
132. zk., 2025eko uztailaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (301 KB - 17 orri.)
- EPUB (999 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
3110
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 19koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bidez onartzen baitira lanpostu bat (Administrarien Eskala, C1 Azpitaldea eta 22. lanpostu mailako osagarria) betetzeko lehiaketa espezifikoaren deialdia eta oinarriak.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez, lanpostu-zerrendek nahitaez adieraziko dute hornitzeko-sistema –dela lehiaketa, dela izendapen askea– eta, hala badagokio, zein administrazio publikotako langileei irekitzen zaien hornikuntza hori. Gainera, lege horren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeko modua arautzen da.
Deialdi honen xedea da hutsik dagoen lanpostu bat (Administrarien Eskala, C1 Azpitaldea eta 22. Lanpostu Mailako Osagarria) lehiaketa-prozeduraren bitartez betetzea. Lanpostu hori karrerako funtzionarioei erreserbatuta eta aurrekontuan jasota dago.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 5. eta 8. artikuluetan xedatuta dagoenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean azaldu den lanpostua hornitzeko lehiaketaren deialdia egitea.
Bigarrena.– Onartzea lehiaketa horren oinarriak, II. eranskinean azaltzen direnak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 19a.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,
UNAI ABERASTURI GORRIÑO.
RSS