Aurkeztutako eskaerak ebaluatzea, agindu honen 22. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.
b) Organo kudeatzaileari txosten bat helaraztea, zeinetan zehaztuko den egindako ebaluazioaren emaitza, non eskaera bakoitzari emandako balorazioa eta horien arteko hurrenkera zehaztuko den.
c) Organo eskudunari aholkua ematea, administrazio-errekurtsorik aurkezten bada, hori ebazteko, hark eskatuta, agindu honetan deitutako dirulaguntzak emateko ebazpenaren inpugnazioa eskaeren balorazioan oinarritzen bada.
21. oinarria.– Dirulaguntzen zenbatekoa.
1.– Oinarri honetan diruz laguntzeko zehaztutako lerro bakoitzean, deialdia norgehiagokaren prozeduraren bidez ebatziko da, 23. oinarriaren 1. eta 2. apartatuetan horietako bakoitzerako ezartzen denaren arabera.
2.– Deialdi honetan zehaztutako ekintzak finantzatzeko, 2025, 2026 eta 2027 ekitaldietarako, bi milioi seiehun eta hemeretzi mila euroko (2.619.000) gehieneko zenbateko bat ezartzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorren eta konpromiso kredituen kargura.
Zenbateko hori honela xehatzen da:
a) Lurzorua berreskuratzeko lerrorako, gehienez bostehun eta hemeretzi mila (519.000) euro bideratuko dira.
b) Klima-aldaketaren lerrorako, gehienez laurehun eta laurogeita hamar mila (490.000) euro bideratuko dira.
c) Natura-ondarearen lerrorako, gehienez seiehun eta hogei mila (620.000) euro bideratuko dira.
d) Hondakinen kudeaketa eta balorizazioaren lerrorako, gehienez laurehun eta berrogeita hamar mila (450.0000) euro bideratuko dira.
e) Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerrorako, gehienez ehun eta laurogeita hamar mila (190.000) euro bideratuko dira.
f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerrorako, gehienez berrehun mila (200.000) euro bideratuko dira.
g) Asteklima 2025 lerrorako, gehienez ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro bideratuko dira.
3.– Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako, aipatutako jarduketa lerroetako bati esleitutako diru zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun lerro bati esleitutako diru zenbatekoari gehitu ahal izango zaio, baina horrek inola ere ez du eragingo aurrekontuetan egindako zuzkiduran dirulaguntzarako ezarritako gehieneko zenbateko osoa aldatzea.
Jarduera lerro bakoitzari esleitutako zenbatekoak aldatzea onartzen bada, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez erabakiko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hor argitaratu eta gero, ebaluazio organoak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 3. artikuluan eta agindu honen 23.4 oinarrian ezarritako nahitaezko txostena emango du, zeina, halaber, organo kudeatzaileari helaraziko zaion, ebazpenaren proposamena egin dezan.
4.– Dirulaguntzaren zenbatekoak gehieneko zenbateko hauek errespetatu beharko ditu:
a) Lurzorua berreskuratzeko lerrorako:
(Ikus .PDF)
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60.000 euro da ikerketa proiektu eta berreskuratze-proiektu bakoitzeko, eta 250.000 euro, prebentzio, birsortze-edo berreskuratze-jarduketak badira.
Salbuespena eskatzera zuzendutako txostenen proiektuei, lurraren gaitasun adierazpenei, inbentario aldaketei eta ingurumen-jarraipena egiteko proiektuei dagokienez, zehazki, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 euro da.
Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen zenbatekoa 250.000 euro da.
b) Klima-aldaketaren lerrorako:
(Ikus .PDF)
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 euro da azterlanak idazteko eta plangintzak egiteko proiektu bakoitzeko, eta 80.000 euro esku hartzeko jarduketak egiteko proiektu bakoitzeko.
c) Natura-ondarearen lerrorako:
(Ikus .PDF)
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 75.000 euro proiektu bakoitzeko.
Ibaiertzak eta ibilguak hondakinez garbitzeko kasu zehatzean, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 euro da.
d) Hondakinen kudeaketa eta balorizazio lerrorako:
(Ikus .PDF)
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 euro da proiektu bakoitzeko, eta 60.000 euro udalez gaindiko toki-erakundeek elkarrekin eskatzen dituzten proiektuetarako, salbuespen hauekin:
– Autokonpostatze komunitarioaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa lantzeko planetarako proiektuei dagokienez, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.500 euro izango da.
– «Tokiko titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak» egiteko, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 euro izango da proiektu bakoitzerako.
– Udal-ordenantzak idazteko proiektuetarako, diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa 4.000 euro da.
e) Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerrorako:
Dirulaguntzak ezingo du diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 95 gainditu, eta gehienez ere hogeita bost mila (25.000) euro emango dira azterlanak eta plangintzak egiteko, eta gehienez ere laurogei mila (80.000) euro esku hartzeko jarduketetarako.
f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerrorako:
Dirulaguntzak ezingo du diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 55 gainditu, eta erakunde onuradun bakoitzak gehienez ere 16.000 euro jaso ahal izango ditu.
7.000 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeei edo udalez gaindiko eremuei dagokienez, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa % 45 izango da.
g) Asteklima 2025 lerrorako:
Dirulaguntzak ezingo du diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 80 gainditu, 7.000 biztanle baino gehiagoko jarduera eremua duten erakundeentzat, edo diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 95 7.000 biztanle baino gutxiagoko jarduera eremua duten erakundeentzat.
Udal-eremuko erakunde bakoitzeko gehieneko zenbatekoa osoa 7.000 euro izango da, eta udalez gaindiko eremuko erakunde bakoitzeko 10.000 euro.
Dirulaguntzaren zenbatekoa jarduketa mota bakoitzerako unitateko gehieneko zenbateko hauek kontuan hartuta zehaztuko da:
(Ikus .PDF)
5.– Erakunde eskatzailea eskualde-mailako erakunde bat bada, eta betiere proiektuan parte hartzen duten toki-erakundeen % 75ek ez badute gainditzen kasu bakoitzerako ezarritako gutxieneko biztanle kopurua, baloratzeko irizpidea zifra horren azpitik daudenentzat ezarritako irizpide bera izango da.
6.– Oinarri honen 1. apartatuan esleitutako zenbatekoak % 50 handitu ahal izango dira agindu honetan kontuan hartutako lerro bakoitzerako aurreikusitako zenbatekoarekiko, kontuan hartuta eskatutako laguntzen zenbateko osoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren programak gauzatzetik gastatu gabeko aurrekontu baliabideen arabera.
Gehieneko zenbatekoa handitzen duen ebazpena prozedura ebatzi aurretik emango du Ingurumen Sailburuordetzaren titularrak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hor argitaratu eta gero, ebaluazio organoak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 3. artikuluan eta agindu honen 23.4 oinarrian ezarritako nahitaezko txostena emango du, zeina, halaber, organo kudeatzaileari helaraziko zaion, ebazpenaren proposamena egin dezan.
22. oinarria.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak.
1.– Proiektu bakoitzeko diruz lagun daitekeen zenbatekoa agindu honen 21. oinarrian adierazitako irizpideen arabera zehaztuko da.
Agindu honen oinarrietan ezarritako dirulaguntzak norgehiagoka bidez tramitatuko dira. Ondorioz, dirulaguntzak aurkeztutako eskaerak konparatuta emango dira, horien arteko hurrenkera zehazteko, oinarri hauetan baloraziorako aldez aurretik ezarritako irizpideen arabera, eta aipatu irizpideak aplikatuz baloraziorik handiena lortu dutenei esleitzeko, erabilgarri dagoen kredituaren barruan eta deialdian zehaztutako mugarekin. Aurkeztutako proposamenen balorazioaren txostena, organo ebaluatzaileari helaraziko zaion ebazpen proposamena eta deialdiaren ebazpena behar bezala arrazoituko dira.
2.– Lurzorua berreskuratzeko lerroko dirulaguntzak ondoren zehazten diren irizpideen arabera esleituko dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:
a) Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 20 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste:
1. Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko duen konpromisoa, zehazki, lurzorua babestekoa, eta jasangarritasun prozesuaren ebaluazio eta jarraipen txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sarekoak diren eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.
2. Ikerketari dagokionez, kutsaduraren ezaugarriak karakterizatzeko eta ebaluatzeko teknika berritzaileak erabiltzea, eta, berreskuratzeari dagokionez, in situ edo on site teknologiak aplikatzea, alde batera utzita hondeaketa eta kanpo kudeaketa, eta bioberreskuratze-soluzioak barne.
3. Berreskuratzeari dagokionez, proiektura gehitzea ingurumenaren arloko beste arazo batzuen efektuak ahalik eta txikienak izan daitezen laguntzen duten elementuak, besteak beste, klima-aldaketa arintzea, hondeatutako materialen kantitatea gutxitzea eta bertan berriz erabiltzea, edo eraikuntza jasangarriko neurriak ezartzea.
b) Kokalekuan eta inguruko lurretan gizakien osasunean edo ingurumenean izan ditzakeen eraginak. Besteak beste, hauek lehenetsiko dira: gaur egun ekipamendu komunitario baterako erabiltzen direnak, erabileraren sentikortasuna dela eta, eta Natura 2000 Sarean, interes hidrogeologikoko eremuetan edo lehentasunezko interesa duten hiriguneetan dauden kokalekuak, hirigintzako berrerabilerari dagokionez. Gehienez, 40 puntu.
c) Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, biztanleria onuraduna, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina). Gehienez, 20 puntu.
d) Jarduketaren kalitatea, bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa, eraginkortasuna eta estrapolagarritasuna. Gehienez, 20 puntu.
3.– Klima-aldaketaren lerroko dirulaguntzak ondoren zehazten diren irizpideen arabera esleituko dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:
a) Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 10 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste:
1. Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko duen konpromisoa eta jasangarritasun prozesuaren ebaluazio eta jarraipen txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sarekoak diren eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.
2. Modu osagarrian, balioetsiko da udalaren berotegi-efektuko gas emisioen inbentarioaren eta karbono aztarnaren kalkulu sistematikoa egitea.
3. Klima-aldaketara egokitzeko arloan, bereziki, balioetsiko dira egokitzapen-plan batekin, baita eskaeran justifikatutako kalteberatasun analisi batekin eta klima-arriskuarekin koherenteak izango diren ekintzak ere.
4. Klima- eta energia-planei dagokienez, eskaeran justifikatutako kalteberatasuna eta klima-arriskua.
b) Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, biztanleria onuraduna, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 40 puntu.
Faktore hauen ondoriozko inpaktuen murrizketaren kuantifikazioa balioetsiko da:
1. Proiektuak ingurumenean dakarren hobekuntza.
2. Ingurumen-inpaktuen murrizketa kalkulatzeko metodologia.
3. Inpaktu positiboa eremu batean baino gehiagotan (klima-aldaketa eta natura-ondarea, eremu ekonomikoa eta soziala, lurzoruaren babesa edo beste batzuk).
c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomiko xehatuen kalitatea, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako murrizketak), ekintzaren kostu/efizientzia edo kostu/etekin erlazioa, diagnostikoa egotea eta jarraipenerako proposamena. Gehienez, 50 puntu.
Hauek balioetsiko dira:
1. Proiektuaren helburuak eta barne koherentzia.
2. Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna; horretarako, kontuan hartuko dira proiektua garatzeko proposatutako metodologia, erakundeen eta administrazioen artean landu beharreko koordinazioa, jarraipen-plan bat aurkeztea, fasekako aurrekontu zehatza eta interes-taldeen inplikazioa.
4.– Natura-ondarearen lerroko dirulaguntzak ondoren zehazten diren irizpideen arabera esleituko dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:
a) Biodibertsitatea babesteari lotutako jarduketetan, irizpideak hauek dira:
1. Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz, baita Foru Aldundien natura-ondareko babesguneen planekin ere. Gehienez, 5 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste:
– Proiektua natura-ondarearen arloan eskumena duten administrazioekin koordinatuta egitea, baldin eta koordinazio hori beharrezkotzat jotzen bada edo proiektuari hobekuntza nabarmena badakarkio.
– Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko duen konpromisoa eta jasangarritasun prozesuaren ebaluazio eta jarraipen txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sarekoak diren eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.
– Proposatutako ekintza natura-ondarea zaintzearen arloan dagoen plangintza edo estrategiarekin koherentea izatea, hala eskualde nola toki-mailan, baita, zehazki naturagune babestuetan egiten diren edo espezie katalogatuak helburutzat dituzten ekintzei dagokienez, dagozkien indarreko plangintza eta kudeaketa tresnekin, edo helburutzat interes komunitarioko edo eskualdeko habitatak edo mehatxatutako basa flora eta fauna dituztenekin ere.
2. Jarduketa non gauzatuko den edo jarduketen xede diren habitatak/espezieak zeintzuk diren. Gehienez, 25 puntu:
– Natura-ondarearen naturagune babestuen barruan kokatutako lursailak: naturagune babestuak (parke naturala, natura erreserba, natura monumentua edo paisaia natural babestua), Natura 2000 Sareko guneak edo nazioarteko tresnak aplikatuz babestutako guneak (Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea). Gehienez, 25 puntu.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurralde Plan Sektorialeko II. eta III. multzoetako hezeguneetan sartutako lursailak. Gehienez, 15 puntu.
– Aurreko epigrafeetan sartuta egon ez arren, Batasunaren edo eskualdearen intereseko flora eta fauna basatiko espezieak dituzten lursailak, Hegaztien Zuzentarauaren eta Habitaten Zuzentarauaren eranskinetan edo Fauna eta Flora Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sartuta daudenak (galtzeko arriskuan daudenen eta kalteberen kategorietan) Gehienez, 20 puntu.
– Eskualdearen konexio ekologikorako eremu garrantzitsuak edo eremu degradatuak berreskuratzeko tokiko aukera eremuak. Gehienez, 15 puntu.
Jarduera eremu batean hainbat kalifikazio badaude, puntu gehien duena balioetsiko da.
3. Proiektatutako ekintzen ondorioz proiektuko xede diren habitatek edo basa espezieek izan ditzaketen hobekuntzak. Gehienez, 30 puntu.
Balorazioa egiteko, honako hauek kuantifikatuko dira, ahal izanez gero: jarduketen xede diren habitat eta/edo espezieen mehatxu-maila eta kontserbazio-egoera; eragindako populazio edo komunitateen garrantzi erlatiboa; eta zehaztutako helburuak lortzeko eta horien kontserbazio edo lehengoratze-egoera hobetzeko aurreikusi diren ekintzen garrantzia. Era berean, ekintzen indarraldiarekin lotutako alderdiak izango dira kontuan, iraupenari dagokionez zein ekintzak mantentzeko behar diren operazioei dagokienez.
4. Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez, 35 puntu.
Besteak beste, alderdi hauek balioetsiko dira: memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitatea eta xehetasun-maila, ekintzaren efizientzia teknikoa eta ekonomikoa, eta ondoren mantentzeko proposamenik dagoen.
5. Komunikazio- eta sentsibilizazio-jarduerek gizartean eragiteko ahalmena, proiektuak lantzen duen arazo espezifikoa kontuan hartuta (ekintzak, xedeko publikoa, etab.). Gehienez, 5 puntu.
b) Geodibertsitatea babesteari lotutako jarduketetan, irizpideak hauek dira:
1. Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste:
– Proiektua Uraren Euskal Agentziarekin edo foru-aldundiekin koordinatuta gauzatzea.
– Meategiekin zerikusia duten Interes Geologikoko Lekuei balioa emateko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzarekin edo Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) koordinatuta egitea, koordinazio hori beharrezkotzat jotzen bada edo proiektuari hobekuntza nabarmena ekartzen badio.
– Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko duen konpromisoa eta jasangarritasun prozesuaren ebaluazio eta jarraipen txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sarekoak diren eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.
2. Jarduketen xede den jarduera non gauzatuko den. Gehienez, 25 puntu:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan jasotako interes geologikoko lekuak; lurralde-plan partzialetan edo hiri antolamenduko plan orokorretan jasotako lekuak; Euskadiko natura-ondareko Naturagune Babestuetako eremuak. Gehienez, 25 puntu.
– Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan jasotako interes geologikoko lekuak; lurralde-plan partzialetan edo hiri antolamenduko plan orokorretan jasotako lekuak; lehen aipatutako natura-ondareko naturagune babestuetatik kanpo daudenak. Gehienez, 20 puntu.
– Lehen aipatutako naturaguneetan dauden beste inbentario batzuetan jasotako interes geologikoko lekuak. Gehienez, 20 puntu.
– Lehen aipatutako naturaguneetatik kanpo dauden beste inbentario batzuetan jasotako interes geologikoko lekuak. Gehienez, 15 puntu.
Jarduera eremu batean hainbat kalifikazio badaude, puntu gehien duena balioetsiko da.
3. Aurreikusitako ekintzen ondorioz interes geologikoko lekuek izan ditzaketen hobekuntzak. Gehienez, 30 puntu. Balorazioa egiteko, alderdi hauek kuantifikatuko dira, ahal izanez gero: kalteberatasun-maila eta hondatze, espoliazio eta abarren arriskua; eta interes zientifikoa, turistikoa edo hezkuntza/ dibulgaziozkoa.
4. Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez, 35 puntu.
5. Komunikazio- eta zabalkunde-jarduerek gizartean izan dezaketen inpaktua. Gehienez, 5 puntu.
c) Ibaiertzak eta ibilguak hondakinez garbitzeari lotutako jarduketetan, irizpideak hauek dira:
1. Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.
Estrategikotzat joko da toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko duen konpromisoa eta jasangarritasun prozesuaren ebaluazio eta jarraipen txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sarekoak diren eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.
2. Proposamenaren kalitate teknikoa (proposatutako metodologia, arroko beste udalerri batzuekin koordinatzea, kolektiboak inplikatzea, biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko neurriak deskribatzea...) eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta kostu/etekin harremana. Gehienez, 40 puntu.
3. Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, ibaiertzean garbitu beharreko metro linealak, kendu beharreko hondakin kantitatea, biztanleria onuraduna eta ingurumenaren beste arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 40 puntu.
4. Proposatutako sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzek gizartean eragiteko ahalmena, proiektuak jorratzen duen arazo espezifikoa kontuan hartuta (ekintzak, xedeko publikoa, etab.). Gehienez, 15 puntu.
5. Hondakinak kudeatzeko eta balorizatzeko lerroko dirulaguntzak ondoren zehazten diren irizpideen arabera esleituko dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:
a) Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 25 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste:
1. Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko duen konpromisoa eta jasangarritasun prozesuaren ebaluazio eta jarraipen txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sarekoak diren eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.
2. Toki-erakundearen hondakin-plan bat egotearekin koherentea den ekintza, EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020ko Planaren helburuekin bat etorriz.
3. Hondakin arazotsuak kudeatzeko neurriak ezartzeko jarduketa aitzindariak, beste udalerri batzuetan hartu ez direnak; horien ezarpena behar bezala justifikatu beharko da, teknika konbentzionalekin alderatuta.
b) Ekintzaren emaitzak ((murrizketan aurreikusitako inpaktua, biztanleria onuraduna, inplikatutako eragileak eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 45 puntu.
c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua justifikatzeko memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitatea eta xehetasun-maila, eta, hala dagokionean, inpaktuaren kalkuluak eta murrizketak), ekintzaren kostu/efizientzia edo kostu/etekin erlazioa, diagnostikoa egotea eta jarraipenerako proposamena. Gehienez, 30 puntu.
6.– Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroko dirulaguntzak ondoren zehazten diren irizpideen arabera esleituko dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:
a) Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz eta udalaren inplikazioarekin. Gehienez, 15 puntu.
b) Udalaren inplikazioari dagokionez, hau balioetsiko da:
1. Udal-erregulazio edo -plangintza sektoriala egotea (ordenantzak, klima eta energiaren tokiko planak, udalaren mailan biodibertsitatea kontserbatzeko estrategiak, etab.).
2. Udalsarea 2030 Sareko kide izatea. Informazio hori ofizioz berrikusiko da.
3. Udalaren inplikazioa jasangarritasunarekin (tokiko ekintza-planen ebaluazioa eta adierazleen kalkulua) eta Udalsarea 2030ekin (lantaldeetan parte hartzea).
4. Barne zeharkakotasuna sustatzea proiektuaren koordinazioan.
5. Erakunde osoan edo instalazioen, zerbitzuen edo sailen zati batean Environmental Management and Audit Scheme (EMAS) ziurtagiria edukitzea. Informazio hori ofizioz berrikusiko da.
c) Proiektuaren helburuak, kalitatea eta bideragarritasuna, eta inpaktuen murrizketa Gehienez, 50 puntu.
Besteak beste, hauek balioetsiko dira:
1. Proiektuaren helburuak eta barne koherentzia.
2. Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna; horretarako, kontuan hartuko dira proiektua garatzeko proposatutako metodologia, erakundeen eta administrazioen artean landu beharreko koordinazioa, proiektuaren jarraipen-plan bat aurkeztea, fasekako aurrekontu zehatza eta interes-taldeen inplikazioa proiektuaren garapenean.
3. Proiektuaren ingurumen-hobekuntzatik eratorritako inpaktuen murrizketaren kuantifikazioa, ingurumen-inpaktuak murrizteko kalkuluaren metodologia bat aurkeztea eta inpaktu positiboa eremu batean baino gehiagotan (klima-aldaketa eta natura-ondarea, eremu ekonomikoa eta soziala, lurzoruaren babesa edo beste batzuk).
d) Proiektuaren izaera berritzailea, erakuslea, eraldatzailea edo proiektua ezartzeko beharraren arrazoia. Gehienez, 35 puntu.
Besteak beste, hauek balioetsiko dira:
1. Proposamenaren berrikuntza-maila.
2. Proiektua garatzeko lankidetza publiko edo pribatuko akordioak egotea (zentro teknologikoak, klusterrak, unibertsitatea, etab.).
3. Proiektuaren izaera erakuslea; horretarako, proiektua beste udalerri batzuetara transferitzeko bideragarritasuna balioetsiko da, baita kanpo-finantzaketa posiblerako ikuspegia ere, hala nola Europako laguntza-lerroak (Horizon 2020, Life) eta estatukoak (Biodibertsitate Fundazioa, etab.).
4. Proiektuak udal-ingurunean duen gaitasun eraldatzailea.
6.– Jasangarritasunerako Hezkuntzaren lerroko dirulaguntzak esleitzeko, Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako 2030 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzetarako eskaera guztiak onartuko dira, baldin eta 8. oinarrian zehaztutako eskakizunak betetzen badituzte.
7.– Asteklima 2025 lerroko dirulaguntzak esleitzeko, tokiko eremuan herritarrak klima-aldaketaren arloan mobilizatzeko jarduerak sustatzen dituzten ekintzetarako eskaera guztiak onartuko dira, betiere Agindu honen 9. oinarrian zehaztutako eskakizunak betetzen badituzte.
23. oinarria.– Deialdiko laguntzak emateko prozedura.
1.– Lurzorua berreskuratzeko, klima-aldaketarako, natura-ondarerako, hondakinen kudeaketa eta balorizaziorako eta lurzoruaren tokiko kudeaketarako lerroetako dirulaguntzak, dirulaguntza-lerro bakoitzean, norgehiagokaren prozeduraren bidez esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluaren arabera. Ondorioz, laguntzak aurkeztutako eskaerak konparatuta emango dira, horien arteko hurrenkera zehazteko, agindu honen 22. oinarrian baloraziorako ezarritako irizpideen arabera, eta, aipatu irizpideak aplikatuz, soilik baloraziorik handiena lortu dutenei esleitzeko.
2.– Jasangarritasunerako Hezkuntzaren eta Asteklima 2025 lerroetako dirulaguntzak, dirulaguntza-lerro bakoitzean, lehiaketa ez den norgehiagokarako beste prozedura baten bidez esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, eta erabilgarri dagoen zenbateko osoa hainbanatuz kuantifikatuko dira.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluan xedatutakoa betez, hainbanaketa aplikatzeko oinarrietan zehaztu egingo da zein izango den banaketa proportzionala egiteko oinarrizko parametroa. Kasu honetan, hainbanaketa erakunde hautagai bakoitzak eskatutako zenbatekoaren arabera egingo da, aldez aurretik laguntzaren gehieneko mugak aplikatuta, eta betiere proposatutako jarduketak hautagarritasun- eta kalitate-baldintzak betetzen baditu.
3.– Agindu honen 20. oinarrian zehaztutako organo kolegiatuak egingo du balorazioa.
Soilik lagunduko dira diruz, organo ebaluatzaileak 22. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz egingo duen balorazio fasean, 100 puntutik gutxienez 50 ateratzen dituztenak, lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroan izan ezik. Kasu horretan, soilik lagunduko dira diruz 100 puntutik gutxienez 60 ateratzen dituzten proiektuak.
50 puntu baino gehiago (60 puntu, lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroko proiektuetan) lortu dituzten proiektuen hurrenkerak ez du eragingo diruz lagundutako proiektu bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa handitzea. Irizpide hori bakarrik hartuko da kontuan aurkeztutako proiektuen balorazio fasean 50 puntu baino gehiago (60 puntu, lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroko proiektuetan) lortu dituzten proiektu guztietarako aurrekontu zuzkidura nahikorik ez badago, eta lehenenik puntuaziorik handiena lortu dutenak lagunduko dira diruz, jarduketa lerro bakoitzaren aurrekontu kreditua agortu arte.
4.– Eskaerak ebaluatu ondoren, agindu honen 20. oinarrian aipatzen den kide anitzeko organoak txosten bat egin beharko du, eta bertan zehaztuko ditu egindako ebaluazioaren emaitzak.
Organo kudeatzaileak, espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusi ondoren, ebazpenaren proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, zeinak dirulaguntza emateko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa adieraziko duen.
Proposamen hori behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera, hurrengo apartatuan xedatutakoaren kalterik gabe.
5.– Gertatzen bada prozeduran interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak ez diren beste batzuk agertzen direla edo kontuan hartzen direla, ebazpenaren proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi beharko zaie, hamar eguneko epea emanez alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpenaren proposamena formulatuko da.
6.– Behin-behineko eta behin betiko ebazpenaren proposamenek ez diete Administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatuta daudenei.
7.– Dirulaguntzak emateko espedienteak organo kudeatzailearen espedientea izango du, non jasoko den ezen, bere esku dagoen informazioaren arabera, onuradun izateko proposatzen diren pertsonek dirulaguntzak lortzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
24. oinarria.– Deialdiaren ebazpena.
1.– 1. oinarrian diruz lagundu ahal izateko ezarritako lerroetako bakoitzean, dagokion prozeduraren ebazpena Ingurumeneko sailburuordeari dagokio, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak proposatuta. Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabete izango da.
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko zaie interesdunei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoaren arabera. Jakinarazpen hori baztertu gabe, jakinarazpen izaera ez duen komunikazio indibidualaren bidez, interesdunei egoitza elektronikoaren bidez helaraziko zaie ebazpena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta
2.– Dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hamabost eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten, ebazpena onartu dela ulertuko da.
Edozein unetan egin ahal izango zaio uko emandako dirulaguntzari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, salbu eta ukoa deialdiaren esparruan abiatutako ez-betetze edo zehapen prozedura deklaratiboaren hasiera jakinarazi eta gero aurkeztu bada. Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoaren itzulketa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 23.3 artikulua betez, ebazpenak alderdi hauek jasoko ditu:
a) Dirulaguntza ematen zaien eskatzaileen zerrenda eta diruz lagundutako proiektuaren izena, lortutako puntuazioa, baldin eta proiektuak norgehiagoka bidez aurkeztu badira, diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta ordainketetarako behin betiko ehunekoak.
b) Eskaera ezesten zaien pertsonen zerrenda eta dirulaguntza ukatzeko arrazoia.
c) Aurkaratzeko bitartekoak.
d) Gainerako eskaeren ezespena eta ukatzeko arrazoiak.
e) Eranskin bat, dirulaguntza gauzatzeko baldintzak jasoko dituena, non, besteak beste, agindu honen 12. oinarrian hirugarrenekin kontratatzeko baimenak jasoko diren.
4.– Prozeduraren ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen. Erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Gora jotzeko errekurtsoa bai Ingurumeneko sailburuordearen aurrean bai Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean aurkeztu ahal izango da.
5.– Oinarri honen 1. apartatuan adierazitako epea igarota epea ebazpenik jakinarazi gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio isiltasunez ezetsi dela ulertzeko, oinarri honen 4. apartatuan gora jotzeko administrazio-errekurtsoa aurkeztearen ondorioetarako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
25. oinarria.– Erakunde onuradunaren betebeharrak.
1.– Onuradunen betebeharrak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluan eta oinarri honetan xedatutakoak dira. Zehazki, onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, dirulaguntza emateko jakinarazpenaren datatik hamabost eguneko epean, onuradunak ez badio berariaz eta idatziz uko egiten, ulertuko da onartu duela.
b) Dirulaguntzaren xedeko jarduera gauzatzea eta justifikatzea, agindu honen 27. oinarrian ezarritako epean. Diruz lagundutako jarduera gauzatzean, erakunde onuradunak nahitaezko lizentzia, baimen eta gainerako betekizun sektorialak bete beharko ditu.
c) Dirulaguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
d) Diruz lagundutako jarduera osorik edo partzialki ez gauzatzea eragin dezakeen edozein zirkunstantzia Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea.
e) Edozein administraziok edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrerarik lortuz gero, horren berri ematea idatziz Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzari.
f) Laguntza ematerakoan kontuan hartu zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea idatziz Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzari.
g) Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, baita Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol jarduketak ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoak xedatutakoez eta egiaztapen eta kontrol finantzariorako beste kontrol organo batzuek egin ditzaketenez gain.
h) Kontabilitate liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea, merkataritza legeak ezarritako baldintzetan, eta aparteko kontabilitate sistema edo kontabilitateko kode egoki bat mantentzea jasotako dirulaguntzarako.
i) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, bost urtez, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketetarako erabil baitaitezke.
j) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.
k) 32. oinarrian aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak edo diruz lagundutako jardueraren edo egindako jarduketaren kostua baino gehiago jasotakoak itzultzea.
c), d) eta e) paragrafoetan adierazitako zirkunstantziak jakinarazteko betebeharra horiek ezagutu bezain laster bete beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo une horretan bertan.
2.– Erakunde onuradunek doan eta era ez-esklusiboan uztea proiektuan jasotako informazio teknikoa, pedagogikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea laga behar diote Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak erabili eta bere informazio sistemetan txerta ditzan, eta informazio horren zabalkundea edo argitalpena egin dadin edozein baliabide edo formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkotan, informatikotan edota teknikaren erabilerak ahalbidetzen duenetan. Edonola ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.
Natura-ondarearen proiektuen kasuan, dirulaguntza hau aplikatzeko lanetarako sortzen diren dokumentuak, materialak eta datu-baseak «Ingurumenari buruzko informazioa bidaltzeko jarraibideak» dokumentuan azaltzen den bezala aurkeztuko dira. (Hemen eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/informazioa/ingurumenari-buruzko-informazioa-bidaltzeko-jarraibideak/web01-s2ing/eu/).
Natura-ondareari buruzko ezagutza hobetzeko jarduerak barnean hartzen dituzten proiektuetan, jarduera diseinatzeko orduan «Biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gida»ren edukiari jarraitu beharko zaio (Hemen eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/guiabidrex/eu_def/adjuntos/bidrexgida.pdf). Lortutako datu primario guzti-guztiak Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman (ENIS) sartu beharko dira, horretarako dauden formatu normalizatuak erabiliz.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.j) artikuluan jasotako moduan, publizitatea emateko betebeharra betez, erakunde onuradunek laguntzen deialdi honen bitartez lortutako babesaren berri emango dute jendaurrean:
a) Beren webgunean diruz lagundutako proiektua deskribatuz.
b) Gutxienez kartel bat jarriz, dirulaguntzaren behin betiko ebazpenarekin batera jakinaraziko den ereduaren arabera. Kartel horretan, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dutela aipatzeaz gain, proiektuari buruzko informazioa jasoko dute. Gutxienez A3 neurrikoa izango da eta jendeak ongi ikusteko moduko tokian egongo da, eraikinean sartzeko atearen edo ateen burutik gertu, edo jarduketa egiten den toki zehatzean. Kartel hori 2 hilabetez egongo da ikusgai gutxienez, dirulaguntza ematea jakinarazten denetik aurrera, eta 2 hilabete gehiagoz proiektuaren amaierako justifikazioa aurkezteko unean.
c) Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren babesa aipatuz egiten diren dokumentuetan eta prentsa-komunikazioetan, bai eta proiektuaren publizitatean ere.
Horrela, kartel eta zabalkunde- eta publizitate-materialetan, eta zehazki diruz laguntzen diren obra, ibilgailu edo ekipamenduetan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren logotipoak sartu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan xedatutakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/), eta Sail horren babesa aipatu beharko da.
d) Argitalpenik eginez gero, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari bidali beharko zaizkio euskarri digitalean, justifikazioaren unean.
e) Asteklima 2025 lerroaren kasu zehatzean, Asteklima astea egin baino 15 egun lehenago, erakunde onuradunak egingo den ekitaldiaren behin betiko ezaugarriak jakinaraziko ditu egoitza elektronikoaren bitartez, horien gutien zabalkundea batera egiteko. Gainera, ekitaldi eta jarduketa horiei dagokienez, 2025eko Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen zabalkunderako berariaz sortutako formatuak eta materialak erabiliko dira.
Bai ekitaldien berri emateko formatua, bai zabalkundea egiteko formatuak eta materialak, erakunde onuradunen eskura daude egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/1215902).
4.– Inprimatu behar badira, proiektua garatzean lantzen diren dokumentuek baldintza hauek bete beharko dituzte, ahal den neurrian:
a) Ahal den neurrian, inprimaketen kopurua murriztu beharko da, beharretara ahalik eta gehien egokituz (bilerako parte hartzaileen kopurua, etab.).
b) Inprimatzeko, erakunde onuradunak paper birziklatua eta klororik gabea erabili beharko du proiektutik sortuko diren material inprimatu guztietan (txostenak, bileretarako dokumentazioa). DIN A4 edo DIN A3an inprimatu ezin diren planoetarako bakarrik erabili ahal izango da paper birziklatugabea, edota merkatuan birziklatutako aukerarik ez duten bestelako paper motetarako. Kasu horietan, paperak kudeaketa jasangarria eta/edo birziklatua duten basoetako zur zuntzaren % 20 izan beharko du gutxienez.
c) Inprimatutako txostenak eta dokumentuak bi aldeetatik inprimatuko dira, zuri-beltzean; irizpide orokor gisa, zuri-beltzean interpretatu ezin den kasuetan bakarrik erabiliko da kolorea.
d) Azalak (kartoizkoak nahiz plastikozkoak) edo beste koadernatze-sistema batzuk (tututxoa, kiribilak) ahalik eta gutxien erabiliko dira, papera birziklatzea errazteko. Koadernatzea erabiliz gero, ahal dela paperezkoa edo kartoizkoa izango da, beste material batzuk sartu gabe.
5.– Egiten diren dokumentu eta ekintzek genero ikuspegia txertatuko dute, eta hizkuntzaren eta irudiaren erabileran ez da bazterketa elementurik egongo.
6.– Erakunde onuraduna Udalsarea 2030ekoa bada, sare horren logotipoa ere txertatuko da.
7.– Lurzorua berreskuratzearen lerroko proiektuei dagokienez:
a) Kokalekuaren berrerabilerak gainbaliorik sortzen badu, erakunde onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko legedian ezarritakoa betez. Era berean, erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du dirulaguntza itzultzeko diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio.
b) Industria edo bizitegi erabilerarako diren lurzoruak ikertzeko eta berreskuratzeko ekintzek titulartasun publikoa mantenduko dute erabilera exekutatu ondoren. Titulartasun hori mantendu ezean, egiaztatu beharko da ez dela irabazirik izan titulartasuna aldatzeko prozesuan, hau da, dirulaguntzak ez duela tasatutako salmenta-prezioa aldatu.
c) Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak ikertzera zuzendutako dirulaguntza baten erakunde onuradunak lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura ezarri beharko dio diruz lagunduko den kokalekuari, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera.
Horretarako, sortzen diren txosten teknikoak (dagokion dirulaguntzaren espediente zenbakia (000-SUE-202X) leku ikusgarri batean jarri behar da, esaterako, azalean eta tramitazioaren formularioan), Ingurunet ingurumen-organoaren plataforma elektronikoak aurkeztu behar dira, dagokion atalean: https://www.euskadi.eus/web01-s2ing/es/contenidos/autorizacion/s_autho_201871710980384/es_def/index.shtml
Lurzoruaren deklarazioaren prozedura gehienez 5 urteko epean burutu beharko da, eta, lortu eta gero, dirulaguntza kudeatzen duen organoari egiaztagiriak eman beharko zaizkio.
d) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko edo eraikinak deskutsatzeko laguntzen kasuan, Ingurumen Sailburuordetzak saneamendu proiektua onartu beharko du, zeina eskaerarekin batera aurkeztu beharko den, Administrazioari zuzendutako ofizio baten bidez.
Berreskuratzeko lanak gehienez 2 urteko epean hasi beharko dira proiektua onartzen denetik. Eraikinak deskutsatzeko proiektuei dagokienez, exekuzioa gehienez 2 urteko epean amaituko da jarduketa onartzen denetik.
Nolanahi ere, erakunde eskatzaileak prozeduraren fase desberdinetan xedatzen diren neurri guztiak hartu beharko ditu.
e) Diruz lagundutako ekintzak exekutatzean abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuak eskatutakoa beteko da. Dekretu horrek Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen du.
f) Diruz lagundutako jarduketa lurzoruak berreskuratzeko proiektu bat idaztea bada, ingurumen-organoak proiektua onetsi ondoren, erakunde eskatzailea proiektua exekutatzen hasi beharko da, onetsitako irismenarekin, gehienez ere 2 urteko epean. Betebehar hori bete ezean, erakunde onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du.
g) Industria eraikin eta instalazioei buruzko ikerketen kasuan, jarduketa hori onetsi denetik gehienez ere 2 urteko epean berreskuratu beharko dira.
Apartatu honetan xedatutako betebehar hori betetzen dela ofizioz egiaztatuko du Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak.
8.– Klima-aldaketaren lerroan, karbonoa xurgatzea sustatzen duten ekintzak diruz laguntzen direnean, jarduketak gutxienez 30 urteko iraupena izango du.
9.– Natura-ondarearen lerroko ekintzei dagokienez, lursailak erostea jasotzen bada, erakunde onuradunak 10 urtez dirulaguntza eman zeneko xede jakinera bideratu beharko ditu ondasunak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.4 artikuluan xedatutakoa betetzeaz gain.
10.– Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroan diruz lagundutako ekintzetan, erakunde onuradunak betebehar hauek ditu:
a) Proiektu bakoitzerako berariaz sortutako jarraipen teknikoko lantalde batek proiektua ikuska dezan onartzea eta lantalde horretan erabakitakoa betetzen laguntzea eta bermatzea.
b) Proiektuak osasunean duen eraginaren analisia kontuan hartzea, Udalsarea 21eko 17. Koadernoan («Osasuna eta hiri garapen jasangarria») proposatutako metodologiari jarraituz (www.udalsarea2030.eus).
c) Aurkeztutako proiektuek hiri-plangintzari, garapenari edo kudeaketari lotutako jarduketak eskatzen dituzten kasuetan, tokiko hirigintza ekimenek osasunean duten efektua aztertzeko tresna aplikatu beharko da (tresna Udalsarea 21eko 17. Koadernoan («Osasuna eta hiri-garapen jasangarria»), http://www.udalsarea2030.eus/hasiera helbidean jasota dago), eta hasierako diseinuaren eta amaierako exekuzioaren arteko aldea islatu beharko da, tresna erabiliz, halakorik balego.
d) Amaierako fitxa bat egingo da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen jardunbide egokien ereduaren arabera ((https://www.euskadi.eus/servicios/1215801). Jarduketa eremuaren arabera, plataforma bereziki interesgarriak identifikatu beharko dira, haien zabalkundea egiteko.
e) Proiektuak ekintza eraldatzaile gisa http://www.sustainablecities.eu webgunean ezarritako eskakizunak betetzen baditu, plataforma horretan erregistratu beharko da.
f) Txosten bat aurkeztea, tresna fiskalen emaitzen eta eguneratzeko aurreikuspenaren berri emanez. Analisi hori garatzeko, Udalsarea 2030en esparruan egindako «Ingurumen alorreko tokiko zerga sistemarako tresnen azterketa alderatua» argitalpena kontsulta daiteke. Analisia proiektuaren xedearekiko independentea da, eta udalek dituzten tresna fiskalen hausnarketa, analisia eta, hala badagokio, eguneratzea sustatzeko egingo da, herritarren eta jarduera ekonomikoen arduradunen artean ingurumena gehiago errespetatzen duten jokabideak sustatzeko.
11.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagokionez, erakunde eskatzaileak Eskolako 2030 Agenda ezartzen ari den bere lurraldeko ikastetxeren batekin koordinatu beharko dira.
12.– Asteklima 2025 lerroaren kasuan, erakunde eskatzaileek 2025eko Euskadiko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materialak erabiliko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo direnak, eta egin beharreko ekitaldiaren amaierako ezaugarrien berri emango dute, horretarako egoitza elektronikoaren bidez eskuragarri dagoen inprimakia erabiliz.
26. oinarria.– Dirulaguntza aldatzea.
1.– Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, alde batek eskatuta edo ofizioz, hala badagokio, honako kasu hauetan:
a) Proiektuko jarduera guztiak gauzatuko ez direla aurreikusten bada, eta, ondorioz, proiektuaren kostu osoa Administrazio honek laguntza emateko ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa bada. Era berean, jarduera guztiak gauzatu ondoren, justifikatutako behin betiko gastua dirulaguntzaren ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten bada.
b) Beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk aldi berean lortzen badira.
c) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada. Bereziki, proiektua gauzatzean helburuetan, jarduketetan, faseetan, gastu kontzeptuetan eta egutegian aldaketak gertatzen direnean aldatu ahal izango dira.
d) Gauzatzeko ezarritako epeak luzatu nahi badira, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerrorako izan ezik, horretan epea ezin izango baita luzatu.
2.– Ingurumeneko sailburuordeak, horretarako emandako ebazpenaren bidez, dirulaguntza aldatzea erabaki ahal izango du oinarri honen 1. apartatuan adierazitako kasuetan, baldintza hauek betetzen badira:
a) Alderdi batek eskatuta aldaketa egin nahi bada, helburu bererako emandako beste laguntza eta dirulaguntza batzuk aldi berean lortu direlako, horren berri jakin bezain laster eta, nolanahi ere, dirulaguntza justifikatu baino lehen jakinaraztea.
b) Oinarri honetako 1. apartatuaren c) paragrafoan aurreikusitako kasuren bat gertatzeagatik aldaketa egin nahi bada, zirkunstantzia jakin bezain laster eskatu beharko da, eta, nolanahi ere, dirulaguntza justifikatu aurretik.
c) Gauzatzeko epea aldatu nahi bada, interesdunak epe hori amaitu baino gutxienez bi hilabete lehenago eskatu beharko du, eta justifikazioa ezarritako epean egitea eragozten duten arrazoiak behar bezala justifikatu beharko ditu.
d) Zenbatekoa gehitu behar ez izatea.
e) Erakunde onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.
f) Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea.
g) Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izan balira, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.
h) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.
3.– Interesdunak eskatuz gero, emakidaren ebazpena aldatzeko eskaeran, onuradunak aldatzeko arrazoiak behar bezala justifikatu beharko ditu, eta, dagokionean, agiri bidez egiaztatu beharko du hori.
4.– Ebazpena zenbatekoa gutxitzearen ondorioz aldatu behar bada, zenbateko hori dagokion proportzioan murriztuko da, eta kasu horretan dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
27. oinarria.– Dirulaguntza gauzatzeko eta justifikatzeko epeak.
1.– Erakunde onuradunek 2027ko urriaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan izan ezik:
a) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan diruz lagundutako proiektuak 2026ko uztailaren 15a baino lehen gauzatu beharko dira, eta proiektuaren azken dokumentazioa 2026ko irailaren 16a baino lehen aurkeztu beharko da (hori barne).
b) Asteklima 2025 lerroan diruz lagundutako proiektuak 2025eko Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astean egingo diren egunetan gauzatu beharko dira nahitaez, 2025eko bigarren seihilekoan, eta jarduera justifikatzeko dokumentazioa deialdiaren ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
c) Natura-ondarearen lerrorako 5. oinarriko 1. apartatuko a) eta e) paragrafoen artean deskribatutako jarduerak egiteko diruz lagundutako proiektuak 2026ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dira.
2.– Justifikatzeko epea igarotzen bada, eta Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariaren aurrean justifikazioa aurkeztu gabe badago, horrek onuradunari eskatuko dio hamabost eguneko epe luzaezinean aurkezteko.
Apartatu honetan ezarritako epean justifikazioa aurkezten ez bada, dirua itzuli beharko da, eta dirulaguntzen araudian ezarritako gainerako erantzukizunak eskatuko dira. Justifikazioa apartatu honetan ezarritako epe gehigarrian aurkezteak ez du onuraduna salbuetsiko horren arabera dagozkion zehapenetatik.
28. oinarria.– Lurzorua berreskuratzearen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen, hondakinen kudeaketa eta balorizazioaren eta lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroetako dirulaguntzak justifikatzea.
1.– Lurzorua berreskuratzearen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen, hondakinen kudeaketa eta balorizazioaren eta lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroetako dirulaguntzen erakunde onuradunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikulua betez, emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela justifikatzeko betebeharra bete beharko dute, justifikazio kontu bat aurkeztuta.
Horretarako, bitarteko elektronikoak erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta), agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, erakundearen legezko ordezkaritza duenak bere erantzukizunpean baieztatzeko egiazkoak direla eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta gastua justifikatzeko dokumentazioa beste dirulaguntza-programa batzuk justifikatzeko aurkeztu ez dela zehazteko.
b) Dirulaguntza eman zen jarduera lerroari dagozkion diruz lagundutako ekintzak nola gauzatu diren deskribatzen duen memoria, proiektua bete dela eta jarduketaren ingurumen-helburuak zenbateraino bete diren eta laguntza emateko kontuan hartu diren betebeharrak eta gauzatze-baldintzak bete direla adierazten duena.
Memoriaren azalean argi eta garbi sartu beharko da dagokion dirulaguntza espedientearen zenbakia. Diruz lagundutako ekintza Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean izapidetutako ingurumen-arloko beste espediente administratibo batzuekin lotuta badago, dokumentu horren azalean beste espediente horien kodea sartuko da.
Memorian diruz lagundutako ekimenerako egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzen deskribapenari buruzko atal bat ezarriko da, baita sortutako dibulgazio eta komunikazio materialen kopia bat ere.
Gainera, sortutako gainerako materialen kopia bat aurkeztuko da, egindako azterketak eta txostenak barne.
Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera posible denean, memoriak ingurumen-onuren inguruko jarduketaren aurreko eta osteko argazkiak, ingurumen-inpaktuaren murrizketen eta presio errealen kuantifikazioa eta a priori ezarritako helburuen aurrean adierazleak jasoko ditu, deialdi honen ebazpenean dirulaguntza gauzatzeko aurreikusten diren baldintzetan adierazten denaren arabera. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko da, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.
Lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroko proiektuen kasu zehatzean, deskripzio memorian, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko. Kode horiek justifikazioaren zati gisa ematen diren dokumentu teknikoen azaletan ere sartu beharko dira.
c) Egindako jardueren kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, alderdi hauek jasoko dituena:
1. Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna identifikatuta eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data adierazita. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak behar bezain zehaztuta agertu behar dira, diruz lagundu daitezkeen eta diruz lagundu ezin daitezkeen gastuei dagozkien zenbatekoak bereizteko.
2. Fakturak eta froga-balio baliokidea duten bestelako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan baliodunak edo eraginkortasun administratiboa eduki behar dutenak. Fakturek edo, hala badagokio, ordainketa-ziurtagiriek kontzeptu banakatuei eta unitateko prezioei lotuta fakturatutako kopuruak zehaztu beharko dituzte, aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin kontrastatu ahal izateko.
Egindako gastua justifikatzen duen dokumentu bera beste dirulaguntza-programa batzuk justifikatzeko aurkeztu bada, dokumentu berean adieraziko dira agindu honen ondorioz diruz lagundutako laguntzari egotzi zaion zenbatekoa eta ehunekoa, baita gainerako finantzatzaileei egotzitako zenbatekoa eta ehunekoa ere. Agindu honen bidez deitutako laguntzek partzialki finantzatutako gastu hori gastuen justifikazio zerrendan sartuko da, horren arabera benetan finantzatutako zenbatekoa adierazita.
3. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideraketak adieraziko dira.
4. Proiektuko jarduerak beste erakunde publiko edo pribatu batzuek finantzatu badituzte, edo finantzaketa propioa badute, finantzaketa-iturri horietako bakoitzeko, proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda zehatza erantsiko da, zenbatekoa adierazita. Zerrenda horri gastu horiek egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia erantsiko zaio.
5. Hala badagokio, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua aplikatuz onuradunak eskatu beharreko hiru aurrekontuak. Hala badagokio, ez bada aukera merkeena aukeratzen, egindako aukera arrazoitzen duten zirkunstantziak justifikatu beharko dira, kasuari aplikatu beharreko oinarriaren arabera.
6. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen, 16. artikuluaren 5. apartatuko agindua betez, onuradunei emandako funtsek sortzen dituzten finantza-etekinek gehitu egingo dute emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntza jaso duen jarduerarako erabiliko dira.
Atal hori ez da aplikatuko onuraduna administrazio publiko bat den kasuetan, eta, beraz, ekarpenetik salbuetsita geratuko dira Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluaren 1. apartatuan zerrendatutako erakundeak, baita toki-erakunde autonomoak eta udal-enpresa publikoak ere. Ondorio horietarako, administrazio publikotzat hartuko dira toki-partzuergoak, horien eraketaren dokumentaziotik ondorioztatzen bada irabazi-asmorik gabeko interes orokorra asetzera eta bermatzera bideratutako prestazioa dutela helburu.
Dirulaguntza horien gainerako erakunde onuradunek –udal-sozietate publikoak, toki-garapenerako agentziak, tokiko fundazio publikoak– dokumentazio honen bidez bete beharko dute xedapen hori:
– aurrez ordaindutako funtsek sortzen dituzten finantza-etekinen banku-ziurtagiria.
– etekin horiek diruz lagundutako jarduerari aplikatu zaizkiola egiaztatzeko, fakturen eta dagokion gastua egiaztatzen duten agirien zerrenda erantsiko da, horien guztizko zenbatekoa egiaztatutako finantza-etekinen zenbatekoarekin bat etorriko delarik.
2.– Hala badagokio, eta diruz lagundutako proiektuaren lerroaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Informazio georreferentziatuari dagokionez, kartografia shape ETRS89 formatuan entregatu behar da, kartografia berdinerako edo antzekorako datu ereduetara egokituta. Geruza kartografiko bakoitzeko, informazio kartografikoko metadatuen fitxa bat bete beharko da(https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/es_def/adjuntos/formulario_metadatos_es_g.pdf).
b) Lurzorua berreskuratzearen lerroko proiektuen kasuan, Ingurunet plataformaren bidez lortutako lurzoruaren kalitatearen adierazpen espedientea hasteko eskaeraren kopia: Ingurunet Gidak eta izapideak - Lurzorua - Euskadi.eus, diruz lagundutako jardueraren kokalekuari dagokiona. Edo, hala badagokio, dirulaguntzaren xede den jarduerari buruz ingurumen-organoak emandako ebazpenaren edo posizionamenduaren kopia.
c) Klima-aldaketaren lerroan, karbonoa xurgatzea sustatzen duten jarduerei buruzko proiektuen kasuan, iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzen direla bermatuko duen kudeaketa-plana erantsi beharko da.
d) Natura-ondarearen lerroan finantzatutako proiektuei dagokienez, lursailen erosketa jasotzen bada, erakunde onuradunak Jabetza Erregistroak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non helburuzko betebeharra eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa inskribatuta dagoela jasoko den, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoa betez.
e) Hondakinen kudeaketa eta balorizazioaren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidearen prebentzioa sustatzeko eta ezartzeko mekanismoei lotutakoei dagokienez, udalerrian sortutako elikagaien xahubidea kalkulatzeko metodologia eta kalkulu eraginkorra sartu beharko dute, horretarako nazioartean onartutako metodologiak erabiliz.
f) Hala badagokio, agindu honen 25. oinarritik eratorritako betebeharrak bete direla justifikatu beharko da dokumentu bidez.
29. oinarria.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren eta Asteklima 2025 lerroetako dirulaguntzen justifikazioa.
1.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren eta Asteklima 2025 lerroetako dirulaguntzen erakunde onuradunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikulua betez, emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela justifikatzeko betebeharra bete beharko dute, justifikazio kontu bat aurkeztuta.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta), bitarteko elektronikoak erabiliz, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, erakundearen legezko ordezkaritza duenak bere erantzukizunpean baieztatzeko egiazkoak direla eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta gastua justifikatzeko dokumentazioa beste dirulaguntza-programa batzuk justifikatzeko aurkeztu ez dela zehazteko.
b) Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko jarduketaren azalpen-memorian bildutako koordinazio gakoei buruzko informazioa eman beharko du.
c) Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Asteklima 2025 lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko, egindako jarduerak deskribatuz eta lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, parte hartzaileen kopurua, erabilitako materiala eta argazkiak aurkeztuz.
d) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko proiektuetan, proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza komunitatearentzat.
e) Asteklima 2025 lerroaren proiektuen kasuan, diruz lagundutako jardueren zabalkundea egiteko erabilitako kartelen kopia, 2025eko Euskadiko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materiala erabili direla ikusteko aukera ematen duena.
f) Egindako jardueren kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, alderdi hauek jasoko dituena:
1. Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna identifikatuta eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data adierazita. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak behar bezain zehaztuta agertu behar dira, diruz lagundu daitezkeen eta diruz lagundu ezin daitezkeen gastuei dagozkien zenbatekoak bereizteko.
2. Fakturak eta froga-balio baliokidea duten bestelako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan baliodunak edo eraginkortasun administratiboa eduki behar dutenak. Fakturek edo, hala badagokio, ordainketa-ziurtagiriek kontzeptu banakatuei eta unitateko prezioei lotuta fakturatutako kopuruak zehaztu beharko dituzte, aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin kontrastatu ahal izateko.
Egindako gastua justifikatzen duen dokumentu bera beste dirulaguntza-programa batzuk justifikatzeko aurkeztu bada, dokumentu berean adieraziko dira agindu honen arabera diruz lagundutako laguntzari egotzi zaion zenbatekoa eta ehunekoa, baita gainerako finantzatzaileei egotzitako zenbatekoa eta ehunekoa ere. Agindu honen bidez deitutako laguntzek partzialki finantzatutako gastu hori gastuen justifikazio zerrendan sartuko da, horren arabera benetan finantzatutako zenbatekoa adierazita.
3. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideraketak adieraziko dira.
4. Proiektuko jarduerak beste erakunde publiko edo pribatu batzuek finantzatu badituzte, edo finantzaketa propioa badute, finantzaketa-iturri horietako bakoitzeko, proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda zehatza erantsiko da, zenbatekoa adierazita. Zerrenda horri gastu horiek egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia erantsiko zaio.
5. Hala badagokio, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua aplikatuz onuradunak eskatu beharreko hiru aurrekontuak. Hala badagokio, ez bada aukera merkeena aukeratzen, egindako aukera arrazoitzen duten zirkunstantziak justifikatu beharko dira, kasuari aplikatu beharreko oinarriaren arabera.
6. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen, 16. artikuluaren 5. apartatuko agindua betez, onuradunei emandako funtsek sortzen dituzten finantza-etekinek gehitu egingo dute emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntza jaso duen jarduerarako erabiliko dira.
Atal hori ez da aplikatuko onuraduna administrazio publiko bat den kasuetan, eta, beraz, ekarpenetik salbuetsita geratuko dira Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluaren 1. apartatuan zerrendatutako erakundeak, baita toki-erakunde autonomoak eta udal-enpresa publikoak ere. Ondorio horietarako, administrazio publikotzat hartuko dira toki-partzuergoak, horien eraketaren dokumentaziotik ondorioztatzen bada irabazi-asmorik gabeko interes orokorra asetzera eta bermatzera bideratutako prestazioa dutela helburu.
Dirulaguntza horien gainerako erakunde onuradunek –udal-sozietate publikoak, toki-garapenerako agentziak, tokiko fundazio publikoak– dokumentazio honen bidez bete beharko dute xedapen hori:
– aurrez ordaindutako funtsek sortzen dituzten finantza-etekinen banku-ziurtagiria.
– etekin horiek diruz lagundutako jarduerari aplikatu zaizkiola egiaztatzeko, fakturen eta dagokion gastua egiaztatzen duten agirien zerrenda erantsiko da, horien guztizko zenbatekoa egiaztatutako finantza-etekinen zenbatekoarekin bat etorriko delarik.
30. oinarria.– Justifikazioa zuzentzea.
Dirulaguntza egiaztatzeko eskumena duen organoak, hau da, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak, onuradunak aurkeztutako justifikazioan zuzen daitezkeen akatsak daudela antzematen badu, horren berri emango dio eta 10 eguneko epea emango dio zuzentzeko.
Zuzentzeko errekerimendua betetzen ez bada, eta onuradunak aurkeztutako justifikazioa nahikoa ez dela irizten bada, itzulketa-espediente bat hastea erabaki ahal izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1.a artikuluan xedatutakoaren arabera.
31. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Lurzorua berreskuratzearen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen, hondakinen kudeaketa eta balorizazioaren eta lurzoruaren tokiko kudeaketaren lerroetan, honela ordainduko da emandako dirulaguntza:
a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, dirulaguntza ebatzi ostean, agindu honen 24. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.
b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, 2026ko azaroaren 31 baino lehen.
c) Hirugarren ordainketa, % 34, 2027ko ekitaldian, 28. oinarrian ezarritako dokumentazio justifikatzailea aurkeztu eta aztertu ondoren.
2.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan; gainerako zatia, berriz, agindu honen 29. oinarrian ezarritako frogagiriak 2026ko irailaren 16aren aurretik aurkeztu eta haien analisia egin eta gero.
3.– Asteklima 2025 lerroan, dirulaguntza ordainketa bakarrean egingo da, justifikazio-agiriak aurkeztu ondoren, eta justifikazioak agindu honen 29. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu ondoren.
4.– Toki-garapenerako agentziei, 180.000 eurotik gorako ordainketa aurreratuetarako, berme-araubidea aplikatuko zaie, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Dekretu horren 1. artikuluaren 2. apartatuak xedatzen duenaren arabera, ez da bermerik eratzea eskatuko dirulaguntzaren onuraduna foru-aldundia edo toki-korporazioa bada eta horien mendeko ente eta erakundeak badira.
5.– Ordainketa egin aurretik, eta gauzatu ahal izateko, erakunde onuradunak Hirugarrenen Erregistro Telematikoan agertu beharko du. Hirugarren interesdun gisa alta emateko edo bere datuak aldatzeko, eskura jarritako Hirugarrenen Erregistro Telematikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.
6.– Ez da ordainketarik egingo ordainketa egin aurretik egiaztatzen ez bada onuradunak egunean dituela bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoak, 2, 3 4. artikuluan zehazten dituen baldintzen arabera.
32. oinarria.– Itzultzeko arrazoiak.
1.– Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuliko dira eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesa eskatuko da, honako kasu hauetan:
a) Erakunde onuradunak dirulaguntzaren helburua, jarduera edo proiektua betetzen ez badu edo hartu behar den jokabidea hartzen ez badu, edo emandako dirulaguntzaren aplikazioa justifikatzen ez badu, osorik edo partzialki, oinarri hauen arabera.
b) Era berean jokatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritako gainerako kasuetan ere.
c) Era berean, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluaren 1. apartatuaren g) paragrafoan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira itzultzeko arrazoiak:
1. Lurzorua berreskuratzearen lerroan, itzultzeko arrazoitzat hartuko da eskatzaileari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik lurzoruaren kalitatearen adierazpenaren prozedura amaitu ezin izatea, dirulaguntza ematen denetik bost urte igaro ondoren; jarduketak onartzen direnetik bi urte igaro ondoren eraikinen saneamendua egin ez izana, edo kokaleku bat berreskuratzen hasi ez izana, lan horiek egin ahal izateko ebazpena eman zenetik bi urte igaro ondoren.
2. Natura-ondarearen lerroko jarduketen kasuan, lursailak erostea jasotzen bada, itzulketa bidezkoa izango da erakunde onuradunak jabetza eskubideen titulartasuna hirugarren bati eskualdatzeko jarduera formalak egiten baditu. Era berean, itzulketa egingo da onuradunak lursailari natura-ondarearen kontserbazioa eta hobekuntza ez den beste erabilera bat esleitzen dionean.
3. 25. oinarriaren 7. apartatuaren a) paragrafoan aurreikusitako kasuan.
4. 25. oinarriaren 7. apartatuaren b), c) eta d) paragrafoetan jasotako betebeharrak ez betetzea.
5. Klima-aldaketaren lerroan, 25. oinarriaren 8. apartatuan jasotako helmugazko betebeharra ez betetzea.
6. 25. oinarriaren 9. apartatuan aurreikusitako jarraibideak ez betetzea.
2.– Era berean, emandako zenbatekoak itzuli eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak ordaindu beharko dira:
a) Beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun muga gainditzen bada, agindu honen 26. oinarrian adierazitakoarekin bat, dirulaguntzaren xede den jarduketaren kostuaren gainetik jasotako zenbatekoa itzuli beharko da.
b) Dirulaguntza aldez aurretik ordaindu ondoren, erakunde onuradunak dirulaguntzari uko egiten badio.
3.– Dirua itzultzeko prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/233 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritako baldintzetan egingo da, eta Ingurumeneko sailburuordeak hasi eta ebatziko du prozedura.
4.– Onuradunaren betetze-maila erabateko betetze-mailara nabarmen hurbiltzen bada eta egiaztatzen badu bere jarduna dirulaguntza onartu zuenean hartutako konpromisoak betetzera bideratuta dagoela zalantzarik gabe, ez da kobratzeko eskubidea guztiz galtzea deklaratuko, edo, dagokionean, ez du jasotako dirulaguntza osorik itzuli beharko; aldiz, dirulaguntza partzialki ordaintzeko eskubidea aitortuko da eta, hala badagokio, itzulketa partziala, eta zenbatekoa egindako jarduera osoak guztizkoarekiko duen proportzioa kalkulatuko da.
Kasu horretan, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, erakunde emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.
5.– Aipatutako zenbatekoek diru-sarrera publikoen izaera izango dute, dagozkien ondoreetarako.
33. oinarria.– Prozedura honi aplikatu beharreko araubide juridikoa.
Dirulaguntzen prozedura honi aplikatu beharreko araubide juridikoa hauek osatzen dute:
– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
– Dirulaguntzen oinarrizko araubidea, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren betearazpen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko xedapenek osatzen dutena.
Era berean, prozedura honen araubide juridikoa Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta aplikazio orokorreko oinarrizko administrazio araubidearen gainerako xedapenek osatzen dute.
RSS